Kudeaketa administratibo finantzarioko teknikari ertainanen deialdia

2016/09/16 - 2016/10/18
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
BIZKAIAKO FORU ALDUNDIA
Lehiaketa:
Kudeaketa administratibo finantzarioko teknikari ertainanen deialdia
Lanpostua:
Kudeaketa administratibo finantzarioko teknikari ertaina
Plaza-kopurua:
41 (28 txanda irekia eta 13 barne sustapena)
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

 

Titulazioa:

Gradua, ingeniari teknikoa, unibertsitateko diplomaduna (edo lizentziaturako hiru kurtso oso gaindituta izatea), arkitekto teknikoa, Lanbide Heziketako hirugarren gradua edo baliokidea.

Kontuan harturik zer ezartzen duen 2015eko urriaren 30eko 5/2015 LEDek bere 3. xedapen iragankorraren 3. paragrafoan, barnesustapeneko txandaren bidez parte hartu nahi dutenek, eskatutako titulazioa izateaz gain, karrerako funtzionario izan beharko dute, 1 azpitaldeko plaza batean edo A2 talde bereko plaza batean.

Hizkuntza eskakizuna:

Hirugarren hizkuntza-eskakizuna izango dute, eta honela banatuko dira:

— Barne-sustapen arrunteko txanda: hamaika (11) plaza, denak nahitaezko hizkuntza-eskakizunarekin.

— Desgaitasuna duten pertsonentzako barne-sustapeneko txanda: bi (2) plaza, biak nahitaezko hizkuntza-eskakizunarekin.

— Txanda irekia: hogeita sei (26) plaza, denak nahitaezko  Hizkuntza-eskakizunarekin.

— Desgaitasuna dutenentzako txanda: bi (2) plaza. Haietariko bat (1) nahitaezko hizkuntza-eskakizunarekin, eta beste bat (1), berriz, nahitaezko hizkuntza-eskakizunik gabea.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskaera-orriak aurkezteko epea: Eskaera-orriak hogei (20) egun balioduneko epearen barruan aurkeztu beharko dira, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Eskaera-orriak aurkezteko tokia: Eskaera-orriak Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorretan aurkez daitezke; bestela Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 26ko 30/1992 Legearen (aurrerantzean 30/1992 Legea) 38. artikuluaren 4. zenbakian ezartzen diren lekuetan; baita baliabide elektronikoak erabilita, www.bizkaia.eus (Lan Publikoaren Eskaintza) web orriaren bidez. Azken aukera baliatuz gero, eskaera-orriek eskaera-orri tradizionalak izango lituzkeen datu berberak izango dituzte, eta fisikoki aurkeztuz gero aurkeztuko liratekeen agiri berberak jasoko dituzte, baina eskaneatuak.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

I A zatia. Zuzenbide Publikoa.

1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.

2. gaia: Estatuaren lurralde-antolaketa. Autonomia-estatutuak. Esanahia. Eskumenak Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean banatzeko sistema.

3. gaia: Euskadiko Autonomia Estatutua. Atariko titulua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, legeak garatu eta betearaztekoak, eta betearaztekoak. Euskal Autonomia Erkidegoaren aginteak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza. Lehendakaria. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioa. Lurralde Historikoetako erakundeak. Estatutuaren erreforma.

4. gaia: 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru erakundeen arteko harremanei buruzkoa. Xedapen orokorrak. Lurralde historikoen eskumenak: bakarrekoak edo esklusiboak, garatu eta betearaztekoak eta betearaztekoak. Zergei buruzko foru arauen egozgarritasuna otsailaren 19ko 1/2010 Lege Organikoan (haren bidez, Konstituzio Auzitegiaren eta Botere Judizialaren lege organikoak aldatzen dira).

5. gaia: 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko harremanei buruzkoa (jarraipena). Finantza- eta aurrekontu-autonomia. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusia. Foru ogasunak. Ogasun Nagusiaren eta toki-ogasunen arteko baliabideen banaketari buruzko ideia orokorra. Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua. Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

6. gaia: Toki araubidea: Konstituzio-printzipioak eta arauketa juridikoa.

7. gaia: Probintziaren antolaketa eta eskumenak. Foru aldundiak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legean.

8. gaia. Administrazio egintza. Kontzeptua. Administrazio-egintza motak Administrazio egintzaren osagaiak.

9. gaia: 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzkoa: aplikazio-eremua eta printzipio orokorrak. Herri Administrazioen Prozedura Administratibo Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea: berrikuntzak aurreko legeriarekin alderatuta.

10. gaia. Administrazio prozedura orokorraren faseak. Administrazio-isiltasuna.

11. gaia. Administrazio-egintzen eraginkortasuna: adierazpeneko autotutoretzaren printzipioa. Baldintzak. Derrigortze administratiboa: autotutoretza betearazlearen printzipioa. Administrazio egintzen nahitaezko betearazpena. Administrazio-egintzaren baliogabetasuna: erabateko deuseztasunaren eta deuseztagarritasunaren kasuak. Ofiziozko berrikuspena.

12. gaia: Administrazio errekurtsoak. Printzipio orokorrak. Motak. Araubide juridikoa.

13. gaia: Sektore Publikoko kontratuak. Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren helburua eta aplikazio-eremua. Kontratu-motak zedarriztatzea. Erregulazio harmonizatuko kontratuak. Administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak. Kontratuaren hobetzea eta forma. Baliogabetasun-araubidea: araubide orokorra. Kontratazioaren arloko errekurtso berezia.

14. gaia: Abenduaren 23ko 5/2013 Foru Dekretu Arauemailea, Bizkaiko Lurralde Historikoko Aurrekontuei buruzko abenduaren 29ko 5/2006 Foru Arauaren Testu Bategina onesten duena. Atariko titulua: Xedapen orokorrak (xedea eta ezarpen-eremua eta eskumenak). I. titulua: Bizkaiko Foru Ogasunaren araubidea (printzipio orokorrak, eskubide ekonomikoak eta betebehar ekonomikoak). II. titulua: Bizkaiko Lurralde Historikoaren aurrekontu orokorrak (printzipio orokorrak eta aurrekontu-programazioa, edukia eta onarpena). Laugarren xedapen gehigarria (kontratazio administratiboa eta desjabetze-prozedura).

15. gaia. 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa: funtzionarioen eskubide eta betebeharrak eta funtzionarioen ordainsari-araubidea.

16. gaia: Euskara Estatutuan. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilpena arauzkotzeko Oinarrizkoa. Hizkuntza-eskakizunen, haien araubide juridikoaren eta aplikazioaren azterketa berezia.

17. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa. Bizkaiko Batzar Nagusiak. Izaera, osaera eta eskumenak. Eraketa, antolaketa eta funtzionamendua. Bizkaiko Foru Aldundia. Izaera, osaera eta kargua uztea. Eskumenak. Ahaldun Nagusia: izeneztapena, izendapena, izaera eta estatutu pertsonala. Kargua uztea eta ordezkatzea.

18. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa (jarraipena). Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren arteko harremanak. Foru Administrazioa. Arau orokorrak. Xedapen orokorrak. Foru Aldundiaren erantzukizuna. Foru arauen proiektuak egiteko prozedura. Izaera orokorreko xedapenak eta administrazio ebazpenak. Bizkaiko Lurralde Historikoko Aurrekontuei buruzko Araudi Orokorra onesten duen 2014ko abenduaren 16ko 169/2014 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria.

19. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Atariko titulua, I. titulua: Eskumenak, eginkizunak, antolaketa eta finantzaketa; II. titulua: Euskal herri administrazioen eta aginteen jarduketan genero ikuspegia integratzeko neurriak; III. tituluko VII. kapitulua: Zenbait esku hartze arlotan berdintasuna sustatzeko neurriak - Emakumeen aurkako indarkeria. Emakumeen aurkako indarkeria.

20. gaia: Bizkaiko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako IV. Foru Plana 2012-2015: 4. atala (Helburuak eta printzipioak) eta 6. atala (Kudeaketa-eredua). Bizkaiko Foru Aldundiaren 141/2013 Foru Dekretua, azaroaren 19koa, generoaren eraginaren aurretiazko ebaluazioa egiteko jarraibideak ezartzen dituena; ebaluazio hori Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean dago aurrez ikusita.

21. gaia: Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organikoa. Abenduaren 13ko 197/2011 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organikoari buruzko araudia (ondoren, urriaren 7ko 111/2014 Foru Dekretuaren eta urtarrilaren 19ko 1/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatua). 2935/2007 Foru Agindua, azaroaren 26koa, Zergak Ikuskatzeko Zerbitzuko Informatika Auditoriarako Unitatea sortu eta haren antolamendu eta funtzionamendurako arauak eman dituena. 1634/2009 Foru Agindua, ekainaren 9koa, Bizkaiko Foru Ogasunean Iruzurraren Aurka Borrokatzeko Batzordea sortu eta haren jarduteko arauak ezarri dituena.

II. ZATIA.

I B zatia. Zuzenbide Pribatua.

22. gaia: Zuzenbide zibila (1). Eskubide errealak: kontzeptua eta motak. Jabetza. Edukia. Babesa. Eskuraketa. Jabaria galtzea. Edukitza. Ondasun-erkidegoa. Gozamena. Zortasunak. Beste eskubide erreal mugatu batzuk.

23. gaia: Zuzenbide zibila (2). Kontratuak: xedapen orokorrak, beharkizunak, eraginkortasuna, hutsalketa eta deuseztasuna. Salerosketa, trukaketa eta errentamenduko kontratuak.

24. gaia: Oinordetza-zuzenbidea. 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa. Testamentuzko oinordetza. Testamentua egiteko askatasunari jarritako mugapenak: senipartea, jarauntsia kalkulatzea eta seniparteak ordaintzea, eta tronkalitatea Bizkaian. Oinordetza-itunak. Legezko edo testamentu gabeko oinordetza .

25. gaia: Lan-zuzenbidea. Lan-kontratuaren ezaugarriak. Lan-kontratuaren azkentzea. Azkentzearen arrazoiak. Legezko kalte-ordainak:

26. gaia: Kapital sozietateak (I): Xedapen orokorrak. Kapital sozietateen eraketa. Sozietate-ekarpenak.

27. gaia: Kapital sozietateak (II): Sozietate-partaidetzak eta sozietate-akzioak. Batzar nagusia. Sozietatearen administrazioa. Urteko kontuak.

28. gaia: Kapital sozietateak (III): Sozietate-estatutuak aldatzea. Bazkideen banatzea eta baztertzea. Desegitea eta likidazioa. Betebeharrak.

29. gaia: 4/1993 Legea, ekainaren 24koa, Euskadiko Kooperatibena. I. titulua: Kooperatiba-sozietatea. II. titulua: Xedapen bereziak. 44/2015 Legea, urriaren 14koa, Lan-sozietateei eta partaidetzako sozietateei buruzkoa.

II-A zatia. Zerga Zuzenbidea (Gai orokorrak).

30. gaia: Zerga-harmonizazioa Europar Batasunean: harmonizazio-zuzentarauak zeharkako eta zuzeneko zergen arloan.

31. gaia: 12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskadiko Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duena (1) lurralde historikoetako erakundeen eskumenak eta Estatuaren eskumenak. Printzipio nagusiak. Harmonizazio-arauak eta lankidetza-printzipioa. Kudeaketa eta jardunbideko arauak. Batzordeak. Tartekaritza-Batza.

32. gaia: 12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskadiko Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duena (2) Arau aplikagarriak eta zergen ordainarazpena: PFEZ, Ondarearen gaineko Zerga, Sozietateen gaineko Zerga, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga eta konturako ordainketak, Kreditu Erakundeetako Gordailuen gaineko Zerga, Energia Elektrikoaren Produkzioaren Balioaren gaineko Zerga, Energia nukleoelektrikoa sortzearen ondorioz agortutako erregai nuklearra eta hondakin erradioaktiboak ekoiztearen gaineko Zerga, eta Instalazio zentralizatuetan agortutako erregai nuklearra eta hondakin erradioaktiboak pilatzearen gaineko Zerga.

33. gaia: 12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskadiko Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duena (3) Honako zerga hauetako araudi aplikagarria eta zera horien ordainarazpenerako eskumena duen zerga-administrazioa: BEZa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga, Aseguru-Primen gaineko Zerga, Zerga Bereziak, Berotegi eragineko gas fluoratuen gaineko Zerga, jokoaren gaineko tributuak, toki-zergak, eta tasak.

34. gaia: Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra (1): Xedapen orokorrak: printzipio orokorrak eta zerga-arauak. Zergak: Xedapen orokorrak. Zergapekoak. Zerga-betebehar nagusia eta egin beharreko konturako ordainketak zenbatzeko elementuak. Zerga-zorra.

35. gaia: Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra (2): Zergen aplikazioa: Printzipio nagusiak. Zerga-jardueren eta zerga-prozeduren gaineko baterako arauak. Zergak kudeatzeko jardunak eta prozedurak.

36. gaia: Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra (3): Zergen aplikazioa: Ikuskapen-jarduketak eta -prozedurak. Zerga-bilketako jardunak eta prozedurak.

37. gaia: Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra (4): Zehatzeko ahala: Zergei buruzko gaietako zehapenak ezartzeko ahalaren abiaburuak. Zergen arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko xedapen orokorrak. Zergen arloko arau-hausteak eta zehapenak. Zergei arloko zehapen-prozedura.

38. gaia: Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra (5): Administrazio-bidean egindako berrikuspena: Arau orokorrak. Berrikuspenerako prozedura bereziak. Berraztertzeko errekurtsoa. Ekonomia-administraziozko erreklamazioak.

39. gaia: 205/2008 Foru Dekretua, abenduaren 22koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetzen dituena. Zentsu-betebeharrak. Zerga-egoitzari buruzko betebeharrak. Identifikazio fiskaleko zenbakiari buruzko betebeharrak. 4/2013 Foru Dekretua, urtarrilaren 22koa, fakturazio-betebeharrei buruzko araudia onesten duena: Eragiketak dokumentatzeko betebeharra, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ondoreetarako. Dokumentatzeko betebeharrak beste tributu batzuei dagokienez.

II-B zatia. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga-araubidea . (gai bereziak).

40. gaia: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (I). Izaera eta aplikazio-eremua. Zerga egitatea. Zergadunak. Lanaren etekinak, ekonomia-jardueren etekinak eta kapitalaren etekinak.

41. gaia: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (II). Ondare irabaziak eta galerak. Errenten egozketa eta eratxikipena. Aldi-egozketa. Balioztatzea egiteko erregela bereziak. Errenten integrazioa eta konpentsazioa.

42. gaia: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (III). Likidazio-oinarria. Kuota osoa. Kuota likidoa. Kuota diferentziala. Zerga-zorra Baterako zerga-ordainketa. Zergaldia eta zergaren sortzapena. Kudeaketa: autolikidazioak, konturako ordainketak eta behin-behineko likidazioak.

43. gaia: Ondarearen gaineko Zerga. Izaera eta aplikazio-eremua. Zerga-egitatea. Zergadunak. Zerga-oinarria. Likidazio-oinarria. Zergaren sortzapena. Zerga-zorra. Zergaren kudeaketa.

44. gaia: Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga: Izaera, aplikazio-eremua eta ordainarazpena. Osagai pertsonalak. Zergarekiko lotura. Establezimendu iraunkorraren bidez lortutako errentak. Establezimendu iraunkorraren bitartekaritzarik gabe lortutako errentak. Erakunde ez-egoiliarren ondasun higiezinen gaineko karga berezia. Errenta-eratxikipeneko araubidean dauden erakundeak. Beste xedapen batzuk.

45. gaia: Sozietateen gaineko Zerga (I). Izaera eta aplikazio-eremua. Zerga egitatea. Zergaduna. Zergaldia eta zergaren sortzapena. Zergaren kudeaketa.

46. gaia: Sozietateen gaineko Zerga (II zerga-oinarria (1. zatia): Arau orokorrak. Zuzenketak gastuen atalean. Zuzenketak sarreren atalean.

47. gaia: Sozietateen gaineko Zerga (III). Zerga-oinarria (2. zatia): Balorazio arauen arloko zuzenketak eta abusuaren aurkako neurriak. Emaitzaren aplikazioari dagozkion zuzenketak. Aldi-egozketa eta kontabilitateko inskripzioak: baterako arauak. Zerga-oinarri negatiboen konpentsazioa. Zerga-zorra.

48. gaia: Sozietateen gaineko Zerga (IV). Zerga-araubide bereziak. Definizioa. Zerga-baterakuntzako araubidea. Ondokoen araubide berezia: bat-egiteak, zatiketak, aktibo ekarpenak, balore trukeak, aktiboaren eta pasiboaren lagapen osoak, eta Europako sozietate edo sozietate kooperatibo baten egoitza Europar Batasuneko estatu kide batetik beste batera aldatzea. Jarduera kualifikatua duten higiezin-errentamenduko entitateak. Irazteko asmorik gabeko erakundeen zerga-araubidean eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarrietan. Kooperatiben zerga-araubidea.

49. gaia: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako eta Sozietateen gaineko Zergako konturako ordainketak. Atxikipenak. Atxikipena egin behar dutenak. Atxikipenik egin behar ez zaien errentak. Atxikipenaren kalkulua. Konturako sarrerak. Ordainketa zatikatuak.

50. gaia: Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga. Izaera eta aplikazio-eremua. Zerga-egitatea. Zergadunak eta erantzuleak. Sortzapena, preskripzioa eta iraungitzea. Zerga-oinarria. Likidazio-oinarria. Zerga-zorra Zergaren kudeaketa. Betebehar formalak.

51. gaia: Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (I). Izaera eta edukia. Aplikazio-eremua. Kostubidezko ondare eskualdaketak: Zerga-egitatea. Subjektu pasiboa. Zerga-oinarria. Zerga-kuota. Zerga-zorra. Sozietate-eragiketak: Zerga-egitatea. Zerga-oinarria.

52. gaia: Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (II). Egintza juridiko dokumentatuak: Printzipio nagusiak. Notario-agiriak. Merkataritzako agiriak. Administrazio agiriak. Xedapen erkideak Zerga-onurak. Baloreen egiaztapena. Sortzapena eta preskripzioa. Betebehar formalak. Zergaren ordainketa. Itzulketak.

53 gaia: Balio Erantsiaren gaineko Zerga (I). Izaera eta aplikazio-eremua. Zerga-egitatearen mugaketa. Salbuespenak. Zerga-egitatea egiten den tokia. Sortzapena. Zerga-oinarria.

54. gaia: Balio Erantsiaren gaineko Zerga (II). Subjektu pasiboak. Zerga-tasak. Kenkariak eta itzulketak. Subjektu pasiboen betebeharrak. Zergaren kudeaketa. Arau-hausteak eta zehapenak.

55. gaia: Balio Erantsiaren gaineko Zerga (III). Araubide bereziak: Arau orokorrak. Araubide erraztua. Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia. Ondasun erabili, arte-objektu, antzinateko objektu eta bilduma-objektuen araubide berezia. Inbertsioko urrearen araubide berezia. Bidaia-agentzien araubide berezia.

56. gaia: Balio Erantsiaren gaineko Zerga (IV). Araubide bereziak: Baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia. Entitate taldeen erregimen berezia. Kutxa-irizpidearen araubide berezia Telekomunikazio-, irrati- eta telebista-zerbitzuei nahiz baliabide elektronikoen bidez egiten diren zerbitzuei aplikatu beharreko araubide bereziak.

57. gaia: Zerga bereziak. Fabrikazioaren gaineko zerga bereziak. Xedapen erkideak Alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zerga guztientzako xedapen erkideak. Garagardoaren gaineko Zerga. Ardoaren eta Edari Hartzituaren gaineko Zerga. Tarteko produktuen gaineko Zerga. Alkoholaren eta Edari Deribatuen gaineko Zerga. Hidrokarburoen gaineko Zerga. Tabakoaren Lanen gaineko Zerga. Ikatzaren gaineko Zerga Berezia. Elektrizitatearen gaineko Zerga Berezia. Zerga bakoitzaren osagaiak eta kudeaketa.

58. gaia: Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia. Aseguru-primen gaineko Zerga. Erregai Nuklear Gastatua eta Hondakin Erradioaktiboak Instalazio Zentralizatuetan Biltegiratzearen gaineko Zerga. Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko Zerga. Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko Zerga. Energia Nukleoelektrikoa Sortzetik Deribatutako Erregai Nuklear Agortua eta Hondakin Erradioaktiboak Sortzearen gaineko Zerga.

59. gaia: Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Zerga-egitatea. Ondasun higiezin-motak. Salbuespenak. Subjektu pasiboak. Zerga-oinarria. Likidazio-oinarria. Zerga-zorra .

60. gaia: Ekonomi Jardueren gaineko Zerga. Zerga-egitatea. Salbuespenak. Subjektu pasiboak. Zerga-kuota. Zergaren kudeaketa.

II C zatia. Kontabilitatea.

61. gaia: Kontabilitate gaietako arauen iturri-sistema: Merkataritzako Kodea (I. liburua, III. titulua. Enpresaburuen kontabilitatea. 25-49 artikuluak). 1/2010 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 2koa, Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena (VII. titulua. Urteko kontuak). 1514/2007 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontabilitate Plan Orokorra (KPO) onartzen duena. 1515/2007 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Enpresa Txiki eta Ertainen Kontabilitate Plan Orokorra eta mikroenpresentzako kontabilitate-irizpideak onartzen dituena. Kontabilitate eta Kontu Auditoretza Institutuaren (KKAI) ebazpenak.

62. gaia: Kontabilitatearen kontzeptu-esparrua. Urteko kontuak. Urteko kontuak prestatzeko arauak. Irudi fidela. Kontabilitateko printzipioak. Urteko kontuen osagaiak. Urteko kontuen osagaiak erregistratzeko irizpideak. Balorazio irizpideak. Oro har onartutako kontabilitateko printzipioak eta arauak. Erregistroa eta balorazioa egiteko irizpideak.

63. gaia: Ibilgetu ukiezina, ibilgetu materiala eta higiezinetako inbertsioak (KPOko 20, 21, 22, 23, 28 eta 29. azpitaldeak). Kontabilitate-definizioak eta -harremanak. Kontabilitateari buruzko Plan Orokorreko (KPO) erregistroa eta balorazioa egiteko arauak, bereziki 2, 3, 4, 5, 6, 8 eta 11. arauak.

64. gaia: Finantza-kontuak. Finantza-inbertsioak (KPOko 24-26, 29, 53-57, 58 eta 59 azpitaldeak). Kontabilitate-definizioak eta -harremanak. Sailkapena. Kontabilitate Plan Orokorreko (KPO) erregistroa eta balorazioa egiteko arauak; bereziki, 7., 9., 19., 20. eta 21. arauak.

65. gaia: Ondare garbia (10-13 azpitaldeak). Kontabilitate-definizioak eta -harremanak. Sailkapena. Kontabilitate Plan Orokorreko (KPO) erregistroa eta balorazioa egiteko arauak; bereziki, 18. araua.

66. gaia: Izakinak (KPOko 3. taldea). Kontabilitate-definizioak eta -harremanak. Sailkapena. Kontabilitateari buruzko Plan Orokorreko erregistroa eta balorazioa egiteko arauak; bereziki, 10, 11 eta 14. arauak.

67. gaia: Merkataritzako eragiketen ondoriozko hartzekodunak eta zordunak (KPOko 4. taldea). Kontabilitate-definizioak eta -harremanak. Sailkapena. Kontabilitate Plan Orokorreko (KPO) erregistroa eta balorazioa egiteko arauak; bereziki, 11. eta 14. arauak.

68. gaia: Finantza-pasiboak (KPOko 14-19, 50-52, 55, 56. azpitaldeak). Kontabilitate-definizioak eta -harremanak. Sailkapena. Kontabilitate Plan Orokorreko (KPO) erregistroa eta balorazioa egiteko arauak; bereziki, 9., 11., 15., 16., 17., 19., 20. eta 21. arauak.

69. gaia: Sarrerak eta gastuak (KPOko 6, 7, 8 eta 9. taldeak) eta aldizkakotzeagatiko doiketak. (KPOko 48 eta 56. azpitaldeak). Kontabilitate-definizioak eta -harremanak. Sailkapena. Kontabilitateari buruzko Plan Orokorreko erregistroa eta balorazioa egiteko arauak; bereziki, 12. 13. eta 14. arauak.

Web-orria: