3 POSTU ADMINISTRAZIO BEREZIKO ESKALA, AZPIESKALA TEKNIKOA, ERDI-MAILAKO TEKNIKARIEN KLASEA, TOPOGRAFIAKO INGENIARI TEKNIKOA HAUTATZEKO DEIALDIA

2016/12/08 - 2016/12/27
Inprimatu

Araba/Álava
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Lehiaketa:
3 POSTU ADMINISTRAZIO BEREZIKO ESKALA, AZPIESKALA TEKNIKOA, ERDI-MAILAKO TEKNIKARIEN KLASEA, TOPOGRAFIAKO INGENIARI TEKNIKOA HAUTATZEKO DEIALDIA
Lanpostua:
Erdi-mailako Topografiako Injineru Teknikoa
Plaza-kopurua:
3 (2 txanda librea eta 1 barne sustapena)
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A taldea, A2 (B) azpitaldea
Titulazioa:

Topografiako ingeniari tekniko titulua edo gradu baliokidea eduki beharko da, edo horiek jaulkitzeko eskubideak ordainduta eduki. Atzerrian lortutako tituluak izatekotan, horien homologazioa frogatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.

Hizkuntza eskakizuna:

- 2 plaza sistema irekiko txanda orokorrean, honela banaturik:

* 1 plaza derrigortasun datadun 3. hizkuntza eskakizunarekin.

* 1 plaza derrigortasun datarik gabeko 3. hizkuntza eskakizunarekin.

- 1 plaza barne sustapeneko txanda orokorrean, derrigortasun datarik gabeko 3. hizkuntza eskakizunarekin.

Beste baldintza batzuk:

Dei egindako 3 plazetako 2 betetzeko, horrez gainera, beharrezkoa izango da B gidabaimena edukitzea.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

5.1 Eskaerak aurkezteko epea eta modua:

a) Oinarri espezifikoetan zehazten diren plazak hornitzeko hautaketa prozesuetan parte hartu nahi dutenek hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dute eskaera, dagokien deialdia Estatuaren Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratzen den egunaren hurrengotik aurrera.

b) Eskaerak Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko diputatuari zuzenduko zaizkio, eredu ofizial eta normalizatuari lotuta, eta Arabako Foru Aldundiaren Enplegu Publikoaren Atarian aurkeztu beharko dira: www.araba.eus/PortalEmpleo. Eskaeran sartuta egongo da 5.5 idatz zatian aurreikusitako tasaren ordainketa telematikoa.

Salbuespenez, paper euskarriko eskaera eta tasaren ordain gutuna helbide honetan eskuratu ahal izango dira: Probintzia plaza, 14, 3.a - Gasteiz.

Aplikatzekoa izango da, halaber, urriaren 1eko 39/2015 Legearen, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenaren, 16.4. artikulua.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

GAI ZERRENDA

1. GAI KOMUNAK

1. gaia. Espainiako Konstituzioa. Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak (10-55 artikuluak).

2. gaia. Europar Batasuna. Erakunde eta organismo nagusiak, haien osaera eta eskumenak: Kontseilua, Batzordea, Parlamentua, Justizia Auzitegia, Europako Kontu Auzitegia, Eskualdeen Batzordea, Europako Inbertsio Bankua.

3. gaia. Euskal Herriko Autonomia Estatutua. Atariko titulua (1-9 artikuluak). I. titulua: Euskal Herriaren eskumenak (10-12 artikuluak). II. titulua: Euskal Herriko aginteak (24-39 artikuluak).

4. gaia. Arabako Batzar Nagusiak eta Arabako Lurralde Historikoko Foru Administrazioa (I). 1983ko martxoaren 7ko Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoaren antolamenduari buruzkoa (1-14 artikuluak).

5. gaia. Arabako Batzar Nagusiak eta Arabako Lurralde Historikoko Foru Administrazioa (II). 1983ko martxoaren 7ko Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoaren antolamenduari buruzkoa (15-33 artikuluak).

