Toki Poliziako Bitarteko Agenteen lan-poltsa.

2014/02/25 - 2014/03/13
Inprimatu
Comunidad Autónoma del País Vasco
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
EUSKAL HERRIKO POLIZIA ETA LARRIALDIETAKO EUSKAL AKADEMIA
Lehiaketa:
Toki Poliziako Bitarteko Agenteen lan-poltsa.
Lanpostua:
Tokiko Polizia.
Plaza-kopurua:
Lan-poltsa.
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
C-2
Eginkizunak eta atazak:

Euskadiko Poliziari buruzko 4/1992 Legeak 27. artikuluan Tokiko Polizietarako xedatzen dituen funtzioak egin beharko dira. Alegia:

  1. Udalerriko agintariak babestea eta eraikin eta instalazioak zaintzea.
  2. Zirkulazio-arauetan xedatutakoaren arabera, hiriguneko trafikoa antolatzea, seinaleztatzea eta zuzentzea.
  3. Hirigunean gertatzen diren zirkulazio-istripuen atestatuak izapidetzea.
  4. Ordenantza, bando eta gainerako udal xedapen eta ekintzei buruzko administrazio-poliziaren lanak, eta baita ingurugiroari eta bazter-txokoei kasu egiteko indarrean dagoen legedia bete dadin ardura hartzea ere, gai horiekikoan toki-erakundeek dituzten aginpideen eremuan.
  5. Auzi-Poliziaren zereginetan parte hartzea, Auzi-Poliziako Unitateei lagunduz.
  6. Istripuak, hondamendiak edo ezbehar publikoak gertatzen direnean laguntza ematea, legeetan ohartematen den moduan herri-babeseko planak burutzerakoan esku hartuz.
  7. Aurrea hartzeko eginbideak eta lege-hauste diren egintzak eragoztera zuzendutako jarduketa oro burutzea.
  8. Leku publikoak zaintzea eta manifestazioak babesten, hala nola jende-bilera handietako ordena mantentzen laguntzea, hori egiteko eskatzen zaienean.
  9. Gatazka pribatuei irtenbidea bilatzen laguntzea, hori egiteko eskatzen zaienean.
Titulazioa:

Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua, Eskola Graduatua, 1. graduko Lanbide Heziketako titulua edo horren baliokidea edo hortik gorakoren bat izatea.

Beste baldintza batzuk:
  • Gizonezkoen gutxiengo altuera 1,65 m izatea eta emakumeena 1,60 m. Proba fisikoei ekin aurretik egiaztatuko da altuera.
  • B eta A-1 motetako ibilgailuak zein ibilgailu lehenetsiak, edo horien baliokideak, kalean gidatzeko baimen administratiboa izatea, Gidarien Araudi Orokorra onartzeko maiatzaren 30eko 772/1997 Errege Dekretuarekin bat.
Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Prozedura honetan parte hartzeko eskabideak Poliziako eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgunean (www.arkauteakademia.net ) eskura dagoen eredu ofizial eta normalizatuan aurkeztuko dira. Parte hartu nahi dutenek bigarren oinarriko 1. atalean esaten diren betekizun guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dituzte, betiere eskaerak aurkezteko epearen azken egunari dagokionez, f) eta i) puntuetan esandako salbuespen-kasuak izan ezik; halaber adierazi beharko dute zer hizkuntzatan, euskaraz ala gaztelaniaz, egin nahi dizuten oposizioko ariketak. Eskabideak Poliziako eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari zuzenduko zaizkio, eta 2014ko martxoaren 13ko goizeko 11:00ak baino lehenago aurkeztuko dira.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:
egutegia:
Abisuak
Berriak: