Nafarroako Osasun Publikoaren eta lan Osasunaren Institutuko osasun publikoko ikuskatzaileen 6 lanpostu betetzeko deialdia.

2017/03/22 - 2017/04/21
Inprimatu

Navarra
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
NAFARROAKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA
Lehiaketa:
Nafarroako Osasun Publikoaren eta lan Osasunaren Institutuko osasun publikoko ikuskatzaileen 6 lanpostu betetzeko deialdia.
Lanpostua:
Osasun publikoko ikuskatzaileen
Plaza-kopurua:
6
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A
Titulazioa:

Albaitaritzako gradudun/lizentziadun titulua edo baliokidea izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Izangaiek alegatzen badute eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak dituztela, baliokidetasun hori onartzen duen legezko edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko dute, edo, bestela, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak hori egiaztatzeko emandako ziurtagiria aurkeztu.

Tituluak atzerrian lortu badira, homologatua dagoela frogatzen duen ziurtagiria eduki beharko da.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskaera aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina da.

Izena emateko eskabidea eta ordainketa telematika bidez eginen dira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren enplegu publikoaren webgunearen bidez ( www.empleosalud.navarra.es) “Oposizio-lehiaketak”-“Deialdiak” estekan, “Osasun publikoko ikuskatzailea (2016ko LPEa)” aukeratuz.

Online eskabideari ordainketa egitetik salbuetsita dagoela frogatzeko agiri eskaneatuak erantsi beharko zaizkio.

Berariaz eskatu ezean, ez da paperezko agiri bat ere aurkeztu behar.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

GAI ZERRENDA

I. zatia.–Gai orokorrak.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Botere judiziala. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna. Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europako Batzordea. Kontseilua. Justizia Auzitegia. Beste erakunde batzuk. Europako Erkidegoko ordenamendu juridikoaren iturriak: sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Europako arau-lerruna.

3. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarria. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomikoa. Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Nafarroako Kontuen Ganbera. Arartekoa.

4. gaia.–Nafarroako Gobernua. Eginkizunak. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. 14/2004 Foru Legea, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoa.

5. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa. 15/2004 Foru Legea, Foru Komunitateko Administrazioari buruzkoa.

6. gaia.–39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Printzipio orokorrak. 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Administrazioaren ondare erantzukizuna.

7. gaia.–6/2006 Foru Legea, Kontratu Publikoei buruzkoa. Aplikaziorako arau orokorrak eta eremua. Kontratistak. Administrazio publikoen kontratu guztietarako xedapenak.

8. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea.

9. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Administrazio Elektronikoa Ezartzeko Foru Legea. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko erregistro orokor elektronikoa. Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa.

10. gaia.–Osasuna babesteko eskubidea Konstituzioan. Osasunari buruzko Lege Orokorra. Estatuaren, autonomia erkidegoen eta toki entitateen osasun arloko eskumenak. Osasun publikoaren arloko neurri bereziei buruzko Lege Organikoa. Osasun Publikoari buruzko 33/2011 Lege Orokorra. Arau orokorrak. Osasun publikoaren arloko jarduketak.

11. gaia.–Osasunari buruzko Foru Legea. Osasun arloko administrazioen jarduketak osasun publikoaren arloan. Foru administrazioaren eta toki entitateen eskumenak osasun publikoaren arloan. Arau-hausteak eta zehapenak.

12. gaia.–17/2011 Legea, Elikagaien Segurtasunari eta Nutrizioari buruzkoa. Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia. Antolamendua, eginkizunak eta harremanak autonomia erkidegoekin.

13. gaia.–Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren Testu Bategina. Kontsumitzaileen babesaren eta nekazaritzako elikagaien ekoizpenaren arloko arau-hausteak eta zehapenak arautzen dituen ekainaren 22ko 1945/1983 Errege Dekretua.

14. gaia.–7/2001 Foru Legea, Tasa eta Prezio Publikoei buruzkoa. Arau orokorrak. Tasak albaitaritza zerbitzuengatik. Animalien eta haien produktuen osasun ikuskapen eta kontrol ofizialen tasak.

15. gaia.–Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua. Eskumenak, egitura eta eginkizunak. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua. Erakunde autonomoaren estatutuak. Egitura eta eginkizunak.

