Bake Epailea
Gipuzkoa
— Epaileak finkatuko ditu entzunaldiak.
— Bere aginteak irauten duen bitartean, kenezina izango da.
— Bere karguagatik ezagutzen dituen ekintza edo berriak gordetzera behartua dago.
— Legez dagozkien gaitasuneko prozesuen orden zibil eta penala ezagutuko dute.
— Erregistro Zibileko eginkizunak beteko ditu eta legeak ezartzen dizkien beste batzuk.
— Epaile kargua 4 urterako da.
— Legez ezarritako sistema eta kopuruekin ordainduko zaie.
— Bere eginkizunak burutzerakoan delituak eta falta edo kalte eta galerak matzurkeriaz edo erruaz egiten badituzte, erantzukizun zibil edo penalarenpean egogo dira.
— Legean aurrikuditako lizentzia eta baimenak izango dituzte, bere karguaren izaeragatik eta profesionaltasun ezagatik eratorritakoetan izan ezik.
— Estatu Espainiarrekoa eta adinez nagusia izatea.
— Eginkizun judizialerako ezgaitu ez izatea, ez fisikoki, ez sikikoki ere.
— Eskubide zibil guztien jabe izatea.
— Birgaitasuna lortzen ez den bitartean, maltzurkeriazko delituagatik kondenatua ez egotea.
— Askespena edo largespena lortzen ez den bitartean, maltzurkeriazko delituagatik auzipetu edo errudun ez izatea.
— Iharduera profesional edo merkataritzakoak egiteko bateragarrtasuna dute, beti ere inolako motako aholkularitza juridikorik ekartzen ez badute, eta jatorriz, bere alderdikeriarik eza edo independentzia ekidin edo murrizten ez badute, ezta betebehar judizialak betetzea galerazten ez badute ere.
— Ezingo dira alderdi politiko edo sindikatuetakoak izan, edo horien konturako lanik izan, ezta herri-hauteskunde edo legislatiboetan parte hartu, ez Botere Judizialeko kide gisa, ezta izaera judiziala ez duten bilera publikoetan parte hartu ere.