Ingeniari tekniko industrial elektrikoa.
Bizkaia
Ingeniari tekniko industrial elektriko modura, dagozkion lan profesionalak nagusi hurrenaren mende egingo ditu, eta honako funtzio hauek izango ditu esleituta, lanpostuari dagokion arloaren arabera:
1. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko azpiegituretan automatizazio eta kontrol instalazio elektrikoen proiektuak idazten eta azterlanak prestatzen parte hartzea, eta, hala badagokio, horien arduradun teknikoekin kolaboratzea.
2. Pleguak prestatzea instalazio elektrikoei, elektrizitatea sortzeari edo energia kontsumitzaileei lotutako zerbitzu, hornidura eta obrak kontratatzeko, baita kasuan kasuko kontratuen jarraipena eta zuzendaritza egitea ere.
3. Proiektu elektrikoak eta programazio eta lan elektrikoetarako protokoloak idaztea, baita kasuan kasuko kontratuen jarraipen eta zuzendaritza egitea ere.
4. Kontratu zehatzetan, saneamendu eta hornidura sistemetan egin beharreko instalazio elektriko eta kontrol instalazioen garapen, fabrikazio, muntaketa eta proba lanak ikuskatzea eta kontrolatzea.
5. Instalazio elektrikoak ikuskatzea eta egiaztatzea.
6. Obren kontratuen kudeaketan parte hartzea, horien zuzendariarekin batera. Hornidura eta saneamenduko azpiegiturak zerbitzuan jartzeko lanak koordinatzea eta gainbegiratzea, ustiapen faseko arazoak gutxitze aldera.
7. Instalazio elektrikoetan maniobrak egitea edo horretan kolaboratzea.
8. Energia neurketa eta entseguak eta neurketa eta entsegu elektrikoak egitea.
9. Partzuergoan ezarriko diren departamentuz gaineko eta izaera korporatiboko informazioa kudeatzeko sistemak betetzen parte hartzea.
10. Ardura daukaten departamentuekin kolaboratzea kalitatea ziurtatzeko, ingurumen kudeaketarako eta arriskuak saihesteko sistemak obra eta diseinuetan txertatzeko, Zuzendariordetzaren lana arlo horretan indarrean dauden araudiek ezarritako eskakizunekin bat etorriz egiten dela bermatzeko.
11. Bere ardurapean dituen langileen prestakuntzaren edukietan eta plangintzan parte hartzea, ezagutza eguneratua izan dezan bere lan arloko alderdi guztietan. Bere kudeaketa eremuan langile berriak trebatzeko ebaluazioaren arduraduna ere izango da.
12. Bere talde profesionalari dagozkion berezkoak, hala agintzen bazaizkio.
— Beharrezko titulazioa: Ingeniaritza tekniko industriala, elektrizitatean espezializatua edo elektronika industrialean espezializatua.
— Beste baldintza batzuk: B gidatzeko baimena.
• Plaza bat 2. hizkuntza eskakizunarekin (derrigorrezkoa).
• Plaza bat 2. hizkuntza eskakizunarekin (ez derrigorrezkoa).
a) Europar Batasuneko edozein estatu kidetako nazionalitatea izatea edo, bestela, Europar Batasunak sinatutako eta Estatu Espainolak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan etorri askea aplikatzekoa zaion estatu bateko nazionalitatea izatea.
Era berean, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude. Horrez gain, euren ondorengoek eta euren ezkontideen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, betiere ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude, ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo ondorengoak beren lepotik bizi eta 21 urtetik gorakoak badira.
Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez diren atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute, betiere legezko egoitza Espainiako Estatuan baldin badute.
b) Deitutako plazari esleitutako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Gaitasun hori bere garaian egiaztatu beharko da agiri bidez, lan kontratua sinatu aurretik epaimahaiak onartutako izangaiei zenbait proba eta osasun azterketa egin ondoren. Osasun azterketa hori Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak adierazitako zerbitzuetan egingo da.
