Goi mailako kontu-hartzaile teknikaria

2018/10/19 - 2018/11/16
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba/Álava
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gasteizko Udala
Lehiaketa:
Goi mailako kontu-hartzaile teknikaria
Lanpostua:
Goi mailako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:

Ikus eskaintzari lotutako lanpostuari dagokion katalogoa esteka honetan

 

Titulazioa:

Graduak: Ekonomia Zientziak, edo Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioa, edo Zuzenbidea, edo Politika Zientziak, edo Soziologia, edo Ekonomia, edo Aktuariotza eta Finantza Zientziak, edo Zerga Sistema eta Administrazio Publikoa.

Bolonia aurreko erreferentziak: Goi-mailako unibertsitate agiria edo baliokidea.

Hizkuntza eskakizuna:

3. Hizkuntz Eskakizuna (derrigortasunik gabe)

Beste baldintza batzuk:

1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako espainiar nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen arabera langileen joan-etorri librea aplikagarri zaion herrialderen batekoa izatea. Orobat parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetakoren bateko hiritartasuna dutenen ezkontideek —zuzenbidez banatuta ez badaude—, baita haien ondorengoek nahiz ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira.

2. Eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik hamasei (16) urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako adinera iritsia ez izatea.

3. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako dena delako lanposturako eskatzen den titulazio akademiko ofiziala edukitzea edo hura eskuratzeko ordaindu beharrekoa ordainduta edukitzea, eta lanpostu bakoitzaren berariazko oinarrietan adierazitako gainerako betekizunak ere betetzea. Deialdi honen berariazko oinarrietan lanpostuetan sartzeko aipatzen diren titulazioak gaur eguneko ziurtagiri-sistemaren araberakoak dira, hau da, Bolonia ereduaren araberakoak. Beste titulazio hauek ere onartuko dira: baliokide edo homologatutzat jotakoak, akademikoki eta profesionalki onartutakoak, edo gradu titulua ematen duen unibertsitatearentzat kidekoak direnak. Bolonia aurreko titulazioak. A taldeko lanpostuetara sartzeko baliozkotzat joko dira lizentziak, eta A2 azpitaldeko lanpostuetara sartzeko, diplomak, dagozkien berariazko oinarrietan ezarritakoari jarraituz.

4. Dosier zigortzaileren bat dela medio administrazio publikoen zerbitzutik baztertua ez izatea, eta funtzio publikoak betetzeko gaitasungabetua ez egotea.

5. Zereginak burutzeko gaitasun funtzionala edukitzea, eta lanpostuari dagozkion zereginak egitea galaraziko lukeen osasun arazorik ez edukitzea. Laneko Osasunaren Atalak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren arabera.

6. Lanpostuen hizkuntza-eskakizuna (euskara). Hizkuntza-eskakizuna betetzeko data igaroa duten lanpostuetarako izangaiek Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatua ez badute, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko hautatze-prozesuaren barruan deitzen diren probak gainditu beharko dituzte, edo egiaztatua dutela nahiz salbuetsita daudela adierazten duen ziurtagiri ofiziala aurkeztu. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatua dutenen kasuan, deialdiko lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko lehen proba baino lehenagokoa izan beharko da egiaztatua duten hizkuntza-eskakizun horren data. “Eskaintza” eranskinean zehazten da zenbat lanpostutan egiaztatu behar den dagokion hizkuntza-eskakizunak eskatzen duen maila. Ordezkapenak egiteko kontratazio-zerrendak osatzeaz diharduen 14 oinarrian ezarritakoaren ondorioetarako ez bestetarako, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak ez gainditzeak ez du hautatze-prozesutik kanpo uztea ekarriko.

7. Hutsik dauden lanpostuen jabe izango direnak hautatzeko lehiaketa, oposizio eta oposizio-lehiaketetan parte hartu ahal izateko Gasteizko Udalak finkatuak dituen tasak ordaintzea —zein titulazio taldetarako lehiatzen den, horri dagokiona—, eskabideak aurkezteko epearen barruan.

8. I. T. Txartelak. Horiek egiaztatzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdiaren iragarkia BOEn argitaratzen denetik kontatzen hasita, bai lanpostuan bai kontratazio-zerrendetan sartzeko. IT txartelen kasuan, ziurtagiri horiek jaulkitzen dituen entitatearen webgunean informazio hori on line kontsultatzeko aukera ematen duen “gako publikoa” eman beharko diote izangaiek Funtzio Publikoaren Sailari, epaimahaiak hala eskatzen dielarik eta eskatzen dien moduan.

