Gizarte Hezitzailea

2018/10/19 - 2018/11/16
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba/Álava
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gasteizko Udala
Lehiaketa:
Gizarte Hezitzailea
Lanpostua:
Gizarte Hezitzailea
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

Ikus eskaintzari lotutako lanpostuari dagokion katalogoa, eskaera honetan

Titulazioa:

Titulazioa: Gizarte Hezkuntzako gradua

Bolonia aurreko erreferentziak: Gizarte Hezkuntzako diploma

Hizkuntza eskakizuna:

3. hizkuntza eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

2.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako espainiar nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen arabera langileen joan-etorri librea aplikagarri zaion herrialderen batekoa izatea.

Orobat parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetakoren bateko hiritartasuna dutenen ezkontideek —zuzenbidez banatuta ez badaude—, baita haien ondorengoek nahiz ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira.

2.2. Eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik hamasei (16) urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako adinera iritsia ez izatea.

2.3. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako dena delako lanposturako eskatzen den titulazio akademiko ofiziala edukitzea edo hura eskuratzeko ordaindu beharrekoa ordainduta edukitzea, eta lanpostu bakoitzaren berariazko oinarrietan adierazitako gainerako betekizunak ere betetzea. Deialdi honen berariazko oinarrietan lanpostuetan sartzeko aipatzen diren titulazioak gaur eguneko ziurtagiri-sistemaren araberakoak dira, hau da, Bolonia ereduaren araberakoak.

Beste titulazio hauek ere onartuko dira: baliokide edo homologatutzat jotakoak, akademikoki eta profesionalki onartutakoak, edo gradu titulua ematen duen unibertsitatearentzat kidekoak direnak.

Bolonia aurreko titulazioak. A taldeko lanpostuetara sartzeko baliozkotzat joko dira lizentziak, eta A2 azpitaldeko lanpostuetara sartzeko, diplomak, dagozkien berariazko oinarrietan ezarritakoari jarraituz.

2.4. Dosier zigortzaileren bat dela medio administrazio publikoen zerbitzutik baztertua ez izatea, eta funtzio publikoak betetzeko gaitasungabetua ez egotea.

2.5. Zereginak burutzeko gaitasun funtzionala edukitzea, eta lanpostuari dagozkion zereginak egitea galaraziko lukeen osasun arazorik ez edukitzea. Laneko Osasunaren Atalak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren arabera.

2.6. Lanpostuen hizkuntza-eskakizuna (euskara). Hizkuntza-eskakizuna betetzeko data igaroa duten lanpostuetarako izangaiek Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatua ez badute, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko hautatze-prozesuaren barruan deitzen diren probak gainditu beharko dituzte, edo egiaztatua dutela nahiz salbuetsita daudela adierazten duen ziurtagiri ofiziala aurkeztu. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatua dutenen kasuan, deialdiko lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko lehen proba baino lehenagokoa izan beharko da egiaztatua duten hizkuntza-eskakizun horren data. “Eskaintza” eranskinean zehazten da zenbat lanpostutan egiaztatu behar den dagokion hizkuntza-eskakizunak eskatzen duen maila. Ordezkapenak egiteko kontratazio-zerrendak osatzeaz diharduen 14 oinarrian ezarritakoaren ondorioetarako ez bestetarako, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak ez gainditzeak ez du hautatze-prozesutik kanpo uztea ekarriko.

2.7. Hutsik dauden lanpostuen jabe izango direnak hautatzeko lehiaketa, oposizio eta oposizio- lehiaketetan parte hartu ahal izateko Gasteizko Udalak finkatuak dituen tasak ordaintzea —zein titulazio taldetarako lehiatzen den, horri dagokiona—, eskabideak aurkezteko epearen barruan.

2.8. I. T. Txartelak. Horiek egiaztatzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdiaren iragarkia BOEn argitaratzen denetik kontatzen hasita, bai lanpostuan bai kontratazio-zerrendetan sartzeko. IT txartelen kasuan, ziurtagiri horiek jaulkitzen dituen entitatearen webgunean informazio hori on line kontsultatzeko aukera ematen duen “gako publikoa” eman beharko diote izangaiek Funtzio Publikoaren Sailari, epaimahaiak hala eskatzen dielarik eta eskatzen dien moduan.

2.9. Barne-sustapeneko txandan parte hartu ahal izateko, funtzionarioek berariazko betekizun hauek bete behar dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako: zerbitzu aktiboan egotea; Gasteizko Udalaren zerbitzuan karrerako funtzionario gisa bi urte beteta izatea bere eskalan eta taldean; sartu nahi duen eskalarako behar den titulazioa eduki eta gainerako betekizunak betetzea; epai irmoa dela bide jarduera publikorako ezgaitua ez izatea; diziplina zigor irmoa dela bide zerbitzutik baztertua ez izatea, edo funtziorik gabe utzia ez izatea.

2.10. Txanda irekian desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanpostuetarako lehiatzen direnek bete beharreko berariazko betekizunak: eskabidean erreserbaz baliatu nahi dutela adierazteaz gain, ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasuna izan beharko dute —horretarako eskumena duen administrazio-organoak hala aitortua— eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik.

Adimen-desgaitasuna duten pertsonek ezaugarri hori aipatu beharko dute oharren atalean, horrelako desgaitasunetarako gordetako lanpostuetarako lehiatu ahal izateko. Lanpostu bakoitzaren eranskinean zehazten da zenbat lanpostu gordetzen diren txanda horretan. Laneko Osasunaren Atalak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren, desgaitasunaren eta minusbaliotasun mailaren arabera.

2.11. Izangaiek txanda bakarrean parte ahalko dute, edo txanda irekian (arrunta eta desgaituentzakoa) edo barne-sustapenean.

Onartzea
Elektronikoa:

Hautatze probetan parte hartu nahi dutenek udalaren web-orrian dagoen eskabide elektronikoaren bitartez izapidetu beharko dute

Aurrez aurrekoa:

Orobat egin ahal izango da herritarrei laguntzeko bulegoetan eta 010 (945 161100) telefonoaren bitartez.

Halaber, estatuko administrazio orokorraren, autonomia erkidegoaren edo tokian tokiko administrazioaren mendeko edozein administrazio organoren bidez aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Postetxeetan eta Espainiak atzerrian dituen kontsulatuetako eta ordezkaritza diplomatikoetako bulegoetan ere aurkeztu ahalko dira.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

IKASGAI OROKORRAK

1. Espainiako 1978ko Konstituzioa: Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak. Eskubide eta betebeharrak (10. artikulutik 52.era).

2. Estatuaren lurralde-antolakuntza. Autonomia-erkidegoak: Ezaugarriak, eraketa eta antolaketa. VIII. titulua (37. artikulutik 158.era).

3. Euskadiko Autonomia Estatutua. I. titulua. Euskal Herriaren eskumenak (10. artikulutik 23.era). II. titulua. Euskal Herriaren aginteak (24. artikulutik 34.era).

4. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: Udalerriko auzotarren eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak (43. artikulutik 45.era).

5. Kode Zibila: Espainiako antolamendu juridikoaren iturriak, arau juridikoen aplikazioa, arau juridikoen eta nazioarteko zuzenbide pribatuko arauen eraginkortasuna (1. artikulutik 12.era).

6. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Udal errolda, Auzotarren eskubideak eta eginbeharrak (15. artikulutik 18.era).

7. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Toki-erakundeetako langileak (89. artikulutik 104.era).

8. 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. II. titulua. Udalerria (11. artikulutik 19.era). X. titulua. Biztanle-kopuru handiko udalerriak (121. artikulutik 137.era).

9. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Funtzionario izaera lortzea eta galtzea (60. artikulutik 68.era); funtzionarioen administrazio-egoerak, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen arabera. V. kapitulua (59. artikulutik 68.era).

10. Enplegu publikoa: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Langile motak eta Enplegatu publikoen eskubideak (8. artikulutik 20.era). Enplegatu publikoen eginbeharrak eta Jokabide-kodea (52. artikulutik 54.era).

11. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Denboradimentsioa. Epe-mugak eta epeak (29. artikulutik 33.era). Administrazio-egintzak eta egintzen eraginkortasuna (34. artikulutik 52.era).

12. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoa. Sektore publikoko kontratuak: kontratu motak (12. artikulutik 24.era).

13. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoa. Sektore publikoko kontratuak: Itunaskatasuna eta kontratuen -gutxieneko edukia, kontratuaren zuzentasuna eta forma (34. artikulutik 37.era) Kontratuaren aldeak: kontratazio organoa (61. artikulutik 64.era), enpresarien jarduteko gaitasuna eta kaudimena (65. artikulutik 71.era).

14. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea. III. kapitulua Eskubideak eta betebeharrak (14. artikulutik 29.era) V. kapitulua Langileak kontsultatzea eta langileen partaidetza (33. artikulutik 40.era). Gasteizko Udalaren Laneko Arriskuen Prebentzio Plana (2017ko bertsioa).

15. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (gerora 3/2012 Legeak aldatua). Zioen azalpena, atariko titulua eta I. tituluko I. kapitulua; eta Gasteizko Genero Berdintasunerako IV. Plana (2018-2021): Xedea, printzipio bideratzaileak, indar-ideiak, erronkak.

16. 2016/679 Erregelamendua (EB), datuak Babesteko erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena: I. kapitulua - Xedapen orokorrak, II. kapitulua - Printzipioak, III. kapitulua - Interesdunaren eskubideak.

17. Gardentasuna. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeko Bideari eta Gobernu Onari buruzkoa. Hitzaurrea, Aplikazio-eremu subjektiboa (1. artikulutik 4.era); Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea (12. artikulutik 22.era). 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa VI. titulua - I. kapitulua (47. artikulutik 61.era).

18. Gasteizko Udalaren antolakuntza politikoa. Organoak eta funtzioak Gasteizko Udalaren administrazioantolakuntza. Organigrama.

19. Gasteizko udalerriaren ezaugarriak, lurraldekoak eta sozio-demografikoak. Gasteizko Udalaren kultur eta kirol ekipamenduen mapa.

20. Herritarrentzako Arreta. Herritarrei arreta emateko bideak (udal webgunea, 010, herritarrentzako postontzia, herritarrei laguntzeko bulegoak, udal erregistroa, arreta espezializatuko bulegoak) 2014/5/14ko ALHAO, 53. zk.

21. Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoa: kontzeptua, ezaugarriak eta zerbitzuak. Identifikatzeko eta sinatzeko baliabide digitalak. Gasteizko Udalaren Administrazio Elektronikoari buruzko Ordenantza (22. artikulutik 24.era).

22. Herritarren parte-hartzea. Parte hartzeko organoak eta bideak. Herritarren Partaidetzari Buruzko Arautegi Organikoa Gasteizko Udalean 2017/3/1eko ALHAO, 25. zk.

 

BERARIAZKO IKASGAIAK

 

1. Euskal Autonomia Erkidegoko esparru juridikoa, gizarte-zerbitzuen alorrean: 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa (1-58 art.).

2. Euskal Autonomia Erkidegoko esparru juridikoa, gizarte-zerbitzuen alorrean: 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzkoa (1-34 art. eta 1. eranskina).

3. Euskal Autonomia Erkidegoko esparru juridikoa, gizarte-zerbitzuen alorrean: 64/2004 Dekretua, apirilaren 6koa, zeinen bitartez onartu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna, eta iradokizunen eta kexen araubidea (1-32 art.).

4. Gizarte-zerbitzuen planifikazio estrategikoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte-Zerbitzuen Plan Estrategikoa, 2016-2019 (II. kap., Diagnostikoa), eta Gasteizko Udalaren Gizarte Politiken Plan Estrategikoa (1-3 kap.).

5. Tresna tekniko komunak: 353/2013 Dekretua, maiatzaren 28koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Sozialari eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren gizarte-diagnostikoa egiteko tresnari buruzkoa (1-4 kap.) eta 385/2013 Dekretua, uztailaren 16koa, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresna onartzen duena (1-6 orr.).

6. Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko euskal sistema: Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea (1-51 art.), Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legea aldatzen duen azaroaren 24ko 4/2011 Legea (1-36 art.), Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzkoa maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretua (1-14 art.), Gizarte Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretua (1-24 art.), Gizarte-larrialdietarako laguntzen dekretua aldatzen duen urtarrilaren 17ko 16/2017 Dekretua (1-7 art.).

7. Gasteizko Udalaren Prestazio Ekonomikoen Programa arautzen duen Ordenantza (2017) eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuari lotutako udal prestazio ekonomikoa arautzen duen udal ordenantza (2017).

8. Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko marko juridikoa: 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babestekoa (1-68 kap.). 8/2015 Lege Organikoa, uztailaren 22koa, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duena.

9. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako laguntzaren marko juridikoa: 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia pertsonalaren sustapenerako eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen laguntzari buruzkoa (3-9 art.).

10. Genero-indarkeriaren kontrako babesaren marko juridikoa. 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko neurriei buruzkoa (1-44 eta 61-69 art.).

11. Erakundeen arteko koordinazioa, tratu txarren biktimei laguntza emateko: Etxeko tratu txarrak eta sexuindarkeria jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko erakundeen arteko II. akordioaren jardueraprotokoloa.

12. Gizarte-inklusioaren kontzeptu- eta arau-esparrua, diagnostikoa, printzipioak eta jarduera-eremuak (Gizarteratzeko IV. Euskal Plana, 2017-2021, 2, 3, 4, eta 5. kap.).

13. Etxerik gabekoak: kontzeptuak, kausak eta etxerik gabeko pertsonei laguntzeko euskal estrategiaren proposamena (Etxerik gabeko pertsonentzako euskal estrategia, 2018-2021, 2. eta 6. kap.).

14. Desgaituen eskubideei buruzko marko juridikoa. New Yorkeko 2006ko abenduaren 13ko Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioa berresteko tresna (1-34 art.).

15. EAEko adineko pertsonenganako tratu txar fisiko eta ekonomikoak prebenitu eta hautemateko prozedura (2015eko maiatza).

16. Zahartze Aktiborako Euskal Estrategia, 2015-2020. Kontzeptu- eta araudi-esparrua, planifikazio gerontologikoa eta estrategiaren printzipioak (3., 4. eta 5. kap.).

17. Adinekoen partaidetza soziala (IMSERSO). Gasteizko adinekoentzako zentro soziokulturaletako jardueren batzordeen partaidetza-esperientzia.

18. Arrisku- eta babesgabetasun-egoerak: definizioa eta larritasun-mailak, larritasunaren balioespena eta prozedura, Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udal- eta lurraldemailako gizarte-zerbitzuetan arrisku- eta desanparo-egoeren larritasuna balioesteko Balora tresnaren eguneraketa onesten duen 9ko 152/2017 Dekretuaren arabera.

19. Arrisku- eta babesgabetasun-egoeren larritasuna balioesteko tresna, eta beste zirkunstantzia batzuk balioesteko irizpide teknikoak, Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udal- eta lurralde-mailako gizarte-zerbitzuetan arrisku- eta desanparo-egoeren larritasuna balioesteko Balora tresnaren eguneraketa onesten duen 9ko 152/2017 Dekretuaren arabera.

20. Gurasotasun positiboa, gurasoen heziketa baliabide psiko-hezitzaile gisa eta erresilientzia familian. Gurasotasun positiboaren jardunbide egokien definizioa.

21. Genero indarkeriaren biktimei harrera egin eta laguntzeko Onartuz prozesua, Gasteizko Udalaren gizartezerbitzuetan.

22. Zaintza informalaren kontzeptua. Zaintzak zaintzailearen osasunean eta ongizatean dituen ondorioak. Zaintzeko premia duen pertsonen profila. EAEko zaintzaileen profila.

23. Koordinazio sozio-sanitarioa. Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoek, 2017-2020.

24. Gasteizko Udaleko Gizarte Politiken Saila, banaka, multzoka nahiz oro har biztanleria modu komunitarioan laguntza emateko programa eta baliabideak, eta haur eta familiei, adinekoei, genero-indarkeriaren biktimei eta ahultasun-egoeran dauden pertsonei laguntza ematekoak (definizioa eta hartzaileak).

25. Esku-hartze sozialaren etika.

26. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana.

27. Proiektuak genero-ikuspegiarekin kudeatzea.

28. Gizarte-hezitzailearen definizioa. Zereginak eta eskumenak.

29. Gizarte-hezitzailearen deontologia-kodea.

30. Gizarte-hezitzailearen zeregina gizarte-gaien arloko diziplina ugariko talde batean. Jarduera-eremuak.

31. Esku-hartze sozial komunitarioa.

32. Gizarte-hezitzailearen esku-hartzea haurren esparruan.

33. Gizarte-hezitzailearen esku-hartzea adinekoen esparruan.

34. Gizarte-hezitzailearen esku-hartzea gizarte-inklusioaren esparruan.

35. Laguntze soziala esku-hartze sozialean.

36. Gizarte-hezitzailea gizarteratu eta laneratzeko agente gisa. Esperientzia gazte atzerritarrekin.

37. Osasun mentala eta gizarte-inklusioa.

38. Pertsonengan zentratutako arreta integralaren eredua.

Web-orria: