Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko apirilaren 7koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, euskal kultura-ondarea zaindu eta babesteko diru-laguntzak emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 69
  • Hurrenkera-zk.: 1666
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/04/07
  • Argitaratze-data: 2014/04/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Kulturako sailburuaren 2013ko irailaren 18ko Aginduaren bidez (urriaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 191. zk,), euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko diru-laguntzak, bai eta hari eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak sortu eta aldatzekoak, emateko araubidea ezarri zen.

Eskabideak aurkezteko epea, aipaturiko aginduaren 7. artikuluak dioenez, 2013ko azaroaren 7an amaitu zen.

Aginduko 12. artikuluan aurreikusitako Balorazio Batzordea bildu eta eskabideak aztertu ondoren, laguntzak esleitzeko ebazpen-proposamena eman zuen 2013ko abenduaren 3an, eta horrekin batera, Aginduaren 23. eta 28. artikuluen araberako balorazio-irizpideak aditzera eman zituen.

Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita eta Aginduaren 13. artikuluan eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat, hau

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren eskatzaileei bertan agertzen diren diru-laguntzak ematea.

Bigarrena. Diru-laguntza ukatzea II. eranskinean agertzen diren pertsona eta erakundeei, bertan azaltzen diren arrazoiak direla eta.

Hirugarrena. Ez sinatzea inongo lankidetza-hitzarmenik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta diru-laguntza honen onuradun diren zaharberritzeko hirigintza-sozietateen artean.

Laugarrena. Onuradunak diru-laguntzak arautzen dituen Aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.

Bosgarrena. Diruz lagundutako jarduera guztiak amaitzeko epea 2015eko abenduaren 31n bukatuko da, Agindu arautzailearen 4. artikuluarekin bat. Dena den, diruz lagundutako proiektuek 2013ko urtealdian hasi behar dute edota dagoeneko hasiak egon, eta, gainera, honako amaiera-data eduki beranduenez:

2013an gauzatzekoak diren proiektuak: 2013ko abenduaren 31 baino lehen.

2013-2014an gauzatzekoak diren proiektuak: 2014ko abenduaren 31 baino lehen.

2013-2015ean gauzatzekoak diren proiektuak: 2015eko abenduaren 31 baino lehen.

Behin diru-laguntza emanda proiektua gauzatzeko epea ezartzen denean, epe hori luzatu egin ahalko da Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez. Horretarako, erakunde edo pertsona interesdunak luzapena eskatu beharko du, hasieran emandako epea amaitu baino lehen. Eskabidearekin batera, luzapenerako arrazoiak justifikatzeko idatzi bat aurkeztuko du, baita nahi duen epearen proposamena ere. Nolanahi ere, epe berri horren muga 2015eko abenduaren 31 izango da.

Emandako diru-laguntzen justifikazioa, likidazioa eta ordainketa egiteko, Agindu arautzailearen 16, 17 eta 18. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio. Bidezko dokumentazioa Euskal Kultura Ondarearen Zentroari zuzendu beharko zaio, 2 hilabeteko epean lagundutako jarduera amaitzen den egunetik hasita, baina edozein kasutan, diruz lagunduko diren proiektuak justifikatzeko epeak honako hauek dira, gehienez ere:

2013an gauzatzekoak diren proiektuak: 2014ko otsailaren 28a baino lehen.

2013-2014 urteetan gauzatzekoak diren proiektuak: 2013an gauzatutako jarduerak, 2014ko otsailaren 28a baino lehen; 2014an gauzatutako jarduerak, 2015eko otsailaren 28a baino lehen.

2013-2015 urteetan gauzatzekoak diren proiektuak: 2013an gauzatutako jarduerak, 2014ko otsailaren 28a baino lehen; 2014an gauzatutako jarduerak, 2015eko otsailaren 28a baino lehen; 2015ean gauzatutako jarduerak, 2016ko otsailaren 28a baino lehen.

Diruz lagundutako jardueren exekuzioa justifikatzeko, ebazpen honetan agertzen den aurrekontua hartuko da ardaztzat, eta horrekin batera aintzakotzat hartuko dira agindu arautzailearen 17. artikuluko gainerako alderdiak.

Seigarrena. Agindu horren kargura emandako diru-laguntzak atalka ordainduko dira, prozedura honi jarraituta:

  1. Lehenengo zatian, emandako diru-laguntzaren herena ordainduko da, behin 14.1 artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

  2. Gainerako kopurua ordainduko da laguntza emateko ebazpeneko I. eranskinean adierazitako moduan, aurrez gastua justifikatu ondoren.

    Zazpigarrena. Ebazpen honen berri interesdunei ematea.

    Zortzigarrena. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezartzen duenarekin bat.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jasotzen duten egunaren biharamunetik hasita edo, hala badagokio, ebazpena Euskal Herriko agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 7a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUŃOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

  1. Kalifikatu gabeko eta inbentarioan jaso gabeko elementuen gaineko esku-hartzeak jasotzen dituztelako, eta haiek babesteko espedienterik ere hasi ez delako, nahiz eta aginduak hala eskatu. Horregatik guztiagatik, honako hauek ez ditugu baloratu:

    Germinal Kultura Elkartea «Enkarterriko baserriak: etnografiari eta ondareari buruzko ikerketa-lana eta ikus-entzunezkoa».

    Durango Merinaldeko Adiskideen Gerediaga Elkartea «Antzinako lanbideak»

    Anoetako Udala: «Leratxulo errota zaharberritzea».

    Belauntzako Udala: «Aldai baserria handitzea eta Belauntzako San Joan Parrokiari buruzko ikerketa historiko eta arkeologikoaren emaitzak jakitera emateko proposamena».

    Ordiziako Udala: «Herri Antzokia erakinari balioa ematea eta erabilera aldatzea»

    Orioko Udala: «Mutiozabal ontziola erosi eta balioa ematea»

    Santurtziko Udala: «Seranteseko gotorlekua zaharberritu eta Ingurumen Zentro bilakatzea»

    Mikel Etxabe Jáuregui: «Katuin errekako burdin-meategiaren ondareari balioa ematea eta monumentu-multzo izendatzea erabilera publikorako».

  2. Ondare higigarria nahiz higiezina lehengoratzeko eta birgaitzeko jarduerak ez daude jasota agindu honetako 17. artikuluan diruz laguntzeko ezarritako kasuen artean; lan horiek foru-aldundien eskumen-eremukoak dira (Lurralde Historikoei buruzko Legearen 7. artikulua).

    Artziniegako udala: «Artziniegako Alde Historikoaren kontserbazioa eta termiten kontrola».

    Laguardiako Udala: «Guardiako Erdi Aroko harresiaren zati bat lehengoratzea»

    Beruala, S.A.: «Bermeoko Talakoetxea kaleko 15-17 eraikineko egitura konpontzea».

    Crispín Mancisidor Alegría, Ignacio Mancisidor Alegría eta Jesús María Eizaguirre Eizaguirre: «Berriatuko Etxepintxoa eraikinaren fatxadak eta teilatua zaharberritzea».

    Matabide, S.L.: «Bilboko Alde Zaharreko Multzo Historikoan dauden eraikinetako fatxadak zaharberritzeko obrak exekutatzea».

  3. Aginduko 20. artikuluan ezartzen diren kasuetan sartzen ez diren proiektuak direlako.

    Artea Elkarte Etnografikoa: «Bisita gidatuen zerbitzua». Museoaren jarduera orokor baterako diru-laguntza da. Museoak sustatzeko diru-laguntzei buruzko Aginduari dagokio.

    Alkizako Udala: «Alkizako kultura-ondarea babesteko eta sustatzeko neurriak». Proiektu orokorra delako, babestu beharreko elementuak zehaztu gabe.

    Aramako Udala: «Ibaresko zubia zaharberritzea». Ondasuna babesteari buruzko erregimena errespetatzen ez duen jarduera, eta gainera, zaharberritze-jarduera da.

    Bergarako Udala: «Barrenkale kalea urbanizatzea».

    Bermeoko Udala: «Hurtado de Mendoza Kardinalaren kalean (z/g) dagoen orubea erostea».

    Hondarribiko Udala: «Hondarribiko harresiaren mendebaldeko horma zaharberritzea». 2012. urtean jada diruz-lagundutako jarduera bat delako.

    Legazpiko Udala: «Legazpiko ondarearekiko sentsibilizazio-kanpaina» Proiektu orokorra delako, babestu beharreko elementuak zehaztu gabe.

    Urduńako Udala: «Barria kaleko 44. zenbakian dagoen eraikina botatzeko proposamena». Aurri-egoeran dagoen eraikin bat botatzean datza eta jarduera horri ez dagokio diru-laguntza.

    Plentziako Udala: «Plentziako Plazatxoan dagoen publizitate-zutabea botatzea». Ez da elementu disonantea.

    Aguraingo Udala: «Bustamante etxea berrerabiltzea» Ez dago aldaketarik erabilera bereizgarrian.

    Aguraingo Kuadrilla: «Santa Maria elizako sarbideak eta ingurabidea lehengoratzea». Proposatutako jarduera ez zaio egokitzen Agindu honetako kasu bakar bati.

    Debagoieneko Mankomunitatea: «Ezkutuko altxorrak programa eta Ezagutu Debagoiena programa». Bidaia gidatuak dira.

    Iraurgi Lantzen, S.A.: «Ezkutuko altxorrak» Bidaia gidatuak dira.

    Frantziskotar Klaratar Ahizpak, San Pedro Monasterioa: «San Pedro eliza berrerabiltzea eta balioa ematea» Zaharberritze-lana da, eta horrez gain, erabilera bereizgarria ez da eten 5 urtetan baino gehiagotan, eta Aginduan baldintza hori xedatzen da.

    Teresa Artola Guijarro: «BiCauzolan, Euskal Landa Ondarearen sozializazioa». Jarduera orokorra da, ondarearen elementu zehatzei eragiten ez diena.

    Teresa Murga Iznardi: «Aiarako Murga Dorrearen erabilera aldatzea». Igogailua jartzean datza; ez dira beste erabilera bat emateko obrak.

    UGGASA: «Ezkutuko altxorrak» Bidaia gidatuak dira.

    Unesco Etxea: «Euskadiko Munduko Ondareari balioa ematea eta hura zabaltzea». Proposatutako jarduerak zerikusi handiagoa du Munduko Ondare kontzeptua zabaltzearekin Euskadiko Munduko Ondarea zabaltzearekin baino.

    Urduńaederra, Urduńa Ederra, S.L.: «Andra Mari plazako arkupeak kentzea, Urduńako herrigune historikoan dagoen eliza ondoan». Arkupeak ez dira eranskin itsusgarriak.

  4. 2013ko urtealdian hasitako proiektuak ez direlako, eta Aginduaren 4.1 artikuluan hala izatea eskatzen da.

    Irungo udala: «Behobiako aduana zaharraren berreskuratzea (Goardiaren egoitza)».

    Plentziako udala: «Latorrigilearen etxearen erabateko berreskuratzea (Kristo eskilara 8, 10 eta 12)»

    Arkeolan fundazioa: «Jaizkibelgo gotorlekuak. Sendotzeko, balioa emateko eta ezagutarazteko egitasmo pilotua». Zaharberritzeko proiektu bat da.

    Fundación de Casas Históricas y Singulares izeneko fundazioa: «Ondare biziaren eta hiriaren astea» Orokorra da.

    Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa: «Campodiego auzoan dauden meatzarien etxeak zaharberritzea eta haien musealizazioa»

  5. Agindu arautzailearen 23.1 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa ez duelako lortzen.

    Albayalde, S.L.: «EAEn kultura-ondasun deklaratutako erretaulen katalogo digital bat egitea»

    Dulantziko Udala: «Euskal Herria kaleko 2. zenbakian jarduerak gauzatzea, antolamendutik kanpoko egoerari irtenbidea emateko».

    Villabuenako Udala: «El Montecillo dolmen megalitikoa dagoen lursaila eskuratzea».

    Zeraingo Udala: «Trenari balioa ematea eta lehengoratzea. IV. fasea: Aizpeako meatze-barrutia».

    Elixir Films, S.L.: «Pharus dokumentala»

    El Transbordador de Bizkaia, S.L.: «Industria-ondareari balioa ematea. Bizkaia zubia».

    Juan Real de Asua Arteche: «Izurtzako Arana jauregiko kotxetokiaren eraikinaren barrualdea berritzea eta erabilera aldatzea»

    Lurrailan, S.L.: «Mulisko Gainari balioa ematea. Onyi Mandoegi».

Eskaera hauek ukatu egin dira, bertan adierazitako arrazoiengatik:

Hernaniko Udala: «Hernaniko herrigune historikoaren Barne Erreformako Plan Berezia berrikustea». 2013ko urtealdian ez delako hasi.

Ordiziako Udala: «Historia-, arkitektura- eta arkeologia-intereseko ondarearen katalogoa». HAPNaren idazketaren zati orokorra izateagatik. Katalogoa ez da xehetasunez azaldu, arkitektura- eta arkeologia-eraikuntzaren analisirik gabe, bai eta banakako esku-hartzeei buruzko analisirik gabe ere.

Valle de Trápaga-Trapagarango Udala: «Indarrean dagoen hirigintza-dokumentuaren aldaketa. Arboleda auzoaren (monumentu-multzo) urbanizazioa». Urbanizazioko gaiei dagozkie.

Valle de Trápaga-Trapagarango Udala: «Lurrazpiko geologia eta haren eragina Arboleda auzoaren urbanizazioan eta zimenduen patologian». Aginduak bere baitan hartzen ez duen azterlana.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.