9. Barne-sustapeneko txandan parte hartu ahal izateko, funtzionarioek berariazko betekizun hauek bete behar dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako: zerbitzu aktiboan egotea; Gasteizko Udalaren zerbitzuan karrerako funtzionario gisa bi urte beteta izatea bere eskalan eta taldean; sartu nahi duen eskalarako behar den titulazioa eduki eta gainerako betekizunak betetzea; epai irmoa dela bide jarduera publikorako ezgaitua ez izatea; diziplina zigor irmoa dela bide zerbitzutik baztertua ez izatea, edo funtziorik gabe utzia ez izatea.

10. Txanda irekian desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanpostuetarako lehiatzen direnek bete beharreko berariazko betekizunak: eskabidean erreserbaz baliatu nahi dutela adierazteaz gain, ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasuna izan beharko dute —horretarako eskumena duen administrazio-organoak hala aitortua— eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik.

Adimen-desgaitasuna duten pertsonek ezaugarri hori aipatu beharko dute oharren atalean, horrelako desgaitasunetarako gordetako lanpostuetarako lehiatu ahal izateko. Lanpostu bakoitzaren eranskinean zehazten da zenbat lanpostu gordetzen diren txanda horretan. Laneko Osasunaren Atalak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren, desgaitasunaren eta minusbaliotasun mailaren arabera.

11. Izangaiek txanda bakarrean parte ahalko dute, edo txanda irekian (arrunta eta desgaituentzakoa) edo barne-sustapenean.

Onartzea
Elektronikoa:

Hautatze probetan parte hartu nahi dutenek udalaren web-orrian dagoen eskabide elektronikoaren bitartez izapidetu beharko dute.

Aurrez aurrekoa:

Orobat egin ahal izango da herritarrei laguntzeko bulegoetan eta 010 (945 161100) telefonoaren bitartez.

Halaber, estatuko administrazio orokorraren, autonomia erkidegoaren edo tokian tokiko administrazioaren mendeko edozein administrazio organoren bidez aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Postetxeetan eta Espainiak atzerrian dituen kontsulatuetako eta ordezkaritza diplomatikoetako bulegoetan ere aurkeztu ahalko dira.

Deialdia
Gaiak:

GAI-ZERRENDA OROKORRAK:

1.Espainiako 1978ko Konstituzioa. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak. I. titulua (10. artikulutik 52.era).

2.Espainiako 1978ko Konstituzioa. Estatuaren lurralde-antolakuntza. Autonomia-erkidegoak. VIII. titulua (137. artikulutik 158.era).

3.Euskadiko Autonomia Estatutua. I. titulua. Euskal Herriaren eskumenak (10. artikulutik 23.era). II. titulua. Euskal Herriaren aginteak (24. artikulutik 34.era).

4.Kode Zibila: Espainiako antolamendu juridikoaren iturriak, arau juridikoen aplikazioa, arau juridikoen eta nazioarteko zuzenbide pribatuko arauen eraginkortasuna (1. artikulutik 12.era).

5. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: Legearen xedea eta printzipioak, Udalerria eta gainerako euskal toki erakundeak, Udal-eskumenak. I. II. eta III. tituluak (1. artikulutik 24.era). 6. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: Udalerriko auzotarren eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak (43. artikulutik 45.era). Herritarren parte-hartzea (67. artikulutik 77.era).

7. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Udal errolda, Auzotarren eskubideak eta eginbeharrak (15. artikulutik 18.era).

8. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Ondasunak, jarduerak eta zerbitzuak (79. artikulutik 86.era).

9. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Toki-erakundeetako langileak (89. artikulutik 104.era).

10. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. II. titulua. Udalerria (11. artikulutik 19.era). X. titulua. Biztanle-kopuru handiko udalerriak (121. artikulutik 137.era).

11. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Legearen xedea eta Aplikazio-eremu subjektiboa. Prozeduran interesdun direnak (1. artikulutik 8.era). Administrazio publikoen jarduera (13. artikulutik 28.era).

12. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Denboradimentsioa. Epe-mugak eta epeak (29. artikulutik 33.era). Administrazio-egintzak eta egintzen eraginkortasuna (34. artikulutik 52.era).

13. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. administrazio-errekurtsoak: Errekurtsoaren xedea eta errekurtso motak (112. artikulutik 126.era).

14. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoA. Legearen xedea eta aplikazioeremua: xedea eta helburua, aplikazio-eremu subjektiboa (1. artikulutik 3.era); Negozio eta kontratu baztertuak (4. artikulutik 11.era).

15. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoa. Sektore publikoko kontratuak: kontratu motak (12. artikulutik 24.era).

16. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoa. Sektore publikoko kontratuak: Itun-askatasuna eta kontratuen -gutxieneko edukia, kontratuaren zuzentasuna eta forma (34. artikulutik 37.era) Kontratuaren aldeak: kontratazio organoa (61. artikulutik 64.era), enpresarien jarduteko gaitasuna eta kaudimena (65. artikulutik 71.era).

17. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Enplegu publikoa lortzea: printzipio gidariak, eskakizun orokorrak (55, 56 eta 59 artikuluak) eta hautaketa-sistemak (61. artikulua).

18. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Funtzionario izaera lortzea eta galtzea (60. artikulutik 68.era) eta funtzionarioen administrazio-egoerak, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen arabera, V. kapitulua (59.artikulutik 68.era), eta euskararen erabileraren hizkuntza-normalkuntza, hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoetan Euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 dekretuaren arabera (1. artikulutik 18.era).

19. Enplegu publikoa: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena: Langile motak eta Enplegatu publikoen eskubideak (8. artikulutik 20.era). Enplegatu publikoen eginbeharrak eta Jokabide-kodea (52. artikulutik 54.era).

20. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (gerora 3/2012 Legeak aldatua). Zioen azalpena, atariko titulua eta I. tituluko I. kapitulua; eta Gasteizko Genero Berdintasunerako IV. Plana (2018-2021): Xedea, printzipio bideratzaileak, indar-ideiak, erronkak.

21. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea. III. kapitulua Eskubideak eta betebeharrak (14.artikulutik 29.era) V. kapitulua Langileak kontsultatzea eta langileen partaidetza (33. artikulutik 40.era). Gasteizko Udalaren Laneko Arriskuen Prebentzio Plana (2017ko bertsioa).

22. Gardentasuna. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeko Bideari eta Gobernu Onari buruzkoa. Hitzaurrea, Aplikazio-eremu subjektiboa (1. artikulutik 4.era); Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea (12. artikulutik 22.era). 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa VI. titulua - I. kapitulua (47. artikulutik 61.era).

23.2016/679 Erregelamendua (EB), datuak Babesteko erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena: I. kapitulua - Xedapen orokorrak, II. kapitulua -Printzipioak, III. kapitulua - Interesdunaren eskubideak.

24. Gasteizko Udalaren antolakuntza politikoa. Organoak eta funtzioak Gasteizko Udalaren administrazioantolakuntza. Organigrama.

25. Gasteizko udalerriaren ezaugarriak, lurraldekoak eta sozio-demografikoak. Gasteizko Udalaren kultur eta kirol ekipamenduen mapa.

26. Herritarrentzako Arreta. Herritarrei arreta emateko bideak (udal webgunea, 010, herritarrentzako postontzia, herritarrei laguntzeko bulegoak, udal erregistroa, arreta espezializatuko bulegoak)

27. Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoa: kontzeptua, ezaugarriak eta zerbitzuak. Identifikatzeko eta sinatzeko baliabide digitalak. Gasteizko Udalaren Administrazio Elektronikoari buruzko Ordenantza (22. artikulutik 24.era). 2014/5/14ko ALHAO, 53. zk.

28. Herritarren parte-hartzea. Parte hartzeko organoak eta bideak. Herritarren Partaidetzari Buruzko Arautegi Organikoa Gasteizko Udalean 2017/3/1eko ALHAO, 25. zk.

BERARIAZKO IKASGAIAK:

1. Kontu-hartzailetza: kontzeptua, arautzea eta printzipioak.

2. Kontu-hartzailetza modalitateak. Kontu-hartzailetza egikaritzea ekonomi edukia duten ekintzetan.

3. Aurretiazko fiskalizazio mugatua eta aurretiazko fiskalizazio osoa.

4. Eragozpena, ezadostasuna eta horiek ebaztea. Fiskalizazioa ez-betetzea.

5. Finantza-kontrola. Kontzeptua. Arautzea eta printzipio orokorrak. Eremu subjektiboa. Finantza-kontrol motak. Finantza-kontrola egikaritzea.

6. Auditoretza publikoa. Eremu subjektiboa. Egikaritze motak.

7. Menpeko erakundeen barne-kontrola.

8. Sektore publikoaren auditoretza arauak. IGAE-Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiaren arau teknikoak.

9. Barne kontrolerako txostenak eta planak.

10. Sektore publikoaren ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzeko sistemak. Diru-laguntza eta laguntza publikoen finantza-kontrola.

11. Gastuen fiskalizazioa egikaritzea.

12. Sarreren fiskalizazioa egikaritzea.

13. Administrazio-kontratuen fiskalizazioa.

14. Laguntzen eta diru-laguntzen fiskalizazioa.

15. Inbertsioen egiaztapen materiala.

16. Kontu publikoen epaitegien eta autonomia erkidegoetako kontrol organoen kontrola toki-erakundeen gainean.

17. Finantza zuzenbidea: kontzeptua. Toki-ogasuna konstituzioan. Toki-ogasunen araubide juridikoa: baliabidesistema eta aurrekontu-printzipioak.

18. Toki-erakundeen aurrekontu orokorra. Tramitatzea, printzipioak, araubide juridikoa eta edukia. Aurrekontuaren egitura.

19. Aurrekontua luzatzea.

20. Aurrekontu-kreditua. Erregimen orokorra eta aldaketa erregimena.

21. Aurrekontua gauzatzea. Diru-sarrera eta gastuen aurrekontua. Justifikatu beharreko ordainketak. Kutxa finkoaren aurrerapenak. Hainbat urterako gastuak.

22. Maileguak eremu judizialetik kanpo aitortzea.

23. Ordainketa-kredituak. Kreditu handigarriak. Konpromiso-kredituak.

24. Aurrekontuaren likidazioa. Izapideak eta dokumentazioa.

25. Aurrekontu-magnitudeak. Aurrekontu-emaitza eta diruzaintzako geldikina, baita horren zatiak ere.

26. Finantzaketa atxikia duten gastuak. Finantzaketa desbideratzeak. Finantzaketa-koefizientea.

27. Aurrekontu-magnitude nagusien kalkulua: aurrezpen garbia, aurrekontu-egonkortasuna, zorraren muga, gastuaren araua, aurrekontu-emaitza eta diruzaintzako geldikina.

28. Ekonomia- eta aurrekontu-oreka ezberdinak.

29. 38/2013 Foru Araua, abenduaren 13koa, Arabako toki-erakundeen aurrekontu-egonkortasunari eta finantzairaunkortasunari buruzkoa.

30. Gasteizko Udalaren aurrekontua betearazteko araua.

31. Kontu Orokorra. Agiriak eta izapideak.

32. Tokiko kontabilitate publikoa. Arabako lurralde historikoko toki-erakundeen kontabilitaterako arau-markoa.

33. Sektore publikoko kontratuak: Sektore Publikoen Kontratuei buruzko urriaren 30eko 9/2017 Legearen xedea eta esparrua. Kontratu motak. Arautze harmonizatuari lotutako kontratuak. Sektore publikoko kontratazioaren printzipio orokorrak. Kontratuen baliogabetasunaren erregimena eta kontratazio alorreko errekurtso berezia.

34. Sektore publikoko kontratuen zatiak. Kontratazio-organoak. Enpresen gaitasuna eta kaudimena. Debekuak. Sailkapena. Kontratistaren ondorengotza.

35. Administrazio publikoek kontratuak prestatzea. Kontratuaren prezioa, balio zenbatetsia, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. Prezioak berrikustea. Berme-sistema.

36. Merkatuaren aurretiazko kontsultak. Kontratazio-dosier motak. Kontratu txikiak. Presazko eta larrialdiko izapidetzea. Administrazio-klausulen agiriak.

37. Kontratuak esleitzeko prozedurak eta moduak. Esleitzeko irizpideak. Administrazio-kontratuak osatu eta formalizatzea.

38. Administrazio-kontratuak gauzatu eta aldatzea. Administrazioaren pribilegioak. Azkentzea. Kontratuak lagatzea eta azpikontratazioa.

39. Obra kontratua. Administrazio-jardunak prestaketarako. Esleitzeko moduak. Gauzatzea, aldatzea eta azkentzea. Obra-kontratuaren eta azpikontratuaren lagapena. Obren emakidarako kontratua.

40. Zerbitzu publikoen kudeaketa kontratatzea. Hornidura-kontratua. Zerbitzu-kontratua.

41. Administrazio publikoen diru-laguntzak. 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru Laguntzei buruzkoa, eta horren erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bitartez onetsia. Emateko prozedurak. Kudeatzeko prozedura.

42. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak. Diru-laguntza publikoak egiaztatu eta justifikatzea.

43. Berezitasunak toki-administrazioan. 11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako lurralde historikoko dirulaguntzei buruzkoa.

44. Diru-laguntzak itzultzea. Finantza-kontrola. Diru-laguntzen alorreko arau-hauste eta zigorrak.

45. Zerbitzuak emateko administrazio-jarduna. Toki-erakundeen ekimen ekonomikoa eta zerbitzuak tokierakundeen alde erreserbatzea.

46. Zerbitzu publikoa toki-erakundeetan. Kontzeptua. Tokiko zerbitzu publikoak kudeatzeko erak. Zuzenean kudeatzeko erak.

47. Jabetza nahitaez kentzea. Subjektuak, xedea eta arrazoia. Prozedura orokorra. Jurisdikzio-bermeak. Desjabetutakoaren itzulketa. Presazko tramitazioa. Prozedura bereziak.

48. Administrazio publikoen ondarea. Jabetza publikoak: tipologia. Jabari publikoa: kontzeptua, izaera eta elementuak. Atxikipena eta jabariaren aldaketak.

49. Jabari publikoaren erregimen juridikoa. Erabilera: erreserba eta emakida. Administrazio publikoen ondare pribatua.

50. Toki-erakundeen ondarea: osatzen duten ondasun eta eskubideak. Motak. Jabari publikoko ondasunak. Ondare ondasunak.

51. Toki erakundeen pribilegioak eta ahalmenak, haien ondasunak direla eta. Herri-ondasunak. Inbentarioa. Amankomuneko auzo-mendiak.

52. Merkataritza-sozietate publikoak. Eratzea. Kontrola. Kontu-ematea.

53. Zerbitzuak ematen dituzten sozietateen eta ekonomia-jardueraren erregimenean daudenen arteko aldea. Fundazioak.

54. Banku-kontratuak. Sailkapena. Banku-gordailua. Banku-mailegua. Kreditua irekitzea: kontzeptua, izaera eta motak. Banku-deskontua.

55. Toki erakundeen diruzaintza. Erregimen juridikoa. Kutxa bakarraren printzipioa. Diruzaintzaren funtzioak. Ordainketak egitea. Ordainketetan epeak betetzea: ordaintzeko batez besteko epea.

56. Finantza-planifikazioa. Diruzaintzako plana eta funtsak erabiltzeko plana. Diruzaintzako eragiketak. Soberakinak errentagarri bihurtzea.

57. Tokiko kreditua. Kreditu-eragiketa motak. Epe luzerako eta laburreko kreditu-eragiketak. Toki erakundeek abalak ematea.

58. Arabako lurralde historikoko toki-erakundeen zorpetzearen erregimena. Mailegu-eragiketak baimentzeko erregimena.

59. Tokiko zergak: printzipioak. Toki erakundeek zergen alorrean erregelamenduak egiteko duten ahala. Zergen bidezkoak ez diren baliabideak.

60. Toki erakundeen zerbitzura dauden langileak: motak eta erregimen juridikoa. Langileak antolatzeko tresnak: plantillak eta lanpostuen zerrendak. Enplegu publikoaren eskaintza, enplegu-planak eta arrazionalizatzeko beste sistema batzuk.

61. Tokiko funtzionarioen eskubideak. Banakako eskubideak: administrazio karrera eta ordainsariak. Tokiko funtzionarioen betebeharrak. Diziplina erregimena.

62. Estaturako gaikuntza duten funtzionarioen erregimen juridikoa. Idazkaritza, kontu-hartzailetza eta diruzaintzako lanpostuak.