Diruzain bat bitarteko fun­tzionario gisa hauta­tzeko deialdia.

2018/01/12 - 2018/01/25
Inprimatu
Eibar
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
EIBARKO UDALA
Lehiaketa:
Diruzain bat bitarteko fun­tzionario gisa hauta­tzeko deialdia.
Lanpostua:
Diruzaina
Plaza-kopurua:
Lan-poltsa
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:

Lanpostuaren zereginak hauek dira:

Udal diruzain­tzari esleitutako eginkizuna antola­tzea, zuzen­tzea eta gainbegira­tzea, 1174/1987 Errege Dekretuaren 5. Eta 6.2. artikuluei jarraituz: «Toki erakundearen fun­tsak, baloreak eta ondasunak erabil­tzea eta zain­tzea, indarreko lege-xedapenek ezarritakoaren arabera, eta diru-bilketa zerbi­tzuaren zuzendari­tza.»

Lanpostuaren oinarrizko fun­tzioak:

— Indarreko araudien lege-xedapenek ezarritakoari jarraituz Erakundearen funts eta balioei dagozkien kobraketa eta ordainketak egitearen kudeaketa antola­tzea eta zuzen­tzea eta baimen­tzea (Ordainketa Agin­tzailearekin eta Kontu-har­tzailea­rekin batera) Finan­tza Erakundeei egin beharreko ordainketak.

— Banke­txe­etako kon­tsig­nazioen funts, balore eta ondasunen zain­tza antola­tzea.

— Diruzain­tza planifika­tzea eta diru-baliabideak bana­tzea obligazioak bete­tzeko eta Finan­tza Erakundeekin negozia­tzeko.

— Diru-bilketa prozedurak zuzen­tzea, planifika­tzea eta susta­tzea eta premiamendu-probiden­tzia ematea.

— Diruzain­tza­ren kontabilitatearekin eta banku-berdinka­tze­arekin lotutako prozedurak antola­tzea eta erabaki­tzea.

— Gorago zerrendatu diren eginkizunetatik erator­tzen diren gainerako zereginak, hala nola Udalaren obligazio fiskalen aitorpenean parte har­tzea, bahiturak exekuta­tzea, etab.

— Lanpostuaren kategoriari dagozkion beste zeinahi eginkizun.

Hautaketa-prozesua gaindi­tzen duten guztiak Eibarko Udalaren eta beste udal ­batzuen aldian aldiko beharrak bete­tzeko lan-pol­tsa batean sartuko dira.

Sailkapenaren ordena aldatu ahal izango da, lan-pol­tsak kudea­tzeko araudiak (baldin eta halako araudirik onar­tzen bada) esaten duen kasuetan eta eran.

Titulazioa:

Zuzenbideko, Enpresen Administrazioko eta Zuzendari­tzako, Ekonomiako, eta Aktuario­tza Zien­tzietako lizen­tziaturaren edo baliokidea den beste tituluren baten jabe izatea edo titulazioa erdiesteko ordaindu beharreko eskubideak ordainduta eduki­tzea.

Hizkuntza eskakizuna:

Hizkun­tza Eskakizuna: 4HE HAEE, derrigorrezkoa.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskabideak Eibarko Udalaren Herritarren Zerbi­tzu­rako Bulegoan (beheko solairuan) edo webgunean eskuratuko den eredu ofizial normalduaren arabera aurkeztu behar dira, eta, deialdiari dagokion iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta, 10 laneguneko epearen barruan aurkeztu behar dira.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

GAI-ZERRENDA

 1. Udal antolamendua: Udalaren organoak. Udal eskumenak.

 2. Tokiko administrazio-prozedura. Dokumentuen irteera- eta sarrera-erregistroa. Dokumentuak aurkezteko betekizunak. Komunikazioak eta jakinarazpenak.

