IKTko maila ertaineko teknikariak, Sistemen Informatika espezialitatean.
Eskatutako titulazioa izatea: unibertsitateko diplomatua, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo baliokidea, organo eskudun ofizialak emandakoak.
IKTko maila ertaineko teknikarien hiru plazetarako (espezialitatea: Sistemen Informatika) Telekomunikazioetako ingeniari teknikoaren titulua izan behar da. Beste bietarako, II. taldean sartzeko eskatzen den titulazioa.
2. Hizkuntza Eskakizuna, derrigortasun datarik gabe.
a)Europar Batasuneko herritarra izatea edo EBko herritar baten ezkontidea izatea (bikotea zuzenbidez banaturik ez badago), edo halako herritar baten edo haren ezkontidearen ondorengoa izatea (bikotea zuzenbidez banaturik ez badago), baldin eta ondorengook 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik goragokoak izan arren, haien pentsura bizi badira.
b) Hamasei (16) urte beterik izatea eta nahitaezko erretirorako adina bete gabe izatea.
c) Egin beharreko lanak egiteko gaitasun funtzionala izatea. Edozelan ere, beti aplikatuko da Desgaitasuna daukaten pertsonen eskubideei eta haien inklusio sozialari buruzko Lege
Orokorraren testu bategina (1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa). Hautaketa prozesua behin gaindituta, hautagaiak gaitasun funtzionala duela egiaztatu beharko du medikuaren ziurtagiria aurkeztuz edo osasun azterketa eginez. Baldintza hori bete beharko du lan kontratua sinatzeko.
d) Diziplina espedientearen bidez desgaituta ez egotea funtzio publikoak betetzeko edo aldenduta ez egotea administrazio publikoen zerbitzutik. Beste estatu batzuetako nazionalitatea
izanez gero, diziplina zehapenik edo antzekorik ez izatea, bere estatuan enplegu publikora sartzea eragozten dionik.
e) Kasuan kasuko deialdian eskatutako titulu ofiziala edo titulu homologatua izatea, edo hura lortzeko eskubideak ordainduta izatea, eskariak aurkezteko epean. Atzerriko titulazioen
kasuan, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala izatea.
f) Indarreko legeriari jarraituz, legezko desgaitasuna edo bateraezintasuna dakarren egoera batean ez egotea; edozelan ere, legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea errespetatuko da.
g) Hautaketa prozesuan izena emateko ordaindu beharreko tasa ordainduta izatea, indarreko arauei eta haien eguneratzeei jarraituz. Tasok 5.4 oinarrian daude zehaztuta.
h) Kasuan kasuko lanposturako lanpostuen zerrendan zehaztutako beste edozein baldintza betetzea, deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoetan
adierazitakoaren arabera.
Desgaitasuna duten pertsonak.
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako plazetara aurkezten direnek % 33ko desgaitasuna edo handiagoa izan beharko dute, administrazioko organo eskudunak aitortua (foru aldundiko organo eskudunak, Imsersok edo pareko organoak), eta aitorpenak ondorioak izan behar ditu eskariak aurkezteko epearen azken egunean. Egoera hori egiaztatzeko desgaitasuna aitortzeko emandako erabakiaren kopia erkatua aurkeztu behar da.
a)Internetez, oinarri hauetako 5.2 atalean aipatutako inprimakia betez eta bidaliz. Bide hau aukeratuz gero, eskatzaileak irakurragiria eskuratuko du erreferentzia zenbaki batekin, eta tasak ordaintzeko xehetasunekin.
b)Oinarri hauetako 5.3 atalean adierazitako bulegoetan inprimakia eskuratuz eta betez.
c)Interneteko helbide honetan eskura daitekeen inprimakia betez: www.ehu.eus
Onartuak izateko eta probetan parte hartu ahal izateko, hautagaiek 1)eskariaren atal guztiak bete beharko dituzte; 2) epearen barruan aurkeztu beharko dute eskaria eta 3) ordainduta eduki beharko dituzte tasak. Era berean, hautagaiek adierazi beharko dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela, eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen bete ere.
Eskarian honako datu hauek eman beharko dira, dagozkien ataletan:
- Datu pertsonalak, prozesua behar bezala gestiona dadin.
- Hautagaiak zein txanda aukeratzen duen: a) txanda librea edo b) desgaitasuna duten pertsonen txanda, oinarri espezifikoetan zehaztutakoaren arabera.
Hautaketa prozesu bakoitzean txanda bakarraren bidez hartu ahal izango da parte, oinarri hauetako 2.4. ataleko salbuespenarekin.
c)Zein plazatara aurkezten den.
d)Oposizio faseko ariketak zein hizkuntza ofizialetan egin nahi dituen: euskaraz ala gaztelaniaz. Atal hori bete ezean, proba gaztelaniaz egin nahi dela ulertuko da.
e)Desgaitasun maila daukaten pertsonen txandan parte hartzen dutenek hala adierazi beharko dute eskarian, eta egokitzapen teknikorik edo denbora eta baliabideak egokitzerik behar badute, hala adierazi beharko dute probak berdintasunean egin ahal izateko.
Denboraren egokitzapena izango da ariketak egiteko denbora gehiago ematea, eta hori egingo da ekainaren 9ko PRE-1822/2006 Aginduari jarraituz, zeinaren bidez irizpide orokorrak ezartzen diren desgaitasuna duten pertsonei denbora gehigarria emateko sektore publikoan sartzeko hautaketa prozesuetan.
Hautagai bakoitzaren premiak behin aztertuta, epaimahaiak neurri zehatzak hartuko ditu hala behar den kasuetan.
f)Alegatutako titulazioa. Deialdi bakoitzeko oinarrietan eskatutako titulua edo hura lortzeko ordaindu izanaren agiria edo kopia.
g)Tasak ordaintzea.
h) Zinpeko adierazpena, non hautagaiak ziurtatuko duen baldintza guzti-guztiak betetzen dituela, eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen bete ere.
Eskariak bulego hauetako erregistroetan aurkeztu ahal izango dira: Araba:Campuseko Errektoreordetza (Izardui Komandantearen kalea 2, 01005 Vitoria-Gasteiz). Gipuzkoa:Campuseko Errektoreordetza (Ignacio María Barriola eraikina, Elhuyar plaza 1,20018 Donostia). Bizkaia (Leioa): Errektoregoa, Sarriena auzoa z.g., 48940 Leioa. Bizkaia (Bilbo): Larrako/Zubiria Etxea (Agirre Lehendakariaren etorbidea 83, 48015 Bilbo). Era berean, eskariak aurkeztu ahal izango dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aipatzen diren bideak erabiliz (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, 16.4 art.), lege horrexetako azken xedapenetako zazpigarrenak erregistro elektronikorako ezartzen duen salbuespenarekin (hau da, erregistro elektronikoari dagozkion xedapenak hasiko direla ondorioak sortzen legea indarrean sartu eta bi urteren buruan). Eskaria posta ziurtatuaz aurkezten dutenek gutun azal irekian eraman beharko dituzte posta bulegora, bertako funtzionarioek data eta zigilua jar diezazkieten.
Atal orokorra
1.– Espainiako 1978ko Konstituzioa.
2.– Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena.
3.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duena.
4.– 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
5.– 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
6.– 6/2001 Lege Organikoa, abenduaren 21ekoa, Unibertsitateena, eta 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa.
7.– 17/2011 Dekretua, otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak onartzen dituena.
8.– Ebazpena, 2010eko abenduaren 3koa, Laneko zuzendariarena, Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako lan kontratudun langileen III. Hitzarmenen Kolektiboa erregistratu, gordailatu eta argitaratzeko xedatzen duena (hitzarmen kodearen zenbakia: 86000272011993).
9.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
10.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuei Aurre Hartzeari buruzkoa, eta UPV/EHUren Laneko Arriskuen Prebentzioa.
11.– 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa; 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerakoa, eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II Plana (2014-2017).
12.– 10/1982 Oinarrizko LEGEA, azaroaren 24koa, Euskeraren erabilpena arauzkotzezkoa; 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Euskararen II. Plan Gidaria (2013-2017).
Atal espezifikoa
13.– Networking-a, historia eta osagai fisikoak, datu-sareen topologia eta protokoloak.
14.– LAN, MAN, WAN, SAN eta VPN. Banda-zabalera.
15.– Networking-eredu eta baliabideak.
16.– Kable-proba. Kableatua LAN eta WAN sareetan.
17.– Ethernet teknologiak eta kommutazioa.
18.– TCP/IP protokolo multzoa eta IP helbideratzea.
19.– Bideratzearen eta azpisareen oinarriak.
20.– TCP/IP geruzak.
21.– Sareko gailuak. Wan-ak eta bideratzaileak. Bideratzailearen konfigurazioa.
22.– Cisco IOS software-administrazioa.
23.– Bideratzea, bideratze-protokoloak, TCP/IP multzoaren kontrol- eta errore-mezuak.
24.– Bideratzailearen hutsegiteen oinarrizko diagnostikoa. ACL.
25.– Sistema eragileak, deskribapena eta funtzionamendua. Sistema eragileen integrazioa.
26.– Windows 2008 R2 instalatzea, konfiguratzea eta martxan jartzea.Windows 2008 R2ren oinarrizko administrazioa. Sare-administrazioa Windows 2008 R2n.
27.– GNU/Linux sistemen oinarrizko administrazioa. Sare-administrazioa GNU/Linuxen.
28.– Direktorio aktiboa Windows 2008 R2n.
29.– GNU/Linux makinak instalatzea, konfiguratzea eta martxan jartzea.
30.– Programazioa SHELLen.
31.– DHCP, DNS, HTTP eta FTP.
32.– Urruneko terminala.
33.– Posta elektronikoaren, audioaren, bat-bateko mezularitzaren, bideoaren eta VOIParen zerbitzariak. Inprimatze- eta fitxategi-zerbitzariak Windows 2008 R2n. Inprimatze-, fitxategi- eta LDAP-zerbitzariak GNU/Linuxen.
34.– Mysql.
35.– Proiektu-kudeaketa.
36.– Urruneko atzipeneko zerbitzuak.
37.– Web-zerbitzarien kudeaketa.
38.– Posta elektronikoaren zerbitzuen kudeaketa.
39.– BackUp-kudeaketa.
40.– Haririk gabeko sareak.