Komunikazioa, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea goi mailako teknikaria
Gipuzkoa
Deialdiko lanpostuari dagozkion eginkizunak, orientazio eta azalpen gisa, honako hauek dira:
1. Kanpo komunikazioa:
* Kanpo komunikazioko plan estrategikoa garatzea eta martxan jartzea.
* Udalarekin zerikusia duen edozein ekintza, programa edo proiektutan komunikazio jarduerak proposatzea.
* Publizitate kanpainak diseinatzea eta garatzen laguntzea.
* Komunikazio tresna eta kanal berriak identifikatzea eta martxan jartzen laguntzea.
* Udalari buruz argitaratzen diren albiste eta informazioen eguneroko jarraipena eta barne mailako komunikazioa egitea.
* Udal aldizkarietako albisteen idazketa, aldizkarien diseinua, inprimaketa eta banaketaren gainbegiraketa egitea.
* Udalaren webguneen kudeaketa:
— Udalaren webgune nagusiaren eta beste webguneen edukien eguneraketa. Udalaren informazio orokorra (albisteak, agenda, prentsa oharrak…) eta sail bakoitzaren informazioa eguneratzea.
— Udalaren webgune nagusiaren eta gainerako webguneen hobekuntza eta garapena, kontuan hartuta gardentasuna, datuen babesa eta komunikazio eraginkortasuna, genero-ikuspegiarekin.
— Udalaren webgune nagusiaren eta gainerako webguneen erabileraren hileroko jarraipena egitea.
* Komunikazio estrategiaren eraginkortasunaren azterketa, hiru hilabetero.
* Udalaren irudi korporatiboa aztertzea eta garatzea.
* Udalak antolatutako ekintzen kartelak eta deialdiak sortzea.
* Udalak antolatutako ekintzen argazki zein bideo bidez estaldura bermatzea.
* Udal plenoen jarraipena.
* Sare sozialen dinamizazioa.
* Langilearen ardura izango da Oiartzungo Udalak onartuak dituen hizkuntz irizpideak betetzen direla bermatzea.
2. Barne komunikazioa:
— Langileria sailarekin batera, barne komunikazio plana garatzea, barne mailako komunikazio bideak diseinatu eta martxan jartzea.
— Langileria sailarekin batera, enplegatu publiko berrien harrera plana diseinatu eta martxan jartzea.
— Komunikazio esparruan beharrezkoa den barne mailako formakuntza beharrak identifikatu eta formakuntza martxan jartzea.
— Udal webgunearen edukiak eguneratzea.
— Lanerako ereduak, plantillak edo beharrezkoak diren euskarriak sortzea komunikazioaren ikuspegitik beste sailekin koordinatuta.
3. Prentsa gabinetea:
— Komunikabideekin beharrezko erlazioa mantentzea eta handitzea, besteak beste; informazio eskaerei erantzuteko, prentsaurrekoen prestaketarako, udal agenda zabaltzeko eta udalaren presentzia handitzeko.
— Komunikabide ezberdinekin elkarrizketak lortzea.
— Erreportaiak lortu eta prestatzea.
— Udal sail ezberdinekin, udalaren komunikabide tresnetan argitaratzeko modukoak diren albiste eta informazioa identifikatu eta prestatzea.
— Udalarekin zerikusia duten albisteak argitaratzea eta modu eraginkorrenean herritarrengana iristeko tresnen aukeraketa.
— Prentsa urrekoak, gidoiak, hitzaldiak, elkarrizketak eta erreportaiak prestatzea.
— Krisi egoeretan komunikazio estrategiaren aholkularitza ematea.
— Udalaren komunikazio tresnen bidez argitaratu beharreko informazioaren aukeraketak aholkularitza, idazketa, zuzenketa eta diseinua egitea.
— Testuen gainbegiraketa eta zuzenketa egitea argitaratu baino lehen.
— Protokolo eta agerraldien inguruko aholkularitza ematea eta ekintza horien koordinazioan laguntzea.
4. Gardentasuna eta informazio publikoa.
— Udalaren gardentasun politikaren diseinua, gauzatzea eta jarraipenaz arduratzea.
— Gardentasunari eta informazio publikorako sarbideari buruzko araudiak betetzeaz arduratzea.
— Udalari gardentasunaren alorrean egiten dizkioten eskaerak aztertu eta erantzutea.
— Informazio publikoaren alorrean laguntza teknikoa ematea udal langileei.
5. Parte-hartzea.
— Udalak abian jartzen dituen parte hartzeko prozesuak kudeatzea, prozesu osoan genero ikuspegia txertatuz, erabakiak hartzerakoan parte-hartzea sustatzea, eta dinamizazio-funtzioak betetzea.
Udalak sustatutako parte-hartze prozesuen diseinuan laguntza teknikoa ematea, feminismo intersekzionaletik herritarren parte-hartzea sustatzeko, eta herritarrekiko harremanak eraginkortasunez garatzeko.
— Herritarren parte-hartzea eta udal kudeaketako gardentasuna sustatzen duten prozedurak ezartzea.
— Udalak gaitutako informazio-kanalen bidez herritarren partaidetza kudeatzeaz eta dinamizatzeaz arduratzea, arreta berezia jarriz informazioaren eta komunikazioen teknologietan oinarrituta daudenetan, genero-arrakala digitala gainditzeko neurriak hartuz.
— Herritarren parte-hartzearen zeharkakotasuna sustatzea eta Udaleko sailei parte-hartzearen inguruko aholkularitza ematea.
6. Teknologia berrien ezarpenean laguntzea:
— Laguntza teknikoa ematea komunikazio tresna eta kanal berrien ezarpenean.
— Beharrezkoa denean, Udalak modernizaziorako eta teknologia berrietara egokitzeko martxan dituen proiektuetan komunikazioaren ikuspuntutik laguntza teknikoa ematea.
Publizitateko eta Harreman Publikoetako, Marketineko, Negozioen Kudeaketako, Kazetaritzako edo Ikus-entzunezko Komunikazioko, Enpresen administrazio eta zuzendaritzako edo administrazio publikoko gradua, antzeko graduren bat edo titulu baliokideak izatea.
Euskarako 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea, edo, hala badagokio, zortzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.
a) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.
Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.
b) 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.
c) Publizitateko eta Harreman Publikoetako, Marketineko, Negozioen Kudeaketako, Kazetaritzako edo Ikus-entzunezko Komunikazioko, Enpresen administrazio eta zuzendaritzako edo administrazio publikoko gradua, antzeko graduren bat edo titulu baliokideak izatea.
Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.
Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.
d) Euskarako 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea, edo, hala badagokio, zortzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.
Nolanahi ere, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak, EAEko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak, 43.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, plaza ez bada betetzen 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatuta duten izangaiarekin, 3. hizkuntza eskakizuna aplikatuko zaio, deialdi honen bitartez plaza betetzeko ez besterako ondorioetarako.
Kasu honetan, baldintza izango da 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea, edo, hala badagokio, zortzi garren oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.
e) Dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Baldintza hori dagokion unean egiaztatu beharko da, azterketa medikuaren bitartez.
f) Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.
Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea diziplina-zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
g) Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.
Elektronikoki, Oiartzungo Udalaren erregistro elektronikoaren bidez (www.oiartzun.eus).
Oiartzungo Udalaren Erregistro Orokorrean (Done Eztebe plaza, 1, 20180 Oiartzun).