 3. Kide ani­tzeko tokiko organoen fun­tzionamendua. Deialdia eta eguneko gai-zerrenda edo aztergaiak. Bilkuren araubidea eta akordioak. Bozketak. Aktak eta akordioen ziurtagiriak.

 4. ­Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan herri-aginteen jarduna zuzendu behar duten prin­tzi­pio orokorrak. Berdintasuna susta­tzeko neurriak esku-har­tzeko hainbat arlotan.

 5. 15/1999 Lege Organikoa, izaera per­tso­naleko datuen babeserakoa. II. Titulua: datu-babesaren prin­tzi­pioak.

 6. Tributuak. Kon­tzep­tua, helburuak eta tributu-motak Erlazio juridiko-tributarioa. Zerga-obligazio materialak. Zerga-obligazio nagusia. Konturako ordainketak. Bigarren mailako zerga-obligazioak. Zerga-administrazioaren obligazioak eta eginbeharrak.

 7. Zergapekoak edo tributuen betebeharpekoak. Motak. Eskubideak eta bermeak. Oinordekoak. Tributu-arduradunak. Tributuen alorrean jarduteko gaitasuna. Helbide fiskala.

 8. Zerga-obligazio nagusia kuantifika­tzeko elementuak eta konturako ordainketak egiteko obligazioarenak. Zerga-oinarria. Likidazio-oinarria. Karga-tasa. Zerga-kuota edo tributu-kuota. Zerga-zorra.

 9. Zergapekoei informazioa eta lagun­tza ematea. Gizarte-lagun­tza tributuak aplika­tzean: prozedura tributarioak. Araudia. Aldiak. Zerga-likidazioak. Froga. Jakinarazpenak. Zergapekoen etxe­etan sar­tzea. Salaketa publikoa.

10. Tributuak kudea­tzeko jardunbideak eta prozedurak. Tributuak kudea­tzea: hasteko moduak. Tributuak kudea­tzeko prozedurak.

11. Zerga ikuska­tzaile­tza. Araubide juridikoa. Ikuska­tzaile­tza­ren prozedurak eta jardunbideak. Egiazta­tzeko eta iker­tzeko prozedura.

12. Zerga-zorra azken­tzeko moduak: zerrenda­tzea. Kredituaren bermeak, kreditu-motak eta definizioa. Zorraren ordainketa. Legitimazioa. Ordain­tzeko moduak. Ordain­tzeko epeak. Zorra kon­tsigna­tzea.

13. Ordainketa gerora­tzea eta zatika­tzea. Araubide juridikoa. Eskumena. Eskaera. Ondorioak. Bermeak. Ebazpena. Interesak.

14. Preskripzioa eta iraungi­tzea. Zorra konpen­tsa­tzea. Barka­tzea. Kobraezin­tzat aitor­tzea eta kreditu kobraezinak.

15. Diru-bilketa prozedurak. Diru-bilketa aldiak. Premiamenduzko prozedura. Hasiera. Premiamenduzko probiden­tzia. Edukia eta jakinarazpena. Prozedura etetea. Bermeak betearaztea.

16. Ondasunak eta eskubideak enbarga­tzea. Eginbidea. Gauza­tzea. Enbargoen konkurren­tzia. Enbargo motak. Jabe­tza Erregistroan behin-behineko idazpena egitea. Gorabeherak.

17. Enbargatutako ondasunak gorde­tzea. Enbargatutako ondasunak besteren­tzea. Premiamendu-prozeduraren kostuak. Premiamendu-prozeduraren amaiera.

18. Arau-hausteak eta zerga-zehapenak. Zehapena mailaka­tzeko irizpideak. Kon­tzep­tua eta motak. Zehapen-prozedura.

19. Zerga-arloko bide administratiboko berrazterketa. Prozedura bereziak. Motak. Hasiera eta tramitazioa. Bidegabeko sarrerak itzul­tzea. Prozedura. Kontabilitatea.

