Sistemetako analista/aditua
Bizkaia
Egitekoa
Informatikako zuzendariordearen mende, Partzuergoko sistema informatikoak mantentzeaz arduratzea, sistemak etengabe eguneratzen direla ziurtatuz eta une bakoitzean planteatzen diren eskakizunetarako irtenbideak erabiltzeko eta ezartzeko aholkuak emanez.
Partzuergoaren eremu guztietan sistema eta aplikazio tekniko informatikoak garatu, mantendu, ikuskatu, gainbegiratu, koordinatu eta administratzea, bere ardurapeko aplikazio eta sistemen eraginkortasunaren erantzukizuna bere gain hartuz. Ezarritako prozeduren, departamentuburuaren aginduen edo ekimen pertsonalen arabera, eta zuzendaritzak ezarritako helburuak kontuan hartuta.
Helburu nagusia Microsoft zerbitzarien eta ordenagailu pertsonalen ingurune osoa instalatzea, kudeatzea eta gainbegiratzea izango da. Bere kudeaketan moldatzeko erakuts daitekeen teknikarako gaitasuna izan beharko du, baita ingurunea eta zereginetan laguntzen duten teknikariak kudeatzeko eta garatzeko antolaketa-gaitasuna ere.
Lanpostuaren funtzio nagusiak
1. Partzuergoaren beharrak definitu, programatu eta administratzea, honako sistema hauei dagokienez:
— Datuak biltegiratzea. Datuen kabinak.
— Backup eta datuen eta aplikazioen zaintza.
— Zerbitzarien birtualizazioa.
— Lanpostuen birtualizazioa.
— Aplikazioen birtualizazioa.
— ESXs zerbitzariak.
— Microsoft zerbitzariak.
— Linux RedHat/CentOS zerbitzariak.
— AIX zerbitzariak.
— Oracle datu-baseak, SqlServer, Adabas, eta abarren kudeaketa
2. Partzuergoko erabiltzaileen beharrak definitzea, programatzea eta administratzea, baimenen, rolen, taldeen, segurtasun-politiken, sarbideen kontrolaren, logen kudeaketaren, segurtasun-auditoretzen eta abarren kudeaketari dagokionez.
3. Informatika-sistemen eta -instalazioen prebentzio- eta zuzenketa-mantentzea bermatzeko beharrezkoak diren jarduerak gauzatzea, gainbegiratzea eta koordinatzea.
4. Sistema eta instalazio informatikoen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren jarduerak gauzatzea, gainbegiratzea eta koordinatzea.
5. Informatika-sistemak eta -instalazioak diseinatzea, dokumentatzea eta ezartzea.
6. Sistemen eta aplikazioen eguneroko funtzionamendurako beharrezkoak diren gastuak eta baliabideak proposatzea.
7. Sailean egindako edo kudeatutako eskaera-proposamenak eta ziurtagiriak egitea, horien jarraipena egitea eta kontrolatzea.
8. Erabiltzaileek eta sailek sistemei eta aplikazioei dagokienez dituzten beharrei buruzko informazio zehatza ematea eta biltzea.
9. Ezarritako sistemak administratzea, ikuskatzea, mantentzea eta hobetzea, haien aplikazioa eta Partzuergoaren beharretara egokitzea ziurtatzeko.
10. Ekipoen, erabiltzaileen, aplikazioen eta sistemen informazio orokorraren datuak inbentariatzea, baliozkotzea eta eguneratzea.
11. Informazio-sistemen epe ertain eta laburreko sistema eta aplikazioen beharrak definitzea eta programatzea.
12. Bere ardurapeko langileen lanak gainbegiratzea eta koordinatzea: zereginak antolatzea, lehentasunak ezartzea, etab.
13. Partzuergoko sailetan sistemak eta aplikazioak dokumentatzea eta ezartzea.
14. Gorabeherak konpontzeko prozesu normalizatuak erregistratzea, koordinatzea eta/edo gauzatzea, segurtasun-, kontingentzia- eta kalitate-planen arabera.
15. Zuzendariordeari aholkuak eta laguntza ematea, bere ardurapeko zerbitzuei dagozkien espezifikazioak, aurrekontuak, pleguak eta azterlanak egiteko.
16. Bere ardurapeko zerbitzuen antzeko laguntza teknikoek egin beharreko lanak antolatzea eta kontrolatzea.
17. Hierarkian gorago dagoenak agintzen dizkion txostenak, azterlanak eta lankidetzak egin eta idaztea.
18. Kudeatutako sistemak gainbegiratzea eta koordinatzea, eta sistema osatzen duten elementuetan egindako jardueren jarraipena eta kontrola egitea.
19. Informazio-sistemen ikuskapen teknikoa/araudia. Gorabeherak konpontzea.
20. Sareko Elektronika, Su-ebaketak, switch-ak, alarmak eta abar administratzen laguntzea.
21. Sistemen, erabiltzaileen eta datu-baseen administrazioan laguntzea.
22. Informazio-sistemen kudeaketari buruzko irtenbide teknologikoak bilatzeko aholkuak ematea.
23. Zuzendariordetzako gainerako arloekin lankidetzan aritzea sistemen integrazio-lanetan, kostuak eta denborak optimizatzeko.
24. 24x7 erabilgarritasuna.
25. Bere lanbide-taldeari dagozkion gainerakoak.
Goi-mailako Ingeniaritza Informatikoa
Txanda librea: 2 plaza, 3. hizkuntza eskakizunarekin (ez derrigorrezkoa)
a) Europar Batasuneko edozein estatu kidetako nazionalitatea izatea edo, bestela, Europar Batasunak sinatutako eta Estatu Espainolak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan etorri askea aplikatzekoa zaion estatu bateko nazionalitatea izatea.
Era berean, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude. Horrez gain, euren ondorengoek eta euren ezkontideen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, betiere ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude, ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo ondorengoak beren lepotik bizi eta 21 urtetik gorakoak badira.
Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez diren atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute, betiere legezko egoitza Espainiako Estatuan baldin badute.
b) Deitutako plazari esleitutako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Gaitasun hori bere garaian egiaztatu beharko da agiri bidez, lan kontratua sinatu aurretik epaimahaiak onartutako izangaiei zenbait proba eta osasun azterketa egin ondoren. Osasun azterketa hori Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak adierazitako zerbitzuetan egingo da.
Hautaketa prozesuak dirauen bitartean, epaimahaiari beharrezkoa iruditzen bazaio, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eskatu ahal izango dio elbarrientzako txandan lehiatzen diren izangaiei probak eta osasun azterketak egiteko. Horrela, bada, deialdiko lanpostuetan egin ohi diren jarduerak betetzeko gai diren egiaztatu ahal izango da, hautaketa prozesua amaitu arte itxaron beharrean.
c) 16 urte izan beharko dituzte eta ezin izango dute erretiratzeko arauzko adin arrunta eduki (65 urte). Txanda itxiko (txandaka) plazetarako deialdietan, beharrezkoa izango da 18 urte beteta izatea, Langileen Estatutuaren 6.2. artikuluarekin bat etorriz.
d) Kasuan kasuko plazarako eskatutako titulazioa edukitzea edo titulua jasotzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa ziurtatzen duen agiria eduki beharko da. Goi mailako unibertsitate titulazioa betekizun gisa dauzkaten deialdien kasuan (lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza), gradu titulazioa izateak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 9. eta 10. artikuluetan araututako unibertsitate masterrarekin, kasu bakoitzean kasuan kasuko plazarako legedi aplikagarriak ezarritako titulazioarekin baliokidetasuna izango du. Erdi mailako unibertsitate titulazioa betekizun gisa dauzkaten deialdien kasuan (unibertsitate diplomatura, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa), urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 9. artikuluetan araututako gradu titulua izateak kasu bakoitzean kasuan kasuko plazarako legedi aplikagarriak ezarritako titulazioarekin baliokidetasuna izango du. Hartara, Goi mailako Hezkuntzarako Kualifikazioen Espainiako Esparru (GMHKEE) eta Kualifikazioen Europako Esparru (KEE) barruan ezarritako baliokidetasun mailak erabiliko dira.
e) Diziplina espediente bidez inolako Administrazio Publikoren zerbitzuetatik edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioetatik baztertuta ez egotea, ezta ebazpen judizial bidez lan edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, antzeko zereginak betetzeko aldendu edo desgaitu egin badute.
Atzerritarra izanez gero, desgaituta edo antzeko egoeran ez egotea, eta bere Estatuan lan publikoa antzeko egoeran lortzea eragotziko liokeen diziplina zigorra edo parekoa ez izatea.
f) Ezin izango dira ezintasunagatiko edo bateraezintasunagatiko legezko auziren baten menpe egon, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunei buruzko indarreko arautegian ezarritakoa kontuan hartuta. Hala ere, ez du inolako eraginik izango arautegiak berak aukeratzeko emandako eskubidean.
g) Kasuan kasuko eranskinetan hautaketa prozesu bakoitzerako zehaztutako gainerako beste betekizun guztiak bete beharko dituzte.
h) Minusbaliotasuna duten pertsonei gordetako plazetara aurkezten direnek izaera hori onarturik izan beharko dute, betiere %33koa edo hortik gorakoa izango den ezgaitasun mailarekin; izaera hori Administrazioaren organo eskudunak onartu beharko du (foru aldundien organo eskuduna, IMSERSO, edo baliokidea).
B gidabaimena
a) Eskaera telematikoak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira; eredu hori www.consorciodeaguas.eus webgunearen bidez eskuratu ahalko da. Eskaerok helbide elektroniko horretan ezarritako prozedura elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira. Eskabidearekin batera eskaneatutako Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo baliokidea (atzerritarra izanez gero) aurkeztu beharko da. Alegatutako baldintzak eta merituak betetzen direla adierazteko, zerrenda eta identifikazio bat egin beharko dira hautaketa prozesuan parte hartzeko eskatzen den eskaera orrian. Gauzak horrela, eskaerarekin batera ez da aurkeztu behar baldintza eta meritu horien egiaztagiririk; izan ere, partaidetza baldintzak nahiz alegatutako merituak egiaztatu beharko dira horretarako eskatuak izan diren unean, betiere oinarrietan ezarritakoaren arabera.
Halaber, hala nahi dutenentzat, Partzuergoak erregistro bulego osagarria prestatuko du, Albia II eraikinean kokatuko dena; bertan, hala nahiago duten pertsonen esku jarriko dira ordenagailuak eta eskaera betetzeko beharrezko bestelako baliabide teknikoak, eta interesdunei aholkuak eta laguntza emango zaie eskaera zuzen eta egoki bete dezaten.
b) Aukera gisa, eskaera paperean aurkeztu nahi duten izangaiei zuzenduta, oinarri hauei eskaera eredu bat erantsi zaie; eredu hori oinarri hauetan ezarritakoaren arabera bete eta 4.3. atalean adierazitako tokietan aurkeztu beharko da.
c) Eskaeraren atal guztiak bete beharko dira. Eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute, eskariak aurkezteko epearen amaiera eguna kontuan hartuta beti.
Horretarako, eskabidearen dagokion atalean, izangaiek hauxe adierazi beharko dute:
— Eskatutako datu pertsonalak.
— Zein deialditan parte hartu nahi duen.
— Zein txandatan parte hartu nahi duen: txanda askean (a) edo minusbaliotasunen bat duten pertsonentzako txandan (b), betiere deialdian ezarritakoari jarraiki. Izangaiek txanda bakarrean parte hartu ahalko dute deialdi bakoitzeko, 1.2. oinarritan ezarritakoari kalterik egin gabe.
