Bizkaiko GUFE erizainen deialdia
Bizkaia
Erizaintzako diplomatura edo gradua, edo baliokideak, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoak.
Hizkuntza eskakizuna 3.
a) Egoera hauetako bat gertatzea:
— Europar Batasuneko herritarra izatea, bai hautagaia edo haren ezkontidea (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), bai hautagaiaren ondorengoak edo haren ezkontidearenak (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), baldin eta ondorengook hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo, urte gehiago izanik, gurasoen mende bizi badira oraindik.
— Europar Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen ezarpen-eremuaren barruan egotea, baldin eta hitzarmen horietan langileen zirkulazio-askatasuna ezar badaiteke.
— Horiez gainera, Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera enplegu publikoa eskuratzeko aukera duten atzerritarrak izatea.
b) Hamasei (16) urte beteta izatea, baina derrigorrezko erretirorako adinik oraindik ez izatea.
c) Zereginak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea. Bizkaiko Foru Aldundiko Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuko Desgaitasuna Ebaluatzeko Atalak emandako irizpen loteslearen bidez egingo da egiaztapen hori.
d) Diziplinazko espediente baten bitartez administrazio publikoetarik edozeinen zerbitzutik bereizia ez izatea, eta eginkizun publikoak egiteko ezgaiturik ez egotea. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ez egotea desgaituta edo pareko egoera batean, eta ez egotea dagokion estatuan baldintza beretan enplegu publikoa betetzea eragozten duen diziplina-zehapenaren mende edo pareko egoera baten mende.
e) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 43. artikuluak eskatzen duen titulua edukitzea, edo hura lortzeko eskubideak ordainduta izatea; titulu hori deialdiaren oinarri berezietan dago zehazturik. Tituluak atzerrian lortu dituzten hautagaiek egiaztatu beharko dute badutela dagokion baliozkotzea edo badutela, behintzat,homologazioaren ziurtagiria.
f) Lanpostuen zerrendan dagozkion plaza edo lanpostuetarako zehazten duen beste edozein baldintza betetzea, deialdi bakoitzeko oinarri berezietan ezartzen denarekin bat.
1.Nola aurkeztu eskabideak
1.1. Eskaera-orriak eranskinean ageri den eredu ofizial eta normalizatuan aurkeztuko dira; eredua ifas.bizkaia.eus erakundearen web-orrian dago eskuragarri (lan-eskaintza publikoa).
1.2. Onartuak izateko eta, hala denean, hautaprobetan parte-hartu ahal izateko, hautagaiek nahikoa izango dute eskaera-orrian adieraztea eskatzen diren baldintza guzti- guztiak betetzen dituztela; horretarako, eskaera-orriak aurkezteko epea amaitzen den eguna izango da erreferentzia-data.
1.3. Eskaera-orriarekin batera hauek aurkeztu beharko dira nahitaez:
a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo, atzerritarra izanez gero, agiri baliokide batena.
b) Deialdiaren oinarri berezietan eskaturiko titulua edo hura lortzeko eskubideak ordainduta daudela egiaztatzen duen agiria edo, hala badagokio, haien kopia.
c) Aurkezten diren merezimenduen zerrenda.
d) Desgaitasuna duten pertsonen txandan parte hartzen duten hautagaiek, gainera, desgaitasunaren ziurtagiria aurkeztu behar dute.
1.4. Eskaera-orrian adierazi behar da, batetik, sarbidea lehiaketa-oposizioa dela eta, bestetik, zein txandatan parte hartu nahi den: a) txanda askea; b) barne-igoera; c) desgaitasuna duten pertsonen txanda edo d) desgaitasuna duten pertsonentzako barne-igoera. Lau txanda horietatik batean baino ezin da parte hartu.
Desgaitasuna duten pertsonen txandaren bidez eta desgaitasuna duten pertsonentzako barne-igoerako txandaren bidez lehiatzen direnek denbora edo/eta baliabiderik egokitzea behar badute, hala adierazi beharko dute, eta horretarako arrazoia azaldu beharko dute.
1.5. Borondatezko ariketei buruzko epigrafean, programazioari laguntzeko, adieraziko da euskara-proba egin nahi den.
2.Eskaera-orriak aurkezteko tokia
2.1. Eskaera-orriak telematikoki aurkeztuko dira, ifas.bizkaia.eus orrian erabilgarri dagoen aplikazio informatikoaren bidez. Herritar guztiek aurkezteko aukera izan dezaten bermatzeko, Foru Erakunde honek zuzeneko arreta egiteko bulego bat jarriko du, non baliabide informatiko guztiak egongo diren izapideak egin ahal izateko. Web-orrian (lan-eskaintza publikoa) argitaratuko da helbidea, bai eta GUFEko iragarki-taulan ere.
