Ardoaren historia Arabar Errioxan
Arabako Errioxako ardoaren historiak antzinako Erroman du jatorria. Ibilbide honetan ardoaren sekretuak ezagutuko dituzu: Erdi Aroko harkaitz-dolareetatik XXI. mendeko ardoaren tenplu arkitektonikoetara.
GOIZEZ
Ibilbidea Bastidan hasiko dugu; hala, herri inguruan dauden mahastietaraino joango gara, eta, gero, harkaitz-dolareetako bateraino daramaten bidexketan barneratuko gara. Harkaitz-dolareak mahastien ondoan, aire zabalean, harkaitzean zulatutako egiturak dira, eta mahatsak zapaltzeko erabiltzen zituzten.
Erdi Arokoak dira, IX. eta XII. mende artekoak. Arabako Errioxan, dolare horietatik kopuru gehien Bastidan dago, eta haietako 12 bisita daitezke. Ipar Montebuena dolarea da iristen errazena, bai eta ondoen zainduta dagoena ere.
Ibiltzeko gogorik ez baduzu, bizikletan ere egin dezakezu ibilbidea, edo moto elektrikoan. Aire zabaleko ibilaldiaren ondoren, Arabako Errioxako Erdi Aroko upategiren bat bisitatzeko garaia da. Erdi Aroan egin zituzten lurpeko kobazulo horiek, eta defentsarako erabili zituzten XIV-XV. mendeetan.
Ardoa ontzeko upategi gisa erabiltzen, berriz, XVI-XVII. mendeetan hasi ziren. Arabako Errioxako zenbait herritan daude Erdi Aroko kalatuak dituzten upategiak, baina gehien Guardian eta Bastidan aurkituko dugu
ARRATSALDEZ
Ardoaren iragana ezagutu eta eskualdeko jatetxeren batean bazkari gozoa egin ondoren, ordua dugu orain bertatik bertara ezagutzeko Arabako Errioxako eraikin abangoardistetako baten abangoardia eta berrikuntza.
Ezinbestean bisitatu beharrekoa da XXI. mendeko ardoaren tenpluetakoren bat, diseinu arkitektoniko ikusgarriak baitituzte. Ardoari buruz gehiago ikasteko jakin-mina baduzu, bi toki berezi hauek bisitatzea gomendatzen dizugu: Villa Lucía ardoaren interpretazio-zentroa, nazioartean 17 sari irabazitako 4Dko esperientzia inklusiboa bizi dezazun, eta Abadía de Morata etxe-museoa, bertako kultura iraganera egindako bidaia baten bidez ezagutzeko parada izango baituzu.
KONTRATATU DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK
- upategietara bisitak: Consultar www.rutadelvinoderiojaalavesa.com/es/bodegas
- Villa Lucía Ardoaren Erakustokia: reservas@villa-lucia.com | 945600032
- Abadía de Morata Museo Etxea: abadiademorata@hotmail.com | 677469691
- Jarduerak Dolareetan: Los Cazaventuras / 676 925 746 / www.cazaventuras.com
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus | https://www.rutadelvinoderiojaalavesa.com/es/restaurantes
Non lo egin plan honetan: www.nekatur.net |https://www.rutadelvinoderiojaalavesa.com/es/alojamientos
Planaren xehetasunak
Gaia
- Natura eta paisaia
- Gastronomia
- Kultura
Egokia hauentzat
- Bikotekidea
- Lagunak
Hizkuntzak
Gaztelania, Euskara