Oposizio-lehiaketa askearen jardunbidez, Idazkaritzako administrari laguntzaile lanpostu bat betetzeko deialdia.
Gipuzkoa
Lanpostuaren xedea administrazio-lagun tza ematean datza Biztanleen Udal Erroldaren kudeaketan eta dokumentuen Sarrera eta Irteera erregistroan. Hauek dira lanpostuaren oinarrizko funtzioak:
Biztanleen Udal Erroldari dagokionez:
Altak, bajak eta bizileku-aldaketak izapide tzeaz arduratzea, atze rritarren errolda-inskripzioak berritzea, Hauteskunde Zentsuari erreklamazioak egitea.
INErekin akatsak edo erroreak zuzentzea eta fitxategi trukearen hileko faktura bidaltzea.
Estatistikak egitea.
Egoitza-baimen iraunkorra ez duten Europar Erkidegotik kanpoko atze rritarren errolda-iraungitze espedienteak izapidetzea, haiek beren errolda-inskripzioa epe barruan berriztu ez badute.
Udalerrian bizi ez diren erroldatuen errolda-bajen espedienteaK izapidetzea.
Erregistro Orokorrari dagokionez:
Udalean jaso tzen den korrespondentzia guztiari sarrerako erregistroa ematea.
Sail guztietako agiri-irteera oro zuzen tzea eta kontrolatzea.
Urteko sarrera eta irteera erregistro guztiak prestatzea eta bidaltzea Irteera eta Sarrera Liburuak egin daitezen.
Hauteskundeetan behar izaten diren bitarteko guztiak prestatzen laguntzea udal-eskumenekoa den guztian.
Ezkontza zibiletako aktak prestatzea eta Erregistro zibilari bidaltzea.
Herritarren portaerari buruzko txostenak prestatzea.
Lanpostuaren kategoriari dagozkion beste zeinahi eginkizun.
Titulazioaren jabe izatea edo Eskola-graduatua, Bigarren Hezkun baten jabe izatea edo titulazioa erdiesteko ordaindu beharreko eskubideak ordainduta edukitzea. Atzerriko titulazioei dagokienez, haien homologazioa egiaztatzen duen agiria izatea.
IVAParen 2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatuta izatea.
Instan tziak edo eskaerak, Eibarko Udaleko Herritarren Zerbitzurako Bulegoan (beheko solairuan) edo webgunean eskura jarriko den eredu ofizial normalizatuaren arabera egingo dira. Eskabideak udaletxeko bulego horretan (beheko solairua) aurkeztuko dira, deialdiari dagokion iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita, 20 eguneko epearen barruan.
Halaber, eskabideak Administrazio Publikoen erregistroetan aurkeztu ahalko dira, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztuak. Posta-bulegoan aurkeztutako eskabideak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio gutunazal irekian, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskabidea aurkezteko epearen barruan egin direla egiaztatu aurretik. Horixe da modu bakarra eskabideak Posta-bulegoan entregatu diren egun berberean Udal Erregistroan sartu direla erakusteko.