Ezagutu Euskadi
Eusko Label produktu berria jaio da: Euskal Ogia
Eusko Label produktu berria jaio da: Euskal Ogia
Ama orearekin eta hartzidura luzearekin ekoizten da, gehigarririk gabe, eta ogiaren garapenaren ziklo naturala errespetatuz
Eusko Label kalitate bereizgarriak produktu berria aurkeztu du: Euskal Ogia. Ogi hau ama orearekin eta hartzidura luzearekin ekoizten da, gehigarririk gabe, eta Eusko Label izendapena duen Arabako garia du osagai nagusi.
Arabako zerealaren jatorriaz gain, Euskal Ogiaren erregelamenduak exijitzen du erabiltzen den garia Ekoizpen Integratuko teknikekin ekoiztea. Arau horrek laborearen kudeaketa osoko baldintzak uztartzen ditu, nekazaritzaren jasangarritasuna sustatuz ingurumenari zein produktuari dagokienez.
Euskal Ogia, Basque Label Okindegiak irudiarekin bereizten diren Euskadiko 20 salmenta puntutan dago salgai jada, eta urtea amaitzerako 120 okindegietan izango dugu eskuragai. Euskal Ogia markaren planaren arabera 2022 amaierarako Arabako 600 hektarea gari erabiliko dira ogia egiteko.
Oraingoz, kontsumitzaileari eskainiko zaion produktuaren gamak izango dira txapata, barra eta ogi biribila. Etorkizunari begira, Euskal Ogiaren eskaintza integral eta baguette modalitateekin zabaldu nahi da.
Eskaintzak
Estekak
