Laneko Arriskuen Prebentzioko Teknikaria
Bizkaia
Ingeniariaren unibertsitate-titulua edo ingeniaritzako gradua edukitzea
Derrigorrezkoa ez den 3. Hezkuntz eskakizuna
a) Ingeniariaren unibertsitate-titulua edo ingeniaritzako gradua edukitzea.
b) Laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikariaren titulua edukitzea.
c)Nazionalitatea: Espainiako nazionalitatea edukitzea, oinarri orokor hauetako bosgarren oinarriaren lehenbiziko puntuan ezarritako moduan (Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2016ko abenduaren 20koa, 240. alea).
d) Gaitasuna: Bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea eta elbarritasun-maila lanpostuaren betebeharrak eta eginkizunak betetzeko oztopo ez dela egiaztatzea. Hori Udalaren Zerbitzu Medikoek egiaztatuko dute oinarri hauen hamaikagarren oinarrian ezarritakoaren arabera, lan arriskuen prebentzioari buruz indarrean dauden arauak aintzat hartuz, lanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko egokitzapenak egin behar badira ere.
e) Adina: hamasei urte beteta edukitzea eta nahitaezko erretiro-adinetik gorakoa ez izatea.
f) Gaikuntza: ez izatea diziplina-espedientearen bidez baztertua administrazio publikoen edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoen zerbitzuetatik, eta ez egotea epailearen ebazpen bidez erabat edo bereziki desgaiturik enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidegoetan edo eskaletan sartzeko. Beste estatu bateko herritar izanez gero, ez egotea desgaiturik edo egoera baliokidean, eta ez jaso izana diziplina-zehapenik edo baliokiderik, haren Estatuan enplegu publikorako sarbidea baldintza beretan eragozten duenik.
g) Ez egotea desgaikuntzako edo bateraezintasuneko ezein legezko kausaren pean (administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunaren arloan indarrean den araudian aurreikusitakoen pean, esan nahi da), hargatik eragotzi gabe lehendik kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezinen batean dabiltzanei legezko arau horiek aipatzen duten hautatzeko eskubidea baliatu ahal izatea.
h) Tasak: azterketa-eskubideagatik indarrean dagoen tasa ordainduta izatea eskariak aurkezteko epearen barruan. Tasa hori dokumentuak egiteko eta emateko zerbitzuaren tasak arautzen dituen Bilboko Udalaren Ordenantza Fiskalean dago ezarrita
Eskari telematikoak eredu ofizialean egin beharko dira. Eskari ofiziala helbide honetan lor daiteke: https://ope.bilbao.eus Eskari hauek helbide elektroniko horretan ezarritako prozedura elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. Hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko eskarian adierazi beharko da, behar bezala eta zerrenda batean, baldintzak eta aurkeztutako merezimenduak betetzen direla. Ez da ziurtagirien kopiarik aurkeztu behar eskariarekin batera; izan ere, epaimahaiak edo Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak eskatzen dutenean ziurtatu beharko dira parte hartzeko baldintzak eta aipatutako merezimenduak.
Era berean, Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak erregistroko bulego txiki bat jarriko du Aznar eraikinean (Venezuela plaza, 2, 5. solairua), ordenagailuekin eta beste baliabide tekniko batzuekin, hala nahi dutenek eskaria aurkezteko erabil ditzaten. Era berean, interesdunei aholkuak emango zaizkie eskabidea behar bezala betetzeko.
Paperezko formatuan aurkeztutako eskabideen kasuan, 39/2015 Legearen 14. artikuluarekin, 4. Xedapen Iragankorrarekin eta Xedapen Indargabetzaile bakarrarekin bat etorrita, hauek 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan azaldutako lekuetan ere aurkez daitezke.
Ondorio horietarako oinarri hauekin batera eskabide-eredu bat dago. Eskaria egiteko eredu hau azterketa egiteko tasa ordaindu izanaren posta bidezko igorpenaren egiaztagiriarekin batera aurkeztu beharko da.
I. ZATIA
1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio nagusiak. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.
2. gaia: Euskal Herriko Autonomia Estatutua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, legegintza garatzekoak eta betearaztekoak.
3. gaia: Udalerria. Biztanle-kopuru handiko udalerrietako udal antolaketa (7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: X. titulua).
4. gaia: Bilboko Udalaren antolaketa. Erregelamendu organikoak.
5. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
6. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. Funtzionarioen eginbeharrak eta eskubideak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.
7. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.
8. gaia: Laneko Arriskuen Prebentzioaren Legea.
9. gaia: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.
10. gaia: Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Legea, Euskal Autonomia Erkidegokoa. Andrazkoen eta Gizonezkoen arteko Aukera Berdintasunerako Bilboko Udalaren IV. Plana.
Oharra: Bilboko Udalaren Berdintasunerako IV. Plana (2014-2017): gaiaren edukia Udalaren web orrian dago argitaratuta: (www.bilbao.eus>Udala>Udal Sailak>Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta jaiak>)
11. gaia: Kontratazio administratiboa. Motak: elementuak eta subjektuak, kontratu publikoen objektua eta kausa. Kontratazioaren forma eta kontratistak aukeratzeko sistemak. Kontratuen formalizazioa.
12. gaia: Giza baliabideak erregulatzeko tresnak: enplegu eskaintza publikoa, enplegu-planak eta beste arrazionalizazio-sistema batzuk.
13. gaia: Tokiko erakundeetako langileak: motak eta araubide juridikoa. Toki-administrazioko funtzio publikoa: toki-administrazioko funtzionario motak. Langileak antolatzeko tresnak: plantillak eta lanpostuen zerrendak.
14. gaia: Toki erakundeen aurrekontu orokorra. Aurrekontu-egitura. Aurrekontuak egitea eta onestea. Aurrekontuaren luzapena. Aurrekontua betearaztea eta likidazioa.
15. gaia: Tokiko erakundeen ordenantzak eta erregelamenduak.
16. gaia: Gorte Nagusiak. Herriaren defendatzailea. Arartekoa.
17. gaia: Nola banatzen diren eskumenak Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean. Nola banatzen diren eskumenak Konstituzioan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren autonomia-estatutuan.
18. gaia: Botere judiziala. Justizia Administrazioa Euskal Autonomia Erkidegoan. Justizia Auzitegi Gorena: antolaketa, eremua eta osaera.
II. ZATIA
19. gaia: Laneko arriskuen prebentzioaren esparru juridikoa Espainian: 1978ko Konstituzioa. Funtzio publikoaren eremua. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa; edukia, esanahi orokorra eta izaera. 54/2003 Legea, abenduaren 12koa, Laneko Arriskuen Prebentzioaren Arau Esparrua Erreformatzekoa. Lan arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legea.
20. gaia: 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, prebentzio-zerbitzuen erregelamendua eta haren zenbait aldaketa onestekoa. Prebentzio-jardueraren integrazioa. Arriskuen ebaluazioa. Prebentzioaren planifikazioa.
21. gaia: Prebentzio-zerbitzu baten ezaugarriak eta funtzioak. Baliabideak antolatzea prebentzio jardueretarako. Prebentzio jardueren modalitateak, eginkizunak eta betebeharrak.
22. gaia: Laneko arriskuak kudeatzea enpresan: kontzeptua. Prebentziorako kudeaketa-sistema. Administrazioaren erantzukizuna. Laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketa-sistema integratua. Prebentzio-plana. Erantzukizunak esleitzea. Planifikazioa eta antolaketa. Dokumentazioa. Lanaren ondoriozko kalteen kostuak. Prebentziozko ekintzaren onurak. Prebentziozko ikuskapena.
23. gaia: Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia egokitzea administrazio publikoen eremuari: Prebentzio Legearen salbuespenak.
