Kirol monitorea

Getxo Kirolak
2023/06/27 - 2023/07/24
Inprimatu
Areeta/Las Arenas
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Getxoko udala
Lehiaketa:
Kirol monitorea
Lanpostua:
Kirol monitorea
Plaza-kopurua:
3
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Taldea:
C2
Titulazioa:
  • Eskola graduatua, I LH edo baliokidea titulazioa eskatzen da eta gainera, titulazio hauetako bat egiaztatzea, lortu nahi den LPZko lanpostuaren arabera:

  • 2 lanpostu huts, honako titulazioa eskatzen dutenak: — Padeleko Monitore Nazionala (Espainiako Padel Federazio edo Taldekoa) edo Padeleko 1. mailako entrenatzailea edo horietako baten baliokidea, eta, gainera, — Igeriketako monitorea (Espainiako Igeriketako Errege Federazioa) edo Igeriketako 1. mailako entrenatzailea edo horietako baten baliokidea.

  • Lanpostu huts 1, honako titulazioa eskatzen duena: — Padeleko Monitore Nazionala (Espainiako Padel Federazio edo Taldekoa) edo Padeleko 1. mailako entrenatzailea edo horietako baten baliokidea, eta, gainera, — Teniseko Monitore Nazionala (Espainiako Tenis Federaziokoa) edo teniseko 1. mailako entrenatzailea edo horietako baten baliokidea

     

Hizkuntza eskakizuna:

  • Monitore/Padel eta tenis entrenatzailearen titulua. P.L 2 Ez da nahitaezkoa
  • Monitore/Entrenatzaile Padel eta Igeriketa titulua. P.L 3 Derrigortasun-data (2005/12/31)
  • Padeleko eta igeriketako monitore/entrenatzaile titulua. P.L 2 Derrigortasun-data (2005/12/31)
Beste baldintza batzuk:
  • a) Europar Batasuneko estatu kideren bateko edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzekoa den beste estaturen bateko nazionalitatea edo nazionalitate espainiarra izatea, Europako Erkidegoa eratzeko Itunean definituta dagoen moduan.

  • b) Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere Zuzenbidetik bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak Zuzenbidetik bananduta ez badaude, ondorengoak 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak badira eta beren kontura bizi badira (5/2015 LED, 57. artikulua).

  • c) Aurretiazko eskaera egitea.

  • d) Eskuratu nahi den eskalako edo lan- kategoriako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

  • e) Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.

  • f) Diziplina-espedientearen bidez Administrazio Publikoetako edo Autonomia Erkidegoetako Erakunde Konstituzional edo Estatutarioetako edozein zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidego edo eskaletara edo lankontratuko langileen kategorietara iristeko desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea.

  • g) Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ezgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikora iristea eragozten duen diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea.

  • h) Eskatutako titulazioa izatea, edo titulazio hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazio hori berariazko oinarrietan adieraziko da. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.

  • i) Atzerrian lortutako titulazioa duten hautagaiek dagokion baliozkotzea edo homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute.

  • j) Hautaketa-prozesuaren barruan lanposturako (lan-kontratuko langileen kasuan) edo plazari lotutako lanposturako (funtzionarioentzat gordetako plazetarako) eskatzen den hizkuntzaeskakizuna duela egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Eskakizun hori betetzeko data dagokion hautaketa- prozesuko hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den eguna izango da.

  • k) Herri Administrazioen zerbitzura diharduten langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea. Hargatik eragotzi gabe kargu publikoa edo jarduera pribatu bateraezina betetzen dutenek aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera-eskubideaz baliatzea.

  • l) Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasa ordaindu izana, parte hartzen duen dagokion lan-prozesuari, eskalari edo kategoriari dagokiona; eta zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuta egongo da

  • m) Deialdia egin duen Udalean ez izatea karrerako funtzionarioak edo eskala, azpieskala edo kategoria bereko lan-kontratuko langile finkorik.

  • n) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Onartzea
Elektronikoa:
  •  https://www.getxo.eus

Aurrez aurrekoa:
  • Udaleko erregistro eta herritarren arretarako bulegoan, Algortako Torrene 3 kalean eta Areetako Mesedetako 13 (Elkartegi eraikiñaren ondoan) kalean kokatuta.

  • Eskabidea Herritarren Erregistro eta Arreta Bulegoetako batean aurkeztea, hitzordua eskatu behar da en 010 / 944 66 00 00 (8:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera) edo ondorengo estekan: https://citaprevia.getxo.eus

Deialdia