Medikuntzan lizentziatua

2020/03/02 - 2020/03/09
Inprimatu
Comunidad Autónoma del País Vasco
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Eusko Jaurlaritza
Lehiaketa:
Medikuntzan lizentziatua
Lanpostua:
Medikuntzan lizentziatua
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Medikuntzan Lizentziatua, Medikuntzan Gradua

 

Beste baldintza batzuk:

1.- Hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintza hauek bete beharko dira:

a) 16 urte beterik eta jubilatzeko legeak finkatutako adina bete gabe izatea.

b) Europar Batasuneko estatu bateko naziotasuna edukitzea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzen zaion estatu batekoa izatea.

Halaber, Europar Batasuneko estatuetako naziokotasuna dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Gainera, aurreko paragrafoetan aipatu gabeko atzerritarrek ere har dezakete parte, Espainiako estatuan bizi badira.
Hautatuak izanez gero, kontratua gauzatu aurretik, kontratuaren xede den jarduera egiteko administrazio-baimena dutela egiaztatu beharko dute. Pertsona hauek lan kontratupekoak bakarrik izan ahalko dira.

c) Titulazioa. Honako titulu hauetako bat edukitzea edo edukitzeko eskubideak ordainduak izatea: Medikuntzan Lizentziatua edo Medikuntzan Gradua.

d) Egin beharreko zerbitzuak burutzea eragotziko duen gaixotasun edo ezintasun fisikorik ez izatea, lanpostua desgaitasunen bat duten pertsonen beharrizanei egokitzeko ezar daitezkeen neurriak gorabehera.

Diziplina-espediente batez edozein Herri Administrazio edo Autonomia Erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita edo kaleratua ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo desgaituak izan diren lanpostuko antzerako

e) eginkizunak betetzeko. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

f) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko legezko auzian sartuta ez egotea.

Oharrak:

Pertsonala 6 hilabetez kontratatzea, zeregin-metatze araubidean.