Eskolako atezaina
Gipuzkoa
— Lanpostuaren zeregin nagusia: Lanpostuaren zeregin nagusia eskoletako kontrol eta mantenu-lan orokorraz arduratzea da eta horretarako exijituko da bere titularrak ohiko bizitokia eskolan bertan egokituko zaion etxebizitzan finkatu dezala.
— Egiteko nagusiak:
— Ezarritako orduetan kanpoko ateak ireki eta ixtea.
— Eraikinaren eta bere elementuen egoera kontrolatzea, adibidez, leihoak, iturriak, argiak eta alarma.
— Erreaktantzia, pizgailu, lanpara, bonbilla, etengailu, fusible eta entxufeen mantenimendu elektrikoa.
— Megafoniaren muntaketak eta instalazio elektrikoak, eta ekipo elektrikoen konexioa.
— Sarraila eta burdineriazko era guztietako elementuak (eskulekuak, bisagrak...) konpondu edo ordezkatzea.
— Iturgintzako era guztietako elementuak (tangak, iturriak, hustubideak, pasoko giltzak) konpondu edo ordezkatzea.
— Berogailuko erregaiaren hornidura kontrolatzea eta uraren presioa eta tenperatura ere bai, eta horiek doitzea.
— Elementu metalikoak konpontzea. Hesiak, ateak, altzariak, patioko ekipamendua.
— Eroritako azulejuak jartzea, pitzadura edo zulo txikiak konpontzea.
— Lokalak moldatu eta egokitzea, ekipamendua garraiatuz eta ipiniz (arbelak, apalak, ...).
— Altzariak egokitzea (apalak erantsi, ateak aldatu, elementuak lotu...).
— Ikastetxeen mantenurako beharrezkoa den materiala hornitzea (materialak erosi eta eskolara eramatea).
— Kudeaketa txikiak egitea (Udala, Posta, HAZ, beste eskolak).
— Kristalak ordezkatzea.
— Barneko eta kanpoko azalera txikiak margotu, aurrez gainaldea lixatuta.
— Eskolako ordutegi barnean nahiz kanpoan publikoa zaindu eta atenditzea, ikastetxera joaten den langilea kontrolatuz eta beren eskariak atenditu eta informatuz.
Eskolatze ziurtagiria.
1, derrigorrezkoa.
a) Espainiako edo Europar Batasuneko kide den beste edozein Estatuko nazionalitatea edukitzea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera, langileen zirkulazio askea aplikagarri zaion Estaturen bateko nazionala izatea.
Era berean, espainiarren nahiz Europar Batasuneko Estatukideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude, eta baita ere haien ondorengoek eta ezkontidearenek ere, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude eta hogeita bat urtetik beherakoak edo adin horretatik gorako mendekoak badira. Hori guztia enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legeko Testu Bategineko 57. artikuluan esaten dena kontuan hartuz, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako ED bitartez onartua.
b) 16 urte beteta edukitzea eta, hala badagokio, derrigorrezko erretiroaren gehienezko adina ez gainditzea.
c) Prozesu bakoitzean parte hartzeko dagokion titulazioa edukitzea edo titulazio hori lortzeko eskubideak ordainduta edukitzea. Atzerriko titulazioen kasuan, haien homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.
d) Elbarritasunen bat dutenentzat erreserbatutako plazetarako lehiatzen direnek baldintza hori aitortua izan beharko dute, hau da, % 33ko edo gehiagoko elbarritasun maila dutela, eskumena duen Administrazioko organoak emana.
e) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea. Alderdi hau bere garaian egiaztatu beharko da, dagozkion hautaketa-probak eta beharrezko azterketa medikoa gaindituz, Udalak horretarako ezarrita dituen zerbitzuetan.
Hautaketa prozesua egiten ari diren bitartean dagokion Epaimahai Kalifikatzaileak beharrezko dela irizten badio, elbarritasunen bat dutenentzako erreserbatutako kupoaren bidetik parte hartzen duten izangaiei mediku proba eta azterketa zehatz batzuk egitea eskatu ahal izango du. Proba eta azterketa horiek, hartarako izendatutako aditu-aholkulariek egingo dituzte izangaiak aurkeztu direneko deialdiko plazetan ohi diren jardunak gauzatzeko baldintza hori betetzen duten ala ez egiaztatzearren, hautaketa prozesua bukatu arte itxaron beharrik gabe.
f) Espediente diziplinarioaren bitartez Herri Administrazioeztako edozein zerbitzutik edo Autonomia Erkidegoetako Konstituzio edo Estatutu-organoetatik kanporatua ez izana, eta erabaki judizialaren bitartez enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen gorputz edo eskalarako edo langile laboralen kasuan burutzen zituzten antzeko zereginak betetzeko kanporatuta edo gaitasungabetuta egon ondoren desgaikuntza osoa edo berezia ez edukitzea. Beste estatu bateko nazionala izanez gero, desgaikuntzazko edo horren pareko egoeran ez egotea eta bere Estatuan baldintza beretan enplegu publikoan sartzea eragotziko dion zigor diziplinario, penal edo antzekoren batean sartuta ez egotea.
g) Adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan aritzeko, bete beharreko baldintza izango da sexu - askatasun eta sexu - ukigabetasunaren aurkako delituagatik epai irmo batek sekulan kondenatua ez izana, Adingabearen Babes Juridikoaren urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluko 5. atalean aurreikusitako terminoetan, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistemaren Aldaketari buruzko uztailaren 28ko 26/2015 Legeak erantsia (2015eko uztailaren 29ko 180 zenbakiko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak egindako ezezko ziurtagiria aurkeztuz egiaztatu beharko da alderdi hori.
Izangaiek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintza horiek, eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen beteta eduki beharko dituzte, horiek egiaztatzeko prozedura-fasea zein izango den kontuan hartu gabe.
Irungo Udalaren S@C Administrazio Elektronikoaren atarian erabilgarri dagoen formulario elektronikoan ere aurkeztu ahal izango dira eskari-orriak.
Gai Komunen ariketarako zerrenda
— Mendekoen Azpieskala (E)
1. blokea: estatuaren eta EAE-aren antolakuntza.
1. gaia. 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa (Atariko titulua, eta I eta III tituluak).
2. gaia. Euskadiko Autonomia Estatutua, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa (Atariko titulua eta II. titulua).
2. blokea: toki araubidea.
3. gaia. Apirilaren 2ko 7/1985 2 Legea, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena (I, II eta V. tituluak).
4. blokea: enplegu publikoa.
4. gaia. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako ED): 8-13 art.; 14-30 art.; 52-54 artikuluak.
Gai espezifikoei buruzko ariketarako zerrenda
— Mendekoen Azpieskala (E).
1. gaia. Toki Administrazioaren eskumenak Hezkuntzan.
2. gaia. Ikastetxeetako pertsona bakarreko organoen eta organo kolektiboen egitekoak. Ordezkaritza Organo Gorena, Zuzendaria, Ikasketa Burua, Idazkaria.
3. gaia. Gurasoak eta ikasleak: eskubideak eta betebeharrak. Ikasleen Guraso Elkarteak: Helburuak.
4. gaia. Iturgintza, zurgintza (egurra eta metalikoa), elektrizitate, pintura eta berokuntzan oinarrizko ezagutzak.
5. gaia. Erremintak: motak eta erabilerak.
6. gaia. Laneko Arriskuen Prebentzioan oinarrizko kontzeptuak. Larrialdi planak: oinarrizko kontzeptuak eta atezainaren rola.
7. gaia. Datu pertsonalak babesteari buruzko oinarrizko ezagutzak.