GIZARTE LAGUNTZA UNITATEKO ARDURADUNA

ALOKABIDE, S.A
2022/12/02 - 2022/12/21
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ALOKABIDE, S.A
Lehiaketa:
GIZARTE LAGUNTZA UNITATEKO ARDURADUNA
Lanpostua:
GIZARTE LAGUNTZA UNITATEKO ARDURADUNA
Plaza-kopurua:
1
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

LANPOSTUAREN XEDE OROKORRA:

Unitate/Arloari atxikitako jarduera guztiak kudeatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea, bulego nagusietan zein lurralde-bulegoetan.

LANPOSTUAREN OINARRIZKO FUNTZIOAK

  1. Unitate/Arloari esleitutako helburu, prozesu eta prozedurak kontrolatzea eta horien jarraipena egitea.
  2. Bere Unitate/Arloari atxikitako langileak koordinatzea eta gainbegiratzea: jarduteko irizpideak ezartzea, baliabideak esleitzea, zereginak banatzea, zalantzak argitzea, taldearen ekintzak gainbegiratzea, etab.
  3. Arloko Zuzendaritzari eta, hala badagokio, Zuzendaritza Nagusiari laguntza eta aholkularitza teknikoa ematea beren eskumeneko gaietan. Baita beste Unitate/Arlo batzuetara eta bere Unitate/Arloko zati operatibora ere, beharrezkoa balitz.
  4. Bere eskumen-arloko kudeaketa-helburuak eta -politikak proposatzea eta adostea.
  5. Unitate/Arloari atxikitako aurrekontua kudeatzea, proposamenak, jarraipena eta kontrol ekonomikoa barne, eta fakturak eratzea eta hornitzaileei eta zerbitzu-emaileei ordainketak baimentzea ezarritako mugen barruan.
  6. Lizitazioak prestatzea eta baloratzea, eta unitate/arloari atxikitako kontratuen funtzionamendua koordinatzea eta jarraipena egitea.
  7. Bere eskumen-eremuan garrantzia duten gorabehera teknikoak kudeatzea, koordinatzea eta horiei erantzutea, eta, beharrezkoa bada, txostenak egitea.
  8. Barneko eta kanpoko eragileen kontsultei, erreklamazioei eta eskaerei erantzutea. 9. Prozesukako kudeaketa: prozesu-taldearen buru izatea, prozedurak prestatzea, kudeaketa-adierazleak aztertzea, helburuen jarraipena, hobekuntza-proiektuak, etab.
  9. Beste instituzio edo erakunde batzuekiko koordinazioa bultzatzea, eta kanpoko zein barruko ordezkariekin hitz egitea bere eskumeneko gaietan.
  10. Eta, oro har, ezarritako helburuak gauzatzeko beharrezkoak diren funtzio guztiak gauzatzea, antzeko izaera dutenak eta antzeko prestakuntza eskatzen dutenak.
Titulazioa:

Eskatzen den gutxieneko titulazioa goi-mailako unibertsitate-titulazioa da (lizentziatura edo gradua):

  • Humanitateak eta gizarte-zientziak: psikologia, pedagogia, psikopedagogia, gizarte-hezkuntza edo gizarte-lana.
  • Aurrekoen baliokidea edo handiagoa den titulazioa
Hizkuntza eskakizuna:

Euskararen ahozko eta idatzizko ezagutza, B2 maila

Beste baldintza batzuk:
  • Eskainitako lanpostuen antzekoetan dauden pertsonen lidergoan gutxienez 2 urteko esperientzia izatea. 1 eta 2. kotizazio-taldeak. Nolanahi ere, esperientzia kontuan hartu ahal izateko, hala justifikatzen duen funtzioen edo atazen egiaztagiri bat aurkeztu beharko da.
  • Esperientzia egiaztatua sektore publikoko kontratuen lizitazioen kudeaketan, gutxienez 2 prozedura ireki izapidetu, diseinatu eta kudeatuta, 600.000 eurotik gorako zenbatekoarekin azken 2 urteetan.
  • Bitartekaritzan eta/edo gatazken kudeaketan espezializatutako prestakuntza, gutxienez 100 ordukoa horretarako akreditatutako erakunde batek emanda, bitartekari-betekizunak betetzen dituela justifikatzen duena, Gai Zibiletako eta Merkataritzakoetako Bitartekaritzari buruzko uztailaren 6ko 5/2012 Legean eta hori garatzeko erregelamenduan bitartekariaren estatutuari dagokionez ezarritakoaren arabera.
  • Erabiltzaile mailako ofimatika-ezagutzak izatea, eta ezagutza horiek dagokien ziurtagiriarekin egiaztatu beharko dira (IT txartelak Word, Excel eta Outlook-en) edo programa horietako prestakuntza-ikastaroekin.
  • B gidabaimena indarrean eta gidatzeko gaitasuna
Onartzea
Deialdia
Gaiak:
  1. 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
  2. 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzkoa.
  3. Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzko 1/2004 Lege Organikoa.
  4. 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa.
  5. 4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa, eta 16/2017 Dekretua, urtarrilaren 17koa, gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretua aldatzen duena.
  6. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Ondorengoetara mugatuta:
    1. Atariko titulua, II. KAPITULUA.
    2. Lehen liburua, II. Titulua.
  7. 39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa.
  8. 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena. Etxebizitza legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitortzera mugatua.
  9. Bizikidetza-unitateentzako arreta.
  10. 5/2012 Legea, auzi zibil eta merkataritzazkoetako bitartekaritzari buruzkoa.
  11. Esku-hartze komunitarioko testuinguru sozialak.
  12. Esku-hartze komunitarioko programak diseinatzea, planifikatzea, ezartzea eta ebaluatzea. 13. Bizikidetza-unitateetan, aniztasunean, kudeaketan eta txertaketan esku hartzeko prozesuak.
  13. Taldeen kudeaketa eta lan-giroa.
Egutegia:

Eskabideak aurkezteko hasiera-data

Eskabideak aurkezteko azken eguna

2022KO ABENDUAREN 2AN

2022KO ABENDUAREN 21AN