Eskaera-orriarekin batera, eskatzen den dokumentazioa aurkeztu behar da nahitaez, eskaneaturik, hirugarren oinarriaren 1. zenbakian ezarritakoarekin bat.
2.2. Halaber aurkeztu ahal izango dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren lekuetan.
3.Eskabideak aurkezteko epea
Eskaera-orriak egutegiko hogei (20) eguneko epearen barruan aurkeztu beharko dira, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofiziala-Madrilgo Gazetan argitaratu eta biharamunetik aurrera.
4. Eskaera-orrietako akatsak
Eskaera-orriak azaldutako epearen barruan eta eran ez aurkezteak hautagaia baztertuta geratzea ekarriko du.
Edonola ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluarekin bat, eskaera-orrietan akatsik egonez gero, interesdunari errekerimendua egingo zaio —Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Foru Erakunde honen iragarki-taulan zein web-orrian argitaratuko den iragarki baten bidez— hamar (10) eguneko epean akatsa edo gabezia zuzentzeko. Halaber, ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskaeran atzera egindakotzat joko dela, horri buruzko ebazpena eman ondoren.
I.zatia
Zuzenbide publikoa: zati orokorra
1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa: Oinarrizko eskubideak. Herritarren eskubideak eta eginbeharrak. Politika sozial eta ekonomikoaren gida-oinarriak.
2. gaia: Euskal Herriaren Autonomia Estatutua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak. Euskal Autonomia Erkidegoaren botereak. Eusko Legebiltzarra. Lehendakaria.
Eusko Jaurlaritza. Ogasuna eta ondarea.
3. gaia: 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzkoa: Autonomia-elkarte osorako erakundeen eta bertako foruzko ihardutze-erakundeen agintepideak.
4. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa, Bizkaiko Kondaira Lurraldeko foru erakundeen hautapen, antolaketa, erregimen eta funtzionamenduari buruzkoa. Foru Aldundia. Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren arteko harremanak.
5. gaia: 4/2001 Foru Araua, maiatzaren 30ekoa, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen estatutuak aldarazteari buruzkoa.
6. gaia: Zuzenbide Publikoaren iturriak. Legea: kontzeptua eta motak. Lege-indarra duten arau-xedapenak. Erregelamendua: kontzeptua, izaera eta motak. Erregelamenduak egiteko ahalaren titulartasuna. Foru erakundeek emandako arau-xedapenak.
7. gaia: Administrazio-prozedurei buruzko xedapen orokorrak eta prozedura bakoitzaren arau erregulatzaileak. Prozedurako interesdun motak. Administratuen eskubideak.
8. gaia: Administrazio-antolaketa. Administrazio-antolaketaren printzipioak. Antolaketa ahala. Administrazio-organoak. Kontzeptua eta motak. Kide anitzeko organoei buruzko azterketa berezia.
9. gaia: Administrazioaren zerbitzura dauden lan-kontratudun langileen araubidea.
II. zatia
Zuzenbide publikoa: zati berezia
10. gaia: 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Prestazioak eta zerbitzuak, funtzioen eta lurraldearen antolamendua, eta plangintza Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman.
11. gaia: 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa.
12. gaia: Egoitza-arretako zentroko pertsonarengan oinarritutako arreta osoa emateko eredua.
13. gaia: 41/1998 Dekretua, martxoaren 10ekoa, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuei buruzkoa, eta gerora izan dituen aldaketak: 125/2005 Dekretua, maiatzaren 31koa, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuei buruzko dekretua aldatzen duena, eta Eusko Jaurlaritzaren 195/2006 Dekretua, a, zeina maiatzaren 31ko 125/2005 Dekretua, urriaren 10ekoa, adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuei buruzko dekretua bigarren aldiz aldatzen duena.
14. gaia: Bizkaiko Foru Aldundiaren 138/2006 Foru Dekretua, abuztuaren 23koa, besteren laguntza behar duten adinekoentzako egoitzen foru sareko zentroen barne erregimeneko araudiaren eredua onesten duena.
15. gaia: Eusko Jaurlaritzaren 40/1998 Dekretua, martxoaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzeko dena.
16. gaia: Bizkaiko Foru Aldundiaren 17/2014 Foru Dekretua, otsailaren 25ekoa; honen bidez, mendetasuna duten pertsonentzako egoitzen foru zerbitzu publikoan sartzeko araubidea eta zerbitzu hori egonaldi iraunkorrean emateko baldintzak arautzen dira.
17. gaia: Bizkaiko Foru Aldundiaren 103/2012 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa. Honen bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoan mendetasuna duten pertsonentzako egoitzen foru sareko egoitza-unitate soziosanitarioetara sartzeko araubidea ezartzen da.
18. gaia: 64/2004 Dekretua, apirilaren 6koa, zeinaren bidez onartu baita Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna, eta iradokizunen eta kexen araubidea (EHAA, 76. zk., 2004/04/23koa).
19. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Atariko titulua, I. titulua: Eskumenak, eginkizunak, antolaketa eta finantzaketa; II. titulua: Euskal herri administrazioen eta aginteen jarduketan genero ikuspegia integratzeko neurriak; III. titulua, VII. kapitulua: Emakumeen aurkako indarkeria.
20. gaia: GUFEko Erabiltzaileari Laguntzeko Unitatea (GUFEren Gobernu Batzordearen 2005/04/28ko erabakia).
III.zatia
Erizaintza (I)
21. gaia: Egoitza-arretako zentroko esku-hartze plan indibidualizatua.
22. gaia: Erizaintzako kode deontologikoa – CIE/ENK. Sekretu profesionala. 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa.
23. gaia: Esparru kontzeptuala eta erizaintza ereduak. Erizaintzako profesionalaren eskumenak.
24. gaia: Erizaintzako arreta-prozesua.
25. gaia: Erizaintzako zainketen etika eta balioak. Bioetikaren printzipioak.
26. gaia: Diziplina anitzeko lana. Erizaintzako profesionalaren zeregina taldearen barruan.
27. gaia: Arretaren kalitatea, kalitatea erizaintzan.
28. gaia: Geriatria eta gerontologia. Kontzeptuak, eremuak eta garapena.
29. gaia: Zahartze-prozesua. Zahartzeari buruzko teoriak: biologikoak, psikologikoak eta sozialak. Biztanleriaren zahartzea eta ondorioak.
30. gaia: Erizainaren lanaren ezaugarriak adinekoak zaintzean. Adineko osasuntsua. Erizaintzako zainketak.
31. gaia: Erizainaren ebaluazioa, zahartzeak berez dakartzan aldaketek adinekoaren beharrizanak asetzeko duten eragina, Virginia Hendersonen erizaintza ereduaren arabera. Independentzia-zeinuak. Mendekotasun-zeinuak.
32. gaia: Erizainaren ebaluazioa. NANDA diagnostikoak, adinekoaren eta desgaitasun intelektuala duen pertsonaren beharrizan guztien asetze-mailarekin zerikusia dutenak.
33. gaia: Erizainaren ebaluazioa. Zainketen plana, egon daitezkeen erizaintzako esku- hartzeak (NIC), adinekoaren eta desgaitasun intelektuala duen pertsonaren beharrizanekin zerikusia dutenak.
34. gaia: Erizainaren ebaluazioa. Helburuak (espero diren emaitzak). Erizaintzan lor daitezkeen emaitzen sailkapena (NOC); adinekoaren eta desgaitasun intelektuala duen pertsonaren beharrizanekin zerikusia duten emaitzena, hain zuzen.
35. gaia: Erizainaren ebaluazioa eta zainketak, sistema muskulu eskeletikoan alterazioren bat duten adinekoei dagokienez. Patologia ohikoenak. Osteoporosia, artrosia eta artritis erreumatoidea. Hausturak. Aldakako eta/edo belauneko protesia duen pertsona mugitzea.
36. gaia: Erizainaren ebaluazioa eta zainketak, funtzio kardiobaskularrean alterazioren bat duten adinekoei dagokienez. Bihotzeko patologia eta gaixotasun baskular periferiko ohikoenak. HTA/AHT, bihotzeko patologia, bihotzeko arritmiak, sindrome koronarioakutua, tronbosi benoso sakona, gorputz-adarretako iskemia kronikoa.
37. gaia: Erizainaren ebaluazioa eta zainketak, arnasketa funtzioan alterazioren bat duten adinekoei dagokienez. Patologia ohikoenak. Arnas gutxiegitasun akutua, buxadurazko arnas gaixotasun kronikoa, infekzio-prozesuak, pneumonia.
38. gaia: Erizainaren ebaluazioa eta zainketak, sistema gastrointestinalean alterazioren bat duten adinekoei dagokienez. Patologia ohikoenak. Gastroenteritisa, hantura-prozesuak, heste-buxadura, pankreatitisa. Nutrizioaren alterazioa.
39. gaia: Erizainaren ebaluazioa eta zainketak, sistema endokrinoan eta metabolikoan alterazioren bat duten adinekoei dagokienez. Patologia ohikoenak. Diabetesa, hipotiroidismoa eta hipertiroidismoa.
40. gaia: Erizainaren ebaluazioa eta zainketak, nerbio-sisteman alterazioren bat duten adinekoei dagokienez. Zentzumen-alterazioak. Patologia ohikoenak. ACV/GHI, Alzheimer-en gaixotasuna, epilepsia, ELA/AEA, Parkinson gaitza.
41. gaia: Erizainaren ebaluazioa eta zainketak, sistema genitourinarioan alterazioren bat duten adinekoei dagokienez. Patologia ohikoenak. Gernu-infekzioak, gernu-erretentzio akutuak, giltzurrun-gutxiegitasun akutua eta kronikoa.
42. gaia: Erizainaren ebaluazioa eta zainketak, buru-nahasmenduak dituzten adinekoei dagokienez. Prozesu arruntenak. Eskizofrenia eta beste nahasmendu psikotiko batzuk, antsietatea, gogo-aldartearen nahasmenduak, depresioa.
IV. zatia
Erizaintza (II)
43. gaia: Sindrome geriatriko ohikoenak: mugiezintasuna, inkontinentzia, nahasmendu akutua, insomnioa, bakartzea eta deserrotze soziala. Ebaluazioa. Prebentzioa. Erizainaren zainketak.
44. gaia: Presio-ultzerak eta ultzera baskularrak. Etiologia. Sailkapena. Ebaluazioa. Prebentzioa. Erizainaren zainketak. Presio-ultzerak daudenean jarduteko protokoloa.
45. gaia: Adinekoaren medikazioa. Aldaketa farmakozinetikoak Adinekoaren medikazio- arazoak. Efektu kaltegarriak. Medikazioaren arloko jarduera terapeutikorako eta kudeaketarako protokolo.
46. gaia: Erizainaren zainketak gaixo terminalekin. Arazo nagusiak. Mina. Zainketa aringarriak. Bizitzaren amaieran dauden gaixoekin jarduteko protokoloa.
47. gaia: Heriotza adineko pertsonarengan: nola bizi duen, dolua. Zaintzaile nagusiari eta familiari eman beharreko laguntza. Heriotzaren aurreko protokoloa.
48. gaia: Adineko pertsonak eta desgaitasun intelektuala duenak bizi dituzten egoera berezi hauen aurrean eraginkortasunez jardutea: erorketak, harat-honat ibiltzea, mugak, bizikidetza-arazoak, oldarkortasuna. Zaintzailearen eta mendekotasuna duen pertsonaren arteko harremanak eta tratu txarren prebentzioa. Prebentzio eta tratamendurako protokoloa: erorketak, agitazio psikomotorra, muga fisikoak, muga farmakologikoak eta tratu txarrak.
49. gaia: Desgaitasun intelektuala duten pertsonak. Definizioa, sailkapena, arazoaren eragina eta esanahia. Etiologia.
50. gaia: Desgaitasun intelektuala duten pertsonek buru-nahasmenduak izateko duten arriskua.
51. gaia: Familiaren lana; familiaren harremana gizarte-zerbitzuekin. Familiei etengabeko arreta emateko protokoloa.
52. gaia: Adinekoen eta desgaitasun intelektual duten pertsonen autonomia ebaluatzeko eskala erabilienak. Arreta eskaintzeko banakako plana (PAI) egiteko nahitaez erabili behar diren eskalak.
53. gaia: Elikadura eta nutrizioa hirugarren adinean: Nutrizio-beharrak eta kaloriarik
gabeko elikagaien beharrak. Funts-gaien beharrak. Behar hidrikoak eta bitamina-beharrak.
Mineral-beharrak. Nutrizio eta hidrataziorako protokoloa.
54. gaia: Loaldia eta haren nahasmenduak: Zahartzaroko aldaketa fisiologikoak.
Zahartu ahala agertzen diren nahasmenduak. Insonmioaren arrazoiak. Terapia farmakologikoa.
55. gaia: Ariketa fisikoa eta zahartzea: Kontzeptua. Ariketa fisikoak adinekoarengan
dituen ondorioak. Ariketa fisikoaren egokiespenak. Ariketa fisikoaren kontraindikazioak.
56. gaia: Hipertentsio arteriala: TAren aldaketa adinaren ondorioz. HTA/AHTk hirugarren
adinean duen eragina. HTA/AHTren etiologia geriatrian. Prebentzioa eta erizaintzako
kontrola.
57. gaia: Adinekoaren ahoko patologia: Hortzen zahartze-prozesua. Aho-mukosa: adinaren ondoriozko aldaketak. Listu-guruinetan listu-jarioan gertatzen diren aldaketak. Adinekoaren hortz-zainketa.
58. gaia: Elikagai bidezko toxiinfekzio ez-bakterianoak. Elikadura-intoxikazio ez-bakterianoak. Enterotoxina estafilokozikoak eragindako intoxikazioak. Infekzio birikoak. Elikadura-intoxikazioen profilaxi orokorra.
59. gaia: Lan-osasuna. Ergonomia: osasun arloan kargak manipulatzeko jarraibideak. Lanaren eta osasunaren arteko harremana.
60. gaia: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa: I. kapitulua. Xedea, aplikazio-esparrua eta definizioak. II. kapitulua. Arriskuen prebentzio- arloko politika, laneko segurtasuna eta osasuna babesteko. III. kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak.