Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 1ekoa, Araubide Juridikoaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako epaia betetzeko agintzen duena; epai horrek prozedura arrunteko 329/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baiesten du.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 110
  • Hurrenkera-zk.: 2524
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/01
  • Argitaratze-data: 2022/06/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Justizia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak prozedura arrunteko 329/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako 107/2022 epaia ikusita, zeinaren epaitza honako hau baita:

Ez dugu onartzen demandatuak eskatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren onartezintasuna.

Baietsi egiten dugu prokuradore Arantzane Gorriñobeascoa Etxebarria andreak, Asociación de Hostelería de Bizkaia Bizkaiko Ostalaritza Elkartea, Asociación de Empresarios de Hostelería de Gipuzkoa, SEA Empresas Alavesas eta Asociación de Sidrerías de Gipuzkoa Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea elkartearen izenean eta horiek ordezkatuz, lehendakariaren martxoaren 26ko 16/2021 Dekretuaren hirugarren xedapenaren kontra aurkeztutako administrazioarekiko auzierrekurtsoa. 16/2021 Dekretuaren bidez honako dekretu hau aldatu zen: 13/2021 Dekretua, martxoaren 6koa, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak 2021ean testu bakar batean lehen aldiz bateratu eta eguneratu diren, alarma-egoeraren deklarazioaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko. Eta horrenbestez:

  1. Baliogabetu egiten dugu errekurritutako Dekretuaren hirugarren xedapen hori.

  2. Berariaz kondenatzen da alderdi demandatua kostuak ordaintzera.

Araubide Juridikoaren zuzendariak epaia betetzea ebazten du, eta ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen du.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 1a.

Araubide Juridikoaren zuzendaria,

NIEVES MARTÍNEZ DE ANTOÑANA BLANCO.