Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 30ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako dirulaguntzen balorazio-batzordeko kideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 119
  • Hurrenkera-zk.: 2800
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/30
  • Argitaratze-data: 2022/06/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2022ko martxoaren 18an argitaratu zen EHAAn 2022ko martxoaren 8ko Agindua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dituena, 2022ko ekitaldirako.

Agindu horren 6.2 oinarriaren arabera, balorazio-batzorde bat sortuko da, zuzendaritza eskudunari atxikitako hiru pertsonak osatuko dutena. Horietako bat programaren arduraduna izango da, eta beste biak zuzendaritzako teknikarien artean aukeratuko dira. Horiek guztiak Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak izendatuko ditu ebazpen baten bidez. Ebazpen horretan zehaztuko da nor izango den batzordeko idazkaria eta nor batzordeburua.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua ikusita.

Pertsona hauek izendatzea 2022ko martxoaren 8ko Aginduaren bidez 2022ko ekitaldirako deitutako laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen ebaluazio-batzordeko kide (batzorde horrek egingo du ebazpen-proposamena):

Batzordeburua:

Iker Guzman Mu駉z jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Kalitatearen Defentsarako eta Iruzurraren Kontrolerako Zerbitzuaren arduraduna.

Bokalak:

Iratxe Llantada L髉ez andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako aholkulari juridikoa; idazkari jardungo du.

Marcos Barroso Vinagre jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.

Honako hauek izango dira ordezkoak:

Batzordeburua:

Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna.

Bokalak:

Saray Franco Mar韓 andrea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako aholkulari juridikoa; idazkari jardungo luke.

I馻ki Lopetegi Salegi jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 30a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RA贚 P蒖EZ IRACHETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.