 

II. zatia.–Berariazko gaiak.

16. gaia.–Zaintza epidemiologikoa. Agerraldi epidemiologikoaren definizioa. Inkesta epidemiologikoak. Epidemiologia deskriptiboa. Pertsonen, tokiaren eta garaiaren aldagai epidemiologikoak. Demografia. Bioestatistika eta epidemiologia analitikoa. Funtsezko oinarriak eta metodologia. Araudia.

17. gaia.–Elikagai bidezko toxiinfekzioak. Epidemiologia. Ikerketa eta kontrol jarduketak gaixotasun agerraldietan. Elikagaien bidez kutsatzen diren agente patogeno nagusiak. Salmonella, Listeria, Campylobacter, Clostridium botulinum eta perfringens, Yersinia, Bacillus, Escherichia coli toxigenikoak. Birusa. Ezaugarri mikrobiologikoak. Arriskuaren jatorria. Transmisio bideak. Inplikatutako elikagai nagusiak. Inaktibazio tratamenduak eta higiene eta kontrol neurriak.

18. gaia.–Elikagaien segurtasuneko politika europarra. Elikagaien Segurtasuneko Liburu Zuria. Zuhurtasun printzipioa elikagaien segurtasunean. Elikagaiei buruzko legeen printzipio eta betekizun orokorrak ezarri, Elikagaien Segurtasuneko Europar Agintaritza sortu eta elikagaien segurtasunari buruzko prozedurak finkatzen dituen araudia. Nekazaritzako elikagaien arloko enpresen trazabilitatea. Kontzeptuak eta prozedurak. Trazabilitaterako orientazio gidak elikagaien enpresetan. Elikagaien loteen kontzeptua.

19. gaia.–Elikagaien alertak. Elikagaien alerten sareak. Kontzeptuak, antolaketa eta prozedurak. Ebaluazioa, kudeaketa eta arriskuaren berri ematea elikagaien alertetan, larrialdietan eta krisietan.

20. gaia.–Europar Batasunean animali jatorriko produktuak eta animaliak trukatzeko baldintzak. Mugako ikuskaritzak. Albaitaritzako sarrera-agiri komuna. Albaitaritzako sistema informatiko integratua (TRACES). Albaitariaren ziurtagiri ofiziala esportatzeko. CEXGAN. Eskumenak. Araudia.

21. gaia.–Elikagaien higiene orokorraren araudia. Aurrebaldintzen planak. AAKPK sistema Codex Alimentarius-ean eta Europako araudian. Malgutasun irizpideak. Higiene jardunbide egokien gidak. Langileen prestakuntza elikagaien arloko jardueretan.

22. gaia.–Animali jatorriko elikagaien higieneari buruzko araudi berariazkoa. Pentsu eta elikagaiei buruzko araudia eta animalien osasun eta ongizateari buruzkoa betetzen direla egiaztatzeko kontrol ofizialei buruzko araudia. Auditoretza eta ikuskapen teknikak. Elikakatearen kontrol ofizialerako plan nazionala. 2016-2020.

23. gaia.–Higiene baldintzak hiltegietan, animaliak zatitzeko aretoetan eta ehizakiak manipulatzeko establezimenduetan. Hiltzeko unean animaliak babesteko arauak. Animalien hilketan eta harekin lotutako eragiketetan parte hartzen duten langileen prestakuntza. Araudia.

24. gaia.–Giza kontsumorako animali jatorriko produktuen kontrol ofizialen antolaketari buruzko araudi berariazkoa.

25. gaia.–Haragiak dituen trikinen kontrol ofizialetarako berariazko arauak ezartzen dituen araudia. Elikagaien enpresen betebeharrak. Antzemateko metodoak. Diagnostikoa, epidemiologia eta trikinosiaren kontrola. Kontsumo pribaturako diren zerriak hiltzeari eta ehizan hildako basurdeei buruzko araudia.

26. gaia.–Elikagaiei aplikatu beharreko irizpide mikrobiologikoen araudia. Oinarri zientifikoak eta jardutea emaitza desegokietan. Uraren jarduera: kontzeptua eta irizpide mikrobiologikoekiko lotura. Bizitza baliagarriaren azterketak eta joeren analisiak.

