Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 2026-2028 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoa
Helburuak
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 6. artikuluan ezartzen duenez, dirulaguntzen plan estrategiko bat egin behar da, honako hauek identifikatzeko: dirulaguntzak aplikatzean lortu nahi diren helburuak eta ondorioak, dirulaguntza emateko epea, aurreikusten diren kostuak eta finantzaketa-iturriak, eta planaren helburuekin lotutako ekintzak eta adierazleak, haien jarraipena eta ebaluazioa egin ahal izateko, betiere aurrekontu-egonkortasunaren helburuak betetzearen mende.
Aipatutako lege-agindua betez, 2026ko martxoaren 4ko Aginduaren bidez, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu da. Dirulaguntzen Plan Estrategiko programatiko hau Sailaren politika planifikatzeko tresna da, eta efikazia eta efizientzia areagotzea bermatzen du, baita gure jarduera-eremuan gardentasuna indartzea ere.
Dirulaguntzen Plan Estrategikoak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2026, 2027 eta 2028ko aurrekontu-ekitaldietarako ematen dituen dirulaguntza guztiak biltzen ditu.
Planak, Gobernu Programaren konpromisoei lotutako ardatzari jarraituz, aurreikusitako dirulaguntza jarduketak txertatzen diren konpromisoak jasotzen ditu. Jarraian, laburpen gisa, dirulaguntza-programak gauzatzeko aurreikusitako kostuen datu globalak identifikatzen ditu, Saila egituratzen den antolaketa-unitateekin lotuta.
Azkenik, Planak dirulaguntzen programen fitxak jasotzen ditu. Bertan, helburuak, ekintzak eta adierazleak zehazten dira, aurreikusitako denborazko egoerarekin, xede dituen sektoreekin, dirulaguntzak emateko prozedurarekin, beharrezkoak diren aurrekontu-konpromisoekin eta finantzaketa publikoaren ehunekoarekin.
Erronka Estrategikoak eta helburuak
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa bat dator XIII. Legegintzaldiko (2024-2028) Gobernu Programaren II. ardatzarekin "Hazkunde eta Ongizate Eredua". Ardatz horren barruan, "Lehen sektorea eta arrantza" 16. arloari dagozkion konpromiso hauek sartzen dira:
- 92. konpromisoa. Elikakateari buruzko Legea aplikatzeko ahalmena handitzea.
- 93. konpromisoa. Tokiko sektore jasangarri eta osasungarriago baten onura ekonomikoak bermatzea.
- 94. konpromisoa. EAEko nekazaritzako elikagaien sektorea indartzen laguntzea, ekintzailetzaren, berrikuntzaren eta jardunbide egokien erreferente gisa.
- 95. konpromisoa. Lehen sektorearen lan ekologikoa indartzea.
- 96. konpromisoa. Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorea, lehen sektoreko Euskadi marka.
- 97. konpromisoa. Zura, etorkizuneko material iraunkorra.
- 98. konpromisoa. Arrantza-baliabideen eredu jasangarria bultzatzea.
- 99. konpromisoa. Euskal landa- eta itsasertz-eremua kudeatzea eta zaintzea.
Legegintzaldia
XIII. Legegintzaldia
Azken aldaketako data:
