Euskadiko tentsio eremuak

Maiatzaren 24ko 12/2023 Legeak tentsio eremu bat izendatzeko proposatzen dituen adierazleei dagokienez EAEko udalerriek duten egoera eguneratua jasotzen du txosten honek. Bigarren edizio eguneratua da hau eta dokumentu hau egiteko garaian eskuragarri zeuden azken datuak jasotzen ditu. Aurreko txostenak 2023ko abenduan eta 2024ko otsailean aurkeztu ziren.

Euskadiko eremu tentsionatuei buruzko web-ataria (leiho berri batean irekitzen da)

Txostena (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da) 2025/05/05

Etxebizitzaren Euskal Behatokiak argitaratutako txostenean tentsio eremu gisa agertzen diren udalerrietako Udalei laguntzeko gida bat izatea da txosten honen helburua, haien udalerrian bizitegi-merkatuko tentsio eremuak izendatzea eskatzeko prozedura hastea pentsatzen badute.

Bizitegi merkatuko tentsio eremuen izendapenerako diagnostikoa eta ekintza plana prestatzeko eredua  2024/02/26

Etxebizitzaren Euskal Behatokiak 2023aren amaieran aurkeztu zuen xehetasun-txostenaren analisi osagarri bat egin dugu txosten honetan. 2023ko txosten hark xehetasunez aztertzen zuen EAEko udalerrien egoera, tentsio eremuak zehazteko balio duten adierazleekin lotuta eta 2023ko abendura arte argitaratutako datu estatistikoekin, ahalik eta lurralde-banaketa handiena eginda (barrutien arabera).

Tentsio-eremuei buruzko txostena. Analisi zabaldua udalerrien eskalan (PDF, 4 MB) (leiho berri batean irekitzen da) (2024ko otsaila)

Tentsio eremuak mugatzeko balio duten adierazleei buruzko informazio eguneratua aurkezten du txosten honek, 2023ko abendura arte argitaratutako datuekin.

Euskadiko tentsio eremuei buruzko txostena (PDF, 5 MB) (leiho berri batean irekitzen da) (2023ko abendua)

Dokumentu honen helburua da jarraitu beharreko protokolo edo prozedura proposamena gauzatzea, EAEn Estatuko Etxebizitza Legearen 18. artikuluan aurreikusitakoa betetzeari begira, zeinak bizitegi merkatuko tentsio eremuen izendapena arautzen baitu.

EAEn etxebizitzari buruzko estatuko legearen 18. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko protokoloa, bizitegi merkatuko tentsio eremuak izendatzea arautzen duena (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Anexoak:

  • Barrutien eta auzoen osaera
  • 10.000 biztanletik gorako udalerrien banaketa auzoen eta barrutien arabera
  • 10.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietako kale-zatien zerrenda, auzo eta barruti bakoitzeko.
  • 10.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietako atari guztien zerrenda, auzo eta barruti bakoitzeko.

Barrutien mugaketa eta auzoen eta atarien osaketaren xehetasuna (XLSX, 5 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietako atari guztien zerrenda, dagokion barrutiko (XLSX, 333 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Report on stressed areas in the Basque Country (PDF, 5 MB) (leiho berri batean irekitzen da)