20. Berrazter­tzeko errekur­tsoa. Ondorioak. Erreklamazio ekonomiko-administratiboak. Eskumenak. Kopuruak. Interesatuak. Prozedura ekonomiko-administratiboa.

21. Errekur­tsoa jarritako egin­tza etetea. Kasuak. Bermeak. Etetearen orndorioak. Ezezkoa ematea. Berrazter­tzeko prozeduraren egin­tza erabakigarriak bete­tzea. Bermeen kostua itzultzea.

22. Toki-erakundeek zerga-arloan duten ahalmena. Zerga-arloan arau­tzeko duten ahalmena. Zerga-ordenan­tzak.

23. Toki-ogasunen baliabideak. Zerrenda­tzea. Zuzenbide pribatuko diru-sarrerak, definizioa, erabil­tzeko mugak. Tributuak. Tokiko tributazioaren oinarriak. Tokiko tributazioaren ordenamenduaren iturburuak. Zergak, zerrenda­tzea. Kontribuzio bereziak. Zerga-egitatea. Zergapekoak. Zerga-oinarria. Zerga-kuota.

24. Zuzenbide publikoko beste diru-sarrera ­batzuk. Tributu itunduetako, tributu itundugabeetako eta prezio publikoetako partizipazioa. Kreditu-eragiketak. Aplikazio-eremua. Helburua, bitartekoak eta bermeak. Kreditu-eragiketak hitzar­tzea. Epe luzera kreditu-eragiketak baimen­tzeko araudia.

25. Toki-erakundeen Aurrekontu Orokorrak. Prestakun­tza, onarpena eta edukia. Egitura.

26. Aurrekontuko kredituen arau orokorrak. Aurrekontu-aldaketak, zerrenda­tzea, definizioa. Gastua exekuta­tzeko faseak. Eskumenak. Diru-sarrerak exekuta­tzeko faseak. Ordain­tzeko aginduen dokumentazioa.

27. Aurrekontuak luza­tzea. Justifikatu beharreko ordainketak eta ­kutxa finkoko aurrerakinak: definizioa, jarraipena eta kontabilitateko kontrola.

28. Toki-erakundeetako diruzain­tza. Araubide juridikoa. ­Kutxa batasunaren prin­tzi­pioa. Diruzain­tza­ren zereginak. Antolakun­tza. Fun­tsen egoera: ­kutxa eta banku-kontuak. Ordainketak egitea: ordain­tzeko hurrenkera, prozedurak eta moduak. Berdinka­tzeko egoera-orria.

29. Finan­tza-plangin­tza. Diruzain­tzako plana eta fun­tsak erabil­tzeko plana. Diruzain­tzako soberakinak errentagarri bihur­tzea. Diruzain­tzako eragiketak. Finan­tza-eragiketen interes-tasen arriskua. Diruzain­tza­ren kudeaketaren kontabilitatea.

30. Toki-erakundeen Aurrekontu Orokorren likidazioa. Urteko egoera-orriak eta kontuak.

31. Aurrekontu-egonkortasuna eta finan­tza-iraunkortasuna. Toki-erakundeek informazioa emateko duten betebeharra. Egonkortasunari, gastuaren arauari eta zorraren mugari buruzko helburuak bete­tzea.

32. Finan­tza-iraunkortasunari buruzko azterketa. Aurrezki garbia. Administrazioaren ordain­tzeko epeak. Merkatari­tzako eragiketetako berankortasunaren kontrako borroka. Merkataritzako zorraren kontrola sektore publikoan. Ordain­tzeko batez besteko denbora.

33. Udal zerbi­tzuen kostu efektiboaren kalkulua. Ekainaren 10eko 309/2016 Foru Araua, zeinaren bidez Gipuzkoako toki erankundeek emandako zerbi­tzuen kostu efektiboa kalkula­tzeko epeak eta irizpideak ezar­tzen diren.

Web-orria: