Enpresako Erizaina
Gipuzkoa
Lanpostuaren misioa.
Lanetik eratorritako patologien prebentziorako osasuna zaindu eta sustatzeko jardueretan laguntzea, udalaren eta erakunde autonomoen langileen osasun indibidual zein kolektiboa zaintzea eta kontrolatzea eta laguntza-medikuntza egitea eta lanaldian gaixotzen diren langileei laguntzea.
Lanpostuaren eginkizun nagusienak.
— Udalean osasuna prebenitzeko eta zaintzeko plan eta jardueren elaborazioan parte hartzea, prebentzioari lotutako gainerako profesional edo organoekin koordinatuta eta haiekin elkarlanean, lan-baldintzak hobetzeko xedearekin.
— Laneko medikuari eta Prebentzioko teknikariari laguntzea zerbitzuaren urteko aurrekontu-aurreikuspena egiten.
— Osasun-laguntzako eta lehen laguntzetako/larrialdietako laguntza ematea bere diziplina-eremuan.
— Laneko medikuari laguntzea, batetik, gaixotasun arruntetik edo lan-istriputik eta gaixotasun profesionaletatik eratorritako aldi baterako ezintasun-egoerak jarraitzen eta aztertzen, lan-arriskuekiko harremana identifikatzeko soilik, eta, bestetik estatistikak (indizeak) eta azterlanak egiten, lantokietan ager daitezkeen osasun-arriskuak atzemateko. Osasunaren zaintza kolektiboa.
— Aldi baterako ezintasunaren izapide burokratikoen administrazio-Kudeaketa eraginkorra egitea.
— Hainbat egoeratan (hasieran, aldian behin, lanpostuz aldatzean, zereginak arrisku berri batzuekin berresleitzean, aldi baterako ezintasun-egoera luze baten ostean lanean berriz hastean, edo egokitzat jotzen diren beste egoera batzuetan) osasun-azterketak (osasunaren zaintza indibiduala) egiteko probak egitea.
— Urteko azterketak edo azterketa espezifikoak eta txertaketa-kanpainak egiten eta antolatzen laguntzea.
— Lanpostuen lan-baldintzei buruzko azterlan eta ebaluazioak egiten eta arriskuak deuseztatu eta murrizteko prebentzio-neurriak ezartzen laguntzea, horretarako proposamenak eginez.
— Lan Osasunari buruzko administrazio-alderdiak kudeatzea, giza baliabideen departamentuari, hainbat sailetako arduradunei, eta lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutualitateei dagokienez, eta horiek guztiek dagozkien erakundeetan eskatzen dituzten izapidetzeak egitea.
— Lan-osasunarekin zerikusia duten informazio- eta prestakuntza-kanpainetan parte hartzea eta laguntzea. (lehen laguntzei eta kanpo-desfibriladore automatikoei buruzko ikastaroak).
— Bere diziplinaren eremuan, prebentzioarekin lotutako profesional eta batzorde guztiei laguntzea. (Segurtasun eta Osasun Batzordea).
— Agindutako eginkizun guztiak betetzea, baldin eta lanpostuaren erantzukizun-mailarekin bat badatoz.
Osasun Laguntzaile Teknikoaren titulua edo Erizaintzako unibertsitate diploma edo Gradua izatea Lanaren Erizaintza Espezializazioan.
Euskarako 3. hizkuntza-eskakizunaren jabe izatea (edo altuago bat).
a) Espainiako naziotasuna edukitzea. Horrez gain, esku hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estaturen bateko naziotasuna edukiz gero, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzen zaion estatu batekoa izanez gero.
Halaber, Europar Batasuneko estatuetako naziotasuna dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
b) 16 urte beteak edukitzea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin maximoa pasa gabea.
c) Osasun Laguntzaile Teknikoaren titulua edo Erizaintzako unibertsitate diploma edo Gradua izatea Lanaren Erizaintza Espezializazioan.
Atzerriko titulazioaren bat izanez gero, titulu horren homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria eduki beharko da.
d) Euskarako 3. hizkuntza-eskakizunaren jabe izatea (edo altuago bat). Baldintza hau dagokion ziurtagiriaren bidez edo oposizio-garaian horretarako egingo den frogaren bidez egiaztatuko da.
e) Errenteriako Udalaren ordenantza-fiskaletan adierazitakoaren arabera, hautaketa-prozesuan parte hartzeko tasa ordaintzea, laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera.
f) Lanpostuaren beraren eginkizunak normal betetzea galaraziko lukeen eritasunik eta tatxa fisikorik nahiz psikikorik ez edukitzea. Egoera hori bere garaian egiaztatu beharko da Enpresako Medikuntza Zerbitzuak bakoitzari egingo dion osasun azterketaren bidez.
g) Diziplina-espediente batez edozein herri administrazio edo autonomia erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako gaitasungabetzea erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo desgaituak izan diren lanpostuko antzerako eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko nazionala izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina zehapenik edo baliokiderik ere, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
h) Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.
Telematikoki aurkeztu ahal izango dira Errenteriako Udalaren erregistro elektronikoan.
Eskaerak, behar bezala beteta, Errenteriako Udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztuko dira.
Eskabideak, halaber, aurkez daitezke Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan aipatutako administrazio publikoetako erregistroetan, guztiz indarrean sartzen den arte Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikulua.
ZATI OROKORRA
1. 1978ko Konstituzioa: I. Titulua II. Kap. Eskubide eta askatasunak, IV. Kap. Askatasunaren eta oinarrizko eskubideen gaineko bermeak eta V. Kap. Eskubideak eta askatasunak etetea.
2. 1978ko Konstituzioa: VIII. Titulua I. Kap. Printzipio orokorrak, II. Kap. Toki-administrazioa eta III. Kap. Autonomia-erkidegoak.
3. 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena. Atariko titulua.
4. Euskal Herriaren Autonomia Estatutua. Euskal Herriaren eskumenak. II. Titulua Euskal Herriaren aginteak.
5. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearena. Atariko titulua, Xedapen orokorrak.
6. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearena. I. titulua I. Kap. Jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua eta II. Kap. Administrazio-prozeduran interesdunek beren burua identifikatzea eta sinatzea.
7. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearena. II. Titulua I. Kap. Jarduera-arau orokorrak eta II. Kap. Epe-mugak eta epeak.
8. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Atariko titulua I. Kap. Xedapen orokorrak.
9. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. I. titulua I. Kap. Administrazio-antolaketa eta II. Kap. Ministerioak eta haien barneko egitura.
10. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. I. titulua III. Kap. Lurralde-organoak.
11. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. V. titulua I. Kap. Jardun-araubidea, II. kap Administrazioen arteko harremanak.
12. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. VIII. titulua Toki-ogasunak.
ZATI ESPEZIFIKOA
1. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legea: atariko titulua, II. kapitulua: Sektore publikoko kontratuak.
2. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legea: II titulua I kapitulua: Kontratazio organoa. Bigarren liburua, I titulua, I kapitulua, I sekzioa.
3. 31/1995 Legea, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa: osasuna zaintzea.
4. 31/1995 Legea, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa: langileen kontsulta eta parte-hartzea. Ordezkaritza espezializatua: prebentzioko ordezkariak. Segurtasun eta Osasun Batzordea.
5. 31/1995 Legea, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa: arriskuak ebaluatzea.
6. Langileen prestakuntza lan osasuneko gaietan.
7. Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua: 39/1997 Errege Dekretua.
8. Lantokietako segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak. 486/1997 Errege Dekretua.
9. 306/1999 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko prebentzio zerbitzuen osasun jarduerak arautzen dituena. Prebentzio zerbitzuen osasun jarduerarako baldintzak eta baliabideen antolakuntza. Prebentzio zerbitzu propioek bete beharreko baldintzak.
10. Enpresako OLT/EUD-ren zereginak eta egitekoak.
11. Historia kliniko-laborala. Bildu beharreko datuak eta horien zeregina.
12. Lan arriskua. Definizioa. Lan arriskua eragin dezaketen agente motak.
13. Lan istripuak. Definizioa. Estatistika indizeak. Lan istripuen barruko partea eta parte ofiziala. Jakinarazi, bete eta igortzea. Laneko gertakaria. Balorazioa eta tratamendua.
14. Laneko gaixotasuna. Gaur egungo legedia. Laneko gaixotasun berriak sartzeko aurreikuspenak.
15. Lanarekin zerikusia duten gaixotasunak.
16. Lanerako ezintasunak. Modalitateak Gizarte Segurantzaren barruan.
17. Lehen, bigarren eta hirugarren mailako prebentzioa zer den lan osasunaren alorrean.
18. Osasunaren sustapena. Definizioa. Helburuak. Estrategiak.
19. Adizioak eta lana.
20. Txertoak lan munduan.
21. Arrisku fisikoak: zarata. Martxoaren 10eko 286/2006 Errege Dekretua, langileak zaratarekiko esposizioari lotutako arriskuetatik babesteko.
22. Arrisku fisikoak: zamak eskuz maneiatzea. Apirilaren 14ko 487/1997 Errege Dekretua, segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ezartzen dituena, kargak eskuz manipulatzeak langileei ekar diezazkiekeen arriskuei buruzkoak (dortsolunbarrak bereziki).
23. Datuak ikusteko pantailekin egindako lana. Apirilaren 14ko 488/1997 Errege Dekretua, segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ezartzen dituena, datuak bistaratzeko pantailak dituzten ekipoekin lan egiteari buruzkoak.
24. Arrisku biologikoak. Maiatzaren 12ko 664/1997 Errege Dekretua, langileak lanean agente biologikoekiko esposizioari lotutako arriskuetatik babestekoa.
25. Laneko asma. Osasun zaintza berezirako protokoloa.
26. Bulegoetako langileen lan-arriskuak.
27. Estolda sareetako mantentze langileen lan arriskuak.
28. Zentro gerontologikoetako zaintzaileen lan arriskuak.
29. Laneko dermatosiak. Definizioa. Sailkapena eta prebentzio neurriak.
30. Bereziki sentiberak diren langileen lan-arriskuak.
31. Laneko estresa. Estresak eragindako patologiak.
32. Ikusmenaren kontrola. Audiometriak. Espirometriak.
33. Hipertentsio arterialaren prebentzioa. Jarduera plana.
34. Gehiegizko pisuaren eta obesitatearen prebentzioa. Jarduera plana.
35. Hiperlipidemien prebentzioa. Jarduera plana.
36. Zerbikalgia, dorsalgia eta lunbalgien prebentzioa. Jarduera plana.
37. Lan ordutegiak eta txandak.
38. Larrialdi eta hustuketa plana.
39. Lehen sorospenak enpresan. Antolamendua. Botikina.
40. Lehen sorospenak enpresan. Erreanimazio kardio pulmonarra (EKP).
41. Lehen sorospenak enpresan. Odol jarioak eta shocka, erredurak, traumatismoak, ziztadak eta hozkadak.
42. Mediku datuen konfidentzialtasuna Laneko Osasun Zerbitzuan. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
43. 191/2002 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Egitura eta Jarduerarako Araudia onartzeko dena.
44. Gizarte Segurantzako lan istripuetako eta lanbide gaixotasunetako mutuak. Mutuek lan arriskuen prebentzioan betetzen duten zeregina.
45. Estatistika. Kontzeptu orokorrak. Lan munduan aplikatzea.
46. Lanuztea. Arrazoiak eta ondorioak. Bilakaeraren eta jarraipenaren adierazleak.
47. Errenteriako Udalean Hizkuntza Ofizialen erabilera Normalizatzeko Plana. VI Plangintzaldia (2018-2022), 2018ko abenduaren 18an onartua.
48. Errenteriako emakume eta gizonen arteko berdintasun plana 2013-2016.