Inmigrazioko Teknikaria
Bizkaia
— Udaleko sailei laguntzea etorkinak hartzen, modu normalean, berdintasun-egoeran, eskuratzeko Udalaren ardurapeko zerbitzuak eta baliabideak.
— Bilboko Udalaren immigrazio eta kulturartekotasuneko programak diseinatzea eta gestionatzea.
— Immigrazioaren arloko diru-laguntzen deialdiak eta lankidetza-hitzarmenak diseinatzen, gestionatzen eta jarraipena egiten laguntzea.
— Bere jarduera-esparruko elkarte-sareari laguntzea Bilboko Udalaren finantziazioa duten proiektuen ziklo osoan.
Graduatuaren edo diplomatuaren unibertsitateko titulua edukitzea.
Derrigorrezkoa ez den 3. Hezkuntz eskakizuna
a) Graduatuaren edo diplomatuaren unibertsitateko titulua edukitzea.
b) Nazionalitatea: Espainiar nazionalitatea izatea.
b.a) Funtzionario moduan lan enplegu publikoetan sartzeko prozesuetan, espainiarrekin bezalaxe eta baldintza berdinetan honako hauek ere hartu ahal dute parte.
b.b) Europar Batasuneko kide den estatuetako baten nazionalitatea dutenak
b.c) Espainiarren ezkontideak eta Europar Batasuneko kide den estatuetako baten ezkontideak, ezkontidearen nazionalitatea edozein izanik ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude. Era berean, ezkontide bien ondorengoek hartu ahal dute parte baldintza berdinetan, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo bestela, adin horretatik gorakoak izanda eguneroko bizimoduan besteren laguntza behar badute.
b.d) Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunenei jarraiki, joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.
c) Gaitasuna: Bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea eta beren elbarritasun-maila lanpostuaren betebeharrak eta eginkizunak betetzeko oztopo ez dela egiaztatzea. Hori Udalaren Zerbitzu Medikoek egiaztatuko dute oinarri hauen hamaikagarren oinarrian ezarritakoarekin bat, lan arriskuen prebentzioari buruz indarrean dauden arauak aintzat hartuz, lanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko lan-egokitzapenak egin behar badira ere.
d) Adina: Hamasei urte beteta edukitzea eta derrigorrezko erretiro-adinetik gorakoa ez izatea.
e) Gaikuntza: Herri administrazioen edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzioan edo estatutarioen zerbitzuetatik diziplina-espedientearen bitartez baztertua ez izatea eta, epailearen erabakiz kargu edo enplegu publikoak burutzeko, ezta funtzionarioa izateko ere, gaitasunik gabe utzia ez izatea.
Eskari telematikoak eredu ofizialean egin beharko dira. Eskari ofiziala helbide honetan lor daiteke: https://ope.bilbao.eus Eskari hauek helbide elektroniko horretan ezarritako prozedura elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. Hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko eskarian adierazi beharko da, behar bezala eta zerrenda batean, baldintzak eta aurkeztutako merezimenduak betetzen direla. Ez da ziurtagirien kopiarik aurkeztu behar eskariarekin batera; izan ere, epaimahaiak edo Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak eskatzen dutenean ziurtatu beharko dira parte hartzeko baldintzak eta aipatutako merezimenduak.
Era berean, Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak erregistroko bulego txiki bat jarriko du Aznar eraikinean (Venezuela plaza, 2, 5. solairua), ordenagailuekin eta beste baliabide tekniko batzuekin, hala nahi dutenek eskaria aurkezteko erabil ditzaten. Era berean, interesdunei aholkuak emango zaizkie eskabidea behar bezala betetzeko.
Paperezko formatuan aurkeztutako eskabideen kasuan, 39/2015 Legearen 14. artikuluarekin, 4. Xedapen Iragankorrarekin eta Xedapen Indargabetzaile bakarrarekin bat etorrita, hauek 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan azaldutako lekuetan ere aurkez daitezke.
Ondorio horietarako oinarri hauekin batera eskabide-eredu bat dago. Eskaria egiteko eredu hau azterketa egiteko tasa ordaindu izanaren posta bidezko igorpenaren egiaztagiriarekin batera aurkeztu beharko da.
I. ZATIA
1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio nagusiak. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.
2. gaia: Euskal Herriko Autonomia Estatutua. Euskal Herriaren eskumenak: bakarrekoak, lege bidez garatzekoak eta betearaztekoak.
3. gaia: Udalerria. Biztanle-kopuru handiko udalerrietako udal antolaketa (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen X. Titulua).
