Bromatologia

2018/10/19 - 2018/11/16
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba/Álava
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gasteizko Udala
Lehiaketa:
Bromatologia
Lanpostua:
Bromatologia
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:

Ikus eskaintzari lotutako lanpostuari dagokion katalogoa, esteka honetan

Titulazioa:

Titulazioa: Biologia, Kimika edo Farmazia gradua, edo Elikagaien Zientzia eta Teknologietan edo Albaitaritzan

Bolonia aurreko erreferentziak:Biologia, Kimika edo Farmazia lizentzia, edo Albaitaritza edo Elikagaien Zientzia eta Teknologietakoa.

Hizkuntza eskakizuna:

3. hizkuntza eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

2.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako espainiar nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen arabera langileen joan-etorri librea aplikagarri zaion herrialderen batekoa izatea.

Orobat parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetakoren bateko hiritartasuna dutenen ezkontideek —zuzenbidez banatuta ez badaude—, baita haien ondorengoek nahiz ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira.

2.2. Eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik hamasei (16) urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako adinera iritsia ez izatea.

2.3. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako dena delako lanposturako eskatzen den titulazio akademiko ofiziala edukitzea edo hura eskuratzeko ordaindu beharrekoa ordainduta edukitzea, eta lanpostu bakoitzaren berariazko oinarrietan adierazitako gainerako betekizunak ere betetzea. Deialdi honen berariazko oinarrietan lanpostuetan sartzeko aipatzen diren titulazioak gaur eguneko ziurtagiri-sistemaren araberakoak dira, hau da, Bolonia ereduaren araberakoak.

Beste titulazio hauek ere onartuko dira: baliokide edo homologatutzat jotakoak, akademikoki eta profesionalki onartutakoak, edo gradu titulua ematen duen unibertsitatearentzat kidekoak direnak.

Bolonia aurreko titulazioak. A taldeko lanpostuetara sartzeko baliozkotzat joko dira lizentziak, eta A2 azpitaldeko lanpostuetara sartzeko, diplomak, dagozkien berariazko oinarrietan ezarritakoari jarraituz.

2.4. Dosier zigortzaileren bat dela medio administrazio publikoen zerbitzutik baztertua ez izatea, eta funtzio publikoak betetzeko gaitasungabetua ez egotea.

2.5. Zereginak burutzeko gaitasun funtzionala edukitzea, eta lanpostuari dagozkion zereginak egitea galaraziko lukeen osasun arazorik ez edukitzea. Laneko Osasunaren Atalak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren arabera.

2.6. Lanpostuen hizkuntza-eskakizuna (euskara). Hizkuntza-eskakizuna betetzeko data igaroa duten lanpostuetarako izangaiek Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatua ez badute, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko hautatze-prozesuaren barruan deitzen diren probak gainditu beharko dituzte, edo egiaztatua dutela nahiz salbuetsita daudela adierazten duen ziurtagiri ofiziala aurkeztu. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatua dutenen kasuan, deialdiko lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko lehen proba baino lehenagokoa izan beharko da egiaztatua duten hizkuntza-eskakizun horren data. “Eskaintza” eranskinean zehazten da zenbat lanpostutan egiaztatu behar den dagokion hizkuntza-eskakizunak eskatzen duen maila. Ordezkapenak egiteko kontratazio-zerrendak osatzeaz diharduen 14 oinarrian ezarritakoaren ondorioetarako ez bestetarako, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak ez gainditzeak ez du hautatze-prozesutik kanpo uztea ekarriko.

2.7. Hutsik dauden lanpostuen jabe izango direnak hautatzeko lehiaketa, oposizio eta oposizio- lehiaketetan parte hartu ahal izateko Gasteizko Udalak finkatuak dituen tasak ordaintzea —zein titulazio taldetarako lehiatzen den, horri dagokiona—, eskabideak aurkezteko epearen barruan.

