Ezagutu Euskadi

Berriak

Chicago Tribuneren arrazoiak Euskadi bisitatzeko

  • Kontxa
    Kontxa
  • Guggenheim Bilbao
    Guggenheim Bilbao
  • Pintxoak
    Pintxoak
  • Txakolina
    Txakolina
2015/07/27
Chicago Tribuneren arrazoiak Euskadi bisitatzeko
Egunkariaren ustez, Europatik dabiltzan turisten ibilbidean egon behar du.

Rick Steres Europa gaitzat duten bidaia gida ugariren egileak erreportaje bat idatzi du Chicago Tribuneko egunkariko bidaien atalean Euskadira etortzeko arrazoi nagusiak zein diren azaltzeko. Egilearen ustez, euskal sukaldaritza berez arrazoi nahikoa da Euskal Herria ezagutzeko, baina ez ditu ahazten hondartzak, arkitektura "ikusgarria", txokoak, pilota, kultura eta "jende borrokalari eta gogoz askea". Sukaldaritzak, nonbait, egilea erakarri du, luze eta zabal mintzatzen baita euskal sukaldaritzaz; Steresen iritziz, “Europan ezohikoak diren hainbat jaki eskaintzen ditu", besteak beste, "arrain freskoa, tomateak eta piper gorria", "txakolinaz" gainera, pil-pil erara prestatutako bakailao ospetsua, piperrada eta euskal pastela", tabernaz taberna pintxoak dastatzeko gomendioa ahaztu gabe. Egilearentzat, Donostia “Euskadiko turismoaren bihotza da, “hondartza zoragarri eta ikusgarriagatik”, baina Guggenheim Bilbao ere aipatzen du, erreportajearen irudi nagusia; museoari buruz dio "haren arkitektura berritzaileak Euskadi ipini du munduko mapan". Illinois estatuko hiriburuko egunkari nagusiari eta Estatu Batuetako onenetako bati ez zaio ahaztu euskal kulturaren berri ematea, eta irakurleei azaltzen die euskal lurraldeek “itsasertza, bandera, kultura eta hizkuntza partekatzen dituztela, euskara, milioi bat erdi pertsonak hitz egiten dutena.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea