Erdi-mailako prebentzio teknikaria (Ergonomia)
Araba/Álava
Ikus eskaintzari lotutako lanpostuari dagokion katalogoa, eskaera honetan
Titulazioa: Unibertsitate-gradua eta laneko segurtasun eta osasuneko masterra, edo Diploma edo goi mailako prestakuntza lan-arriskuen alorrean (espezialitatea: ergonomia eta psikosoziologia), 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera
Bolonia aurreko erreferentziak: Erdi-mailako unibertsitate-titulua edo baliokidea, edo goi-mailako prestakuntza Laneko Arriskuetan, Ergonomia, Psikosoziologia espezialitatean, 39/1997 EDaren xedatutakoaren arabera.
3. hizkuntza eskakizuna
2.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako espainiar nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen arabera langileen joan-etorri librea aplikagarri zaion herrialderen batekoa izatea.
Orobat parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetakoren bateko hiritartasuna dutenen ezkontideek —zuzenbidez banatuta ez badaude—, baita haien ondorengoek nahiz ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira.
2.2. Eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik hamasei (16) urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako adinera iritsia ez izatea.
2.3. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako dena delako lanposturako eskatzen den titulazio akademiko ofiziala edukitzea edo hura eskuratzeko ordaindu beharrekoa ordainduta edukitzea, eta lanpostu bakoitzaren berariazko oinarrietan adierazitako gainerako betekizunak ere betetzea. Deialdi honen berariazko oinarrietan lanpostuetan sartzeko aipatzen diren titulazioak gaur eguneko ziurtagiri-sistemaren araberakoak dira, hau da, Bolonia ereduaren araberakoak.
Beste titulazio hauek ere onartuko dira: baliokide edo homologatutzat jotakoak, akademikoki eta profesionalki onartutakoak, edo gradu titulua ematen duen unibertsitatearentzat kidekoak direnak.
Bolonia aurreko titulazioak. A taldeko lanpostuetara sartzeko baliozkotzat joko dira lizentziak, eta A2 azpitaldeko lanpostuetara sartzeko, diplomak, dagozkien berariazko oinarrietan ezarritakoari jarraituz.
2.4. Dosier zigortzaileren bat dela medio administrazio publikoen zerbitzutik baztertua ez izatea, eta funtzio publikoak betetzeko gaitasungabetua ez egotea.
2.5. Zereginak burutzeko gaitasun funtzionala edukitzea, eta lanpostuari dagozkion zereginak egitea galaraziko lukeen osasun arazorik ez edukitzea. Laneko Osasunaren Atalak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren arabera.
2.6. Lanpostuen hizkuntza-eskakizuna (euskara). Hizkuntza-eskakizuna betetzeko data igaroa duten lanpostuetarako izangaiek Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatua ez badute, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko hautatze-prozesuaren barruan deitzen diren probak gainditu beharko dituzte, edo egiaztatua dutela nahiz salbuetsita daudela adierazten duen ziurtagiri ofiziala aurkeztu. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatua dutenen kasuan, deialdiko lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko lehen proba baino lehenagokoa izan beharko da egiaztatua duten hizkuntza-eskakizun horren data. “Eskaintza” eranskinean zehazten da zenbat lanpostutan egiaztatu behar den dagokion hizkuntza-eskakizunak eskatzen duen maila. Ordezkapenak egiteko kontratazio-zerrendak osatzeaz diharduen 14 oinarrian ezarritakoaren ondorioetarako ez bestetarako, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak ez gainditzeak ez du hautatze-prozesutik kanpo uztea ekarriko.
2.7. Hutsik dauden lanpostuen jabe izango direnak hautatzeko lehiaketa, oposizio eta oposizio- lehiaketetan parte hartu ahal izateko Gasteizko Udalak finkatuak dituen tasak ordaintzea —zein titulazio taldetarako lehiatzen den, horri dagokiona—, eskabideak aurkezteko epearen barruan.
2.8. I. T. Txartelak. Horiek egiaztatzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdiaren iragarkia BOEn argitaratzen denetik kontatzen hasita, bai lanpostuan bai kontratazio-zerrendetan sartzeko. IT txartelen kasuan, ziurtagiri horiek jaulkitzen dituen entitatearen webgunean informazio hori on line kontsultatzeko aukera ematen duen “gako publikoa” eman beharko diote izangaiek Funtzio Publikoaren Sailari, epaimahaiak hala eskatzen dielarik eta eskatzen dien moduan.
2.9. Barne-sustapeneko txandan parte hartu ahal izateko, funtzionarioek berariazko betekizun hauek bete behar dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako: zerbitzu aktiboan egotea; Gasteizko Udalaren zerbitzuan karrerako funtzionario gisa bi urte beteta izatea bere eskalan eta taldean; sartu nahi duen eskalarako behar den titulazioa eduki eta gainerako betekizunak betetzea; epai irmoa dela bide jarduera publikorako ezgaitua ez izatea; diziplina zigor irmoa dela bide zerbitzutik baztertua ez izatea, edo funtziorik gabe utzia ez izatea.
2.10. Txanda irekian desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanpostuetarako lehiatzen direnek bete beharreko berariazko betekizunak: eskabidean erreserbaz baliatu nahi dutela adierazteaz gain, ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasuna izan beharko dute —horretarako eskumena duen administrazio-organoak hala aitortua— eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik.
Adimen-desgaitasuna duten pertsonek ezaugarri hori aipatu beharko dute oharren atalean, horrelako desgaitasunetarako gordetako lanpostuetarako lehiatu ahal izateko. Lanpostu bakoitzaren eranskinean zehazten da zenbat lanpostu gordetzen diren txanda horretan. Laneko Osasunaren Atalak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren, desgaitasunaren eta minusbaliotasun mailaren arabera.
2.11. Izangaiek txanda bakarrean parte ahalko dute, edo txanda irekian (arrunta eta desgaituentzakoa) edo barne-sustapenean.
Hautatze probetan parte hartu nahi dutenek udalaren web-orrian dagoen eskabide elektronikoaren bitartez izapidetu beharko dute
Orobat egin ahal izango da herritarrei laguntzeko bulegoetan eta 010 (945 161100) telefonoaren bitartez.
Halaber, estatuko administrazio orokorraren, autonomia erkidegoaren edo tokian tokiko administrazioaren mendeko edozein administrazio organoren bidez aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Postetxeetan eta Espainiak atzerrian dituen kontsulatuetako eta ordezkaritza diplomatikoetako bulegoetan ere aurkeztu ahalko dira.
IKASGAI OROKORRAK
1. Espainiako 1978ko Konstituzioa: Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak. Eskubide eta betebeharrak (10. artikulutik 52.era).
2. Estatuaren lurralde-antolakuntza. Autonomia-erkidegoak: Ezaugarriak, eraketa eta antolaketa. VIII. titulua (37. artikulutik 158.era).
3. Euskadiko Autonomia Estatutua. I. titulua. Euskal Herriaren eskumenak (10. artikulutik 23.era). II. titulua. Euskal Herriaren aginteak (24. artikulutik 34.era).
4. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: Udalerriko auzotarren eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak (43. artikulutik 45.era).
5. Kode Zibila: Espainiako antolamendu juridikoaren iturriak, arau juridikoen aplikazioa, arau juridikoen eta nazioarteko zuzenbide pribatuko arauen eraginkortasuna (1. artikulutik 12.era).
6. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Udal errolda, Auzotarren eskubideak eta eginbeharrak (15. artikulutik 18.era).
7. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Toki-erakundeetako langileak (89. artikulutik 104.era).
8. 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. II. titulua. Udalerria (11. artikulutik 19.era). X. titulua. Biztanle-kopuru handiko udalerriak (121. artikulutik 137.era).
9. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Funtzionario izaera lortzea eta galtzea (60. artikulutik 68.era); funtzionarioen administrazio-egoerak, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen arabera. V. kapitulua (59. artikulutik 68.era).
10. Enplegu publikoa: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Langile motak eta Enplegatu publikoen eskubideak (8. artikulutik 20.era). Enplegatu publikoen eginbeharrak eta Jokabide-kodea (52. artikulutik 54.era).
11. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Denboradimentsioa. Epe-mugak eta epeak (29. artikulutik 33.era). Administrazio-egintzak eta egintzen eraginkortasuna (34. artikulutik 52.era).
12. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoa. Sektore publikoko kontratuak: kontratu motak (12. artikulutik 24.era).
13. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoa. Sektore publikoko kontratuak: Itunaskatasuna eta kontratuen -gutxieneko edukia, kontratuaren zuzentasuna eta forma (34. artikulutik 37.era) Kontratuaren aldeak: kontratazio organoa (61. artikulutik 64.era), enpresarien jarduteko gaitasuna eta kaudimena (65. artikulutik 71.era).
14. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea. III. kapitulua Eskubideak eta betebeharrak (14. artikulutik 29.era) V. kapitulua Langileak kontsultatzea eta langileen partaidetza (33. artikulutik 40.era). Gasteizko Udalaren Laneko Arriskuen Prebentzio Plana (2017ko bertsioa).
15. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (gerora 3/2012 Legeak aldatua). Zioen azalpena, atariko titulua eta I. tituluko I. kapitulua; eta Gasteizko Genero Berdintasunerako IV. Plana (2018-2021): Xedea, printzipio bideratzaileak, indar-ideiak, erronkak.
16. 2016/679 Erregelamendua (EB), datuak Babesteko erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena: I. kapitulua - Xedapen orokorrak, II. kapitulua - Printzipioak, III. kapitulua - Interesdunaren eskubideak.
17. Gardentasuna. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeko Bideari eta Gobernu Onari buruzkoa. Hitzaurrea, Aplikazio-eremu subjektiboa (1. artikulutik 4.era); Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea (12. artikulutik 22.era). 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa VI. titulua - I. kapitulua (47. artikulutik 61.era).
18. Gasteizko Udalaren antolakuntza politikoa. Organoak eta funtzioak Gasteizko Udalaren administrazioantolakuntza. Organigrama.
19. Gasteizko udalerriaren ezaugarriak, lurraldekoak eta sozio-demografikoak. Gasteizko Udalaren kultur eta kirol ekipamenduen mapa.
20. Herritarrentzako Arreta. Herritarrei arreta emateko bideak (udal webgunea, 010, herritarrentzako postontzia, herritarrei laguntzeko bulegoak, udal erregistroa, arreta espezializatuko bulegoak) 2014/5/14ko ALHAO, 53. zk.
21. Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoa: kontzeptua, ezaugarriak eta zerbitzuak. Identifikatzeko eta sinatzeko baliabide digitalak. Gasteizko Udalaren Administrazio Elektronikoari buruzko Ordenantza (22. artikulutik 24.era).
22. Herritarren parte-hartzea. Parte hartzeko organoak eta bideak. Herritarren Partaidetzari Buruzko Arautegi Organikoa Gasteizko Udalean 2017/3/1eko ALHAO, 25. zk.
BERARIAZKO IKASGAIAK
1. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea eta gerora izandako aldakuntzak.
2. Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onetsi zuen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretua, eta gerora izandako aldakuntzak.
3. Urtarrilaren 30eko 171/2004 Errege Dekretua, zeinen bitartez enpresa-jardueren koordinazioaren arloko laneko arriskuen prebentzioaren azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 24. artikulua garatu baitzen. Eraikuntzaobretako koordinazioa.
4. Norbera babesteko ekipoen erabilera. Norbera babesteko ekipoen kontzeptua eta erabiltzeko lehentasuna, lanean. Norbera babesteko ekipo-motak. Europako merkatu bakarreko araudia, norbera babesteko ekipoak diseinatu eta merkaturatzeari dagokionez. Maiatzaren 30ko 773/1997 Errege Dekretuaren aplikazioa. Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalaren gida teknikoa, 773/1997 Errege Dekretuari dagokiona.
5. Arriskuak lantokietan: Lantokietako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenei buruzko apirilaren 14ko 486/1997 Errege Dekretua eta Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalaren gida teknikoa, lantokiak erabiltzeari dagozkion arriskuen ebaluaziorako eta prebentziorako.
6. Segurtasun-seinaleztapenaren kontzeptuak eta betebeharrak. Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko seinaleztapenari buruzko apirilaren 14ko 485/1997 Errege Dekretua eta Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalaren gida teknikoa, laneko segurtasunari eta osasunari buruzkoa.
7. Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Erakundea. Egitura organikoa, funtzioak eta eskumenak.
8. Laneko eta gizarte-segurantzako ikuskaritza. Eskumenak eta funtzioak.
9. Laneko arriskuen prebentzioaren alorreko erantzukizunak eta zigorrak: erantzukizun administratiboak eta beste maila batekoekiko bateragarritasuna. Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legea.
10. Laneko segurtasuna. Kontzeptua, definizioa eta helburuak. Segurtasun-teknikak. Kontrol aktibo eta erreaktiboak. Istripu-arriskuaren analisi eta ebaluazio orokorra. Babes kolektiboa. Banakoen babesa. Berariazko istripu arriskuen analisia, ebaluazioa eta kontrola. Hondakin toxiko eta arriskutsuak.
11. Higiene industriala. Kontzeptua eta helburuak. Gai kimikoak. Laneko toxikologia. Eraginpean egotearen ebaluazioa. Eraginpean egotearen kontrola, printzipio orokorrak. Berariazko legedia. Gai fisikoak: motak, ezaugarriak, eraginak, ebaluazioa eta kontrola. Gai biologikoak: motak, ezaugarriak, eraginak, ebaluazioa eta kontrola.
12. Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua. Kontzeptua, definizioa eta helburuak. Ingurumen baldintzak. Lanpostuen taxuketa eta diseinua. Lan-zama fisikoa. Lan-zama mentala. Estresa. Bortizkeria lan ingurunean. Faktore psikosozialak. Faktore psikosozial kaltegarrien eraginak.
13. Laneko medikuntza. Kontzeptua eta helburuak. Oinarrizko osasun unitatea. Lan epidemiologia. Lanean jatorria duten patologiak. Osasun zaintzaren ezaugarriak. Antolakuntza eta behar diren baliabideak. Laneko mediku-azterketa motak. Osasunaren sustapena enpresan. Osasun-plangintza eta informazioa.
14. Lan-istripuak: kontzeptua eta helburuak. Motak eta sailkapena. Lan-istripuen ikerketa. Helburuak, metodologia eta lan-istripuen ikerketaren txostena. Istripuen ikerketa, kausen zuhaitzaren metodoaren bitartez.
15. Arriskuen ebaluazioa: arriskuen ebaluazioaren kontzeptua; ebaluazioaren faseak; aldez aurreko datu-bilketa. Arrisku-ebaluazioen motak eta bakoitzaren ezaugarriak. Arriskuaren kuantifikazioa. Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalaren metodoa eta William Fine metodoa.
16. Laneko arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia integratzeko jarraibideak (arriskuak ebaluatzea).
17. Osalanen gida, prebentzio-zerbitzuek lipoatrofia erdizirkularra egokitzen delarik esku hartzeko.
18. Pertsona bereziki sentiberak. Gerora sortutako ezintasunengatiko birkokapenak eta bigarren jarduera arautzeko barne-araudiaren xedapenak, Gasteizko Udalean. Gasteizko Udaleko amatasuna babesteko protokoloa.
19. Larrialdi- eta babes-planak udal-eraikinetan. Ebakuazioa. Larrialdi eta ebakuazio seinaleztapena. Detekzio eta alarma sistemak. Suteak itzaltzeko sistemak. Larrialdi simulakroak.
20. Informazioa eta prestakuntza, prebentzioaren ikuspuntutik. Prestakuntza diseinatzea: beharrak antzematea, prestakuntzaren helburuak, ebaluazioa eta antolamendu-ikaskuntza.
21. Ergonomia. Definizioa, helburuak eta arrisku ergonomikoen motak. Lanaren analisi ergonomikoaren etapak. Lan-baldintzak ebaluatzeko metodoak.
22. Lanaren egituraketa. Antolakuntza materiala, tenporala eta soziala.
23. Lanpostua diseinatzea. Oinarrizko betekizunak. Lan-sistemak diseinatzeko ergonomia-printzipioak.
24. Zamak eskuz manipulatzea. 487/1997 Errege Dekretua. Gida teknikoa. Arrisku-faktoreak identifikatzea: altxatzea, garraiatzea, bultzaka edo arrastaka eramatea, pertsonak mugiaraztea.
25. Lantokian hartzen den jarrera. Oinarrizko posizioak. Ebaluazio-metodoak. OWAS, REBA patologien prebentzioa. Biomekanika.
26. Mugimendu errepikakorrak: muskulu- eta hezurdura-nahasmendu errepikakorrak. Ebaluatzeko metodoak. sortzen dituzten arazoak, kausa-faktoreak eta ebaluazio-metodoak. Lan errepikakorrak eta OCRA. Prebentzio-neurriak.
27. Lanak, PVDekin. 488/1997 Errege Dekretua. Lanpostuak egokitzea. Gida teknikoa.
28. Lan-estresa. Azaltzeko ereduak, arrisku psikosozial berriak eta ondorioak. Estresa azaltzen duten ereduak. Laneko estres-sortzaile psikosozialak. Goraka ari diren arrisku psikosozialak. Estres kronikoa. Burnout. MBIrekiko erreferentziak. Prebentziorako eta aurre egiteko estrategiak.
29. Arrisku psikosozialen ebaluazioa. Teknika kuantitatibo eta kualitatiboak. Arrisku psikosozialak ebaluatzeko metodologia: FPSICO 3.1 INSHT.
30. Arrisku psikosozialak ebaluatzeko metodologia: Kopenhageko galdetegi psikosoziala eta gaztelaniazko egokitzapena. Beste metodologia batzuk: RED-WONT, DECORE.
31. Prozesu psikosozialak lanean: interakzioa, trukea, lidergoa, lidergo-estiloak. Lidergoa eta taldea antolakuntzan. Antolakuntza-giroa.
32. Faktore psikosozialen eragina absentzia-jokabideetan: sektore publikoaren berezitasunak.
33. Laneko jazarpen psikologikoa. Definizioa eta ezaugarriak. Gasteizko Udalaren lan- eta sexu- jazarpenaren eta jazarpen sexistaren edo sexu-arrazoizkoaren aurkako prebentzio- eta jardute-protokoloa.
34. Lanaren zama mentala. Definizioa. Dimentsioak. Azalpen-ereduak eta ondorioak. Zama-egoerak, ebaluaziometodoak eta prebentzioa.
35. Gatazka eta horren kudeaketa laneko testuinguruan. Kudeaketa-motak. Negoziazioa. Bitartekaritza (bitartekaritzaren prozesua). Gora egitearen prebentzioa.
36. Giroak eta antolakuntza-egiturak. Elementuak. Giroaren eta organizazioaren arteko erlazioak. Taldekohesioa lantaldeetan.
37. Antolakuntza osasungarria eta enplegatu osasuntsuak eta erresilenteak. Antolakuntza-estrategiak eta banakoak.
38. Elkarrizketa ikerketa eta esku-hartze psikosozialean. Motak: hasierakoa, egituraketa, helburua.