24. gaia: Amatasuna babestea: Emakume langilearentzako laneko arrisku bereziak haurdunaldian, erditu ostean eta edoskitzaroan. Amatasuna babesteari buruz indarrean dagoen legedia. Prebentziozko neurriak arrisku espezifikoen aurrean.
25. gaia: Laneko istripua eta laneko gaixotasuna Gizarte Segurantzako sisteman: Lan istripuaren partea, jakinarazpena eta tramitazioa. 1987ko abenduaren 16ko Agindua, zeinaren bidez ezartzen baitira istripuak jakinarazteko ereduak eta ematen baitira haiek betetzeko eta tramitatzeko jarraibideak. TAS/2926/2002 Ministro Agindua, azaroaren 19koa, zeinaren bidez arautzen baita Laneko Istripuen Deklarazio Elektronikoaren Sistemaren erabilera (Delt@).
26. gaia: Prebentzioko estatistiken xedea. Adierazle eta parametro nagusiak. Prebentzioaren ekonomia.
27. gaia: Laneko istripuen ikerketa: laneko istripuen gaineko ikerketaren xedea. Ikertu beharreko kasuak. Istripuen gaineko ikerketaren metodologia. Istripu baten ikerketaren ondoriozko txostena. Istripu baten ikerketaren ondoriozko prebentzio-proposamenek eduki behar dituzten ezaugarriak. Istripuak ikertzea kausen zuhaitzaren metodoaren bitartez.
28. gaia: Enpresako istripuaren estatistika-analisia. Diagrama hilean-hilean: zertarako den, nola egin behar den eta zer ondorio atera daitezkeen. Urteko diagrama metatua: zertarako den, nola egin behar den eta zer ondorio atera daitezkeen.
29. gaia: Segurtasuneko ikuskatzeak: kontzeptua eta helburuak. Ikuskatze motak. Segurtasuneko ikuskatzearen metodologia. Emaitzen ustiapena.
30. gaia: Arriskuen ebaluazioa: arriskuen ebaluazioaren kontzeptua eta arriskuen kudeaketaren kontzeptua. Arriskuen ebaluazio-motak eta metodologiak. Teknika kualitatiboak eta kuantitatiboak arriskuen kudeaketan.
31. gaia: Segurtasuna eta osasuna eraikuntza obretan: aplikatzekoa den legedia. Segurtasuneko koordinatzailea, zuzendaritza fakultatiboa eta jabegoa. Laneko segurtasun eta osasunaren gaineko azterlanak eta planak.
32. gaia: Larrialdietako planak eta ebakuazio-planak. Larrialdietarako eta lokalak eta eraikuntzak husteko Plana garatzeko autobabeserako eskuliburua. Larrialdi-egoerak eragin ditzaketen jardueretan aritzen diren zentro, establezimendu eta bulegoetako autobabeserako oinarrizko araua.
33. gaia: EE marka eta segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak, lantaldeetako langileek erabili beharrekoak.
34. gaia: Arrisku elektrikoak dituzten lanetako segurtasuna eta osasuna: langileen osasuna eta segurtasuna arrisku elektrikoen aurrean babesteko legedia.
35. gaia: Prebentzioa kudeatzeko ziurtapen-sistemak. OHSAS 18.001-2007. Laneko arriskuen prebentzio-sistemaren legezko ikuskapenak, baldintzak eta prozedurak. Beste ikuskapen mota batzuk.
36. gaia: Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duen nazioarteko jarduera: Lanaren Nazioarteko Erakundea, Gizarte Segurantzari eta Laneko Osasunari buruzko hitzarmenak. Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Europako Agentzia. Europako Erkidegoa eta laneko arriskuen prebentzioa.
37. gaia: Langileek laneko arriskuen prebentzioan parte hartzea, ordezkaritza-organoak eta parte hartzea. Laneko Segurtasun eta Osasuna Batzordeak. Prebentzio-ordezkariak.
38. gaia: Komunikazio teknikak, komunikazioa eta prebentzioari buruzko informazioa. Eraginkortasun baldintzak.
