Administrari lan poltsa osatzeko deialdia, Derioko Udalan
Bizkaia
Batxiler titulua edo lanbide heziketako bigarren gradua edo baliokidea.
- Espainiar nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko herrialderen batena, edo Europar Batasunak egindako nazioarteko hitzar menak direla bide, eta Espainiak izenpetu baldin baditu, langileen zirkulazio askea ezarri daitekeen estaturen batekoa izatea. Parte hartu ahal izango dute, orobat, Europar Batasuneko nazionalitatea dutenen ezkontideek, beti ere, legez bananduta ez badaude. Baita haien eta ezkontideen ondorengoek ere, beti ere, baldintza hauekin: ezkontideak legez bananduta ez egotea eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak izatea edo, zaharragoak izanik, haien kontura bizitzea.
- 16 urte eginda edukitzea eta derrigorrezko erretirorako adinik ez edukitzea.
- Eginkizunak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea.
- Estatuko, autonomia erkidegoetako edo tokiko administrazioetako zerbitzutik diziplina-espediente bidez bereizita ez egotea; edota, kargu publikoak betetzeko ezgaitasunik ez izatea epailearen ebazpenen baten ondorioz, edota funtzionario kidegoa betetzeko edo lan-hitzarmeneko postuan zegoenean betetzen zituen antzeko funtzioak betetzetik apartatua edo ezgaitua izatea. Beste Estatu bateko herritarra izanez gero, antzeko egoera baten ezgaitua ez izatea edota diziplina zigorrik edo antzekorik ez izatea bere Estatuan enplegu publikoan aritzeko dagokionez.
- Ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege kausaren batean sarturik ez izatea, herri administrazioen zerbitzura dauden langileentzat bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araubidearen arabera.
Hautaketa-prozesua izango da merezimenduen lehiaketa, berdintasun-printzipioak, merituak eta gaitasuna errespetatuz. Hautaketa prozesua honela zango da, azterketa eta hautagaiek alegatutako merezimenduen balorazioa. Hautagaiei puntuazioak emango zaizkie deialdiko baremoaren arabera.
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidean, hauta-gaiek, eskatzen zaizkien oinarrietako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute. Eskabideak behar bezala bete eta alkatetzari zuzenduta aurkeztuko dira Udaletxeko bulegoan (herriko plaza, 3), betiere, behar den moduan beteta 5 egun baliodunetan, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuta. Eskari-orriak egingo dira I. Eranskinaren ereduaren arabera. Urriaren 1eko 39/2015 Legeak –Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak- 16.4 artikuluan zehaztutako edozein lekutan ere aurkeztu daitezke eskaerak.
Postetxez aurkeztutako eskabideak kartazal irekian aurkeztuko dira, Postetxeko funtzionarioek data eta zigilua jarri diezaieten egiaztatu baino lehen
Eskaeretan honakoa agertuko da:
a) Datu pertsonak osoak.
b) Baloratuko diren merituak. Ez dira baloratuko eskaeran zehazten ez diren merituak eta kuantifikatu gabe dauden merituak.
Eskaerari hauxe gehituko zaio:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
b)Dagokion lanposturako eskatzen den titulazioaren fotokopia.
c) Eskaeran aipatutako eta zehaztutako merituen agiri bidezko egiaztatzea.
- Merituak egiaztatzeko alderdi hauek izango dira kontuan: Administrazio publikoetan eskainitako zerbitzuak dagokion erakunde gaituak emandako ziurtagiri bidez egiaztatu beharko dira, hauek zehaztuz; lan edo zerbitzu egindako denbora tartea eta lan-jardunaren ehunekoa. Derioko Udalean egindako zerbitzuak, eskaeran hala alegatu badira, ez dira dokumentu bidez egiaztatu behar izango, eta eta hautagaien espediente pertsonaletan ageri diren datuen arabera baloratuko dira.
- Sektore pribatuan eskainitako zerbitzuak enpresaren agiria edo lan-kontratua eta (gainera) Gizarte Segurantzak emandako lan-bizitzaren agiriaren kopia bidez egiaztatu beharko dira, baita lanpostua zehazten duen enpresaren ziurtagiria eta egindako lanak ere.
- Prestakuntza osagarria ikastaroa eman duen erakunde ofizialaren ziurtagiri bidez edo lortutako tituluaren bidez egiaztatuko da. Bietan erakunde antolatzailearen izena, ikastaroaren izena, eta ordu kopurua agertu beharko dira eta hezkuntza programa. Ez dira kontuan izango oinarri hauetan eskatzen den informazioa ematen ez duten ziurtagiriak.
- Hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko: Euskarazko egiaztagiri edo tituluaren kopia, halaxe ezartzen baitu 297/2010 Dekretuak, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila