Osasun-laguntzailea
Bizkaia
Erizaintzako zaintza osagarrietako maila ertaineko teknikaria, Erizaintzako teknikari laguntzailea, Erizaintzako laguntzailea (LHI) edo baliokideak, denak Osasunaren familiako hezkuntza-ziklokoak eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoak.
—Txanda askea: hirurogeita bi (62) plaza, derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna dutenak, eta hamasei (16) plaza, derrigorrezkoa ez den 2.hizkuntza-eskaizuna dutenak.
—Desgaitasuna dutenentzako txanda askea: lau (4) plaza, derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna dutenak, eta plaza bat (1), derrigorrezkoa ez den 2.hizkuntza-eskakizuna duena.
a) Egoera hauetako bat gertatzea:
— Europar Batasuneko herritarra izatea, bai hautagaia edo haren ezkontidea (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), bai hautagaiaren ondorengoak edo haren ezkontidearenak (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), baldin eta ondorengook hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo, urte gehiago izanik, gurasoen mende bizi badira oraindik.
— Europar Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen ezarpen-eremuaren barruan egotea, baldin eta hitzarmen horietan langileen zirkulazio-askatasuna ezar badaiteke.
— Horiez gainera, Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera enplegu publikoa eskuratzeko aukera duten atzerritarrak izatea.
b) Hamasei (16) urte beteta izatea, baina derrigorrezko erretirorako adinik oraindik ez izatea.
c) Zereginak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea. Bizkaiko Foru Aldundiko Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuko Desgaitasuna Ebaluatzeko Atalak emandako irizpen loteslearen bidez egingo da egiaztapen hori.
d) Diziplinazko espediente baten bitartez administrazio publikoetarik edozeinen zerbitzutik bereizia ez izatea, eta eginkizun publikoak egiteko ezgaiturik ez egotea. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ez egotea desgaituta edo pareko egoera batean, eta ez egotea dagokion estatuan baldintza beretan enplegu publikoa betetzea eragozten duen diziplina-zehapenaren mende edo pareko egoera baten mende.
e) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 43. artikuluak eskatzen duen titulua edukitzea, edo hura lortzeko eskubideak ordainduta izatea; titulu hori deialdiaren oinarri berezietan dago zehazturik. Tituluak atzerrian lortu dituzten hautagaiek egiaztatu beharko dute badutela dagokion baliozkotzea edo badutela, behintzat, homologazioaren ziurtagiria.
f) Lanpostuen zerrendan dagozkion plaza edo lanpostuetarako zehazten duen beste edozein baldintza betetzea, deialdi bakoitzeko oinarri berezietan ezartzen denarekin bat.
Eskaera-orriak telematikoki aurkeztuko dira, ifas.bizkaia.eus orrian erabilgarri dagoen aplikazio informatikoaren bidez.
Herritar guztiek aurkezteko aukera izan dezaten bermatzeko, Foru Erakunde honek zuzeneko arreta egiteko bulego bat jarriko du, non baliabide informatiko guztiak egongo diren izapideak egin ahal izateko. Web-orrian (lan-eskaintza publikoa) argitaratuko da helbidea, bai eta GUFEko iragarki-taulan ere.
Eskaera-orriarekin batera, eskatzen den dokumentazioa aurkeztu behar da nahitaez, eskaneaturik, hirugarren oinarriaren 1. zenbakian ezarritakoarekin bat.
Halaber aurkeztu ahal izango dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren lekuetan.
I. Zatia
Zati orokorra
1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak.
2. gaia: Euskal Herriaren Autonomia Estatutua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, legeak garatu eta betearaztekoak. Euskal Autonomia Erkidegoaren botereak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza. Lehendakaria.
3. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa, Bizkaiko Kondaira Lurraldeko Foru Erakundeen Hautapen, Antolaketa, Erregimen eta Funtzionamenduari buruzkoa: Foru Aldundia. Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren arteko harremanak.
4. gaia: 4/2001 Foru Araua, maiatzaren 30ekoa, Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen estatutuak aldarazteari buruzkoa. GUFEren egitura organikoaren araudia.
5. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Atariko titulua; II. titulua: Euskal herri administrazioen eta aginteen jarduketan genero-ikuspegia integratzeko neurriak; III. tituluko VII. kapitulua: Emakumeen aurkako indarkeria.
II. Zatia
Zati espezifikoa
6. gaia: Gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna.
7. gaia: Zahartze-prozesua: ezaugarri orokorrak. Beharrizan fisikoak, psikologikoak, sozialak eta emozionalak.
8. gaia: Dibertsitate funtzionala duten pertsonak: kontzeptua, motak eta ezaugarri orokorrak. Beharrizan fisikoak, psikologikoak, sozialak eta emozionalak.
9. gaia: Adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea. Pertsonarengan oinarritutako arreta emateko ereduaren printzipioak.
10. gaia: Pertsonaren oinarrizko beharrizanak. Maslow piramidea. Eguneroko jarduerak. Jardueren konpentsazioa: banakako arreta.
11. gaia: Adinekoen eta dibertsitate funtzionala dutenen higiene-beharrizanak. Oinarrizko kontzeptuak. Higiene osoa, higiene partziala. Oheratuta dagoen pertsonaren higienea. Itxura pertsonala eta nork bere burua zaintzea.
12. gaia: Adinekoen eta dibertsitate funtzionala dutenen higiene-beharrizanak. Oinarrizko kontzeptuak eta arazo ohikoenak. Gernu-inkontinentzia: arrazoiak. Ohiturak mantentzea, esfinterren kontrolean trebatzea. Gorputzekoa egitea: arazo ohikoenak. Eginkarien inkontinentzia: arrazoiak, ohiturak mantentzea.
13. gaia: Adinekoen eta dibertsitate funtzionala dutenen mobilizazio-beharrizanak. Ariketa fisikoaren, mugikortasunen eta jarreren aldaketen onurak. Oheratuta daudenen zaintza espezifikoak.
14. gaia: Adinekoen eta dibertsitate funtzionala dutenen komunikazio-beharrizanak. Komunikazio motak. Entzumen aktiboa eta komunikaziorako baliabide alternatiboak.
15. gaia: Adinekoen eta dibertsitate funtzionala dutenen errealizazio-beharrizanak. Gizarte-harremanak. Autoestimua. Aisia eta astialdia.
16. gaia: Zaintza bereziak: jokabide disruptiboak, noraezean ibiltzea, erortzea, presio-ultzerak, antsietatea, depresioa, tratu txarrak. Prebentzioa eta aurre egitea.
17. gaia: Bizitzaren amaierako zaintzak. Jarrera heriotzaren aurrean. Pertsonei bizitzaren amaieran arreta ona emateko gomendio etikoak.
18. gaia: Larrialdietako jarduerak, istripuak, krisi konbultsiboak, intoxikazioak, aire-bideen buxadura.
19. gaia: Lan-segurtasun eta lan-osasunerako baldintzak. Arrisku biologikoko istripuak, prebentzio-neurriak. Ergonomia. Pertsonak mugitzeko metodoak.
20. gaia: Bioetika eta laguntza egokia ematea. Bioetikaren printzipioak. Erabiltzaileen duintasuna eta erabakiak hartzea. Sekretu profesionala.