Gestioko Teknikarien Eskalako (Psikologia Klinikoa/Osasun Psikologia) Orokorra lan-poltsa
Psikologia klinikoko psikologo espezialistako titulua edo psikologiako lizentzia/graduko titulua Osasun Psikologia Orokorreko masterrarekin.
a. Hamasei (16) urte beterik izatea eta nahitaezko erretirorako adina bete gabe izatea.
b. Titulu hauetakoren bat izatea, edo eskaera-orriak aurkezteko epea amaitu aurretik titulazio hori eskuratzeko modua izatea. Betebeharreko titulazioa: Psikologia klinikoko psikologo espezialistako titulua edo psikologiako lizentzia/graduko titulua Osasun Psikologia Orokorreko masterrarekin.
c. Eskaria behar bezala bete eta aurkeztea, eta prozesuan parte hartzeko tasak ordaintzea, deialdiko hirugarren oinarrian zehazten den legez.
d. Europar Batasuneko kide diren herrialdeetakoren bateko herritarra izatea; edo, Europar Batasunak hitzartu eta Espainiak berretsi dituen nazioarteko hitzarmenen arabera, langileen zirkulazioa askea den herrialderen bateko herritarra. Espainiako eta Europar Batasuneko estatuetako nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez banaturik ez badaude, bai eta euren ondorengoek eta ezkontidearenek ere, ezkontideak zuzenbidez banaturik ez badaude, baldin eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik goragokoak izan arren, euren menpe bizi badira. Era berean, aurreko paragrafoetan sartzen ez diren eta estatu espainiarrean egoiliarrak diren atzerritarrek har dezakete parte.
Hautatuak izanez gero, pertsona horiek egiaztatu egin beharko dute administrazioaren baimena daukatela izendapena-zereginak betetzeko, izendapena sinatu baino lehen.
e. Egin beharreko lanak egiteko gaitasun funtzionala iza tea. Edozelan ere, beti aplikatuko da Desgaitasuna daukaten pertsonen eskubideei eta haien inklusio sozialari buruzko Lege Orokorraren testu bategina (1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa). Lan poltsatik deituz gero, langileak gaitasun fisikoa eta psikikoa duela egiaztatu beharko du medikuaren ziurtagiria aurkeztuz edo osasun azterketa eginez. Baldintza hori betetzea ezinbestekoa izango da bitarteko funtzionario izendapena jasotzeko. Desgaitasun fisikoa edo psikikoa duten pertsonak gainerako lehiakideen baldintza berdinetan onartuko dira prozesuan, betiere egiaztatzen badute nahikoa gaitasuna dutela lan poltsari dagozkion lanpostuen zereginak betetzeko.
f. Diziplina espedientearen bidez aldenduta ez egotea administrazio publikoetatik edo autonomia erkidegoetako konstituzio edo estatutu organoetatik, eta ebazpen judizial baten ondorioz desgaikuntza absoluturik edo berezirik ez edukitzea enplegu edo kargu publikoak betetzeko, edo norbera aldendua edo desgaitua izan den funtzionarioen kidego edo eskalan sartzeko edo norbera aldendua edo desgaitua izan aurretik lan kontratudun gisa betetzen zituen eginkizunen parekoak betetzeko. Beste estatu batzuetako nazionalitatea dutenen kasuan, desgaituta edo pareko egoera batean ez egotea, eta diziplina zehapenik edo antzekorik ez izatea, bere estatuan enplegu publikora sartzea eragozten dionik.
g. Legezko desgaitasun edo bateraezintasun arrazoirik ez izatea.
Langileen Atarian inprimakia betez. https://gestionenplegu.ehu.es/jobsite_g/euskera/genericologin.jsp
Bide hau aukeratuz gero, eskatzaileak egiaztagiria eskuratu ahal izango du erreferentzia zenbaki batekin, bai eta tasak ordaintzeko ordainagiria ere.
Internetez aurkezten ez diren eskariak UPV/EHUko Erregistro Orokorraren bulegoren batean aurkeztu beharko dira:
UPV/EHUko erregistro bulegoen zerrenda eguneratuta daga UPV/EHUko idazkari nagusiaren 2018ko maiatzaren 21eko Erabakian, UPV/EHUko Erregistro bulegoen zerrenda eguneratua argitara ematen duena.