27. gaia.–Elikagaiei buruz kontsumitzaileari emandako informazioaren gaineko araudia. Etiketatzeko arauak.

28. gaia.–Elikagaiekiko alergiak eta intolerantziak. Alergeno nagusiak. Prebentzio neurriak. Higiene arloko jardunbide zuzenak aplikatzea elikagaiekiko alergiak eta intolerantziak dituzten pertsonentzako elikagaiak egitean. Etiketatzea eta elikagaiek dituzten alergenoen gaineko derrigorrezko informazioa. Araudia.

29. gaia.–Elikagaien nutrizio adierazpenei eta propietate osasungarriei buruzko araudia.

30. gaia.–Elikagai eta haien osagai berriak. Genetikoki eraldatutako elikagai eta pentsuak. Genetikoki eraldatutako organismoekin ekoiztutako elikagai eta pentsuen trazabilitatea eta etiketatzea. Araudia.

31. gaia.–Osasun publikoko laborategiak. Laborategien betebeharrak kontrol ofizialean parte hartzeko. Elikagaien segurtasuneko laborategien Espainiako sarea. RELSA. Laborategien egiaztapena. Normalizazioa. Nekazaritzako elikagaien laborategien baimena Foru Komunitatean. Giza kontsumorako uraren kalitatea eta Legionella kontrolatzeko laborategien berariazko arauak.

32. gaia.–Elikagaien enpresen funtzionamendurako osasun arloko baimenak higienearen eta kontrol ofizialaren erregelamenduetan. Elikagaien enpresen eta elikagaien osasun erregistro orokorra. Autonomia erkidegoko zentsua. Araudia eta antolaketa.

33. gaia.–Txikizkako merkataritza. Txikizkako merkataritzan elikagaiak biltegiratu, garraiatu, banatu eta saltzeko osasun arloko baldintzak. Merkatu txikiak eta kalez kaleko salmenta. Lokal ez-iraunkorrak. Higieneko eta kontrol ofizialeko neurriak. Autokontsumoa eta kontsumitzaileari zuzenean lagatzea. Elikagaien merkataritza elektronikoa. Araudia.

34. gaia.–Janari prestatuak egin, banatu eta merkaturatzeko osasun arloko baldintzak. Jantoki kolektiboak. Araudia.

35. gaia.–Elikagaiak ukitzen dituzten materialak. Elikagaiak ukituko dituzten materialak eta objektuak fabrikatzeko jardunbide egokiak. Kontrolak. Araudia.

36. gaia.–Giza kontsumorako ez diren animalia-azpiproduktuak eta produktu deribatuak. Elikagaien industriako beste azpiproduktu eta hondakin batzuk. Hondakinak biltegiratzeko baldintzak elikagaien arloko jardueretan. Aprobetxamendua. Deuseztatzea. Konfiskazioak. Haien kudeaketa. Araudia.

37. gaia.–Entzefalopatia espongiforme kutsakorrak (EEK). EEK nagusiak. Epizootiologia eta diagnostikoa. Profilaxi eta kontrol neurriak. Animalia produktuen sailkapena EEKren arriskuaren arabera. Arriskugarritzat hartutako materialak. Kudeaketa. Zaintza eta kontroleko programa integral koordinatua. Araudia.

38. gaia.–Elikagaien kontserbazioa. Elikagaiak eraldatzeko eta elikagaien arloko teknologiaren oinarriak. Kontserbak eta erdikontserbak. Elikagai irradiatuak: kontzeptua eta aplikazioa. Araudia.

39. gaia.–Haragia eta haragi-produktuak ekoizteari eta merkaturatzeari lotutako arrisku nagusiak. Haragiaren eta bere deribatuen higienea. Haragiaren etiketatzea. Haragi txikitua, haragi-prestakinak eta mekanikoki bereizitako haragia. Kontrol ofizialak. Araudia.

40. gaia.–Akuikulturako produktuak, kuskubiko moluskuak eta arrantzako beste produktu batzuk ekoizteari eta merkaturatzeari lotutako arrisku nagusiak. Higieneko eta kontrol ofizialeko neurriak. Merkaturatzeko osasun baldintzak. Anisakisa. Biologia. Arrisku faktoreak. Prebentzio neurri orokorrak. Araudia.

41. gaia.–Esnearen eta esnekien ekoizpenari, teknologiari eta merkaturatzeari lotutako osasun arrisku nagusiak. Esne gordinaren arriskuak. Higieneko neurriak eta kontrol ofizialak. Araudia.

42. gaia.–Arrautzen eta oboproduktuen ekoizpenari, teknologiari eta merkaturatzeari lotutako osasun arrisku nagusiak. Arrautza freskoak etiketatzea. Merkaturatzeko osasun baldintzak. Higieneko neurriak eta kontrol ofizialak. Araudia.

43. gaia.–Eztiaren, landare produktu freskoen eta perretxikoen ekoizpenari, teknologiari eta merkaturatzeari lotutako osasun arrisku nagusiak. Kontserbatzeko eta merkaturatzeko osasun baldintzak. Laugarren gamako elikagaiak. Higieneko neurriak eta kontrol ofizialak. Araudia.

44. gaia.–Landare olioen eta jateko koipeen ekoizpenari, teknologiari eta merkaturatzeari lotutako osasun arrisku nagusiak. Merkaturatzeko osasun baldintzak. Higieneko neurriak eta kontrol ofizialak. Araudia.

45. gaia.–Ogiak, pastelak, opilak eta pastak. Kontzeptua. Produktu motak. Prozesuak eta egitea. Merkaturatzeko osasun baldintzak. Higieneko neurriak eta kontrol ofizialak. Araudia.

46. gaia.–Edari alkoholdunak eta alkoholgabeak. Edari freskagarriak, zukuak, hortxatak eta bestelako edariak. Kontzeptuak, motak, aldaketak eta aizunketak. Teknologia. Merkaturatzeko osasun baldintzak. Higieneko neurriak eta kontrol ofizialak. Araudia.

47. gaia.–Edulkoratzaile naturalak eta deribatuak. Ongailuak eta espeziak. Aizunketak. Merkaturatzeko osasun baldintzak. Higieneko neurriak eta kontrol ofizialak. Araudia.

48. gaia.–Erregimen dietetiko eta/edo berezietarako elikagai-prestakinak. Balio energetiko baxuko dietetan erabiltzera zuzendutako elikagaiak, pisua galtzeko. Bularreko haurrentzako prestakinak, jarraipen-prestakinak eta haur-prestakinak. Erabilera mediko berezirako eta kirolarientzako elikagai dietetikoak. Araudia.

49. gaia.–Elikadura-osagarriak. Bitaminak eta mineralak gehitzea. Osagarrien jakinarazpena. Etiketatzea, itxura eta publizitatea. Merkaturatzearen aitorpena Europan. Araudia.

50. gaia.–Gehigarriak, agente laguntzaile teknologikoak, entzimak eta aromak elikakatean eta elikagaien industria eta establezimenduetan. Teknologia. Baimena. Erabiltzeko baldintzak. Gehieneko edukia elikagaietan. Araudia.

51. gaia.–Ur mineral naturalen ustiapena eta merkaturatzea. Edateko ur ontziratuak egin, banatu eta merkaturatzeko prozesua arautzen duen Europako eta Estatuko araudia.

52. gaia.–Ura eta osasuna. Edateko ura hornitzeko sistemak. Giza kontsumorako uraren tratamenduak. Uraren desinfekzioa. Edateko uraren horniduren eta kalitatearen zaintza eta osasun kontrola. Ura elikagaien enpresan. Ura ukitzen duten materialak eta ura arazteko tratamendurako substantziak. Izotza. Araudia. Elikagaien industriako hondakin urak. Arazketa, neurri zuzentzaileak eta isuriak. Araudia.

53. gaia.–Bektoreak kontrolatzeko teknikak. Bioziden araudia. Haien erabilera elikagaien arloko jardueretan. Erregistroak. Prestakuntza. Kontrola. Izurriak kontrolatzeko planak elikagaien enpresetan. Garbitzeko eta desinfektatzeko planak elikagaien arloko jardueretan. Garbiketako eta desinfekzioko produktuak. Araudia.

54. gaia.–Nafarroako zezen ikuskizunen erregelamendua. Zezenketako zezenen haragiaren ekoizpenari eta merkaturatzeari aplikatu beharreko osasun baldintzei buruzko araudi orokorra eta berariazkoa.

55. gaia.–Esperimentazioan eta beste helburu zientifiko batzuetarako, hezkuntza barne, erabilitako animalien babesa. Langileak trebatzeko baldintzak eta instalazioak. Establezimenduak, prozedurak eta proiektuak baimentzea. Araudia.

56. gaia.–Kutsatzaileak elikagaietan. Elikagaietan modu naturalean edo ekoizpen eta eraldatze prozesuen ondorioz dauden kutsatzaile kimiko nagusiak. Toxikologia. Hondakinen gehieneko mugak. Laginketa eta analisiak. Araudia.

57. gaia.–Pestiziden hondarrak elikagaietan. Hondakinen gehieneko mugen eta ekintza mugen oinarria. Laginketa eta analisiak. Kontrol programak. Araudia.

58. gaia.–Albaitaritzako botiken hondakinak. Toxikologia. Hondakinen gehieneko mugak. Erresistentzia antimikrobianoak. Hondakinak Ikertzeko Plan Nazionala. PNIR.

59. gaia.–Epizootien Nazioarteko Erakundea (ENE). Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak Europar Batasunean eta Espainian. Zoonosiaren eta agente zoonotikoen zaintza. Zoonosi nagusiak Europan eta Espainian. Zoonosiaren transmisioa elikagaien bidez eta bestelako bideen bidez.

60. gaia.–Animalien identifikazioa eta abereen mugimendua. Abereen mugimenduen erregistro orokorra eta animalien banakako identifikazioaren erregistro orokorra. Hiltzeko animaliei lotutako elikakatearen informazioa. Araudia.

61.–Animalien osasuna. Ustiategien osasun arloko kalifikazioa. Animalien ongizatea garraioan. Araudia eta eskumenak.

62. gaia.–Tuberkulosia eta bruzelosia, behien leukosi enzootikoa eta behien peripneumonia kutsakorra. Diagnostikoa. Epidemiologia. Kontrolatu eta desagerrarazteko neurriak eta prozedurak. Gaixotasunen intzidentzia. Araudia.

63. gaia.–Lupu beltz sintomatikoa eta sintomarik gabekoa. Tetanosa. Diagnostikoa. Epidemiologia. Gaixotasunen intzidentzia. Araudia.

64. gaia.–Ahoeria eta mihi urdina. Diagnostikoa. Epidemiologia. Gaixotasunen intzidentzia. Araudia.

65. gaia.–Aujeszky gaixotasuna. Zerrien besikulako gaixotasuna. Zerrien min gorria. Zerrien izurri klasikoa eta afrikarra. Diagnostikoa. Epidemiologia. Gaixotasunen intzidentzia. Araudia.

66. gaia.–Salmonellosia eta kolibazilosia. Diagnostikoa. Profilaxia. Kontrolatu eta desagerrarazteko neurriak eta prozedurak.

67. gaia.–Garrantzi zoonosikoko gaixotasun parasitarioak. Ekinokosia. Hidatidosia. Teniasia eta zistizerkosia. Diagnostikoa. Kontrolatzeko, profilaxirako eta desagerrarazteko neurriak eta prozedurak. Araudia.

68. gaia.–Lagun egiteko animaliak. Garrantzi zoonosikoa. Errabia, leptospirosia, leishmaniasia, toxoplasmosia. Egoera epidemiologikoa. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izatea. Etxeko animalien derrigorrezko identifikazioa eta txertoa. Araudia.

69. gaia.–Gaixotasun infekto-kutsakorrak eta parasito-gaixotasunak hegaztietan eta untxietan. Diagnostikoa. Epidemiologia, kontrola eta desagerraraztea.

70. gaia.–Gaixotasun infekto-kutsakorrak eta parasito-gaixotasunak ekidoetan. Diagnostikoa. Epidemiologia, kontrola eta desagerraraztea.

71. gaia.–Tabakoa eta bere importantzia osasun publikoan. Tabakismoaren kontrako osasun neurriak finkatu eta tabako-produktuen salmenta, hornidura, kontsumoa eta publizitatea arautzen dituen araudia.