2.8. I. T. Txartelak. Horiek egiaztatzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdiaren iragarkia BOEn argitaratzen denetik kontatzen hasita, bai lanpostuan bai kontratazio-zerrendetan sartzeko. IT txartelen kasuan, ziurtagiri horiek jaulkitzen dituen entitatearen webgunean informazio hori on line kontsultatzeko aukera ematen duen “gako publikoa” eman beharko diote izangaiek Funtzio Publikoaren Sailari, epaimahaiak hala eskatzen dielarik eta eskatzen dien moduan.

2.9. Barne-sustapeneko txandan parte hartu ahal izateko, funtzionarioek berariazko betekizun hauek bete behar dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako: zerbitzu aktiboan egotea; Gasteizko Udalaren zerbitzuan karrerako funtzionario gisa bi urte beteta izatea bere eskalan eta taldean; sartu nahi duen eskalarako behar den titulazioa eduki eta gainerako betekizunak betetzea; epai irmoa dela bide jarduera publikorako ezgaitua ez izatea; diziplina zigor irmoa dela bide zerbitzutik baztertua ez izatea, edo funtziorik gabe utzia ez izatea.

2.10. Txanda irekian desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanpostuetarako lehiatzen direnek bete beharreko berariazko betekizunak: eskabidean erreserbaz baliatu nahi dutela adierazteaz gain, ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasuna izan beharko dute —horretarako eskumena duen administrazio-organoak hala aitortua— eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik.

Adimen-desgaitasuna duten pertsonek ezaugarri hori aipatu beharko dute oharren atalean, horrelako desgaitasunetarako gordetako lanpostuetarako lehiatu ahal izateko. Lanpostu bakoitzaren eranskinean zehazten da zenbat lanpostu gordetzen diren txanda horretan. Laneko Osasunaren Atalak erabakiko du gaitasuna, lanpostuaren, desgaitasunaren eta minusbaliotasun mailaren arabera.

2.11. Izangaiek txanda bakarrean parte ahalko dute, edo txanda irekian (arrunta eta desgaituentzakoa) edo barne-sustapenean.

Onartzea
Elektronikoa:

Hautatze probetan parte hartu nahi dutenek udalaren web-orrian dagoen eskabide elektronikoaren bitartez izapidetu beharko dute

Aurrez aurrekoa:

Orobat egin ahal izango da herritarrei laguntzeko bulegoetan eta 010 (945 161100) telefonoaren bitartez.

Halaber, estatuko administrazio orokorraren, autonomia erkidegoaren edo tokian tokiko administrazioaren mendeko edozein administrazio organoren bidez aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Postetxeetan eta Espainiak atzerrian dituen kontsulatuetako eta ordezkaritza diplomatikoetako bulegoetan ere aurkeztu ahalko dira.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

IKASGAI OROKORRAK

1.Espainiako 1978ko Konstituzioa. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak. I. titulua (10. artikulutik 52.era).

2.Espainiako 1978ko Konstituzioa. Estatuaren lurralde-antolakuntza. Autonomia-erkidegoak. VIII. titulua (137. artikulutik 158.era).

3.Euskadiko Autonomia Estatutua. I. titulua. Euskal Herriaren eskumenak (10. artikulutik 23.era). II. titulua. Euskal Herriaren aginteak (24. artikulutik 34.era).

4.Kode Zibila: Espainiako antolamendu juridikoaren iturriak, arau juridikoen aplikazioa, arau juridikoen eta nazioarteko zuzenbide pribatuko arauen eraginkortasuna (1. artikulutik 12.era).

5. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: Legearen xedea eta printzipioak, Udalerria eta gainerako euskal toki erakundeak, Udal-eskumenak. I. II. eta III. tituluak (1. artikulutik

24.era).

6. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: Udalerriko auzotarren eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak (43. artikulutik 45.era). Herritarren parte-hartzea (67. artikulutik 77.era).

7. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Udal errolda, Auzotarren eskubideak eta eginbeharrak (15. artikulutik 18.era).

8. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Ondasunak, jarduerak eta zerbitzuak (79. artikulutik 86.era).

9. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Toki-erakundeetako langileak (89. artikulutik 104.era).

10. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. II. titulua. Udalerria (11. artikulutik 19.era). X. titulua. Biztanle-kopuru handiko udalerriak (121. artikulutik 137.era).

11. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Legearen xedea eta Aplikazio-eremu subjektiboa. Prozeduran interesdun direnak (1. artikulutik 8.era). Administrazio publikoen jarduera (13. artikulutik 28.era).

12. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Denboradimentsioa. Epe-mugak eta epeak (29. artikulutik 33.era). Administrazio-egintzak eta egintzen eraginkortasuna (34. artikulutik 52.era).

13. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. administrazio-errekurtsoak: Errekurtsoaren xedea eta errekurtso motak (112. artikulutik 126.era).

14. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoA. Legearen xedea eta aplikazioeremua: xedea eta helburua, aplikazio-eremu subjektiboa (1. artikulutik 3.era); Negozio eta kontratu baztertuak (4. artikulutik 11.era).

15. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoa. Sektore publikoko kontratuak: kontratu motak (12. artikulutik 24.era).

16. 9/2017 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoen Kontratuei buruzkoa. Sektore publikoko kontratuak: Itun-askatasuna eta kontratuen -gutxieneko edukia, kontratuaren zuzentasuna eta forma (34. artikulutik 37.era) Kontratuaren aldeak: kontratazio organoa (61. artikulutik 64.era), enpresarien jarduteko gaitasuna eta kaudimena (65. artikulutik 71.era).

17. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Enplegu publikoa lortzea: printzipio gidariak, eskakizun orokorrak (55, 56 eta 59 artikuluak) eta hautaketa-sistemak (61. artikulua).

18. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Funtzionario izaera lortzea eta galtzea (60. artikulutik 68.era) eta funtzionarioen administrazio-egoerak, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen arabera, V. kapitulua (59. artikulutik 68.era), eta euskararen erabileraren hizkuntza-normalkuntza, hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoetan Euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 dekretuaren arabera (1. artikulutik 18.era).

19. Enplegu publikoa: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena: Langile motak eta Enplegatu publikoen eskubideak (8. artikulutik 20.era). Enplegatu publikoen eginbeharrak eta Jokabide-kodea (52. artikulutik 54.era).

20. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (gerora 3/2012 Legeak aldatua). Zioen azalpena, atariko titulua eta I. tituluko I. kapitulua; eta Gasteizko Genero Berdintasunerako IV. Plana (2018-2021): Xedea, printzipio bideratzaileak, indar-ideiak, erronkak.

21. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea. III. kapitulua Eskubideak eta betebeharrak (14. artikulutik 29.era) V. kapitulua Langileak kontsultatzea eta langileen partaidetza (33. artikulutik 40.era). Gasteizko Udalaren Laneko Arriskuen Prebentzio Plana (2017ko bertsioa).

22. Gardentasuna. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeko Bideari eta Gobernu Onari buruzkoa. Hitzaurrea, Aplikazio-eremu subjektiboa (1. artikulutik 4.era); Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea (12. artikulutik 22.era). 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa VI. titulua - I. kapitulua (47. artikulutik 61.era).

23. 2016/679 Erregelamendua (EB), datuak Babesteko erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena: I. kapitulua - Xedapen orokorrak, II. kapitulua - Printzipioak, III. kapitulua - Interesdunaren eskubideak

24. Gasteizko Udalaren antolakuntza politikoa. Organoak eta funtzioak Gasteizko Udalaren administrazioantolakuntza. Organigrama.

25. Gasteizko udalerriaren ezaugarriak, lurraldekoak eta sozio-demografikoak. Gasteizko Udalaren kultur eta kirol ekipamenduen mapa.

26. Herritarrentzako Arreta. Herritarrei arreta emateko bideak (udal webgunea, 010, herritarrentzako postontzia, herritarrei laguntzeko bulegoak, udal erregistroa, arreta espezializatuko bulegoak)

27. Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoa: kontzeptua, ezaugarriak eta zerbitzuak. Identifikatzeko eta sinatzeko baliabide digitalak. Gasteizko Udalaren Administrazio Elektronikoari buruzko Ordenantza (22. artikulutik 24.era). 2014/5/14ko ALHAO, 53. zk.

28. Herritarren parte-hartzea. Parte hartzeko organoak eta bideak. Herritarren Partaidetzari Buruzko Arautegi Organikoa Gasteizko Udalean 2017/3/1eko ALHAO, 25. zk.

BERARIAZKO IKASGAIAK

1. Elikagaiaren eta mantenugaiaren definizioa. Sailkapena, Espainiako elikagaien kodearen arabera.

2. Ura, eta elikagaietan duen garrantzia. Egitura eta propietateak. Uraren jarduera (aw) eta elikagaien egonkortasuna. Elikagaien analisia.

3. Karbohidratoak. Sailkapena eta egitura kimikoa. Propietate funtzionalak eta erreakzio kimikoak. Elikagaien banaketa. Elikagaien analisia.

4. Elikagai-zuntza. Osagaiak. Zuntz-motak. Elikagaien banaketa. Elikagaien analisia.

5. Proteinak. Sailkapena eta egitura kimikoa. Propietate funtzionalak eta erreakzio kimikoak. Elikagaien banaketa. Elikagaien analisia.

6. Lipidoak. Sailkapena eta egitura kimikoa. Propietate funtzionalak eta erreakzio kimikoak. Elikagaien banaketa. Elikagaien analisia.

7. Entzimak. Entzima-aktibitatearen erregulazioan parte hartzen duten faktoreak. Elikagaien produkzioaren garrantzia.

8. Bitaminak eta mineralak. Sailkapena eta propietate funtzionalak. Elikagaien banaketa. Biltegiratzearen eta tratamendu teknologikoen ondorioak, halakoen edukiari dagokienez, elikagaietan. Elikagaien analisia.

9. Elikagaien pigmentu naturalak. Egitura kimikoa. Elikagaiak eskuztatu, prozesatu eta kontserbatzearen ondorioak. Elikagaien analisia.

10. Gai toxikoak elikagaietan. Izaera naturalekoak, elikagaien alterazio kimikoaren ondoriozkoak nahiz eragiketa teknologikoetatik eratorriak. Alderdi toxikologikoak.

11. Elikagaien kutsadura abiotikoa. Elikagaietan duen eragina. Alderdi toxikologikoak.

12. Elikagaien kutsadura biotikoa. Elikagaiak aldarazten dituzten mikroorganismoen multzo nagusiak. Elikagaietako mikroorganismo patogeno nagusiak. Elikagai-intoxikazio eta -infekzioak.

13. Elikagaien alterazio kimikoko erreakzioak. Zerikusia duten faktoreak eta elikagaien iraungipenarekin duten erlazioa.

14. Elikagaiak kontserbatzeko prozedurak. Horien osagaien aldakuntza, prozesatu bitartean, eta azken produktuaren kalitatea duten eragina.

15. Haragia eta haragiaren eratorriak. Definizioa eta sailkapena. Osaera kimikoa. Kalitate-faktoreak eta aldakuntza-kausa nagusiak. Zehaztapen analitikoak. Legedi aplikagarria.

16. Arrainak, itsaskiak eta bestelako arrantza-produktuak. Definizioa eta sailkapena. Osaera kimikoa. Kalitatefaktoreak eta aldakuntza-kausa nagusiak. Zehaztapen analitikoak. Legedi aplikagarria.

17. Arrautzak eta deribatuak. Definizioa eta sailkapena. Osaera kimikoa. Kalitate-faktoreak eta aldakuntza-kausa nagusiak. Zehaztapen analitikoak. Legedi aplikagarria.