4. gaia: Bilboko Udalaren antolaketa. Araudi organikoak.
5. gaia: Urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
6. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. Funtzionarioen eginbeharrak eta eskubideak. Ordainsariak: Diziplina-araubidea.
7. gaia: Azaroaren 24ko 10/1982 Legea, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.
8. gaia: Laneko Arriskuen Prebentzioaren 31/1995 Legea.
9. gaia: Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
10. gaia: Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko eskumenen banaketa. Eskumenen banaketa Konstituzioan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutuan.
11. gaia: Kontratazio administratiboa. Motak: elementuak eta subjektuak, kontratu publikoen helburua eta arrazoia. Kontratazioaren modua eta kontratistak aukeratzeko sistemak. Kontratuen formalizazioa.
12. gaia: Giza baliabideen tresna arautzaileak: lan-eskaintza publikoa, enplegu-planak eta beste arrazionalizazio-sistema batzuk.
13. gaia: Tokiko erakundeetako langileak: motak eta araubide juridikoa. Tokiko funtzio publikoa: tokiko funtzionarioen motak. Langileak antolatzeko tresnak: plantillak eta lanpostuen zerrenda.
14. gaia: Toki erakundeen aurrekontu orokorra: Aurrekontuaren egitura. Egitea eta onarpena. Aurrekontuaren luzapena. Aurrekontua betearaztea eta likidazioa.
15. gaia: Tokiko erakundeen ordenantzak eta araudiak.
16. gaia: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea. Andrazkoen eta Gizonezkoen arteko Aukera Berdintasunerako Bilboko Udalaren IV. Plana.
II. ZATIA
17. gaia: Atzerritarren eskubideak eta askatasunak, familiak berriro elkartzea, berme juridikoak eta diskriminazioaren aurkako neurriak Atzerritarrek Espainian dituzten Eskubide eta Askatasunei eta Atzerritar horiek Gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan.
18. gaia: Espainiako lurraldera sartzea eta irtetea, eta bertan egoteko eta bizitzeko baimena 4/2000 Lege Organikoan.
19. gaia: Irabazi asmoko jarduerak egiteko baimenak 4/2000 Lege Organikoan.
20. gaia: Administrazio-baimenen eta bisa-eskarien tramitazioaren tasak 4/2000 Lege Organikoan.
21. gaia: Atzerritartasun-arloko arau-hausteak eta horren araubide zehatzailea 4/2000 Lege Organikoan.
22. gaia: Aginte publikoen koordinazioa 4/2000 Lege Organikoan.
23. gaia: Aldi baterako bizilekua eta besteren kontura lan egitea 4/2000 Lege OrganikoarenAraudia onartu zuen apirilaren 20ko 557/2011 Errege Dekretuan.
24. gaia: Salbuespenezko inguruabarren ondoriozko aldi baterako bizilekua, errotzea, nazioarteko babesa, lankidetza agintariekin, segurtasun nazionala edo interes publikoa dela-eta 557/2011 Errege Dekretuan.
25. gaia: Salbuespenezko inguruabarren ondoriozko aldi baterako bizilekua antolatutako genero-indarkeriaren biktima diren emakume atzerritarrentzat, antolatutako sareen kontra laguntzeagatik, eta gizakien salerosketaren biktima diren atzerritarrentzat 557/2011 Errege Dekretuan.
26. gaia: Iraupen luzeko bizilekua 557/2011 Errege Dekretuan.
27. gaia: Adingabe atzerritarrak 557/2011 Errege Dekretuan.
28. gaia: Aldi baterako bizilekua familia berriro elkartzeko 557/2011 Errege Dekretuan.
29. gaia: Europar Batasuneko estatu kideetako eta Europako Esparru Ekonomikoaren inguruko Akordioa osatzen duten beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu, modu askean zirkulatu eta egoitza izateari buruzko otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua.
30. gaia: Asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzeko urriaren 30eko 12/2009 Legea.
31. gaia: Giza Eskubideak babesteko instrumentuak: Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala eta Giza Eskubideen Europako Hitzarmena.
32. gaia: Europar Batasuna. Europar Batasunaren helburuak. Europar Batasuneko kidea izateko betekizunak. Europar Batasunaren erakundeak.
33. gaia: Asilo eta immigrazio-arloko Europako politika bateratua.
34. gaia: Europako Kontseilua. Intercultural Cities programa.
35. gaia: Europa mailako kulturarteko politikak neurtzeko eta ebaluatzeko tresnak. Kulturarteko hirien indizea.
36. gaia: Immigrazioaren arloko euskal politiken bilakaera: Plan autonomikoak. Immigraziorako Itun Soziala Euskadin.
37. gaia: Eusko Jaurlaritzaren Herritarren, Kultura-aniztasunaren eta Immigrazioaren arloko V. Ekintza-planaren (2018-2020) oinarriak, antolaketa, egitura, helburuak eta metodologia.
38. gaia: Jarduteko proposamenak Eusko Jaurlaritzaren Herritarren, Kultura-aniztasunaren eta Immigrazioaren arloko V. Ekintza-planean (2018-2020).
39. gaia: Atzerritarren integrazioaren arloko Eusko Jaurlaritzaren dispositibo bereziak: Harrera-baliabideak.
40. gaia: Atzerritarren integrazioaren arloko Eusko Jaurlaritzaren dispositibo bereziak: Sentsibilizazio eta partaidetza-baliabideak.
41. gaia: Immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloan Bilboko Udalaren esku hartzeko dispotitiboen eta programen bilakaera.
42. gaia: Etorkin atzerritarrak gizarteratzeko politika lokalen garapena posible egiten duten udal eskumenak.
43. gaia: Bilboko Udalaren Herritarren eta Aniztasunaren II. Planaren (2017-2019) oinarriak.
44. gaia: Bilboko Udalaren Herritarren eta Aniztasunaren II. Planaren (2017-2019) printzipioak, instrumentuak eta esku hartzeko esparruak.
45. gaia: Bilboko Udalaren Herritarren eta Aniztasunaren II. Planaren (2017-2019) ekintzak.
46. gaia: Bilbao Balioen Hiria.
47. gaia: Diru-laguntzei buruzko Udal Ordenantza eta immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloko urteko deialdia.
48. gaia: Kulturartekotasunaren ikuspegiaren zeharkakotasun-printzipioa eta bere aplikazioa Bilboko Udalaren programetan eta baliabideetan.
49. gaia: Integrazioaren kontzeptua. Dauden ereduak eta euren ondorioak. Asimilazioa, kultura-aniztasuna eta kulturartekotasuna.
50. gaia: Migrazio-prozesua. Migrazioen kausak eta eraginak.
51. gaia: Migrazioei buruzko teoriak eta gaur egungo joerak.
52. gaia: Etorkinen harrerarako tresnak: Hizkuntza askotako on line baliabideak eta harrera egiteko Bilboko baliabideen mapa.
53. gaia: Kultura arteko esku-hartze komunitarioaren proiektua eta bere aplikazioa Bilboko udalerrian.
54. gaia: Etorkin atzerritarrak biztanleen udal erroldan sartzea.
55. gaia: Etorkin atzerritarrek espainiar nazionalitatea eskuratzea.
56. gaia: Bilboko Udalerriko etorkinen deskripzio soziodemografikoa.
57. gaia: Bilbotarrek immigrazioari buruz dituzten pertzepzioen, balioen eta jarreren barometroa.
58. gaia: Etorkinen elkarte-mugimendua eta etorkinei laguntzekoa Bilbon.
59. gaia: Atzerritarren partaidetza udal esparruan.
60 gaia: Emakume etorkinen ahalduntzea. Bilboko Udalaren «Emakumea, Osasuna eta Indarkeria» programa.
61. gaia: Emakumeen mutilazio genitalaren prebentzioa Emakumeen genitalen mutilazioaren prebentziorako Bilboko plan integrala.
62. gaia: Atzerritarrek osasun-arreta eskuratzea Euskadin.
63. gaia: Erlijio-dibertsitatearen udal gestioa. Arau esparrua. Erlijio-dibertsitatea Bilboko udalerrian eta esku-hartze lokala arlo horretan.
64. gaia: Auzokizuna 2020 Plana.
65. gaia: Diskriminazioaren aurkako sentsibilizazioa eta borroka. Esku-hartzea Bilboko Udalerrian.
66. gaia: Emakume etorkinak: Zaintza-kate globalak eta diskriminazio-egoerak.
67. gaia: Familia-etxeko zerbitzuaren lan-araubidea eta emakume atzerritarrengan dituen ondorioak.
68. gaia: Generoaren aldagaia etorkin atzerritarren integrazioaren elementu bereizgarri moduan.
69. gaia: Errefuxiatuen krisia. Europaren erantzuna. Estatuaren, autonomia-erkidegoen eta udalen esku-hartzea.
70. gaia: Eskola inklusiboaren eta kulturartekoaren eremuan ikasle etorkinei hezkuntza-arreta emateko plana. Udalaren esku-hartzea ikastetxeetan.