39. gaia: Enpresa jarduerak koordinatzea udalaren esparruan.
40. gaia: Norberaren babeserako ekipoak erabiltzea. Kontzeptua eta NBEen edo norberaren babeserako ekipoen erabilera-lehentasunak lanean. NBE motak. Europako merkatu bakarraren araudia NBEen diseinu eta merkaturatzeari buruz.
41. gaia: Lantokietako arriskuak, segurtasuneko eta osasuneko gutxieneko xedapenak lanlekuen erabilerari buruzko arriskuen ebaluaziorako eta prebentziorako.
42. gaia: Laneko segurtasuneko eta osasuneko seinaleztapenen kontzeptuak eta baldintzak.
43. gaia: Osalan (Laneko Segurtasuneko eta Osasuneko Euskal Erakundea). Egitura organikoa, eginkizunak eta eskumenak.
44. gaia: Laneko ikuskapena eta GS (Gizarte Segurantza). Eskumenak eta funtzioak.
45. gaia: Laneko arriskuen arloko erantzukizunak eta zehapenak: administrazio-erantzukizunak eta beste arlo batzuetako erantzukizunekiko bateragarritasuna. Lan arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legea.
46. gaia: Laneko segurtasuna. Kontzeptua, definizioa eta helburuak. Segurtasun-teknikak. Kontrol aktiboak eta erreaktiboak. Istripu-arriskuaren analisia eta ebaluazio orokorra. Babes kolektiboa. Banakako babesa. Istripu baten arrisku espezifikoen analisi, ebaluazio eta kontrola. Hondakin toxikoak eta arriskutsuak.
47. gaia: Higiene industriala. Kontzeptua eta helburuak. Agente kimikoak. Laneko toxikologia. Esposizioaren ebaluazioa. Esposizioaren kontrola, printzipio orokorrak. Lege-araudi espezifikoa. Agente fisikoak, motak, ezaugarriak, eraginak, ebaluazioa eta kontrola. Agente biologikoak, motak, ezaugarriak, eraginak, ebaluazio eta kontrola.
48. gaia: Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua. Kontzeptua, definizioa eta helburuak. Ingurumenaren arloko baldintzak. Lanpostuak pentsatzea eta diseinatzea. Laneko zama fisikoa. Laneko zama mentala. Estresa. Bortizkeria lan-ingurunean. Faktore psikosozialak. Faktore psikosozial kaltegarrien ondorioak.
49. gaia: Laneko medikuntza. Kontzeptua eta helburuak. Osasuneko Oinarrizko Unitatea. Laneko epidemiologia. Jatorria lanean duten patologiak. Osasuneko zainketaren ezaugarriak. Antolaketa eta beharrezkoak diren baliabideak. Laneko osasun-azterketen motak. Enpresetan osasuna sustatzea. Osasun-plangintza eta -informazioa.
50. gaia: Genero-ikuspegia laneko arriskuen prebentzioan txertatzeko jarraibideak.
51. gaia: Langile bereziki sentikorrak. Bilboko Udalean gerora agertutako ezintasunaren ondoriozko birkokatzeak eta bigarren jarduera arautzen dituzten barne-araubideko xedapenak. Amatasunari babesa emateko protokoloa Bilboko Udalean.
52. gaia: Informazioa eta prestakuntza prebentzioaren ikuspuntutik. Prestakuntzaren diseinua: beharrizanak hautematea, prestakuntzaren helburuak, ebaluazioa eta antolamenduzko ikasketa.
53. gaia: Industria-higienearen adarrak (I). Higiene teorikoa (Higiene arriskuaren balorazio-irizpideak. TLV. Balore Biologiko Mugakoa), Tokian bertako higienea (higieneari buruzko inkesta).
54. gaia: Industria-higienearen adarra (II). Higiene Analitikoa (Metodo analitikoa. Metodo analitikoaren ezaugarriak. Teknika analitikoak) eta Higiene Operatiboa (laneko higienearen txosten teknikoa).
