SAP Sistemen Aholkularia

2019/04/14 - 2019/05/10
Inprimatu

Araba/Álava
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Arabako Kalkulu Gunea, A.B
Lehiaketa:
SAP Sistemen Aholkularia
Lanpostua:
Sistemen aholkularia
Plaza-kopurua:
1
Eginkizunak eta atazak:

SAP azpiegituretako berezko lanak, besteak beste: arkitekturaren definizioa, inplementazioa, konfigurazioa, mantentzea, monitorizazioa, optimizazioa, arazoen eta irtenbideen analisia eta sistemen dokumentazioa. SAP sistemen artean, nagusiki hauek aurreikusten dira: HANA Platform 2.0, ERP 6.0, S/4HANA, Solution Manager eta abar.

Eremu funtzionaleko egitekoak edo proiektuetako partaide gisa dagozkion lanak, eta SAP azpiegituren atalean sortzen diren beharrizanei erantzuteko zereginak, hala nola kopia homogeneoak, igorleen kopiak, sistemen aldaketak, garraioen kudeaketa, aholkularitza eta abar.

Eskaerak eta gorabeherak ebaztea, eta zalantzak eta arazo teknikoak konpontzen laguntzea, proiektu berrietan zein SAP sistemen mantentze lanetan.

Aholkularitza teknikoa ematea eta parte hartzea azpiegituretarako ezarritako jardueretan, SAP sistemekin loturiko proiektu guztietan eta zerikusia duten produktuetan.

SAPekin integratzen diren eta Arabako Foru Aldundiaren azpiegituraren zati diren beste sistema batzuei loturiko administrazio lanak.

Titulazioa:

Honako titulazio hauetako bat edukitzea edo hura jaulkitzeko eskubideak ordaindu izana:

- Goi-mailako ingeniaritza

- Lizentzia

- Lanpostuarekin lotura daukan gradua gehi masterra, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, unibertsitate ikasketa ofizialen antolaketa ezartzen duenak (uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak emandako idazketaren arabera) aurreikusitako prozedura bidearen bitartez Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatua.

Beste baldintza batzuk:

A) Eskaera: Eskaera, I. eranskina eta II. eranskina betetzea, dokumentu horietan jasotzen diren eremu guztietan.

 B) Nazionalitatea: Indarrean den legediak inoren konturako lanpostuetan lan kontratuko enplegatu gisa aritzeko ezartzen dituen betebehar guztiak betetzea. Atzerritarren kasuan, 8/2000 Lege Organikoak eskatzen dituen baimen guztiak eduki behar ditu (8/2000 Lege Organikoa, abenduaren 22koa, atzerritarrek Espainian izango dituzten eskubide eta askatasunei eta haien integrazioari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoa berritzekoa).

 C) Adina: hamasei urte beteta edukitzea eta nahitaezko erretiroko gehieneko adina ez gainditzea.

 D) Titulazioa: honako titulazio hauetako bat edukitzea edo hura jaulkitzeko eskubideak ordaindu izana:

 Goi-mailako ingeniaritza

 Lizentzia

 Lanpostuarekin lotura daukan gradua gehi masterra, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, unibertsitate ikasketa ofizialen antolaketa ezartzen duenak (uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak emandako idazketaren arabera) aurreikusitako prozedura bidearen bitartez Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatua.

E) Gaitasun funtzionala: Ez izatea dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen osasun arazorik, hargatik eragotzi gabe 13/82 Legea, apirilaren 7koa, minusbaliatuen integrazio sozialari buruzkoa.

 F) Gaikuntza: Ez egotea epai bidez edo zerbitzuaren diziplina espedientearen bidez administrazio publikoetako edo sektore publikoko enpresetako edozeinetatik bereizia edo aldi batez lanpostutik kendua, eta ez egotea ezgaiturik funtzio publikoak betetzeko.

Aurretik adierazi diren baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako eduki behar dira beterik, eta lan kontratua egiten den unera arte betetzen jarraitu, salbu eta "E" apartatuan aipatzen dena, zeina AKGSAk erabakitako Mediku Zerbitzuak ziurtatu beharko baitu kontratazio proposamena egin aurre-aurretik.

Pertsona ezinduak gainerako hautagaien baldintza berdinetan onartuko dira hautaketa probetan, baldin eta haien mugak iragarritako lanpostuari dagozkion eginkizunak edo zereginak normaltasunez betetzearekin bateraezinak ez badira. Hautaprobetan, denbora eta baliabideak ahal bezainbeste egokituko dira, baldin eta interesdunek hala eskatzen badute eskabidean.

IZANGAIEI ESKATZEN ZAIZKIEN BERARIAZKO BALDINTZAK:

Dagokien hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte (kasu guztietan, baldintzak baztertzaileak izango dira):

A) Titulazioa: Informatikari edo telekomunikazioei loturiko tituluak baino ez dira onartuko.

Baldintzak inoiz ere ez dira balioetsiko merezimendu moduan.

Onartzea
Elektronikoa:

Izangaiek ondoko agiri hauek bidali beharko dituzte, posta elektronikoz, deialdi bakoitzean zehazten den helbidera:

-I. eranskina.

-II. eranskina

-NANaren edo balio bereko nortasun agiri baten irudi eskaneatua.

-Izangaiaren curriculum vitae.

-Gizarte Segurantzak emandako lan-bizitzaren ziurtagiria.

-Bigarren oinarrian, baldintza orokorretan, D) apartatuan eskatutako titulu akademiko(ar)en irudi eskaneatua.

-Baldintzak eta alegatutako merezimenduak frogatzen dituzten agiri guztiak.

Dokumentazioa zuzenbidean onartua den edozein baliabidez justifikatuko da.

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 10ean bukatuko da, goizeko 11:59an.

FORSELEC enpresa laguntzaileak hartu izanaren agiri bezala erantzuna bidaliko du, posta elektronikoz, eskaera bidali ondoko 48 ordu balioduneko epean, izangai bakoitzari eskaera kode desberdin bat helaraziz.

Kode hori aukeratze prozesuan zehar egiten diren argitalpenetan erabiliko da, izangaien nortasuna isilpean edukitzeko.