— Elbarritasunak dituzten pertsonek adierazi egin beharko dute hori eskabidean, baita proba egiteko beraien ustez zein egokitzapen tekniko behar dituzten ere.
— Ariketak zein hizkuntza ofizialetan egin nahi dituzten, euskaraz edo gaztelaniaz. Edonola ere, gaitasun psikologikoak ebaluatzeko probak jatorrian diseinatu diren hizkuntzan egingo dira.
— Parte hartzeko betekizun gisa zein titulazio aurkezten duten.
— Euskarazko hizkuntza eskakizun ziurtatua.
— Lehiaketa faserako alegatu diren merituak: 11. oinarrian aurreikusitakoaren arabera zehaztu beharko dira. Meritu horiek geroago egiaztatu beharko dira, 11. oinarrian ezarritako forman eta epean. Parte hartzeko eskabidean alegatutako merituak baino ez dira baloratuko.
Aurkezteko tokia:
Eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira www.consorciodeaguas.eus webgunearen bidez.
Aukera gisa, paperezko formatua erabiliz gero, eskabideak modu presentzialean aurkeztu ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, helbide honetan: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Done Bikendi kalea 8, Albia II, beheko solairua, 48001-Bilbao.
A) Jakintza orokorren gai-zerrenda
1. gaia: Uraren Esparru Zuzentaraua (2000/60/EE). 91/271/EE Zuzentaraua. 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uren Legearen Testu Bategina onesten duena.
2. gaia: 1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Urei buruzkoa.
3. gaia: 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoa.
4. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
5. gaia: 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.
6. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabileraren normalizazioari buruzko oinarrizkoa.
7. gaia: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi duena.
8. gaia: Generoaren arloko politikak: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerakoa.
9. gaia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Estatutuak eta osatzen duten erakundeak.
10. gaia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren ur hornikuntzako zerbitzua arautzen duen Ordenantza. Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoaren saneamendu eta arazketa zerbitzua arautzen duen Ordenantza.
11. gaia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren ur hornidura, saneamendu eta arazketa zerbitzuak emateagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza.
12. gaia: Laneko arriskuen prebentzioa 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa eta 39/1997 Errege Dekretuak onartutako Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua.
13. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa. Otsailaren 4ko 3/2020 Errege Lege Dekretua.
14. gaia: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena.
15. gaia: Ingurumen Kudeaketako Sistema: Kontzeptuak. Ingurumen Kudeaketako Sistemaren betekizun nabarmenak. Ingurumen Kudeaketako Sistema mantentzea. Ziurtagiriak.
16. gaia: Kalitatearen Kudeaketa Sistema: Kontzeptuak. Ohiko dokumentazioa kalitatea kudeatzeko sistemetan. Kalitatearen Kudeaketa Sistema mantentzea. Ziurtagiriak.
17. gaia: Ofimatika: Word, Excel eta Access.
B) Jakintza berezien gai-zerrenda
1. atala.— Birtualizazioa eta datu-basea
1. gaia: Birtualizazio-sistemen kudeaketa:
a) VMWARE. Diseinua, instalazioa eta konfigurazioa. Vcenter, virtual switch, distributed switch, vSAN, Datastore.
b) PowerVM. Diseinua, kudeaketa eta konfigurazioa. VIO, HMC.
c) XEN VM, ODAn. Diseinua, instalazioa eta konfigurazioa. Baliabide eta makina birtualen kudeaketa.
2. gaia: Segurtasuna VMWare-n:
a) Vmware sistemetan, erabiltzaileetan, baimenetan eta konexioaren segurtasunean segurtasuna konfiguratzea eta administratzea.
b) Clones, Snapshots, etab. Alarmen kudeaketa: Alertak, urrutiko konexioa, etab.
c) Baliabideen monitorizazioa.
d) Segurtasuna: acl. kudeaketa, bide bikoitzen kudeaketa, Snaps, erabiltzaileen administrazioa eta baimenak.
e) errore-logak, errendimendua monitorizatzeko komandoak, makina birtualak komando bidez kudeatzea.
3. gaia: Datu-baseak. Biltegiratzearen kudeaketa:
a) Adabas. Disko eta fitxategien kudeaketa, eremuak, deskribatzaileak eta superdeskribatzaileak: predict: Erabilera eta konfigurazioa.
b) SQL. Diskoen kudeaketa, erabilerak, datu-baseen erreplika.
c) Oracle RAC. ASM, diskoen kudeaketa, biltegiratze-kabinekin integratzea, datuen hiztegia.
4. gaia: Datu-baseak, zerbitzuak:
a) Adabas, eskuragarritasun handiko adaba-zerbitzuen kudeaketa, zerbitzuak kudeatzea powervm duten makina birtualizatuetan. Erabiltzaileen eta baimenen kudeaketa.
b) Oracle. Erabilgarritasun handiko oracle zerbitzuak kudeatzea. Oracle RAC eta RAC one. Eskemak eta baimenak kudeatzea.
c) SQL. Datu-baseko zerbitzu eta atazen kudeaketa. Erabiltzaileen kudeaketa eta baimenak.
2. atala.— Segurtasuna
5. gaia: Zerbitzarien segurtasuna:
a) Segurtasuna fitxategi-zerbitzarian: DFS, DLP, disko Snaps, sartzeko baimenak.
b) Microsoft direktorio aktiboaren erabiltzaileak kudeatzea. Erabiltzaileen balidazioa kudeatzea, profilak, direktorioaren erreplika, direktorio hibridoa.
c) Ziurtagirien kudeaketa. Erabiltzaileak direktorio aktiboan autentifikatzea ziurtagiri bidez, ziurtagiriak web-zerbitzarietan. Aplikazioaren ziurtagiriak. Kanpoko komunikazio seguruak.
d) Segurtasuna Microsoft iis web-zerbitzarian: Web/FTP.
6. gaia: PC-en segurtasuna:
a) Microsoft direktorio aktiboaren politikak.
b) Ziurtagiri digitalak kudeatzea PC-etan: Windows 10 eta MacOSen.
c) Segurtasun-konfigurazioa Interneteko nabigatzailean (Chrome, Edge eta Internet Explorer). Nabigatzaileak direktorio aktiboko politikekin integratzea
7. gaia: Zibersegurtasuna:
a) ENS: Definizioa eta helburuak. Arduradunak eta funtzioak. Sistemen kategorizazioa.
8. gaia: CPDren segurtasuna:
a) Kontrol eta segurtasun neurriak. ENSen gomendioak.
b) Gertaeren CPD. Diseinua, betekizunak, erabilgarritasun handiko sistemak. RTO. RPO
3. atala.— Administrazioa eta monitorizazioa
9. gaia: Erabiltzaile-postuaren administrazioa:
a) Software-banaketa PCetan eta windows zerbitzarietan: PDQ, direktorio-politiken araberako banaketa.
b) Windows 10 sistema eragilea eta aplikazioak paketatzea.
10. gaia: gailuak eta PCak sarean monitorizatzea:
a) Centreon, graylog.
b) SNMP, WMI.
11. gaia: adabaki zentralizatuen banaketaren kudeaketa eta administrazioa:
a) Windows PC-etan.
b) Windows zerbitzarietan.
12. gaia: Zereginen programazioa:
a) Windows. Zereginen kudeaketa. Scripts powershell. Erroreen kontrola.
b) Aix. Scripts cron. Erroreen kudeaketa.
13. gaia: Direktorio Actiboa:
a) Direktorio aktiboa administratzea. Objektu motak. Segurtasuna eta eskuordetzea. ADFS.
b) GPO bidezko administrazioa. Egitura. Iragaiztea. Prozesatzeko agindua.
c) Identitate hibridoa Azure AD sistemarekin kudeatzea. Autentifikatzeko metodoak eta beharrezko azpiegitura.