55. gaia: Zarata. Kontzeptua. Zarataren ondorioak. Zarata neurtzea. Neurketa-ekipoak. Lanean zarataren eragina baloratzea. Erreferentzia-irizpideak. Zarata kontrola tzea. Langileen osasuna eta segurtasuna babestea zarataren peko esposizioarekin zerikusia duten arriskuen kontra. Zarataren kontrolaren printzipioak. Gida teknikoa.
56. gaia: Bibrazioak. Kontzeptua eta sailkapena. Bibrazioen anplitudea eta maiztasuna. Bibrazioen peko esposizioaren ezaugarriak ematen dituzten parametroak. Bibrazioaren eragina ebaluatzea. Langileen osasuna eta segurtasuna babestea bibrazio mekanikoen peko esposizioak dakartzan edo ekar ditzakeen arriskuen aurrean. Gida teknikoa.
57. gaia: Erradiazio ez-ionizatzaileak. Oinarrizko kontzeptuak. Erradiazio ez-ionizatzaileen sailkapena eta ezaugarri fisikoak: ultramorea, argi ikusgarria, erradiazio infragorriak, mikrouhinak eta laserrak. Osasunerako arriskuak, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-neurriak. Behe-maiztasuneko erradiazioen problematika, erradiazio optiko artifizialen peko esposizioa.
58. gaia: Eremu elektrikoen peko esposizioarekin lotutako arriskuen kontrako osasun-eta segurtasun-babesa.
59. gaia: Giro termikoa. Estres eta konfort termikoa ebaluatzeko metodoak (WBGT indizea, behar den izerditzearen indizea, IREQ indizea, WCI indizea. Neurketak. Ebaluazioa. Zuzenketa-neurriak. Prebentzio- eta kontrol-neurriak.
60. gaia: Eraikuntzetako Instalazio Termikoen Araudia (RITE). IT.1.1 jarraibide teknikoa. Ongizate- eta higiene-eskakizuna.
61. gaia: Barneko airearen kalitatea.
62. gaia: Eraikin gaixoaren sindromea. Ebaluazio-metodologia.
63. gaia: Agente kimikoak. Laneko toxikologia: sailkapena, osasunaren gaineko eragina eta kutsatzaile kimikoak organismora sartzeko dauzkaten bideak. Kutsatzaile kimikoen peko esposizioaren ebaluazioa: balorazio-irizpideak. Ebaluazioa. Zuzenketa-neurriak.
64. gaia: Arrisku kimikoa, langileen osasuna eta segurtasuna kutsatzaile kimikoekin zerikusia duten arriskuen kontra babestea lanean.
65. gaia: Kutsatzaile kimikoak neurtzeko sistemak. Erabili beharreko tresnak. Kutsatzaileen zuzeneko irakurketa neurtzea. Laginak hartzeko sistemak: aktiboak eta pasiboak.
66. gaia: Gai eta prestakin arriskutsuak sailkatzea, ontziratzea eta etiketatzea. Segurtasun-datuen fitxa.
67. gaia: Minbizia eragiten duten agenteak. Minbizia eragiten duten gaien peko esposizioa ebaluatzea eta langileak minbizia eragiten duten agenteekin zerikusia duten arriskuetatik babestea.
69. gaia: Amiantoa, amiantoaren peko esposizioarekin zerikusia duten lanei aplikatzekoak diren segurtasun- eta osasun-xedapen gutxienekoak. Gida teknikoa.
69. gaia: Agente biologikoak. Agente biologikoen ezaugarriak eta sailkapena. Esposizioen prebentzioa eta kontrola.
70. gaia: Arrisku biologikoak, langileak agente biologikoen peko esposizioarekin zerikusia duten arriskuetatik babestea lanean.
71. gaia: Gune konfinatuak: gune konfinatuaren kontzeptua. Gune konfinatu batekin zerikusia duten arriskuak. Gune konfinatu baten aurreko jarduna.
72. gaia: Atmosfera leherkorren peko esposiziotik babestea osasuna eta segurtasuna.
73. gaia: Ergonomia. Definizioa, helburuak eta arrisku ergonomikoen motak. Lanaren analisi ergonomikoaren aldiak. Lan-baldintzak ebaluatzeko metodoak.
74. gaia: Lanaren egituraketa. Antolaketa material, denborazko eta soziala.
75. gaia: Lanpostuaren diseinua. Oinarrizko eskakizunak. Lan-sistemak diseinatzeko printzipio ergonomikoak.
76. gaia: Zamak eskuz manipulatzea, arrisku faktoreak: zama jasotzea, garraiatzea, bultzatzea/herrestan eramatea, pertsonak mobilizatzea.
77. gaia: Postura lanpostuan. Oinarrizko eragiketak. Ebaluazio metodoak: OWAS, REBA patologien prebentzioa. Biomekanika.
78. gaia: Mugimendu errepikakorrak: Hezur- eta muskulu-nahasmendu errepikakorrak. Ebaluazio metodoak. Eragiten dituen arazoak, faktore kausalak eta ebaluazio-metodoak: ataza errepikakorrak eta OCRA. Prebentzio-neurriak.
79. gaia: Datuak bistaratzeko pantailekin lan egitea, lanpostuak egokitzea. Gida teknikoa.
80. gaia: Laneko estresa. Azalpen-ereduak, arrisku psikosozial berriak eta ondorioak. Estresa azaltzeko ereduak. Laneko estres eragile psikosozialak. Arrisku psikosozial berriak. Estres kronikoa: Burnout. MBIaren erreferentziak. Prebentziorako eta aurre egiteko estrategiak.
81. gaia: Arrisku psikosozialen ebaluazioa. Teknika kualitatibo eta kuantitatiboak. Arrisku psikosozialak ebaluatzeko metodologia.
82. gaia: Arrisku psikosozialak ebaluatzeko metodologia: Kopenhageko Galdetegi Psikosoziala, hura espainieraz egokitzea. Beste metodologia batzuk: RED-WONT, DECORE
83. gaia: Laneko prozesu psikosozialak: elkarreragitea, trukea, lidergoak, lidergo-estiloak. Lidergoa eta taldea erakundean. Antolaketa giroa.
84. gaia: Faktore psikosozialek lana huts egiteko jokabideetan daukaten eragina: sektore publikoaren berezitasunak.
85. gaia: Laneko jazarpen psikologikoa. Definizioak eta ezaugarriak. Laneko jazarpena, sexu jazarpena eta jazarpen sexista edo sexuarengatik eragiten den jazarpena eta sexu joerarengatik eta genero-identitate eta -adierazpenarengatik eragiten den jazarpena: prebentziorako eta ekintzarako protokoloa.
86. gaia: Laneko zama mentala. Definizioa. Dimentsioak. Azalpen-ereduak eta ondorioak. Zama-egoera, ebaluazio-metodoa eta prebentzioa.
87. gaia: Gatazka. Nola kudeatu lanean. Kudeaketarako moduak. Negoziazioa. Bitartekaritza (bitartekaritza-prozesua). Barneko eta kanpoko bortizkeriaren protokoloak.
88. gaia: Erakunde-giroak eta -egiturak. Osagaiak. Giroaren eta antolaketaren arteko harremanak. Talde-kohesioa lantaldeetan.
89. gaia: Erakunde osasungarriak eta enplegatu osasuntsu eta erresilenteak. Erakunde-eta norbanako-estrategiak.
90. gaia: Elkarrizketa honako arlo honetan: ikerketa eta esku-hartze psikosoziala. Motak: hasierakoa, egituratzea, helburua.
91. gaia: Negoziazio-teknikak. Negoziazio-prozesua. Negoziazio-estrategiak eta -taktikak. Asertibotasuna. Komunikazioa. Arrakasta-eragileak negoziazioan.