Donostiako Musika Hamabostaldia
Donostia / San Sebastián
Donostiako Musika Hamabostaldia 1939tik ospatzen den musika klasikoko jaialdiak ikuskizunak eta kontzertuak eskainiko ditu. Izan ere, jaialdiak, lehenengo urteetan, bi aste irauten bazuen ere, denborarekin, sendotu egin da, eta ikus-entzuleen babesari esker, Musika Hamabostaldiak gero eta gehiago iraun du, eta azken urteetan abuztu osoa hartzen du.
Opera, balleta, orkestra sinfoniko handiak, ganbera talde txikiak, organo erromantikoa, abesbatzak, musikagile garaikideak, etorkizun oparoko bertako artistak, nazioarteko musikari apartak, haur ikuskizunak... denak du bere txokoa Donostiako Musika Hamabostaldian.
Gainera, haren durundia Kursaal eta Victoria Eugenia egoitza nagusietatik harago entzuten da, Donostiako nahiz Gipuzkoako hainbat espazio paregabetara heltzen baita.