Berdintasun eta gizarte-integrazio teknikaria.
Gipuzkoa
Lanpostuaren zeregin nagusia: Esku Hartze Komunitarioko arduradunaren zuzendaritzapean, emakumeen eta gizonen artean tratu eta aukera berdintasuna sustatzearekin loturiko esku hartzeak programatzeaz, antolatzeaz, inplementatzeaz eta ebaluatzeaz arduratuko da.
— Egiteko nagusiak:
— Emakumeen eta gizonen artean tratu eta aukera berdintasuna sustatzearekin loturiko jarduera positiboko esku hartze eta neurri espezifikoak programatzea, garatzea eta ebaluatzea, gizartean esku hartzeko esparruan estrategiak eta teknikak aplikatuz, sexuagatik baztertuak izateko arrisku egoerak detektatuz eta emakumeek gizartean parte har dezaten bultzatuz.
— Emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatzeko programak, zerbitzu espezifikoak eta baliabideak sortzeko eta/edo egokitzeko proposamenak egitea.
— Genero berdintasuna bultzatzeko programen eta proiektuen diseinua eta inplementazioa gidatzea, beste profesionalen jarduerak koordinatuta, jarduerak kalitate irizpideak aintzat harturik burutuko direla gainbegiratuz eta talde lana bultzatuz.
— Bere jarduera esparruan egon daitezkeen bazterketa egoerak identifikatzea, horrelakoak desagerrarazteko beharrezko neurriak diseinatuz eta bultzatuz.
— Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean informazio, komunikazio eta sentsibilizazio jarduerak garatzea, hala udal langileei nola herritarrei, oro har, zuzenduak, komunikazio euskarri desberdinak erabiliz, emakumeen irudi ez-estereotipatuak eta hizkuntza ez-sexista erabil daitezen bultzatuz.
— Departamentuei eta gainerako udal erakunde eta organoei aholkularitza ematea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean.
— Udalaren politika, programa, parte hartze prozesu eta ekintza guztietan genero ikuspegia bultzatzea.
— Erakunde publikoekin eta pribatuekin parte hartze eta lankidetza harremanak eta bideak ezartzea, dituzten helburuen edo egitekoen arabera, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzen laguntzen badute.
— Gizartean emakumeak ahalduntzeko espazioak eta prozesuak bultzatzea.
— Gizarteratzeko proiektuak diseinatu eta ezarri daitezen laguntzea, indarrean dagoen legezko araudia aplikatuz.
— Gizarteratzeko jarduerak programatzea, horren inguruan nagusiek ematen dizkioten aginduak beteta.
— Esku Hartze Komunitario zerbitzuko beste profesionalekin koordinatzea eta laguntzea, hainbat jarduera elkarrekin egin ahal izateko.
— Bere kategoriak berezko dituen haien artean, nagusiek agindu diezaioketen antzeko beste edozein eginkizun.
Psikologiako Gradua edo unibertsitate titulazio baliokidea, edo Gizarte eta Lege Zientzien adarreko beste edozein.
Hizkuntza eskakizuna: 3, derrigorrezkoa (derrigorrezkotasun data 2015.12.31).
a) Espainiako edo Europar Batasuneko kide den beste edozein Estatuko nazionalitatea edukitzea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera, langileen zirkulazio askea aplikagarri zaion Estaturen bateko nazionala izatea.
Era berean, espainiarren nahiz Europar Batasuneko Estatukideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude, eta baita ere haren ondorengoek eta ezkontidearenek ere, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude eta hogeita bat urtetik beherakoak edo adin horretatik gorako mendekoak badira. Hori guztia enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legeko Testu Bategineko 57. artikuluan esaten dena kontuan hartuz, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako ED bitartez onartua.
b) 16 urte beteta edukitzea eta, hala badagokio, derrigorrezko erretiroaren gehienezko adina ez gainditzea.
c) Prozesu bakoitzean parte hartzeko dagokion titulazioa edukitzea edo titulazio hori lortzeko eskubideak ordainduta edukitzea. Atzerriko titulazioen kasuan, haien homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.
d) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea. Alderdi hau bere garaian egiaztatu beharko da, dagozkion hautaketa-probak eta beharrezko azterketa medikoa gaindituz Udalak horretarako ezarrita dituen zerbitzuetan.
e) Espediente diziplinarioaren bitartez Herri Administrazioetako edozein zerbitzutik edo Autonomia Erkidegoetako Konstituzio- edo Estatutu-organoetatik kanporatua ez izana, eta erabaki judizialaren bitartez enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen gorputz edo eskalarako edo langile laboralen kasuan burutzen zituzten antzeko zereginak betetzeko kanporatuta edo gaitasungabetuta egon ondoren desgaikuntza osoa edo berezia ez edukitzea. Beste estatu bateko nazionala izanez gero, desgaikuntzazko edo horren pareko egoeran ez egotea eta bere Estatuan baldintza beretan enplegu publikoan sartzea eragotziko dion zigor diziplinario, penal edo antzekoren batean sartuta ez egotea.
Izangaiek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintza horiek, eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen beteta eduki beharko dituzte, horiek egiaztatzeko prozedura-fasea zein izango den kontuan hartu gabe.
Irungo Udalaren SAC24h Administrazio Elektronikoaren atarian erabilgarri dagoen formulario elektronikoan
Eskari-orriak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan emango den eredu ofizialean aurkeztuko dira (San Martzial karrika 2, Irun), eta Udalaren web orrian ere eskuragarri dago.
Oposizio-lehiaketan onartuak izateko eskari-orriak alkate-lehendakariari zuzenduko zaizkio, eta baztertuak ez izateko, ondorengo baldintzak bete beharko dira:
a) Izangaiek hornitu nahi dituzten plaza eta lanpostuak adierazi beharko dituzten haien eskari-orrian eta, era berean, Bigarren Oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela azaldu beharko dute, eskari-orriak aurkezteko epea amaitzen den egunari begira betiere.
b) Era berean, lehiaketa fasean baloratzeko merezimenduei buruzko datuak adierazi beharko dituzte. Hautagaiek adierazitako merezimenduak deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean izan beharko dituzte; horrela, ezin izango dira etorkizuneko merezimenduak alegatu, edota aipaturiko data pasa ondoren egiaztatuko direnak.
Ez da beharrezkoa izango eskari-orria aurkeztean merezimendu guztiak agiri bidez egiaztatzea, baina oposizio faseko kanporaketako ariketak amaitzen direnean egiaztatzeko exijituko da, VII. Oinarrian adierazten den bezala.
Gai gomunen ariketarako zerrenda.
A2 AZPITALDEA
1. blokea: Estatuaren eta EAEren antolamendua.
1. gaia. 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa (Atariko Titulua, I, III eta IV tituluak).
2. gaia. 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa (VIII eta IX tituluak).
3. gaia. Euskadiko Autonomia Estatutua, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa (Atariko titulua, eta II titulua).
2. blokea: Toki araubidea.
4. gaia. Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena (I eta II tituluak).
5. gaia. Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena (V eta VII tituluak).
6. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa (II titulua-I kapitulua-, III, IV tituluak-I kapitulua- eta V titulua).
3. blokea: Herri administrazioen prozedura administratibo erkidea.
7. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioetako administrazio prozedura erkidearena (II, III eta IV tituluak).
4. blokea: Enplegu Publikoa.
8. gaia. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua): 8-13, 14-30 eta 52-54 artikuluak).
9. gaia. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua): IV, V, VI eta VII. tituluak.
10. gaia. 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Herri Administrazioen zerbitzura diharduten langileen bateraezintasunei buruzkoa.
5. blokea: Ogasun publikoa.
11. gaia. Toki Ogasunak erregulatzen dituen Legearen Testu Bategina (martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako ED: Atariko titulua eta I. titulua –IV, V eta VI. kapituluak izan ezik–).
12. gaia. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuak arautzen dituen abenduaren 19ko 21/2003 Foru Araua: Atariko Titulua, I. titulua – I, II eta III. kapituluak).
Gai espezifikoei buruzko ariketarako zerrenda
B. Berdintasun eta Gizarte-integrazio teknikaria (501 zenbakikoa):
1. gaia. Sexua-generoa sistemaren eraikuntza eta pertsonaren identitatea eraikitzeko eta gizartea antolatzeko garaian daukan eragina.
2. gaia. Berdintasun ezaren azterketa soziologikoa: emakumeen eta gizonen egoera esku hartze publikoko esparru desberdinetan EAEn: kultura, kirola, hezkuntza, lan produktiboa eta erreproduktiboa, baliabide ekonomiko eta sozialetan, osasuna, parte hartzea, denboraren erabilera eta indarkeria matxista.
3. gaia. Genero berdintasunerako estrategiak: ekintza positiboa eta genero mainstreaming-a.
4. gaia. Berdintasun printzipioa eta sexu arrazoiagatik diskriminaziorik ez sufritzeko oinarrizko eskubidea. Diskriminazio motak: zuzenekoa eta zeharkakoa.
5. gaia. Berdintasun printzipioa giza eskubideen nazioarteko itunetan. Emakumearen kontrako diskriminazio-forma guztiak ezabatzeko konbentzioa (CEDAW).
6. gaia. Berdintasun printzipioa Europar Batasunean: konpromiso estrategikoa emakume eta gizonen arteko berdintasunerako 2016-2019.
7. gaia. Tokiko bizitzan emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko Europako Karta.
8. gaia. Garapen jasangarrirako 2030eko Agendan genero berdintasuna.
9. gaia. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako (otsailaren 16ko 13/2012 Legearen bitartez aldatua).
10. gaia. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako, 2010-2015 denboraldian inplementatu ondorengo ebaluaketa. Konklusio nagusiak.
11. gaia. Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako.
12. gaia. Estatuko Hitzarmena genero indarkeriaren gaian.
13. gaia. Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea. Jomugak, helburuak, funtzioak, egitura eta funtsezko jarduerak.
14. gaia. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako erakundeen arteko Batzordea. Funtzioak, osaera eta funtzionamendua (urtarrilaren 16ko 5/2007 Dekretua, otsailaren 4ko 6/2014 Dekretu bidez aldatua).
15. gaia. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako VII. Plana EAEn.
16. gaia. Udalen egitekoa berdintasuna sustatzeko garaian. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako tokiko planak: diseinua, inplementazioa, jarraipena eta ebaluaketa.
17. gaia. Irungo Udaleko Berdintasunerako IV. Plana.
18. gaia. Berdinsarea. Berdintasunerako eta emakumeen indarkeriaren aurkako Euskadiko udalerrien sarea.
19. gaia. Genero berdintasunerako udal ordenantzak. Lantzeko, kudeatzeko eta ebaluaketarako pautak.
20. gaia. Genero ikuspegia duten aurrekontu publikoak. Kontzeptua eta esperientzia nagusiak.
21. gaia. Genero ikuspegia integratzea kultura, kirol eta aisialdiko politika publikoetan.
22. gaia. Genero-ikuspegia duten hirigintzako politika publikoak.
23. gaia. Genero ikuspegia integratzea garapenerako kooperazioaren politika publikoetan.
24. gaia. Inpaktuaren aurretiazko ebaluaketa generoaren arabera. Lantzeko, kudeatzeko eta ebaluaketarako pautak.
25. gaia. Genero berdintasunerako klausulak kontratu, diru-laguntza eta hitzarmen publikoetan.
26. gaia. Hizkuntzaren garrantzia identitate pertsonalaren eta sozialaren eraikuntzan. Tokiko administrazioaren zeregina.
27. gaia. Berdintasunerako komunikazioa: Irungo Udalean hizkuntzaren, irudien eta mezuen erabilera barneratzeko gida.
28. gaia. Pertsonen zaintza eta genero desberdintasunean daukan eragina.
29. gaia. Bizitza pertsonal, familiar, sozial eta laboralaren arteko erantzukidetasuna eta kontziliazioa. Genero desberdintasunak.
30. gaia. Lana sexuaren arabera banatzea. Lan Produktiboan eta erreproduktiboan emakumeen eta gizonen arteko egoera bereizgarriaren azterketa EAEn.
31. gaia. Berdintasun eta tratu onaren bidean euskal hezkuntza sistemarako koedukazioaren II. Plana 2019-2023: justifikazioa, zutabeak, helburuak eta lanerako plana.
32. gaia. Beldur Barik programa, gazteen artean indarkeria prebenitzeko.
33. gaia. 14/2012 Legea, ekainaren 28koa, transexualak genero-identitateagatik ez diskriminatzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa.
34. gaia. Indarkeria matxista: jatorria, kontzeptua eta tipologia (Gipuzkoako Foru Aldundiak erabilitako terminologia eta horren oinarrian dagoen analisia).
35. gaia. Abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa, genero indarkeriaren aurka babes integrala emateko neurriei buruzkoa.
36. gaia. Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei arreta hobea emateko erakundeen arteko II. Akordioa. Jarduteko protokoloa eta jarraipen batzordea.
37. gaia. Indarkeria matxistaren aurrean emakumeen eta adingabekoen arreta hobetzeko tokiko protokoloak. Diseinatzeko, kudeatzeko eta ebaluaketarako pautak.
38. gaia. Erakundeek indarkeria sexistaren aurrean erantzun publikoa emateko protokolo eredua Gipuzkoako udalerrietan.
39. gaia. Sexu jazarpenaren aurkako eta sexu arrazoiengatik laneko jazarpenaren aurkako protokoloa.
40. gaia. Emakumeak ahalduntzeko teoriak, prozesuak eta baliabideak.
41. gaia. Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseilua eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako Lan Batzordea.
42. gaia. Ahalduntze Eskolak.
43. gaia. Bazterketa prozesuetan dauden alderdi bereizgarriak eta emakume eta gizonengan duten eragina.
44. gaia. Gizarte inklusioaren eta immigrazioaren alorrean Irungo Udalaren baliabideak.
45. gaia. Datu pertsonalen babesa: xedea eta kontzeptuak. Herritarren eskubideak. Administrazioaren obligazioak. Datu Babeseko ordezkaria. Tratamenduen erregistroa edo inbentarioa eta jaso behar duen informazioa.
46. gaia. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea, mugak. Korporazioko kideen aldetik informazio eskaera.
47. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa: kontratu motak eta kontratatzeko prozedurak. Kontratista aukeratzea eta kontratuen esleipena. Kontratuak formalizatzea.
48. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa: kontratuen efektuak. Kontratuak gauzatzea. Kontratuak aldatu eta amaiera ematea.