6. gaia. Enplegu Publikoa (I). 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, onartzen duena enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bateratua. Langile motak (8-13 artikuluak). Enplegatu publikoen eskubideak (14-20 artikuluak). Enplegatu publikoen eginbeharrak. Jokaera kodea (52-54 artikuluak).

7. gaia. Enplegu Publikoa (II). 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, onartzen duena enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bateratua. Zerbitzu harremana eskuratzea eta galtzea (55-68 artikuluak).

8. gaia. Administrazioa Prozedura . 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenarena. Jarduera arau orokorrak (13-28 artikuluak). Epe mugak eta epeak (29-33 artikuluak). Egintzen eraginkortasuna (37-42 artikuluak).

9. gaia. Sektore Publikoko Kontratuak. 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, onartzen duena sektore publikoko kontratuen legearen testu bateratua. Xedea eta aplikazio eremua (1-4 artikuluak). Kontratu motak (5-11 artikuluak). Administrazio kontratuak eta kontratu pribatuak (18-21 artikuluak).

10. gaia. Datuen Babesa. 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 12koa, datu pertsonalen babesarena. Xedapen orokorrak (1-3 artikuluak). Datuak babesteari buruzko printzipioak (4-12 artikuluak). Pertsonen eskubideak (13-19 artikuluak).

11. gaia. Gardentasuna. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunaren, informazio publikoa eskuratzearen eta gobernu onarena. Aplikazio eremu subjektiboa (2-4 artikuluak). Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea (12-16 artikuluak). Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea gauzatzea (17-22 artikuluak).

12. gaia. Berdintasun Polititak. Printzipio orokorrak eta babesa. Politika publikoak: printzipio orokorrak (3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa: 3-22 artikuluak). EAEko herri administrazioen esparruko neurriak (Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerakoa: 18-22 artikuluak).

2. GAI ESPEZIFIKOAK

13. gaia. Erroreen teoria. Definizioak, ideia orokorrak, errore motak, uneak, batez bestekoak, bariantza, banaketa legeak eta tolerantziak. Karratu txikienen konpentsazioa: baldintza ekuazioak, Lagrange-ren biderkatzaileak eta behaketa loturak.

14. gaia. Metodo topografiko planimetrikoak: ebakidura zuzenak, alderantzizko ebakidurak, ebakidura mistoak, triangelaketa, trilateraketa, ibilbidea eta erradiazioa. Printzipio teorikoak, behaketa metodologiak, kalkulua eta konpentsazioa. Prozesuen informatizazioa.

15. gaia. Metodo topografiko altimetrikoak: ortometria kotak eta kota dinamikoak, metodo grabimetrikoak, mailakatze topografikoak eta haien erroreak Printzipio teorikoak, behaketa metodologiak, kalkulua eta konpentsazioa. Prozesuen informatizazioa.

16. gaia. Alderantzizko problema. Zuinketa metodoak eta haien erroreak. Plantaren zuinketa. Altxaeraren zuinketa. Beharrezko tresnak eskatutako zehaztapenen arabera.

17. gaia. Geodesiari buruzko kontzeptu orokorrak: elipsearen geometria, normal nagusiak, elipse meridianoaren erradioa eta luzera. Hiruki baten gehiegitza esferikoa. Legendre-ren teorema. Sare geodesikoen kalkulua eta konpentsazioa. Koordenatu kalkuluaren zuzeneko problema eta alderantzizko problema.

18. gaia. Planimetria geodesikoa. Triangelaketa geodesikoak: angelu behaketak, oinarrien neurriak, oinarri bat elipsoidera txikitzeko zuzenketak.

19. gaia. Altimetria geodesikoa. Azalera ekipotentzialak: berdinketa ortometrikoa eta dinamikoa. Berdinketa metodoak: berdinketa trigonometrikoa eta berdinketa geometrikoa.

20. gaia. Geodesia eta espazio topografiaren sistemak. GPS Sistema. GLONASS sistema. Bi sistemen erabilera konbinatua. Behaketak. Behaketen kalitatea eta zuzentasuna. Kokapen metodoak. Datuak prozesatzea. Altxaera topografikoak GPSarekin.

21. gaia. Airetiko fotogrametria. Hegaldi proiektua. Tresnen erroreen eta alterazioen zuzenketa. Paralaje estereoskopikoaren kontzeptua. Irudi pareen fotogrametria analitikoa. Airetiko fotogramen orientazio erlatiboa. Orientazio absolutua. Eskala zuzena hartzea. Aerotriangelaketa analitikoa. GPSa integratzea fotogrametrian.

22. gaia. Airetiko fotogrametria digitala. Kamera digitalak eta eskaner fotogrametrikoak. Irudiaren prozesamendu digitala. Irudiaren korrespondentzia edo korrelazioa: printzipioak eta metodologia. Aerotriangelaketa digitala.

23. gaia. Ortofotogrametria. La ortofotografia digitala. Ortozuzenketa prozesua: kontzeptua, oinarri matematikoa eta faseak. Kalitatea eta doitasuna. Ortofoto egiazkoak. Edizioa eta mosaikoa. Ortofotografia estereoskopikoa. Zuzenketa optikoa.

24. gaia. LIDAR sentsorearen oinarriak. Sartze heinaren kontzeptua eta itzuleraanizkoitzak. Sentsoreak eta plataformak. LIDAR hegaldia. Hegaldiaren plangintza. LIDAR datuak prozesatzea (datuak sailkatu eta arazteko algoritmoak). Formatuak eta datuak bistaratzea.

25. gaia. Gorapen eredu digitalak (MDE), lurraren eredu digitalak (MDT) eta azaleren eredu digitalak (MDS). Ezaugarriak. Teknika fotogrametrikoen bidez eskuratzea. LIDAR puntuetatik eskuratzea. Tipologia eta formatuak. Bistaratzea. Sare interpolaziorako metodoak eta TIN. MDEen doitasuna eta kalitate kontrola.

26. gaia. Proiekzio kartografikoak. Aurkezpen kartografikoen anamorfosia. Toki eskala. Proiekzioen sailkapena deformazioen arabera. Proiekzioen sailkapena eraldaketa sistemaren arabera. Mapen sailkapena.

27. gaia. Lurreko markoak eta erreferentzia sistemak. ETRS89 erreferentzia sistema. UTM proiekzioa. Koordenatu eraldaketa. Zuzeneko problema. Alderantzizko problema. Meridianoen konbergentzia. Kordarako laburketa. Eskala faktorea. Orientazioak eta distantziak.

28. gaia. Arabako Lurralde Historikoko azpiegitura geodesikoa. Erpin geodesikoak. Berdinketa sareak. GNSS (ERGNSS) estazio iraunkorren sareak. Erreferentzia topografikoen hiri sareak.

29. gaia. AFAren oinarrizko kartografia. Datu base geografikoen produkzioa. Arabako Lurralde Historikoko BTA5000 eta BTU500 eguneratzea eta mantentzea.

30. gaia. 4/2011 Foru Araua, otsailaren 21ekoa, Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeen mugak, izena, hiriburua eta ezaugarriak arautzen dituena. Udal eta kontzeju mugarteen jurisdikzioko muga lerroak. Mugaketa aktak. Mugarrien eta mugarte lerroen zuinketa.

31. gaia. Geografia informazioko sistemak. Definizioa eta osagaiak. SIG bektorialak eta SIG raster-ak. Jatorrizko geometrikoak eta topologikoak. Topologia mailak. Datuen egiturak. Ustiatze eginkizunak SIG bektorial eta raster-etan.

32. gaia. Espazio datuen azpiegiturak (IDE) Definizioa. SIGen eta IDEen arteko aldea. IDE baten arkitektura. Nodoa eta geoataria. Elkarreragingarritasuna. Metadatuak. Definizioa. Metadatuak sortzeko arauak eta profilak.

33. gaia. Europako Parlamentuaren eta 2007ko martxoaren 14ko Kontseiluaren 2007/2/CE Zuzentaraua, Europako Erkidegoko espazio informazioko azpiegitura ezartzen duena (INSPIRE).

34. gaia. 14/2010 Legea, uztailaren 5ekoa, Espainiako informazio geografikoko azpiegitura eta sistemei buruzkoa (LISIGE).

35. gaia. Web zerbitzuak: WMS, WMTS, WFS, ATOM, CSW. Eragiketak eta parametroak. INSPIRE eta OGC zerbitzuak.

36. gaia. Desjabetzeak herri lanetan. Lurzati planoa. Lurzatien ezaugarriak. Proiektuak lurzati planoarekin duen zerikusia. Eragindako zonak zehaztea. Desjabetzeen eranskina. Desjabetzeen planoa. Eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda. Landa fitxak. Desjabetzeakgauzatzea lursailaren gainean. Desjabetzeen arloan indarrean dagoen legeria.

37. gaia. Sektore publikoko kontratuen legearen testu bateratua: obra kontratuak. Kontratazio espedienteak. Obra kontratua prestatzeko jarduerak. Obra kontratua gauzatu eta aldatzea. Obra kontratuak betetzea eta indargabetzea.

38. gaia. 20/1990 Foru Araua, ekainaren 25ekoa, Arabako Lurralde Historikoko errepideena.

39. gaia. Arabako errepideen foru sarea. Hierarkia eta definizioa. Sare motak. Deskribapena.

40. gaia. Arabako Lurralde Historikoko errepide plan integrala 2004-2015 (PICA). Aurrekariak, justifikazioa eta xedea. Planaren xede den sarearen definizioa. Planaren helburuak eta esku-hartze irizpideak. Jarduteko proposamenak. Plana gauzatzea, jarraipena eta eguneratzea. Berrikustea eta aldatzea.

41. gaia. Trazaduraren azterketa. Kartografia aukeratzea. Nahitaez igaro beharreko puntuak. Aplikatutako takimetria. Trazaduraren neurketa. Lursailaren topografiari buruzko kontsiderazioak, fabrikako obra handiak, tunelak eta desjabetzeak. Trazadura zaharrak egokitzea.

42. gaia. Errepideen trazadura. Indarrean dagoen legeria. Errepideak: orokortasunak. Errepideen izena. Errepide motak eta zatiak. Proiektu motak. Trazadura aztertzeko oinarrizko datuak. Abiadura. Ikusgaitasuna.

43. gaia. Oinplanoko trazadura. Lerrokadura zuzenak. Kurba zirkularrak. Trantsizio kurbak. Segidako lerrokadura kurbatuen arteko koordinazioa. Oinplanoko trazaduraren kontsistentzia errepide konbentzionaletan. Sabeldura eta peraltea.

44. gaia. Altxaerako trazadura. Sestren inklinazioa. Sestren loturak. Oinplanoko eta altxaerako trazaduraren koordinazioa.

45. gaia. Zeharkako sekzioa. Zeharkako sekzio estandarraren oinarrizko erreiak. Zeharkako sekzioa oinplanoan. Zeharkako sekzio bereziak. Errei zabaleren trantsizioa eta bazterbideak. Galtzadetako eta ertzetako oztopoen analisia.

46. gaia. Errei osagarriak eta trazaduraren beste elementu batzuk: orokortasunak. Ibilbide eta abiadura aldaketarako elementuak. Biltegiratzeko eta itxaroteko erdiko erreiak. Bat egiteko eta banatzeko erreiak. Aldapa eta malda erreiak. Txirikorda erreiak. Aurreratzeko erreiak. Konbergentzia eta dibergentzia erreiak. Ibilgailu jakin batzukzirkulatzeko plataforma eta errei berezituak. Garraio kolektiboko ibilgailuen geltokiak. Baztertzeko guneak. Balaztatzeko guneak. Erdibitzaileko eta alboko erdibitzaileko pasabideak. Transferentzia adarrak. Errepideen alboko bizikleta bideak.

47. gaia. Errepideetarako loturak eta sarbideak: orokortasunak. Loturak autobide, autobia eta errei anitzeko errepideetan. Loturak errepide konbentzionaletan. Zerbitzu bideen loturak. Sarbide zuzenak errepide konbentzionaletan eta zerbitzu bideetan. Mugak errei gehigarriak dituzten zatietan, beste trazadura elementu batzuk eta zeharkako sekzio bereziak dituzten obrak.

48. gaia. Elkarguneak. Orokortasunak. Elkargunea diseinatu eta hautatzea. Elkargune baten mugatze fisikoa, eragin zonak eta erdiguneak. Elkargunearen trazadura. Gurutzaguneak. Gurutzaguneen tipologia, deskribapena eta eginkizuna. Biribilgune motako gurutzaguneak. Lotuneak. Lotuneen tipologia, deskribapena eta eginkizuna. Indarrean dagoen legeria.

49. gaia. Lurren mugimendua: lubeten eta harbeten eraikuntza. Haien geometria. Lur berdinketaren eraikuntza: haren geometria. Ezpondak eta horiek jatorriko lursailarekin duten gurutzagunearen zehaztapen grafikoa eta analitikoa.

50. gaia. Errepideen drainatzea. Azaleko drainatzea eta zeharkako drainatzea. Kontsiderazio orokorrak eta proiektuen irizpide geometrikoak. Hustubide obrak. Neurrien kalkulua. Fabrika obra txikiak: tipologia, elementuak eta geometria. Haien kokapen, zuinketa eta kontrol geometrikoa aztertzeko aplikatutako topografia.

51. gaia. Pasabide obrak. Horien kokapenaren problema geometrikoa. Zubiak eta zubibideak. Tipologia. Osagaiak eta haien geometria errepide proiektuan txertatua. Tunelak errepideetan. Tipologia eta osagaiak. Trazadura eta sekzio estandarra. Azpiegitura topografikoa. Oinplanoko eta altxaerako zuinketa. Kontrol geometrikoa.

52. gaia. Errepideetako murruak. Funtzionaltasuna, motak eta konponbideak. Osagaiak eta haien geometria. Kokapen espaziala errepidearen eremuan. Zuinketa eta kontrol geometrikoa.

53. gaia. Errepideen zoruak. Zoru motak eta haien geometria. Zoru malguak eta erdi-zurrunak. Zoru zurrunak. Kalkulu geometrikoa eta zuinketa. Gauzatzearen kontrol geometrikoa.

54. gaia. Errepide proiektuak idazterakoan behar den kartografia eta topografia. Eskalak proiektuaren fasearen eta obra unitateen arabera. Zuinketa oinarrien sarea. Seinaleak. Behaketa metodoak. Tolerantziak. Konpentsazio metodoak.

55. gaia. Topografia eta kartografia eranskina errepide proiektuetan. Trazadura eta zuinketaren eranskina. Hura osatzen duten dokumentuak.

56. gaia. Proiektuaren planoak. Oinplanoak. Altxaerak. Sekzio estandarrak. Zeharkako profilak. Drainatze planoak. Pasabide eta tunelen obren planoak.

57. gaia. Neurketak errepide proiektuetan aurrekontua egiteko beharrezko elementu modura. Obra unitateak. Neurketa lagungarriak. Neurketa orokorra. Lurren mugimenduaren neurketa. Bide zoruen neurketa. Hormigoi obren neurketa.

58. gaia. Aurrekontuak. Hura osatu behar duten dokumentuak. Aurrekontu programak. Neurketak txertatzea.

59. gaia. Errepide proiektuei eta horiek gauzatzeari aplikatutako informatika. Trazadura programa integratuak. Bilakaera historikoa. Kontzeptua. Dauden sistemak. Betekizunak. Alderaketa. Hautatzeko irizpideak. Intzidentziaingeniaritzan. Etorkizuneko bilakaera. CAD programak. Ofimatika tresnak.

60. gaia. Laneko segurtasuna eta osasuna. Indarrean dagoen legeria. Proiektuaren segurtasun eta osasun azterlana. Oinarrizko segurtasun eta osasun azterlana. Segurtasun eta osasun plana. Izapidetzea.

Web-orria: