Ustiapen eta Sistemen Goi Mailako Teknikaria

2018/10/19 - 2018/11/16
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba/Álava
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gasteizko Udala
Lehiaketa:
Ustiapen eta Sistemen Goi Mailako Teknikaria
Lanpostua:
Goi mailako teknikaria
Plaza-kopurua:
Txanda irekia: 1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:

Ikus eskaintzari lotutako lanpostuari dagokion katalogoa esteka honetan

Titulazioa:

Graduak: Matematika, edo Fisika, edo Informatika, edo Informazio Sistemen Ingeniaritza, edo Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritza, edo Komunikazioen Elektronikako Ingeniaritza.

Bolonia aurreko erreferentziak: Lizentzia: Informatika, Zientzia Zehatzak, Zientzia Fisikoak, Informatika Ingeniaritza, Telekomunikazioen goi-mailako Ingeniaritza, Elektronikako goimailako Ingeniaritza.

Hizkuntza eskakizuna:

3. Hizkuntz Eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako espainiar nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen arabera langileen joan-etorri librea aplikagarri zaion herrialderen batekoa izatea. Orobat parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetakoren bateko hiritartasuna dutenen ezkontideek —zuzenbidez banatuta ez badaude—, baita haien ondorengoek nahiz ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira.

2. Eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik hamasei (16) urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako adinera iritsia ez izatea.

3. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako dena delako lanposturako eskatzen den titulazio akademiko ofiziala edukitzea edo hura eskuratzeko ordaindu beharrekoa ordainduta edukitzea, eta lanpostu bakoitzaren berariazko oinarrietan adierazitako gainerako betekizunak ere betetzea. Deialdi honen berariazko oinarrietan lanpostuetan sartzeko aipatzen diren titulazioak gaur eguneko ziurtagiri-sistemaren araberakoak dira, hau da, Bolonia ereduaren araberakoak. Beste titulazio hauek ere onartuko dira: baliokide edo homologatutzat jotakoak, akademikoki eta profesionalki onartutakoak, edo gradu titulua ematen duen unibertsitatearentzat kidekoak direnak. Bolonia aurreko titulazioak. A taldeko lanpostuetara sartzeko baliozkotzat joko dira lizentziak, eta A2 azpitaldeko lanpostuetara sartzeko, diplomak, dagozkien berariazko oinarrietan ezarritakoari jarraituz.

4. Dosier zigortzaileren bat dela medio administrazio publikoen zerbitzutik baztertua ez izatea, eta funtzio publikoak betetzeko gaitasungabetua ez egotea.

5. Zereginak burutzeko gaitasun funtzionala edukitzea, eta lanpostuari dagozkion zereginak egitea galaraziko lukeen osasun arazorik ez edukitzea. Laneko Osasunaren Atalak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren arabera.

6. Lanpostuen hizkuntza-eskakizuna (euskara). Hizkuntza-eskakizuna betetzeko data igaroa duten lanpostuetarako izangaiek Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatua ez badute, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko hautatze-prozesuaren barruan deitzen diren probak gainditu beharko dituzte, edo egiaztatua dutela nahiz salbuetsita daudela adierazten duen ziurtagiri ofiziala aurkeztu. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatua dutenen kasuan, deialdiko lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko lehen proba baino lehenagokoa izan beharko da egiaztatua duten hizkuntza-eskakizun horren data. “Eskaintza” eranskinean zehazten da zenbat lanpostutan egiaztatu behar den dagokion hizkuntza-eskakizunak eskatzen duen maila. Ordezkapenak egiteko kontratazio-zerrendak osatzeaz diharduen 14 oinarrian ezarritakoaren ondorioetarako ez bestetarako, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak ez gainditzeak ez du hautatze-prozesutik kanpo uztea ekarriko.

7. Hutsik dauden lanpostuen jabe izango direnak hautatzeko lehiaketa, oposizio eta oposizio-lehiaketetan parte hartu ahal izateko Gasteizko Udalak finkatuak dituen tasak ordaintzea —zein titulazio taldetarako lehiatzen den, horri dagokiona—, eskabideak aurkezteko epearen barruan.

8. I. T. Txartelak. Horiek egiaztatzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdiaren iragarkia BOEn argitaratzen denetik kontatzen hasita, bai lanpostuan bai kontratazio-zerrendetan sartzeko. IT txartelen kasuan, ziurtagiri horiek jaulkitzen dituen entitatearen webgunean informazio hori on line kontsultatzeko aukera ematen duen “gako publikoa” eman beharko diote izangaiek Funtzio Publikoaren Sailari, epaimahaiak hala eskatzen dielarik eta eskatzen dien moduan.

9. Barne-sustapeneko txandan parte hartu ahal izateko, funtzionarioek berariazko betekizun hauek bete behar dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako: zerbitzu aktiboan egotea; Gasteizko Udalaren zerbitzuan karrerako funtzionario gisa bi urte beteta izatea bere eskalan eta taldean; sartu nahi duen eskalarako behar den titulazioa eduki eta gainerako betekizunak betetzea; epai irmoa dela bide jarduera publikorako ezgaitua ez izatea; diziplina zigor irmoa dela bide zerbitzutik baztertua ez izatea, edo funtziorik gabe utzia ez izatea.

10. Txanda irekian desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanpostuetarako lehiatzen direnek bete beharreko berariazko betekizunak: eskabidean erreserbaz baliatu nahi dutela adierazteaz gain, ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasuna izan beharko dute —horretarako eskumena duen administrazio-organoak hala aitortua— eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik.

Adimen-desgaitasuna duten pertsonek ezaugarri hori aipatu beharko dute oharren atalean, horrelako desgaitasunetarako gordetako lanpostuetarako lehiatu ahal izateko. Lanpostu bakoitzaren eranskinean zehazten da zenbat lanpostu gordetzen diren txanda horretan. Laneko Osasunaren Atalak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren, desgaitasunaren eta minusbaliotasun mailaren arabera.

11. Izangaiek txanda bakarrean parte ahalko dute, edo txanda irekian (arrunta eta desgaituentzakoa) edo barne-sustapenean.

Onartzea
Elektronikoa:

Hautatze probetan parte hartu nahi dutenek udalaren web-orrian dagoen eskabide elektronikoaren bitartez izapidetu beharko dute.

Aurrez aurrekoa:

Orobat egin ahal izango da herritarrei laguntzeko bulegoetan eta 010 (945 161100) telefonoaren bitartez.

Halaber, estatuko administrazio orokorraren, autonomia erkidegoaren edo tokian tokiko administrazioaren mendeko edozein administrazio organoren bidez aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Postetxeetan eta Espainiak atzerrian dituen kontsulatuetako eta ordezkaritza diplomatikoetako bulegoetan ere aurkeztu ahalko dira.

Deialdia
Gaiak:

GAI-ZERRENDA OROKORRAK:

1.Espainiako 1978ko Konstituzioa. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak. I. titulua (10. artikulutik 52.era).

2.Espainiako 1978ko Konstituzioa. Estatuaren lurralde-antolakuntza. Autonomia-erkidegoak. VIII. titulua (137. artikulutik 158.era).

3.Euskadiko Autonomia Estatutua. I. titulua. Euskal Herriaren eskumenak (10. artikulutik 23.era). II. titulua. Euskal Herriaren aginteak (24. artikulutik 34.era).

4.Kode Zibila: Espainiako antolamendu juridikoaren iturriak, arau juridikoen aplikazioa, arau juridikoen eta nazioarteko zuzenbide pribatuko arauen eraginkortasuna (1. artikulutik 12.era).

5. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: Legearen xedea eta printzipioak, Udalerria eta gainerako euskal toki erakundeak, Udal-eskumenak. I. II. eta III. tituluak (1. artikulutik 24.era). 6. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: Udalerriko auzotarren eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak (43. artikulutik 45.era). Herritarren parte-hartzea (67. artikulutik 77.era).

7. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Udal errolda, Auzotarren eskubideak eta eginbeharrak (15. artikulutik 18.era).

8. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Ondasunak, jarduerak eta zerbitzuak (79. artikulutik 86.era).

9. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Toki-erakundeetako langileak (89. artikulutik 104.era).

10. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. II. titulua. Udalerria (11. artikulutik 19.era). X. titulua. Biztanle-kopuru handiko udalerriak (121. artikulutik 137.era).

11. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Legearen xedea eta Aplikazio-eremu subjektiboa. Prozeduran interesdun direnak (1. artikulutik 8.era). Administrazio publikoen jarduera (13. artikulutik 28.era).

12. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Denboradimentsioa. Epe-mugak eta epeak (29. artikulutik 33.era). Administrazio-egintzak eta egintzen eraginkortasuna (34. artikulutik 52.era).

13. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. administrazio-errekurtsoak: Errekurtsoaren xedea eta errekurtso motak (112. artikulutik 126.era).

14. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoA. Legearen xedea eta aplikazioeremua: xedea eta helburua, aplikazio-eremu subjektiboa (1. artikulutik 3.era); Negozio eta kontratu baztertuak (4. artikulutik 11.era).

15. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoa. Sektore publikoko kontratuak: kontratu motak (12. artikulutik 24.era).

16. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoa. Sektore publikoko kontratuak: Itun-askatasuna eta kontratuen -gutxieneko edukia, kontratuaren zuzentasuna eta forma (34. artikulutik 37.era) Kontratuaren aldeak: kontratazio organoa (61. artikulutik 64.era), enpresarien jarduteko gaitasuna eta kaudimena (65. artikulutik 71.era).

17. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Enplegu publikoa lortzea: printzipio gidariak, eskakizun orokorrak (55, 56 eta 59 artikuluak) eta hautaketa-sistemak (61. artikulua).

18. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Funtzionario izaera lortzea eta galtzea (60. artikulutik 68.era) eta funtzionarioen administrazio-egoerak, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen arabera, V. kapitulua (59.artikulutik 68.era), eta euskararen erabileraren hizkuntza-normalkuntza, hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoetan Euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 dekretuaren arabera (1. artikulutik 18.era).

19. Enplegu publikoa: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena: Langile motak eta Enplegatu publikoen eskubideak (8. artikulutik 20.era). Enplegatu publikoen eginbeharrak eta Jokabide-kodea (52. artikulutik 54.era).

20. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (gerora 3/2012 Legeak aldatua). Zioen azalpena, atariko titulua eta I. tituluko I. kapitulua; eta Gasteizko Genero Berdintasunerako IV. Plana (2018-2021): Xedea, printzipio bideratzaileak, indar-ideiak, erronkak.

21. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea. III. kapitulua Eskubideak eta betebeharrak (14.artikulutik 29.era) V. kapitulua Langileak kontsultatzea eta langileen partaidetza (33. artikulutik 40.era). Gasteizko Udalaren Laneko Arriskuen Prebentzio Plana (2017ko bertsioa).

22. Gardentasuna. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeko Bideari eta Gobernu Onari buruzkoa. Hitzaurrea, Aplikazio-eremu subjektiboa (1. artikulutik 4.era); Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea (12. artikulutik 22.era). 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa VI. titulua - I. kapitulua (47. artikulutik 61.era).

23.2016/679 Erregelamendua (EB), datuak Babesteko erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena: I. kapitulua - Xedapen orokorrak, II. kapitulua -Printzipioak, III. kapitulua - Interesdunaren eskubideak.

24. Gasteizko Udalaren antolakuntza politikoa. Organoak eta funtzioak Gasteizko Udalaren administrazioantolakuntza. Organigrama.

25. Gasteizko udalerriaren ezaugarriak, lurraldekoak eta sozio-demografikoak. Gasteizko Udalaren kultur eta kirol ekipamenduen mapa.

26. Herritarrentzako Arreta. Herritarrei arreta emateko bideak (udal webgunea, 010, herritarrentzako postontzia, herritarrei laguntzeko bulegoak, udal erregistroa, arreta espezializatuko bulegoak)

27. Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoa: kontzeptua, ezaugarriak eta zerbitzuak. Identifikatzeko eta sinatzeko baliabide digitalak. Gasteizko Udalaren Administrazio Elektronikoari buruzko Ordenantza (22. artikulutik 24.era). 2014/5/14ko ALHAO, 53. zk.

28. Herritarren parte-hartzea. Parte hartzeko organoak eta bideak. Herritarren Partaidetzari Buruzko Arautegi Organikoa Gasteizko Udalean 2017/3/1eko ALHAO, 25. zk.

BERARIAZKO IKASGAIAK:

Sistemak


1. Sistemen birtualizazioa: kontzeptuak. Birtualizazio motak.

2. Sistemen birtualizazioa. Birtualizazio irtenbideak.

3. VMware vSphere birtualizazioa. Arkitektura eta ezaugarriak.

4. VMware vSphere birtualizazioa. Eskuragarritasun handia eta hondamendietarako berreskuratzea.

5. VDI lanpostuen birtualizazioa. Arkitektura eta ezaugarriak.

6. IBM Power Systems. Hardware Management Console. HMC baten kudeaketa eta konfigurazioa. Zerbitzarien

eta partizioen kudeaketa.

7. IBM Power Systems. PowerVM. Ezaugarriak. Konfigurazioa. VIO zerbitzariak.

8. IBM Power Systems. IBM i. Arkitektura eta ezaugarriak.

9. IBM Power Systems. IBM i. Sistemaren eta komunikazioen instalazioa, konfigurazioa eta administrazioa. Errendimendu doitzeak.

10. IBM Power Systems. IBM i. Segurtasuna.

11. IBM Power Systems. IBM i. Inpresio motak eta spool-aren kudeaketa.

12. IBM Power Systems. IBM i. Segurtasun-kopiak eta berreskuratzea.

13. IBM Power Systems. IBM i. DB2 for IBM i datu-baseen kudeaketa. Biltegiratutako prozedurak.

14. IBM Power Systems. IBM i. CL eta queries programak.

15. IBM Power Systems. IBM i Access, Access Client Solutions & IBM Navigator for i.

16. IBM Power Systems. AIX. Arkitektura eta ezaugarriak. Segurtasuna. Komunikazioak. LVM artxibo eta biltegiratze sistemak.

17. IBM Power Systems. AIX. Sistemaren eta komunikazioen instalazioa, konfigurazioa eta administrazioa. Segurtasun-kopiak eta berreskuratzea.

18. LINUX. Arkitektura eta ezaugarriak. Segurtasuna. Komunikazioak. Artxibo eta biltegiratze sistemak.

19. LINUX RHEL. Red Hat Enterprise Linux banaketa. Instalazioa, konfigurazioa eta administrazioa. Prozesuen planifikazioa. Software paketeen kudeaketa.

20. Windows Server. Arkitektura eta ezaugarriak.

21. Windows Server. Sistemaren eta komunikazioen instalazioa, konfigurazioa eta administrazioa.

22. Windows Server: Domeinu zerbitzuak. Direktorio aktiboa. Talde instrukzioa.

23. Windows Server: Segurtasuna

24. Diskoan biltegiratzeko sistemak. RAID mailak. SAN/NAS sistemak: arkitektura, osagaiak, protokoloak eta administrazioa. Bolumenen kudeaketa.

25. EMC VNX biltegiratzea: ezaugarriak, osagaiak, bloke/fitxategi mailako konfigurazioa, biltegiratze-esleipena eta erreplika.

26. Datu baseak. Datu baseak kudeatzeko sistemak (SGBD). Kontzeptuak eta tipologiak. Eredu erlazionala. Segurtasuna eta integritatea.

27. MySQL. Instalazioa, konfigurazioa, administrazioa eta mantentzea. Segurtasun-kopiak eta berreskuratzea.

28. SQL Server. Instalazioa, konfigurazioa, administrazioa eta mantentzea. Segurtasun-kopiak eta berreskuratzea.

29. Kode irekiko softwarea. Software librea. Kontzeptuak. Ingurune ofimatikoan eta web-zerbitzarietan dituen aplikazioak.

30. Web Apache zerbitzaria. Arkitektura eta ezaugarriak. Konfigurazioa eta doitzea.

31. Java EE aplikazioen zerbitzariak: arkitektura eta kontzeptuak.

32. Java EE aplikazioen zerbitzariak: WebSphere Application Server eta JBoss EAP.

33. Java EE aplikazio baten arkitektura. Java Platform Enterprise Edition, Java EE aplikazioen edukiontziak, paketatzea eta instalazioa.

34. Integrazio etengabea Java EE inguruneetan. Tresnak: Jenkins, Artifactory, SVN, Maven, Sonarqube, Scripts.

Segurtasuna


35. Sistemaren eskuragarritasun handia: hardware konponbideak.

36. Sistemaren eskuragarritasun handia: software konponbideak.

37. Informazio-sistemen segurtasuna. Segurtasun-neurriak (fisikoak, logikoak, antolakuntzakoak eta lege arlokoak). Antolakunde baten informatika-segurtasunaren diagnostikoa: arriskuen analisia eta auditoretzak.

38. Informazio-sistemen segurtasuna. Birusak eta bestelako software gaizto aurreratuak. Motak. Prebentzio eta erreakzio metodoak. Birusen kontrako sistemak, babesteko sistemak. Software gaizto aurreratutik babesteko sistemak (sandboxing irtenbideak).

39. Segurtasuna sarean. Eraso motak eta prebentziorako tresnak (suebakiak, sarbide-kontrola, sarbide bidegabeen

40. Identifikazioa eta sinadura elektronikoa. Ziurtagiri digitalak. Gako pribatuak, publikoak eta itunduak. Sinadura elektronikoaren formatuak. LDAP eta X.500 protokoloetan oinarritutako direktorio-protokoloak. Bestelako zerbitzuak.

41. Identifikazioa eta sinadura elektronikoa. Ziurtapen-zerbitzu publiko eta pribatuak ematea. Gako publikoko azpiegitura (PKI). Identifikazio eta sinadura mekanismoak: txartel adimentsuak ("smart cards"), NAN elektronikoa, mekanismo biometrikoak.

42. Zifratzea. Zifratze simetrikoko eta zifratze asimetrikoko algoritmoak. Hash funtzioa.

43. Informazio-sistemen babes-kopia eta berreskuratzea. Kontzeptuak. Politikak eta prozedurak. Ingurune birtualak. Periferikoak.

44. Informazio-sistemen babeskopia eta berreskuratzea: software tresnak. Tivoli Storage Manager.

45. Informazio-sistema baten hondamendietarako gertakizun eta berreskuratze plana.

 

Sareak, komunikazioak eta internet.


46. Tokiko sareak: definizioa, arkitekturak, tipologiak, ezaugarriak. Sare birtualak (VLAN).

47. Ethernet sarea. Definizioa, ezaugarriak eta funtzionamendua. Sare birtualak eta interfaze multzokatzea.

48. TCP/IP protokoloa. Arkitektura eta ezaugarriak.

49. Artxiboak sarean partekatzea. FTP, SFTP, NFS, SMB/CIFS, WebDav protokoloak.

50. Internet, Intranet, Extranet. Kontzeptuak. Arkitektura eta ezaugarriak. Geruzen bidezko eredua: aplikazioen zerbitzariak, datuen zerbitzariak.

51. Aplikazioen arteko konektagarritasun irtenbideak ingurune heterogeneoetan: Editran, Websphere MQ. Kontzeptuak.

52. Posta elektroniko zerbitzaria. Kontzeptua eta funtzioak.

53. Posta elektroniko zerbitzaria. Spam eta birusen kontrako sistemak.

54. Cloud Computing. IaaS, PaaS, SaaS. Hodei pribatu, publiko eta hibridoak.

 

Informazio-sistemen antolaketa eta kudeaketa.


55. Informazio sistemen sail baten antolaketa eta funtzionamendua. Arloak: sistemak, komunikazioak, aplikazioen garapena, ustiapena eta erabiltzaileei laguntzeko zentroa. Lanpostuen eta zereginen definizioa.

56. Proiektu informatiko baten kudeaketa sistemen teknikaren ikuspuntutik. Faseak. Baliabideen kudeaketa.

57. Datuak prozesatzeko zentroa. Datuak prozesatzeko zentro baten diseinua. TIER eskuragarritasun graduak. Azpiegitura fisikoaren azpisistemak.

58. IKT zerbitzu eta azpiegituren kudeaketa. Mantentze eta euskarri motak. Zerbitzu hitzarmenak. Gorabeheren kudeaketa.

59. IKT azpiegituren monitorizazioa. Tresnak.

60. Sistemen elkarreragingarritasuna. 4/2010 Errege Dekretua, Elkarreragingarritasun Eskema Nazionala. elkarreragingarritasunaren dimentsioak.

61. Sistemen elkarreragingarritasuna. Argitaratutako elkarreragingarritasun arau teknikoak. Administrazio publikoen komunikazio-sarera (SARA sarea) konektatzeko arau teknikoa.

62. Sistemen segurtasuna. Segurtasun Eskema Nazionala. Segurtasun Eskema Nazionalera egokitzea. Segurtasun Estrategia Nazionala. CCN-STIC.