18. Esnea eta eratorriak. Definizioa eta sailkapena. Osaera kimikoa. Kalitate-faktoreak eta aldakuntza-kausa nagusiak. Zehaztapen analitikoak. Legedi aplikagarria.

19. Koipe eta olio jangarriak. Definizioa eta sailkapena. Osaera kimikoa. Kalitate-faktoreak eta aldakuntza-kausa nagusiak. Zehaztapen analitikoak. Legedi aplikagarria.

20. Zerealak eta deribatuak. Definizioa eta sailkapena. Osaera kimikoa. Kalitate-faktoreak eta aldakuntza-kausa nagusiak. Zehaztapen analitikoak. Legedi aplikagarria.

21. Eztia. Definizioa eta sailkapena. Osaera kimikoa. Kalitate-faktoreak eta aldakuntza-kausa nagusiak. Zehaztapen analitikoak. Legedi aplikagarria.

22. 23.- Beste edulkoratzaile natural batzuk eta eratorriak. Definizioa eta sailkapena. Osaera kimikoa. Kalitatefaktoreak eta aldakuntza-kausa nagusiak. Zehaztapen analitikoak. Legedi aplikagarria.

23. Barazkiak, lekadunak eta tuberkuluak. Definizioa eta sailkapena. Osaera kimikoa. Kalitate-faktoreak eta aldakuntza-kausa nagusiak. Zehaztapen analitikoak. Legedi aplikagarria.

24. Frutak eta eratorriak. Definizioa eta sailkapena. Osaera kimikoa. Kalitate-faktoreak eta aldakuntza-kausa nagusiak. Zehaztapen analitikoak. Legedi aplikagarria.

25. Elikagai estimulatzaileak. Definizioa eta sailkapena. Osaera kimikoa. Kalitate-faktoreak eta aldakuntza-kausa nagusiak. Zehaztapen analitikoak. Legedi aplikagarria.

26. Gozagarri eta espezieak. Definizioa eta sailkapena. Osaera kimikoa. Kalitate-faktoreak eta aldakuntza-kausa nagusiak. Zehaztapen analitikoak. Legedi aplikagarria.

27. Izozkiak. Definizioa eta sailkapena. Osaera kimikoa. Kalitate-faktoreak eta aldakuntza-kausa nagusiak. Zehaztapen analitikoak. Legedi aplikagarria.

28. Edari alkoholdunak eta alkoholik gabeak. Definizioa eta sailkapena. Osaera kimikoa. Kalitate-faktoreak eta aldakuntza-kausa nagusiak. Zehaztapen analitikoak. Legedi aplikagarria.

29. Ekoizpen ekologikoko elikagaiak. Genetikoko eraldatutako organismoetatik sortutako elikagaiak. Elikagai funtzionalak. Legedi aplikagarria.

30. Elikagaien gehigarriak. Definizioa eta sailkapena. Funtzionaltasun teknologikoa eta alderdi toxikologikoak. Elikagaien analisia. Legedi aplikagarria.

31. Elikagaiak etiketatu, aurkeztu eta iragartzeko arau orokorra onetsi zeneko 1334/1999 Errege Dekretua. Kontsumitzaileari emandako elikadura-informazioari buruzko EBren 1169/2011 araudia.

32. Elikagaien nutrizio-balioa. Elikagaien energia-balioa. Elikadura-intolerantzia eta -alergiak. Elikagaien nutrizio- eta osasungarritasun-propietateen gaineko deklarazioei buruzko Europako Kontseiluaren 1924/2006 araudia

33. Elikagaien kontrol ofiziala.

34. Elikagaien analisirako prestakuntza-teknikak. Homogeneizatzea, iragaztea, lehortzea.

35. Osagaiak isolatzeko eta kontzentratzeko teknikak. Buru-espazioko teknikak. Fase solidoko erauzketa- eta mikroerauzketa-teknikak (SPE eta SPME). Mikrouhinen bitartez erauztea.

36. Elikagaien analisi kimiko-fisikoa egiteko teknika nagusiak. Grabimetria, bolumetria, errefraktometria, pontzentziometria.

37. Elikagaien analisian aplikatzen diren teknika espektroskopikoak. UV-VIS espektroskopia. FTIR espektroskopia. Oinarrizko printzipioak eta ekipamendua.

38. Elikagaien analisian aplikatzen diren teknika kromatografikoak. Gasen kromatografia. HPLC eta UPLC likidoen kromatografia. Kromatografia ionikoa. Injekzio-sistemak. Kromatografia-zutabeak. Detekziosistemak. Kuantifikatzeko metodoak.

39. Elikagaien analisian aplikatzen diren teknika inmunologikoak. Oinarrizko printzipioak eta ekipamendua. ELISA teknika.

40. Elikagai-iruzurrak kontrolatzeko aplikatzen diren teknika genetikoak. Oinarrizko printzipioak eta ekipamendua. PCR teknika.

41. Metodoen garapena eta optimizatzea. Metodo analitikoak baliozkotzea.

42. Estatistika, laborategira aplikatua. Estatistiko deskribatzaileak. Normaltasun-testa. Datu anomaloen testak. Alderatze-testak.

43. Neurrien erregresioa eta korrelazioa. Onarpen-irizpideak.

44. Entsegu- eta kalibrazio-laborategiak akreditatzeko irizpide orokorrak, UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren arabera. CGA-ENAC-LEC.

45. Laborategiak akreditatzeko prozedura. PAC-ENAC-LEC.

46. ENAC marka erabiltzeko edo akreditatu-egoerari erreferentzia egiteko irizpideak. CEA-ENAC-01.

47. Trazabilitatea. Kontzeptua. Trazabilitatea ziurtatzea, entsegu-laborategi batean.

48. Patroiak. Erreferentziazko materialak. Motak. Entsegu-laborategiak erabiltzea. Ziurtagirian agertu behar den informazioa.

49. Ziurgabetasunaren kontzeptua. Ziurgabetasun motak. Entsegu- eta kalibrazio-ziurgabetasunaren kalkulua.

50. Entsegu kuantitatiboetan ziurgabetasuna adierazteko gida. G-ENAC-09.

51. Laborategiko tresneria doitu, egiaztatu eta kalibratzea. Zuzentasuna, desbideratzea eta deriba. Neurketen tolerantzia.

52. Balantza analitikoak kalibratzea. Jarraitu beharreko prozedura. Ziurgabetasun-iturri nagusiak.

53. Laborategiko bolumetria-materiala kalibratzea. Jarraitu beharreko prozedura. Ziurgabetasun-iturri nagusiak.

54. Laborategiko termometroak eta bitarteko isotermoak kalibratzea. Jarraitu beharreko prozedura. Ziurgabetasun-iturri nagusiak.

55. UV-VIS espektrofotometroak kalibratzea. Jarraitu beharreko prozedura. Ziurgabetasun-iturri nagusiak.

56. pH elektrodoak kalibratzea. Jarraitu beharreko prozedura. Ziurgabetasun-iturri nagusiak.

57. Analisi kimikorako laborategietan entseguen kalitatea ebaluatzea. Plangintza eta diseinua. Gauzatze praktikoa. Emaitzak ebaluatzea.

58. Barneko kalitate kontrola. Kontrol-grafikoak. Joerak ebaluatzea.

59. Kanpoko kalitate-kontrola. Alderatze-ariketak. Emaitzak onartzeko irizpideak. Emaitzak interpretatzea. Alderatze-programetan parte hartzeari buruzko gida. G-ENAC-14.

60. Desbideratzeak: sailkapena eta tratamendua. ENAC-NT-11.

61. Pertsonalaren kualifikaziorako jarraitu beharreko prozedura.

62. Entsegu-laborategi betean sortutako hondakin kimikoen kudeaketa.

Web-orria: