Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 11koa, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, 439/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epai irmoa argitaratzeari buruzkoa; epai horrek deuseztatu egin du Hezkuntzako sailburuaren 2021eko martxoaren 24ko Agindua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan derrigorrezko irakaskuntzen baliokideak diren atzerriko hezkuntza-sistemetako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan Espainia eta Euskal Herriko hizkuntza eta kultura irakasteko curriculuma eta gutxieneko ordutegia ezartzen baitira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 15
  • Hurrenkera-zk.: 351
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/11
  • Argitaratze-data: 2023/01/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Honen bidez jakinarazten da Asociación Colegio Americano de Bilbao elkarteak 439/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuela honen aurka:

Agindua, 2021eko martxoaren 24koa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan derrigorrezko irakaskuntzen baliokideak diren atzerriko hezkuntza-sistemetako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan Espainia eta Euskal Herriko hizkuntza eta kultura irakasteko curriculuma eta gutxieneko ordutegia ezartzen dituena.

Eta jakinarazten da, halaber, 2022-06-01ean epaia eman zela, zeina irmoa baita, eta haren epaitzak honela dioela, hitzez hitz:

EPAITZA

Baietsi egiten dugu Rosa Alday Mendizábal prokuradoreak, Asociación Colegio Americano de Bilbao (American School of Bilbao) elkartearen izenean eta hura ordezkatuz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuaren 2021eko martxoaren 24ko Aginduaren kontra jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan derrigorrezko irakaskuntzen baliokideak diren atzerriko hezkuntza-sistemetako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan Espainia eta Euskal Herriko hizkuntza eta kultura irakasteko curriculuma eta gutxieneko ordutegia ezartzen dira).

  1. Errekurritutako agindua deuseztatzen dugu.

  2. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiogu berariaz prozesuko kostuak.

    Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 107. artikuluan xedatutakoa betez, hau jakinarazten da, denek horren berri izan dezaten.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 11.

    Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

    ENEKO GOENAGA EGIBAR.