14. gaia: Aplikazio-zerbitzariak:
a) ISIren administrazioa eta segurtasuna Prozesuak eta errendimendua monitorizatzea.
b) Apache/Tomcat-en administrazioa eta segurtasuna.
c) Sarbideak monitorizatzea. Matomo.
4. atala.— Sistema ofimatikoak eta aplikazioak
15. gaia: Sistema ofimatikoak:
a) Office 2016/ Office 365. Instalazioa eta konfigurazioa.
b) Lankidetza-tresnak Office 365ean: Teams, One Drive, Sharepoint. Konfigurazioa, segurtasuna, Backup.
c) Nextcloud.
d) Microsoft produktuen lizentzia. On-premise-n eta hodeian.
16. gaia: Posta elektronikoa:
a) Exchange 2013ren administrazioa eta segurtasuna.
b) Exchange on-lineren administrazioa eta segurtasuna.
c) Office365 duten posta-ingurune hibridoak. Beharrezko azpiegitura. Postontzien migrazioa eta pst.
d) Ironport bidezko segurtasuna: AntiMalware, AntiSPAM, AMP eta DLP.
17. gaia Inprimatzeko zerbitzariak:
a) Aix sistemetako inprimaketa-sistema eta Windows inprimaketa-zerbitzariak. Lanak eta baimenak kudeatzea, ilarak definitzea eta driverrak kudeatzea. Barra-kodeak inprimatzea. Funtzio anitzeko ekipoen kudeaketa, segurtasuna, kopien kontrola, sareko eskaneatze-ekipoen kudeaketa.
18. gaia: Mugikortasuna:
a) Gailu mugikorrak instalatzea, kudeatzea, administratzea eta monitorizatzea: Android, Windows eta IOS. Aplikazioak ekipo mugikorretan banatzea eta kudeatzea. Inbentarioa.
b) Aplikazioak ekipo mugikorretan banatzea eta kudeatzea. Android, Windows eta IOS:
— Ziurtagieien kudeaketa.
— Birusaren kontrakoen kudeaketa.
— Erabiltzaileen autentifikazioa, posta eta aplikazioak gailu mugikorretan.
— Datuen zifratzea.
19. gaia: uraren kudeaketarako erabilerak:
a) Bezeroekiko harremanetan beharrezkoak diren kudeaketa-sistemak.
b) Banku-komunikazioa: Editran: editran p, editran g eta editran gp: Konfigurazioa eta kudeaketa
c) Kontagailuak irakurtzea: PDAen kudeaketa, kontagailuak irakurtzeko.
Aplikazioaren arkitektura eta datuen segurtasuna.
5. atala.— Biltegiratzea eta backup
20. gaia: Fitxategi-zerbitzariak:
a) Windows segurtasun sistemak NTFSen. DFS eta DFRS. Kuoten kudeakeat. Backup eta snapshot. Sartzeko segurtasuna: (SMB, NFS).
b) AIX sistemak — Bolumen logikoen kudeaketa.
c) NAS, DELL/EMC Unity. Baimenak kudeatzea eta direktorio aktiboa integratzea. Segurtasuna.
21. gaia: Backup sistemak:
a) Legato Networker eta Windows Backup bidezko backup eta zaharberritze lanak kudeatzea.
b) Biltegiratzeko sistemak eta Backup. Data domain. Zinta-liburutegiak.
c) Backup sistemak. Legato. Backup, pool, scheduler, talde eta bezeroen gailuen kudeaketa. Aplikazioekin integratzea: Exchange, vmware, Oracle, SQL.
d) Backup lanpostua. Avamar.
22. gaia: Biltegiratze-sistemak:
a) Biltegiratze aktiboko/aktiboko sistemak. Vplex
b) Biltegiratze-sistema banatuak. Unity
c) Zuntz-sarea eta iSCSI. Switches Fiber channel, VLAN, ISCSI protokoloarekin. Segurtasuna konfiguratzea.