Hautaketa prozesuak dirauen bitartean, epaimahaiari beharrezkoa iruditzen bazaio, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eskatu ahal izango dio elbarrientzako txandan lehiatzen diren izangaiei probak eta osasun azterketak egiteko. Horrela, bada, deialdiko lanpostuetan egin ohi diren jarduerak betetzeko gai diren egiaztatu ahal izango da, hautaketa prozesua amaitu arte itxaron beharrean.
c) 16 urte izan beharko dituzte eta ezin izango dute erretiratzeko arauzko adin arrunta eduki (65 urte). Txanda itxiko (txandaka) plazetarako deialdietan, beharrezkoa izango da 18 urte beteta izatea, Langileen Estatutuaren 6.2. artikuluarekin bat etorriz.
d) Kasuan kasuko plazarako eskatutako titulazioa edukitzea edo titulua jasotzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa ziurtatzen duen agiria eduki beharko da.
Goi mailako unibertsitate titulazioa betekizun gisa dauzkaten deialdien kasuan (lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza), gradu titulazioa izateak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 9. eta 10. artikuluetan araututako unibertsitate masterrarekin, kasu bakoitzean kasuan kasuko plazarako legedi aplikagarriak ezarritako titulazioarekin baliokidetasuna izango du. Erdi mailako unibertsitate titulazioa betekizun gisa dauzkaten deialdien kasuan (unibertsitate diplomatura, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa), urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 9. artikuluetan araututako gradu titulua izateak kasu bakoitzean kasuan kasuko plazarako legedi aplikagarriak ezarritako titulazioarekin baliokidetasuna izango du. Hartara, Goi mailako Hezkuntzarako Kualifikazioen Espainiako Esparru (GMHKEE) eta Kualifikazioen Europako Esparru (KEE) barruan ezarritako baliokidetasun mailak erabiliko dira.
e) Diziplina espediente bidez inolako Administrazio Publikoren zerbitzuetatik edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioetatik baztertuta ez egotea, ezta ebazpen judizial bidez lan edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, antzeko zereginak betetzeko aldendu edo desgaitu egin badute.
Atzerritarra izanez gero, desgaituta edo antzeko egoeran ez egotea, eta bere Estatuan lan publikoa antzeko egoeran lortzea eragotziko liokeen diziplina zigorra edo parekoa ez izatea.
f) Ezin izango dira ezintasunagatiko edo bateraezintasunagatiko legezko auziren baten menpe egon, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunei buruzko indarreko arautegian ezarritakoa kontuan hartuta. Hala ere, ez du inolako eraginik izango arautegiak berak aukeratzeko emandako eskubidean.
g) Kasuan kasuko eranskinetan hautaketa prozesu bakoitzerako zehaztutako gainerako beste betekizun guztiak bete beharko dituzte.
h) Minusbaliotasuna duten pertsonei gordetako plazetara aurkezten direnek izaera hori onarturik izan beharko dute, betiere %33koa edo hortik gorakoa izango den ezgaitasun mailarekin; izaera hori Administrazioaren organo eskudunak onartu beharko du (foru aldundien organo eskuduna, Imserso, edo baliokidea).
3.2. Deialdian parte hartu nahi dutenek aurreko baldintza guztiak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean bertan. Era berean, hautaketa prozesuak dirauen bitartean eta kontratatuak izan arte, baldintza horiei guztiei eutsi beharko diete.
Onartuak izateko eta hautaketa prozesuan parte hartzeko, izangaiek eskaeran beharrezko betekizun guztiak betetzen dituztela adierazi besterik ez dute. Nolanahi ere, prozedurako fase zehatz batean horiek guztiak egiaztatzeko eskatuko zaie.
3.3. Hautaketa prozesuan parte hartzea borondatezkoa izango da, eta esan nahiko du izangaiek agindu dakizkiekeen froga psikoteknikoak edota identitatea egiaztatzekoak egiteko prest daudela, eta froga horien emaitzak ere baloraziorako faktore gisa baliatzeari onirizten diotela, oinarri arau hauetan aurreikusitako guztiaren arabera.
3.4. Oinarri hauetan jasotako hautaketa prozesura aurkezteak esan nahi du izangaiek baimena ematen dutela eskabidean ageri diren datu pertsonalak erabiltzeko (izen-abizenak, NAN eta prestakuntza maila), aldizkari ofizialetan, iragarki tauletan, webgunean eta, oro har, hautaketa prozesuaren emaitza partzialak edo behin betikoak jakinarazteko erabiltzen den edozein bideren bitartez argitaratzeko. Halaber, izangaiek datuak erabiltzeko baimena ematen dute, HAEEk edo erakunde eskudunak euskararen hizkuntza eskakizuna edo beste hizkuntzaren baten ezagutza maila egiaztatu dezan, eta, oro har, hautaketa prozesuari dagozkion ariketak epaimahaiak, erakundeak edo enpresak agintzen dionak moduan prestatu eta burutzeko direla baieztatzeko.
Hautaketa prozesuak publizitate printzipioan araututa daude. Ondorioz, izangaiaren eskabiderik ez da onartuko baldin eta ez badu bere datuak lagatzea onesten aurreko paragrafoan adierazitako edukiaz eta helburuetarako.
Izangaiek adierazi beharko dute euren datuak (izen-abizenak, NAN, helbidea, telefonoa eta prestakuntza maila) sektore publikoko beste erakunde batzuei lagatzeko eragozpenen bat duten. Lagapen horren helburu bakarra da erakunde horiek lan eskaintzak legez ezarritako moduan egitea. Datuak lagatzea ez dutela nahi berariaz adierazi ezean, izangaiek horretarako baimena ematen dutela ulertuko da.
Izangaiek emandako datuak datu pertsonalak gordetzeko fitxategi batean sartuko dira, eta horren helburua izango da pertsonal finkoa eta aldi baterako pertsonala kudeatzea.
Fitxategiaren arduraduna da Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa; eta interesdunak datuak ikusi, zuzendu eta ezabatu ahalko ditu, baita datuen tratamendua mugatu edo horri uko egin ere. Gainera, interesdunak baliatu ahalko du datuon eramangarritasun-eskubidea.
Horretarako, idazki bat bidali beharko du helbide honetara: Done Bikendi kalea, 8, Albia I eraikina, 48001-Bilbo.
3.5. Izangaiek deialdi zehatz bakoitzeko txanda bakarrean parte hartu ahalko dute, txanda askean edo minusbaliotasuna duten pertsonen txandan, eta halaxe adieraziko dute eskaeran, betiere 1.2. oinarriaren bigarren paragrafoan ezarritakoari kalterik egin gabe.
Nahi den aukera berariaz agertu ezean edo deialdi bererako baliozkotasunez egindako aukera bat baino gehiago egonez gero edo izangaiak txanda murritzerako baldintzak bete ezean, eskaera txanda askerako aurkeztu dela ulertu beharko da ofizioz.
Ezgaitasun intelektuala egiaztatzen duten pertsonek betetzeko moduko plazak jasotzen dituzten deialdi zehatzetan, plaza lortzeko beharrezkoa izango da txanda horretako izangaiek inguruabar hori zehaztea.
4.2. Eskaeraren baldintzak:
a) Eskaera telematikoak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira; eredu hori www.consorciodeaguas.eus webgunearen bidez eskuratu ahalko da.
Eskaerok helbide elektroniko horretan ezarritako prozedura elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira.
Eskabidearekin batera eskaneatutako Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo baliokidea (atzerritarra izanez gero) aurkeztu beharko da.
Alegatutako baldintzak eta merituak betetzen direla adierazteko, zerrenda eta identifikazio bat egin beharko dira hautaketa prozesuan parte hartzeko eskatzen den eskaera orrian. Gauzak horrela, eskaerarekin batera ez da aurkeztu behar baldintza eta meritu horien egiaztagiririk; izan ere, partaidetza baldintzak nahiz alegatutako merituak egiaztatu beharko dira horretarako eskatuak izan diren unean, betiere oinarrietan ezarritakoaren arabera.
Halaber, hala nahi dutenentzat, Partzuergoak erregistro bulego osagarria prestatuko du, Albia II eraikinean kokatuko dena; bertan, hala nahiago duten pertsonen esku jarriko dira ordenagailuak eta eskaera betetzeko beharrezko bestelako baliabide teknikoak, eta interesdunei aholkuak eta laguntza emango zaie eskaera zuzen eta egoki bete dezaten.
b) Aukera gisa, eskaera paperean aurkeztu nahi duten izangaiei zuzenduta, oinarri hauei eskaera eredu bat erantsi zaie; eredu hori oinarri hauetan ezarritakoaren arabera bete eta 4.3. atalean adierazitako tokietan aurkeztu beharko da.
c) Eskaeraren atal guztiak bete beharko dira. Eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute, eskariak aurkezteko epearen amaiera eguna kontuan hartuta beti.
Horretarako, eskabidearen dagokion atalean, izangaiek hauxe adierazi beharko dute:
— Eskatutako datu pertsonalak.
— Zein deialditan parte hartu nahi duen.
— Zein txandatan parte hartu nahi duen: txanda askean (a) edo minusbaliotasunen bat duten pertsonentzako txandan (b), betiere deialdian ezarritakoari jarraiki. Izangaiek txanda bakarrean parte hartu ahalko dute deialdi bakoitzeko,
1.2. oinarritan ezarritakoari kalterik egin gabe.
— Elbarritasunak dituzten pertsonek adierazi egin beharko dute hori eskabidean, baita proba egiteko beraien ustez zein egokitzapen tekniko behar dituzten ere.
— Ariketak zein hizkuntza ofizialetan egin nahi dituzten, euskaraz edo gaztelaniaz.
Edonola ere, gaitasun psikologikoak ebaluatzeko probak jatorrian diseinatu diren hizkuntzan egingo dira.
— Parte hartzeko betekizun gisa zein titulazio aurkezten duten.
— Euskarazko hizkuntza eskakizun ziurtatua.
— Lehiaketa faserako alegatu diren merituak: 11. oinarrian aurreikusitakoaren arabera zehaztu beharko dira. Meritu horiek geroago egiaztatu beharko dira,
11. oinarrian ezarritako forman eta epean. Parte hartzeko eskabidean alegatutako merituak baino ez dira baloratuko.
4.3. Aurkezteko tokia: Eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira www.consorciodeaguas.eus webgunearen bidez.
Aukera gisa, paperezko formatua erabiliz gero, eskabideak modu presentzialean aurkeztu ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, helbide honetan: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Done Bikendi kalea 8, Albia II, beheko solairua, 48001-Bilbao.
IIA)
Ezagutza orokorren gai zerrenda
1. gaia: Saneamenduaren prozesua. Tratamenduaren ohiko prozesua definitzea. Instalazioaren elementuak eta beren zeregina deskribatzea. Alderdi teknikoen definizio orokorra. Eragiketa nagusiak.
2. gaia: Hornidura prozesua. Tratamenduaren ohiko prozesua definitzea. Instalazioaren elementuak eta beren zeregina deskribatzea. Alderdi teknikoen definizio orokorra. Eragiketa nagusiak.
3. gaia: Uren araubide juridikoa: Herri jabaria. Plangintza hidrologikoa. Ur emakidak. Uren erabilerak eta aprobetxamenduak. Uren babesa. Isurketa baimenak. Isurketaren kontrol kanona. Ur masak. Kontinenteko urak, kostaldeko urak eta trantsizio urak.
4. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Prozeduretako hizkuntza. Izapideen erantzukizuna. Ebazteko betebeharra.
5. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabileraren normalizazioari buruzko oinarrizkoa.
6. gaia: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi duena: Enplegatu publikoen eskubideak eta betebeharrak. Jokabide kodea. Diziplina araubidea.
7. gaia: Genero politikak: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerakoa.
8. gaia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa (I): Eratzea eta osatzen duten erakundeak. Partzuergoaren helburuak eta eskumenak. Nortasun eta gaitasun juridikoa. Tarifak. Administrazio ahalmenak.
9. gaia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa (II): Partzuergoaren organo arautzaileak eta aginpideak. Funtzionamendua. Araubide ekonomikoa.
10. gaia: Laneko arriskuen prebentzioa 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa eta 39/1997 Errege Dekretuak onartutako Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua.
11. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa.
12. gaia: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena.
13. gaia: Ingurumen Kudeaketako Sistema: Kontzeptuak. Ingurumen Kudeaketako Sistemaren betekizun nabarmenak. Ingurumen kudeaketako sistemari eustea. Ziurtagiriak.
14. gaia: Kalitatearen kudeaketa sistema: Kontzeptuak. Ohiko dokumentazioa kalitatea kudeatzeko sistemetan. Kalitatea kudeatzeko sistemari eustea. Ziurtagiriak.
15. gaia: Ofimatika: Word, Excel eta Access.
B) Ezagutza berezien gai zerrenda
1. gaia: Goi Tentsioko Instalazio Elektrikoen Araudiaren interpretazioa. 337/2014 ED. (Azterketa guztietan araudia kontsultatu ahalko da).
2. gaia: Goi tentsioko linea elektrikoetan segurtasun berme eta baldintza teknikoei buruzko araudiaren interpretazioa (223/2008 ED) eta Jarraibide Tekniko Osagarriak: (Azterketa guztietan araudia kontsultatu ahalko da).
ITC-BT-04 Goi tentsioko lineak zerbitzuan jartzea eta dokumentazioa.
ITC-LAT-05 Egiaztapenak eta ikuskaritzak.
ITC-LAT-06 Lur azpiko lineak, eroale isolatuekin.
ITC-LAT-09 Aurreproiektuak eta proiektuak.
3. gaia: Behe tentsioko araudi elektroteknikoaren interpretazioa. 842/2002 ED eta jarraibide tekniko osagarriak (azterketa guztietan araudia kontsultatu ahalko da).
4. gaia: Sistema elektrikoaren neurketa puntuen araudi bateratuta. 1110/2007 ED (Azterketa guztietan araudia kontsultatu ahalko da).
5. gaia: Goi tentsioko instalazio elektrikoak Aparamenta elektrikoa, ezaugarri nagusiak. Sistema elektrikoen arkitektura. Babes funtzioak. Sistema elektrikoen babesa. Barren babesa. Loturen babesa (lineak eta kableak). Transformadoreen babesa.
6. gaia: Neurketa eta egiaztatze gailuak. Potentzien neurria. Neurketak amperemetro, voltmetro eta wattmetroekin. Potentzia trifasikoaren neurketa. Potentzia aktiboa eta erreaktiboa.
7. gaia: Transformadoreak. Potentzia transformadoreen oinarrizko kontzeptuak. Banaketa transformadoreen motak. Banaketa transformadoreen babesak. Babes eta neurketako transformadoreen oinarrizko kontzeptuak.
8. gaia: Korronte alternoko zirkuituak. Tentsioak eta intentsitateak. Potentzia korronte alternoan. Potentzia faktorea. Kondentsadoreen baterien kalkulua. Korronte alternoko zirkuituen akoplamendua seriean eta paraleloan. Tentsio eta intentsitate sinple eta konposatuak. Konexioa izar modura eta konexioa triangeluan. Korronte trifasikoen potentzia.
9. gaia: Makina elektriko birakariak. Makina asinkronoen eta sinkronoen oinarrizko kontzeptuak. Motor sinkronoak piztea. Motor asinkronoen babesak. Motor asinkronoentzako abiarazle estatikoei buruzko oinarrizko kontzeptuak. Motor asinkronoentzako maiztasun erregulagailuei buruzko oinarrizko kontzeptuak.
10. gaia: Lur hargunearen neurria. 3 hariko neurria. 4 hariko neurria, normala eta hautatua. Lur konexioko neurria pikarik gabe. Begizta neurketa. Lurzoruaren erresistibitate neurketa.
11. gaia: Gaintentsioak. Tximistorratzei buruzko oinarrizko kontzeptuak. Gaintentsioen aurkako babesak goi tentsioan eta tentsio baxuan. Ferroerresonantziari buruzko oinarrizko kontzeptuak.
12. gaia: Automatizazio industriala. Kontzeptuak eta aplikazioak. Automata industrialak: funtzionamendu printzipioak, ezaugarriak, osagaiak, tipologia, aplikazioak. Kontrol, maniobra eta indar koadroak PLC bidez kontrolatzea.
13. gaia: Eskema elektrikoen diseinu eta interpretazioa (indarra eta kontrola). Automatismoak logika kableatuarekin.
14. gaia: Ekainaren 8ko 614/2001 EDren interpretazioa, arrisku elektrikoen aurrean langileen osasuna eta segurtasuna zaintzeari buruzko gutxieneko xedapenak jasotzen dituena.
15. gaia: Behe, erdi eta goi tentsioko instalazio elektrikoak egitea eta horien kontrola: erretilu elektrikoen eta kontrol erretiluen muntaketa. Kanalizazioak egitea. Kable elektrikoa, kontrol eta komunikazioak egitea eta konexioak ezartzea. Ekipo elektrikoak muntatzea eta konexioak egitea.
16. gaia: Instalazio elektrikoak martxan jartzea: tailerrean ikuskatzea, tailer eta kanpoan egin beharreko entsegu elektrikoak, kanpoan martxan jartzea, administrazio izapideak