Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko urriaren 20koa, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena egiten duena eta Ecoenergia Reydesa SLk sustatutako instalazio bati ingurumen-baimen integratua ematen diona, Legutioko udalerrian, aluminioa findu eta hondakinei balioa eman diezaion.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 9
  • Hurrenkera-zk.: 191
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/10/20
  • Argitaratze-data: 2012/01/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi jarduerak; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

AurreKARIAK

2010eko uztailaren 23an, Ecoenergia Reydesa SLk Legutioko udalerrian aluminioa fintzeko eta hondakinei balioa emateko instalazio batek daukan ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedura izapidetzen hasteko eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak zein proiektuen ingurumen-inpaktuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera.

2010eko uztailaren 30ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak zenbait erakunderi txostena egiteko eskatu zien, ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanaren zabaltasuna eta xehetasun-maila zehazteko. Zehazki, irizpena eskatu zaie honako erakunde hauei: Osasun Sailari, Kultura Sailari, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzari, Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritzari (horiek guztiak Eusko Jaurlaritzako erakundeak); Euskara, Kultura eta Kiroleko Zuzendaritza Nagusiari eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari (biak Arabako Foru Aldundiko zuzendaritza nagusiak), IHOBE Ingurumena Kudeatzeko Sozietateari, Araba Garapen Agentziari eta Legutioko Udalari.

2010eko azaroaren 8an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostena egin zuen, ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanaren zabaltasuna eta xehetasun-maila zehazteko.

2010eko azaroaren 23an, Ecoenergia Reydesa SLk ingurumen-baimen integratua eman ziezaioten eskatu zuen Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren aurrean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, aluminioa fintzeko eta hondakinei balioa emateko instalazio baterako, Legutioko udalerrian. Eskaerarekin batera honako dokumentazio teknikoa aurkeztu zen:

Proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana, Ecoenergia Reydesa SLren aluminioa fintzeko Legutioko instalaziorako ingurumen-baimen integratua lortzeko.

Halaber, eskaerarekin batera, Legutioko Udalaren aldeko hirigintza-txostena, 2010eko apirilaren 21ekoa, aurkeztu zen.

2011ko urtarrilaren 31n, ingurumen-organoak agiri osagarriak gehitzeko eskatu zion sustatzaileari, eta 2011ko otsailaren 21ean osatu zen espedientea.

Beharrezko agiri guztiak aurkeztutakoan, Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko martxoaren 23ko Ebazpenaren bidez erabaki zen jendaurrean jartzea, 30 egun balioduneko aldian, Ecoenergia Reydesa SLk sustatutako proiektua, ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanarekin batera, egoki iritzitako alegazioak aurkez zitezen, 2011ko apirilaren 15ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik. Era berean, dagokion iragarkia ezarri zen Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan, 2011ko maiatzaren 8an, eta aldameneko bizilagunei banan-banan egin zitzaien dagokion jakinarazpena. Halaber, formatu elektronikoan zegoen espedientearen oinarrizko dokumentazioa herritarren esku jarri zen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web orrian.

2011ko apirilaren 7an, Ecoenergia Reydesa SLk informazio osagarria aurkeztu zuen espedientea osatzeko.

Jendaurreko informazioaren izapidea bete ondoren, alegaziorik ez zela aurkeztu egiaztatu zen.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, 2011ko maiatzaren 31n, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostena eskatu zien honako erakunde hauei: Legutioko Udalari, Euskara, Kultura eta Kiroleko Zuzendaritza Nagusiari, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzari, Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzari, Kultura Ondarearen Zuzendaritzari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, IHOBE Ingurumena Kudeatzeko Sozietateari, eta Araba Garapen Agentziari. Eskaera horren emaitza espedientean ageri da.

2011ko abuztuaren 4an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Ecoenergia Reydesa SLren esku utzi zen, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egindako Ebazpen Proposamenaren zirriborroa erantsita.

2011ko abuztuaren 17an, Ecoenergia Reydesa SLk idatzia igorri zuen, enpresa horri bidalitako Ebazpen Proposamenaren zirriborroari alegazioak egiteko, eta hasieran aurkeztutako proiektuari hainbat aldaketa zehatz egiteko honako gai hauetan: instalazioan onartutako hondakinen proportzioa, lehengaiaren karakterizazioa, atmosferara egindako emisioen muga-balioak, ingurumena zaintzeko programako neurketen maiztasunak, materialak biltegiratzea, eta ingurumen-aseguruaren polizaren zenbatekoa. 2011ko irailaren 16an eta 26an, sustatzaileak alegazio horiei buruzko azalpen gehiago eman zituen.

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, Lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitzea eta kontrolatzea, kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz; helburua da ingurumen guztia ongi babestea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, baimen honetan sartzen dira, 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatu ez arren, lege horren aplikazio-eremukoak diren jardueren instalazioetan gauzatzen diren eta jarduera horrekin zerikusi teknikoa duten ekoizpen-elementu eta -linea guztiak.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumen-baimen bateratua behar dute 1. eranskineko jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen horren oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplika daitekeen instalazio guztietan arau hori betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten herri-administrazio guztien artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztearren eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen arautegiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Ecoenergia Reydesa SLren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: saneamendu-sistema integralera isurketak egiteko baimena, hondakinak sortzeko eta kudeatzekoa, atmosferara isurtzekoa eta, ingurumen-arloko beste zehaztapen batzuen artean, lurzoruaren kutsadura prebenitzeari eta zuzentzeari dagozkion baimenak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak eginez.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoarekin bat, ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak jarduera sailkatuen udal-baimena emateko prozedura ordeztuko du, udal-agintarien behin betiko ebazpenean izan ezik. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua, hala badagokio, loteslea izango da udal-agintarientzat, lizentziak ukatzea edo neurri zuzentzaileak ezartzea baldin badakar, bai eta 16/2002 Legearen 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdietarako ere. Aipatutako 29. artikuluan adierazten da aurrez xedatutakoak ez diela kalterik egiten jarduera sailkatuei buruzko arau autonomiko aplikagarriei, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean araututa dago. Transkribaturiko aginduak aplikatuz, Ecoenergia Reydesa SLri dagokion ingurumen-baimen integratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean ezarritako izapideak; horrez gain, honako erakunde hauen txostenak erantsi dira (espedientean ageri da txosten horien emaitza): Legutioko Udala; Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroleko Zuzendaritza Nagusia eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusia; Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza, Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritza, Kultura Ondarearen Zuzendaritza eta Osasun Saila; IHOBE Ingurumena Kudeatzeko Sozietatea, eta Araba Garapen Agentzia.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 41. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-inpaktuari buruzko ebaluazioaren prozedura bete behar dute nahitaez, Legearen 1. eranskinean jasota egonik, Euskal Autonomia Erkidegoan egin nahi diren plan eta proiektu publiko zein pribatuek. Prozedura hori ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpenarekin amaitzen da, eta adierazpen hori beharrezkoa da aipatutako proiektuak gauzatzeko edo baimentzeko administrazio-ebazpena eman ahal izateko.

Era berean, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11.4 artikuluan xedatutakoa betez, autonomia-erkidegoek beharrezkoa dena xedatuko dute, ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako jarduerak eta araudi autonomikoan ingurumen-inpaktua ebaluatzeko ezarritako beste figura batzuk ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran sartu ahal izateko, hala eska badaiteke eta autonomia-erkidegoak badu horretarako eskumena.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legeko aginduak betez, ingurumen-organoak neurriak hartu ditu ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduerak ingurumen-baimen integratuaren prozeduran txertatzeko. Alde horretatik, aipaturiko prozedura horren izapideetan, batera hartu dira kontuan proiektuak izan ditzakeen eraginak, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko araudiaren ikuspegitik eta uztailaren 1eko 16/2002 Legean jasotako gainerako ingurumen-manuen ikuspegitik zehaztearren proiektuaren bideragarritasuna. Bateratze hori ikus daiteke, halaber, ingurumen-baimen integratua emateko ebazpen-proposamenaren aurreko proiektuaren balorazio orokorrean. Proposamenean bezala, ebazpen honetan ere sartuta dago ingurumen-inpaktua ebaluatzeko aipatutako prozesuaren emaitza. Horretarako, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten du lehenengo idatzi-zatian, aldeko irizpenarekin, eta aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela aipatzen du, ingurumen-ondorioetarako soilik; proiektua zer baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, eta baldintza horiek koherenteak dira uztailaren 1eko 16/2002 Legea aplikatuz proiektuari ezarriko zaizkion neurri zuzentzaileekin.

Azkenik, instalazioak gehienez isuri ditzakeen substantzia kutsagarrien emisioko muga-balioak ezartzeko, eta, ingurumena ahalik eta gehien babeste aldera, instalazioa ustiatzeko beste baldintza batzuk ezartzeko, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira eskura diren teknika onenak nahiz sektoreko legeria aplikagarriak ezarritako neurriak eta baldintzak. Bereziki, Europako Batzordearen BREF agiri hauen edukiak hartu dira kontuan: «Reference Document on Best Available Techniques in the Non Ferrous Metals Industry», 2011ko abendukoa eta «Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries», 2006ko abuztukoa.

Espedientean eragina duten txostenak aztertu ondoren, Ebazpen Proposamena sinatu zen, eta horri, Ecoenergia Reydesa SLk sustatutako proiektuari aplikagarri zaizkion baldintzak gehitu zitzaizkion.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren arabera, organo honek eskumena du ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena egiteko eta ingurumen-baimen integratua emateko.

Ikusi dira 2011ko abuztuaren 4ko Ebazpena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailarena; otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorra; uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; urtarrilaren 11ko 1/2008 Errege Lege Dekretua, proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bategina onesten duena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, ingurumen-inpaktua ebaluatzeko araudia onesten duena; abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; eta azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena; aplikatu beharreko gainerako araudiak ere aintzat hartu dira, eta, horrenbestez,

Lehenengoa. Ecoenergia Reydesa SLk Legutioko udalerrian sustatutako aluminioa fintzeko eta hondakinei balioa emateko instalazioaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egitea; aldeko adierazpena egitea, hain zuzen ere, ebazpen honen hirugarren idatzi-zatian ezarritako baldintzekin.

Bigarrena. Ecoenergia Reydesa SLri (egoitza soziala: San Antolin kalea 12, Goiain industrialdea, Legutio; IFZ: B01292671) ingurumen-baimen integratua ematea, Legutioko udalerrian aluminioa fintzeko eta hondakinei balioa emateko instalazio baterako, ebazpen honen hirugarren idatzi-zatian ezarritako baldintzekin.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinaren 2.5.b kategorian, «Burdinazkoak ez diren metalak, aleazioak barne, eta berreskuratutako produktuak (fintzea; galdaketa bidezko moldekatzea) galdatzeko instalazioak, berunari eta kadmioari dagokienez egunean 4 tona baino gehiago edo, gainerako metalei dagokienez, 20 tona baino gehiago urtzeko gaitasuna dutenak»«izenekoan, eta 5.1 kategorian» ,Hondakin arriskutsuak balorizatzeko instalazioak, olio erabilien kudeaketa barne, edo hondakin horiek zabortegiak ez diren beste toki batzuetan suntsitzeko instalazioak, eguneko 10 tona baino gehiagoko ahalmena daukatenak» izenekoan jasota dago.

Ecoenergia Reydesa SLren lantegia Goiain industrialdean dago (San Antolin kalea, 12), Legutioko udalerrian.

Ecoenergía Reydesa SLren aluminio-findegia 10.300 m2ko partzela urbanizatu batean kokatuko da; bertan dagoeneko badago industria-pabiloi bat, eta, ondorioz, ez da lurzoru gehiago okupatu behar izango. Aurreikusitako hondaketak ez dira oso handiak, soilik produkzio-tresna eta instalazio osagarrien zimenduak jartzeko behar direnak.

Lantegian aluminio-lingoteak eta aluminio likidoa ekoiztu nahi dira, aluminioa fintzeko prozesu baten bidez. Aluminioa ondorengo lehengaietatik (hondakinak barne) ateratako aluminiozko materialetatik lortuko da:

Botatzeko dauden ibilgailuak zatikatzeko makinen motor-karterrak.

Berreskuragailuak (aluminio-txirbilak, kableak, profil-puntak eta xafla-muxarrakinak).

Aluminio duten beste material batzuk: saldu ezin daitezkeen erabili gabeko produktu akastunak, eta lehen eta bigarren galdaketako aluminio-lingoteak.

Ondoren, instalazioko ekoizpen-prozesu nagusiak deskribatuko ditugu:

Lehengai eta gai osagarrien harrera eta biltegiratzea.

Ekoizpen-prozesuan erabiliko diren lehengaiak eta gai osagarriak kamioietan iristen dira eta estalpean biltegiratu behar dira.

Lehengaiak iristen direnean, pisatu egin behar dira. Lote berria besteekin nahastu gabe biltegiratu behar da aurre-kontrol batean bere ezaugarri teknikoak zehaztu arte. Kontrol horren bidez jakingo da konposizio kimikoa aleazio-elementuetan, eta lehengai horiek duten metal-errendimendua.

Horretarako, Ecoenergía Reydesa SLk laborategiko labe bat izango du, arrago motakoa, eta analisi kimikoak egiteko espektrometro bat, sistema informatikoz kontrolatua. Datu horiek oinarri hartuta, eman beharreko tratamendua eta galdaketan ager litezkeen bestelako arazoak aurreikusiko dira.

Labea kargatzea.

Sistema informatikoaren bidez, labe-karga bat prestatzeko egin behar den material-nahasketa kalkulatzen da, kontuan hartuta egin nahi den aleazioa, ekoizpen-programaren arabera. Prestaketa horretarako materialak pisatu behar dira eta aparte utzi.

Galdaketa.

Galdaketa bi galdaketa-dorretan egiten da. Horietan, joeraren kontra gas naturala erabilita, sartutako materiala galdatzen da. Dorreetan sortutako emisioak mauka-iragazki batean tratatzen dira.

Labeko zepak maiztasunez atera behar dira. Zepak galdaketa egin aurretik atera behar dira. Zepak behar bezala biltegiratu behar dira aurrerago labe birakariaren karga-material moduan erabili ahal izateko.

Dorreetako zepak, material egokiekin eta urgarriekin batera, labe birakarian prestatzen dira, ahalik eta aluminio gehien berreskuratu ahal izateko Labean sartutako materiala gas naturala erabilita galdatzen da. Labean sortutako emisioak mauka -iragazki baten bidez arazten dira.

Aleazioa egitea.

Galdaketa-labeetatik edozeinetatik datorren aluminio likidoa galda-isurbidetik erreten-sistemara eramaten da, eta erretenetatik mantentze-labeetara, bertan tenperatura eta metalen konposizioa doitzeko.

Aluminioa erreberberozko bi labe baskulagarrietan errektifikatzen da, BREF agirian MTDtzat jotzen dena; labe horietan galdatutako materiala homogeneizatzen da, eta materialaren konposizioa doitzen da, aleazio-elementuak erabilita. Labe biak paraleloan egiten dute lan, eta baten materiala galdatzen ari den bitartean, bestean aleazioa doitzen da. Aleatu behar den materialaren laginak hartzen dira, eta moldatutako probetak aztertu ondoren, aleatutako elementuak gehitzen dira. Ekoizpen-fase honetan ondoz ondoko analisi kimikoak egiten dira (analisia-adizioa-analisia) aleazioak dagokion araua betetzen duen arte, produkzio-planaren arabera. Azkenik, metalari zepa kentzen zaio, tenperatura doitzen da, eta metala galdatzen da, eta horrela prest dago hurrengo aleazio-ziklorako.

Labeak berotzeko gas naturala erretzen da. Bai tenperaturaren kontrola, bai labeen eta instalazioaren beraren funtzionamendurako esanguratsu diren beste parametro batzuen kontrola, automatikoki egiten da, Scada. izeneko ordenagailuen bidezko kontrol-sistemaren bidez.

Labeek haizebideak dituzte bainua irabiatzeko, gas inerte bat (kasu honetan nitrogenoa) bertara haizatuta. Bainua irabiatzeak materiala desgasifikatzea, eta bainuaren konposizio kimikoa eta tenperatura homogeneizatzea ahalbidetzen du. Xurgatutako gasak behar bezala tratatzen dira.

Galdaketa.

Erreberberozko labeak eta likido- eta lingote-instalazioak erreten batzuen bidez daude lotuta Lantegiak metal likidoa galdatzeko bi instalazio ditu. Horietako batek aluminio likidoa errepidez garraiatzeko erabiltzen diren isurketa-zaliak betetzen ditu, eta besteak, pilak egiteko, horiek pisatzeko eta zumitzak egiteko makina automatiko batean, lingoteak prestatzen ditu.

Aluminio likidoaren instalazioa.

Bezeroei metal likidoa berariazko ontzietan (marmitak edo zaliak izenekoak) zuzenean emateko instalazio bat dago. Aluminio likidoa hartzen duten ontzi horiek, bete aurretik, gas naturala erabiltzen duten erregailuen instalazio baten bidez berotzen dira. Helburua da bezeroei gutxieneko tenperatura batean ematen zaiela ziurtatzea, eta galera kalkulatua 20º C-koa izatea.

Lingote-lerroak.

Bi lerro paralelo eta autonomo egongo dira azken produktua edo aluminio-lingotea egiteko. Batetik, hozteko sistema, ur-ihinztadura erabilita, eta, bestetik, pilak egiteko, kontrolatzeko eta zumitzak egiteko sistema automatikoa. Lingoteak pilatu ondoren pallet baten itxura hartzen dute, eta horrela gero errazagoa da manipulatzea, biltegiratzea eta garraiatzea.

Behin lingoteak enbalatu ondoren, bukatutako produktuen biltegiratze-gunera pasatzen dira lantegi barruan, handik gero kanpora bidaltzeko.

Biltegiratzea eta kanpora bidaltzea.

Kanpora bidali aurretik, parametro hauek egiaztatu behar dira: pisua, tenperatura eta analisi kimikoa likidoan, eta analisi kimikoa eta egitura metalografikoa lingotean. Parametro horiek horniketa bakoitzari dagozkion ziurtagiriak betetzeko balioko dute. Lingoteen kasuan, materiala biltegiratu egiten da bezeroari bidali arte.

Bezeroari kamioietan bidatzen zaio materiala, bai aluminio likidoa, bai lingote-palletak.

Ecoenergia Reydesa SLk honako baliabide energetiko hauek erabiliko ditu bere zentroan:

Energia elektrikoa: urteko kontsumo zenbatetsia: 5.000.000 kwh. Energia hori honetan erabili da: aluminio-galdaketa konpaktuko sistema; lingoteak egiteko lerroak; xurgatzeko eta iragazteko sistemak; eta bulegoak, argiztapena eta soldadura.

Gas naturala: urteko kontsumo zenbatetsia: 1.500.000 Nm3. Honela erabili da: GHI labeak; erretenak eta labe birakaria; eta lingoteak egiteko lerroak.

Oxigenoa: urteko kontsumo zenbatetsia: 3.000.000 Nm3; labe birakari baskulagarrian erabili da.

Gasolioa: urteko kontsumo zenbatetsia: 10.000 litro; kargatzeko palak barruko garraioa egiteko erabilitakoak.

Ur-kontsumo udalaren horniketa-sare orokorretik hartuko da, eta urtean 12.600 m3 kontsumituko dira gutxi gorabehera saretik. Ura honetarako erabiliko da: erabilpen sanitarioetarako eta garbiketarako, ihinztadura bidez lingoteak hozteko (instalazio horrek guztiaren % 97 baino gehiago kontsumitzen du), eta multzo hidraulikoak eta hozte-dorreak hozteko.

Plantatik atmosferara egingo diren emisio konfinatuak izen hauek dituzten tximiniei dagozkion bi emisio-gunerekin lotuta daude:

Galdatze-dorreak eta mantentze-labeak.

Galdatze-labe birakari baskulagarria.

Isurpen-foku biek mauka-iragazkia dute, gasak arazteko sistema gisa.

Halaber, isurpen difusoak sortu ahalko dira, batez ere CO2, zaliak eta erretenak aurrez berotzeko sistemako gas naturaleko erregailuetan, eta kargatzeko palen igarotze-gunetan, batetik, eta partikulen isurpen difusoak txatarra, aluminio-zepa eta gatz-zepa biltegiratzean eta manipulatzean, bestetik.

Hondakin-urei dagokienez, fluxu hauek sortuko dira: Iturriko ur erabilia, estalkietako euri-urak (ur garbiak) eta industria-urak (hozte-baltsak urtero husten direnean). Fluxu horiek industrialeko kolektorera isuriko dira, bi leku desberdinetan.

Instalazioan sortutako hondakin arriskutsu gehienak, batez ere, labe birakarietako galdaketa-prozesuan, labeetako zepak kentzean, eta zerbitzu orokorretan sortzen dira; hondakin arriskutsu adierazgarriena gatz-zepak dira (3.500 t/urteko, gutxi gorabehera). Halaber, galdatze-dorreetako zein labe birakariko mauka-iragazkietan 625 tona hauts/urteko sortuko dira. Arriskutsuak ez diren hondakinak lantegiko galdaketa-prozesuan, zerbitzu orokorretan, eta mantentze-lanetan sortzen dira.

Eskuragarri dauden teknika onentzat har daitezkeen neurri hauek hartzen ditu barnean, besteak beste, jarduerak:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena. Honako baldintza eta betekizun hauek jartzea Legutioko udalerrian aluminioa fintzeko eta hondakinei balioa emateko instalazio bat gauzatzeko. Instalazio hori Ecoenergia Reidesa SLk sustatu du.

  1. Ecoenergía Reydesa SLk erantzukizun zibileko asegurua eratu beharko du zazpiehun eta berrogeita hamar mila (750.000) euroko zenbatekoaz, baimenaren xede den jarduera dela-eta hirugarren pertsonei edo haien ondasunei eragin dakizkiekeen kalteak ordaintzeko nahiz ingurumenean eragindako kaltea konpontzeko edo berreskuratzeko kostuei aurre egiteko.

    Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera igota.

  2. Fidantza-prestazioa ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euroko zenbatekoaz, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko oinarrizko araudia onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 28. artikuluaren 2. atalean ezarritako baldintzetan, eta artikulu horren 3. atalean aurreikusitako edozein modutan eratu ahal izango da. Fidantza horren zenbatekoa hondakin toxikoak tratatzeko eta biltegiratzeko ahalmen maximoen arabera zehazten da. (5.000 t/urtean eta 800 tona, hurrenez hurren).

    Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera igota.

  3. Ecoenergia Reydesa SL enpresak Ingurumen Saileko Sailburuordetzari Administrazioarekiko harremanen goi tituludun arduradunari buruz emandako datuen edozein aldaketaren berri emango dio.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.8 artikuluak ezartzen duen epea bi urtekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik kontatzen hasita. Horretarako, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, gutxienez hilabete lehenago, noizko aurreikusten den proiektua gauzatzen hastea.

  5. Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita dagoen bezala gauzatuko dira, indarrean dagoen araudia eta ondorengo idatzi-zatietan ezarritakoa betez.

    1. Instalazioa egokitzeko baldintza orokorrak.

    1.1. Jarduketa-eremua mugatzea.

  1. Obrak, bai eta lurzorua okupatzea eragiten duten lan osagarriak ere, proiektuaren lursailaren barruan egingo dira. Ahalik eta gehien murriztuko da obretako makinen eta ibilgailuen zirkulazioa aipatutako mugetatik kanpo.

  2. Aipatutako eremu horretatik kanpo halabeharrezko eraginak izanez gero, eragina zuzentzeko eta leheneratzeko neurri egokiak aplikatuko dira.

    1.2. Lurzorua eta urak babesteko neurriak.

  1. Obrako makinak edukitzeko eta horien mantentze-lanak egiteko tokia drainatze naturaleko saretik bereiziko da. Zola iragazgaitza eta efluenteak jasotzeko sistema bat izango ditu, olioek eta erregaiek lurzorua eta ura kutsa ez ditzaten. Erregaien zamalanak, olio-aldaketak eta tailerreko jarduerak ezin izango dira horretarako adierazitako eremuetatik kanpo egin.

  2. Eraikuntza-lanak egin bitartean, ahalik eta material xehe gutxien bota behar da drainatze naturaleko sarera. Horretarako, urak bideratzeko gailuak eta solido esekiei eusteko sistemak proiektatu eta egingo dira, obren ondorioz kutsatutako urak bertan biltzeko.

    1.3. Zaratak, dardarak eta horien ondoriozko efektuak gutxitzeko neurriak.

    Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, zonakatze akustiko, kalitate-helburu eta emisio akustikoei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen soinu-emisioei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara, eta, bereziki, eta hala badagokie, kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten soinu-emisioak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan eta arau osagarrietan ezarritakora.

    1.4. Hondakinak kudeatzeko neurriak.

  1. Obrek iraun bitartean sortutako hondakinak, hau da, obra-lekuak prestatzeko lanetatik sortzen direnak, bilgarriak, baztertzen diren lehengaiak eta garbiketa-lanetako soberakinak, Hondakinei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikagarri diren araudi zehatzetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

  2. Obran sortutako hondakin guztiak, haien balioztatzea teknikoki eta ekonomikoki bideragarria bada, hondakin-balioztatzaile behar bezala baimendu bati igorri beharko zaizkio. Teknikoki, ekonomikoki edo ingurumen-ikuspegitik balioztatzea bideraezina dela behar bezala ziurtatu ondoren soilik deuseztatu ahal izango dira hondakinak.

  3. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak sortzea eta kudeatzea arautzen duen otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan ezarritakoa hartuko da aintzat.

  4. Zabortegira eramateko hondakinak, hondakinak zabortegian utzita ezabatzeari buruzko abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuari eta hondakinak zabortegian utzita ezabatzea eta betelanak egitea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuari jarraiki kudeatuko dira. Hondakin horiek karakterizatu egin beharko dira, 2002ko abenduaren 19an Kontseiluak hartutako 2003/33/EE Erabakiaren arabera, 1999/31/EEE Zuzentarauaren 16. artikuluaren eta II. eranskinari jarraiki hondakinak zabortegietan onartzeko irizpide eta prozedurak ezartzen dituenaren arabera.

  5. Aipatu den uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte hondakin arriskutsuak dauzkaten ontzi edo ontzikiek, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileri eman arte, isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

    Aurreko paragrafoan aipatzen diren ontzi edo ontzikiak etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du, eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen arabera.

  6. Olio erabilia, berriz, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko da.

    Olio erabiliak olioak aldi baterako biltegiratzea, hau da, baimendutako kudeatzaileak biltzen dituen arte, sakonune edo segurtasun-sistema batean gordetako biltegietan egingo da, horrela biltegi nagusia apurtuz edo galduz gero olioa sakabanatzea saihesteko.

  7. Hondakinak kudeatzeko araudia bete dadin errazteko, lan guztietan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistemak, langileek sistemak zuzen erabiltzen dituztela ziurtatzeko ardura izango baitute. Bereziki, inolaz ere ez da eragingo kontrolatu gabeko efluenterik erregai eta produktuak biltegiratzean, makineria mantentzeko lanak egitean edo hondakinak erretzean.

    Aurrekoaren ildotik, gune espezifiko bat prestatuko da, eta bertan jarriko dira hondakin arriskutsuak (olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak eta abar) aldi baterako gordeko dituzten instalazio estaliak. Gainera, arriskutsuak ez diren hondakinak eta hondakin inerteak biltzeko edukiontzi espezifikoak jarriko dira beste leku batean, aurrekoetatik bereizirik. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari eman arte, edukirik gal ez dadin isurita edo lurrunduta. Era berean, sortutako hondakinak biltzeko gailu estankoak (bidoiak eta abar) jarriko dira obran zehar, eta hondakin horiek izaeraren arabera bereiziko dira, aipatutako puntu garbian aldi baterako biltegiratu aurretik.

  8. Obretan sortutako hondakinen ingurumen-jarraipenari buruzko txosten osoa egin beharko da, eta indarrean dagoen legeriak hondakinen kontrolerako, jarraipenerako eta onarpenerako jasotzen dituen agiriak erantsi beharko dira txosten horretan.

    1.5. Hondeaketa-lanekin lotutako neurriak.

  1. Hondeatzea aurreikusten diren materialak karakterizatu egin beharko dira, nora eraman behar diren zehazteko. Kanpoan kudeatu beharreko lagin guztiak karakterizatzeko, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoa jarraituko da.

    Obrako materiala obran bertan berrerabili ahal izango da, aurreikusitako hiri-erabilerarako EBA-Brikgainditzen ez bada, edota RIVM report 711701023 dokumentuan kate aromatikoetarako eta alifatikoetarako ezarritako TPHen balio objektiboak gainditzen ez badira, eta TPHek 500 mg/kg balioa gainditzen ez badute betiere.

  2. Obrak hasi aurretik, hondeaketa-plan bat aurkeztu beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari, onar dezan. Bertan egindako karakterizazioaren emaitzak, hondeatu beharreko material-kopuruak eta material horien norakoa zehaztuko dira.

  3. Hondeaketa-lanak amaitutakoan, txosten bat aurkeztu beharko da Ingurumen Sailburuordetzan. Txosten horretan, lursailean egindako lan guztiak deskribatuko dira: materialen karakterizazioa, hondeaketari eta hondeatutako lurraren kudeaketari buruzko informazioa, obraren ingurumen-alderdiaren kontrola, etab. Txosten hori Ebazpen honen E.1.8 atalean aipatutako obra amaierako txostenean sartuko da.

    1.6. Obraren garbiketa eta akabera.

    Obra amaitu ondoren, garbiketa-lan zorrotza egingo da, eta proiektuaren eragina izan duen eremuan obra-soberakin guztiak kenduko dira, erabat garbi utzi arte.

    1.7. Obra-jardun onaren kontrola.

    Jardunbide egokiak kontrolatuko dira obrak egin bitartean, eta arreta berezia jarriko zaie hondakinen kudeaketari (hondeaketako soberakinena barne), hautsaren eta zarataren produkzioari eta ebazpenean aipatutako beste alderdi batzuei.

    1.8. Obraren amaierako txostena.

    Sustatzaileak obraren amaierako txostena bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, obrak egin ahala sortutako gorabeheren berri emango da, eta ebazpen honetan jasotako neurri babesleak eta neurri zuzentzaileak noraino bete diren adieraziko da.

    Horrekin batera, eta hala badagokio, proiektua gauzatu bitartean sartutako aldaketak xehetasunez dokumentatu beharko dira, ingurumenean duten eragina kontuan hartuta.

    2. Hondakinak jaso, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

    Ecoenergía Reydesa SLk atal honetan zerrendatutako hondakinak tratatzeko onartu ahalko ditu.

    Ebazpen honetan adierazitakoez bestelakoak diren hondakinak ezin izango dira onartu. Nolanahi ere, kudea daitezkeen hondakinen eremua zabaltzeko, beharrezkoa izango da Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, ebazpen honetako I. atalean ezartzen den aldaketa-erregimena betez.

    Lantegian tratatzea aurrez ikusten den hondakin mota berri bakoitzarentzat, atal honetan adierazten diren hondakin onargarrien artean ere, enpresak horren hasierako karakterizazioa egingo du tratatu daitekeen egiaztatzeko.

    Karakterizazio hori egin ostean, Ingurumen Sailburuordetzaren berariazko onespena eskatu beharko du lantegian hondakin berri bar tratatzeko, eta eskaera horretan, egindako karakterizazioaren emaitzez gain, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen eta, kasuan kasu, partida bakoitza jaso baino lehen analizatu behar direnen proposamen bat ere aurkeztu beharko du.

    Hondakin jakin bat onartu daitekeen egiaztatu ondoren, Ecoenergía Reydesa SL enpresak haren titularrari ziurtagiri bat igorriko dio eta bertan, hondakina onartzeko baldintzak ezarriko dira.

    Hondakinak onartu eta jasotzeko aukera egiaztatzeko helburuarekin, Ecoenergía Reydesa SL enpresak uneoro izan beharko ditu horien onarpen parametroak egiaztatzea ahalbidetzen duten baliabide tekniko eta giza baliabideak. Plantaren hornidurak aukera eman beharko du, gutxienez ere, hondakinaren sugar-puntua, pH-a, hondakinak urarekin duen erreaktibotasuna, hezetasuna eta berotze-ahalmena zehazteko, bai eta hondakinak guztira duen kloroa eta guztira dituen bestelako organohalogenatuak, kromo hexabalentea, zianuroa, amoniakoa eta fenolak eta kaltzinazioagatiko galerak zehazteko ere. Onarpena baldintzatzen duten parametroen zehazpena beti eta partida guztietan egin beharko da, homologatutako metodo baten bitartez, eta laborategiko buru baten ikuskaritzarekin. Laborategiko burua goi-mailako titulu espezializatua eduki beharko du, eta zentroko langilea edo industria-talde berak Goiain industrialdean bertan izan behar duen beste zentro bateko langilea izango da.

    Hondakin arriskutsuak onartzeko bestelako parametroak zehaztu behar badira, kanpoko laborategi homologatuen bidez egin ahal izango da. Horretarako, kontratu bat sinatu beharko da, laborategiek emango dituzten zerbitzuen garrantzia eta ezaugarriak agirien bidez egiaztatzeko.

    Ecoenergía Reydesa SL enpresak eskuragarri dauden ekipoen zerrenda bat aurkeztu beharko du eta horiek kalibratzeko metodoei buruzko informazioa ere adierazi beharko du. Era berean, hondakinak onartzeko parametro bakoitzerako erabilitako analisi-metodoak eta neurketaren zehaztasuna aurkeztu beharko dira.

    2.1. Onartu daitezkeen hondakinak.

    Instalazioan tratatzeko, atal honetan jasotzen diren hondakinak bakarrik, ondoren adierazten diren EHZ kodeei dagozkien hondakinak, hain zuzen, onartu ahalko dira, baldin eta hondakin horiek atal honetan aipatzen diren onarpen baldintza zehatzak eta erakunde honek onetsitako onarpen agirian ezarritako onarpen eta jasotze baldintzak betetzen badituzte.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    Halaber, ekoizpen-prozesuan sortutako hondakin hauen autogestioa egingo da:

    (Ikus .PDF)

    2.2. Hondakinen sarreraren kontrola.

  1. Instalazioak funtzionatzen duen bitartean, bertan tratatuak izateko iristen diren hondakinen kontrola eraman beharko da, hondakin horiek Ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko. Kontrol horretan, hondakinak jasotzeko prozeduran, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztutakoan, ezartzen denaren egiaztapena egin beharko da.

    Hondakina jaso aurretik, onarpen-prozeduran adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko da, eta, hala badagokio, jasotze hori formalizatuko da. Horretarako, kontrol eta jarraipenerako agirian, edo horren baliokidea den agiri ofizialean, kudeatzaileari dagokion atala bete beharko da.

  2. Hondakin-partida bat baztertu egiten bada, ez dituelako betetzen onartua izateko parametro mugatzaileak, berehala jakinarazi beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Horrekin batera, jatorria, kopurua, enpresa garraiatzailea, bazterketaren arrazoia, baztertutako hondakinaren helmuga eta bestelako gorabeherei buruzko datuak eman beharko dira.

  3. Atal honetako a) epigrafean adierazitako kontrolen osagarri gisa, ekoizle bakoitzeko 20 tona gainditzen dituen hondakin-mota arriskutsu bakoitzaren karakterizazioa egingo da urtero (jatorri desberdin bakoitzeko karakterizazio bat), plantan kudeatzen diren hondakinen artean. Karakterizazio hori kanpoko laborategiren batean egin beharko da. Informazio hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da urtero.

  4. Ecoenergía Reydesa SL enpresak hondakin arriskutsuak haiek Legution dauzkaten instalazioetara eramateko erabiliko den garraioa horrelako salgaien garraiorako indarrean dagoen legeriak exijitzen dituen baldintzen arabera gauzatzen dela egiaztatu beharko du eta horren inguruan jazoeraren bat antzematen denean, berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari egokitzat jotzen diren neurri guztiak har ditzan.

    2.3. Zama-lanak.

  1. Gai arriskutsuak manipulatzeko eskatutako segurtasun-baldintzak betez egingo dira zamalanak hondakin arriskutsuak tratatzeko plantan.

  2. Plantan hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko emisiorik edo emisio lausorik ez egoteko, edo, bestela, emisio horiek ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, ekipoen estankotasuna ziurtatzea ere garrantzitsua izango da.

    2.4. Jasotako hondakinen biltegiratzea.

  1. Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak, aurrez ikusten diren zamak jasateko eta egon litezkeen ihes edo isurtzeei eusteko gai direnak izango dituzte eta biltegiratze eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarri mota generiko bakoitzerako.

  2. Onartutako hondakinak prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak herrestatzea ekiditeko moduan biltegiratu beharko dira lantegian.

  3. Prozesuan sortutako zepak biltegiratzeko parkea estalki azpian kokatuko da.

  4. Hauts-itxura daukaten eta ontziratu gabe onartu diren hondakinak siloetan biltegiratuko dira tratatu arte.

  5. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin-mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahastuz gero, arriskugarritasuna handitzea dakartenetarako edo haien kudeaketa zailtzea dakartenetarako.

  6. Hondakinak, biltegiratuta dauden lekutik labeetara, estalita garraiatu beharko dira, haizeak ez eramateko.

  7. Hondakinak desagertu, galdu edo isurtzen baldin badira, jazoera hori berehala jakinarazi beharko zaie bai Ingurumen Sailburuordetzari, bai Legutioko Udalari.

    2.5. Kudeatutako hondakinen datuen erregistroa.

  1. Ecoenergía Reydesa SL enpresak artxiboan erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-eskaerak, onarpen-agiriak eta kontrolerako eta jarraipenerako agiriak, edo agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez (uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 37.2 artikulua).

  2. Ecoenergía Reydesa SLk, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, esku hartzen duen jarduera guztiak ordena kronologikoz jasotzen dituen artxibategi fisiko edo telematikoa izan beharko du. Erregistro horretan ondorengo datu hauek jaso beharko dira: tratatzen diren hondakinen kopurua, izaera, osaketa eta identifikazio kodea; hondakinaren jatorria eta zein prozesutik datorren; enpresa sortzailera eta enpresa garraiolaria; hondakin partida bakoitzaren onarpen eta harrera eguna; hartutako hondakin arriskutsu partida bakoitzaren kontrol eta jarraipen agiriko erreferentzia zenbakia; biltegiratze aldia eta datak; norako den eta izango dituen tratamendu jarduerak, egunak, kontrol parametroak eta prozesuari buruzko datuak. Halaber, artxibategian onartu ez diren partidei buruzko datuak ere jasoko dira (haien jatorria, kopurua, enpresa garraiolaria, ez onartzeko arrazoiak eta helburu alternatiboa).

    Ebazpen honetako E.2.2 atalean aipatutako kontrolen emaitzak atal honetan arautzen den artxibategian jasoko dira, baita Ecoenergía Reydesa SL enpresak gauzatu ditzakeen egiaztapenenak ere.

    Informazioa artxibatuta egongo da hiru urtez, gutxienez.

  3. Egindako kudeaketa-jarduera guztiak jasotzen dituen txosten bat aurkeztu beharko du hilero Ingurumen Sailburuordetzan Ecoenergía Reydesa SL enpresak; atal honetan adierazitako artxibategiaren laburpen bat izango da txosten hori.

    Halaber, urte bakoitzeko martxoaren 1a baino lehen jardueren urteko oroitidazkia aurkeztu beharko da uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuko 38. eta 39. artikuluetan ezartzen denaren arabera.

  4. Aurreko ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistemako erakundeentzako bertsioa erabilita.

    3. Instalazioak funtzionatzeko baldintza orokorrak.

    3.1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

    3.1.1. Baldintza orokorrak.

    Ecoenergia Reydesa SLren instalazioa atmosferarako emisioei dagokienez ebazpen honetan ezarrita dauden emisioko muga-balioak ez gainditzeko moduan diseinatu, ekipatu, eraiki eta ustiatuko da.

    Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanporatuko da, emisio horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren, hala badagokio. Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango konfinatuak ez diren emisioak biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez bada, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen bada.

    Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurtzerik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatuko eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei modu eraginkorrean aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

    3.1.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazio.

    Ecoenergia Reydesa SLren instalazioak atmosfera babesteko indarrean den araudiaren arabera katalogatutako gune hauek ditu:

    (Ikus .PDF)

    Halaber, lantegiak isurpen difusoak sortu sortuko ditu, batez ere CO2, zaliak eta erretenak aurrez berotzeko erabiltzen den sistemako gas naturaleko erregailuetan, eta kargatzeko palen igarotze-gunetan, batetik, eta partikulen isurpen difusoak txatarra, aluminio-zepa eta gatz-zepa biltegiratzean eta manipulatzean, bestetik.

    3.1.3. Isurpeneko muga-balioak.

    Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurpenek ez dituzte muga-balio hauek gaindituko:

    (Ikus .PDF)

    Emisioko muga-balioak honako baldintza hauei dagozkie: 273 K-ko tenperatura eta 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

    Neurtutako parametroek ez dituzte emisioko muga-balioak gainditu behar arauzko aldizkako ikuskapenetan (hiru neurketa, bakoitza ordubetekoa gutxienez). Zortzi orduz neurtu beharko da. eta neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, zenbatekoak ez badu muga-balioa % 40tik gora gainditzen. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi horretako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an, muga-balioa gehienez % 25 gainditzea onartuko da. Tolerantzia horiek gorabehera, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eragin-eremuko immisio-mailek ezin izango dituzte inoiz higiene aldetik onargarriak diren balioak gainditu.

    3.1.4. Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

    Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniek ez dute ebazpen honen E.3.1.2 atalean jasota dagoen gorengo kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri ezarriko dira, industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurre hartzeari eta zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an Industria Ministerioak emandako Agindua betetzearren; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

    Zehazki, laginak hartzeko aurrez ikusten diren zuloen kokapena eta ezaugarriei dagokienez, laginak hartzeko gunetik fluxuaren noranzkoaren eta kontrako noranzkoaren (L1 eta L2 parametroak) arabera neurketagunea baino lehenago dagoen fluxu gaseosoko edozein perturbaziora arteko tarteek 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean ezartzen denera egokitu beharko dute.

    Txatarra, aluminio-zepa eta gatz-zepa biltegiratzean eta manipulatzean isurtzen diren partikula difusoak gutxitzeko asmoz, jarduera horiek nabearen barruan egingo dira. Gainera, instalazioak egunero eta astero garbituko dira; kanpoko ateak eta nabea oro har itxi egingo dira, eta igorpen horiek minimizatzeko beste jarduera batzuk ere egingo dira. Aipatutako informazio guztia ebazpen honen G.3.c idatzi-zatiko mantentze-lan prebentiboen eskuliburuan jasoko eta erregistratuko da.

    3.2. Saneamendu-sare integralerako isurketarako baldintzak.

    3.2.1. Isurketen sailkapena, jatorria, gune hartzailea eta kokapena.

    (Ikus .PDF)

    3.2.2. Gehienezko isurketa-emariak eta -bolumenak.

    1. isurketa.

      (Ikus .PDF)

      3.2.3. Isurpeneko muga-balioak.

      Isurketak Legutioko Udalaren hondakin-uren isurketa eta arazketa arautzeko erregelamenduan ageri diren mugak eta baldintzak bete beharko ditu, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa eta salbuespenekin.

      3.3. Lantegian ekoizten diren hondakinen kudeaketa egokia bermatzeko baldintzak.

      1. Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 22/2011 Legean eta aplikatzen diren arautegi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira eta kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokietan zehazteko.

      2. Espresuki debekatuta dago sortutako hondakin tipologia desberdinak elkarren artean edo beste hondakin edo efluente batzuekin nahastea, haiek beren jatorritik sakabanatuz eta nahasketa horiek ekiditeko biltze eta biltegiratzeko baliabideak eskuragarri daudenean.

      3. Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu egin behar da eta horretarako kudeaketagune baimendu batera eraman behar dira. Kasu honetan soilik ezabatu ahal izango dira hondakinak: behar bezala egiaztatzen bada ez dela bideragarria horiek balioztatzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira, balioztatzeko beste modu material edo energetikoen aurretik.

      4. Era berean, hondakinak tratatzeko instalazio baimenduak baldin badaude Euskal Autonomia Erkidegoan, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

      5. Hondakinen azken erabilera zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakinen ezaugarriak zehazteko Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakian xedatutakoarekin (hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituena) eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritako jarraibideekin (hondakinak zabortegian bilduz ezabatzea eta betegarriak egikaritzea arautzen duena) bat etorrita.

      6. Instalazioan sortutako hondakinen kopurua, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, eta jardueraren ekoizpen-aldeak eta hondakin-ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartuta kalkulatu da (jardueraren adierazlean adierazita daude). 16/2002 Legearen 10. artikuluan (2.d idatzi-zatian) ezarritakoari kalterik egin gabe, instalazioko aldaketen sailkapenerako, sortutako hondakinen kopurua handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.

      7. Hondakinak biltzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isuriak edo lixibatuak sor ditzaketen hondakinetarako, hondakinak biltzeko tanga edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen jarioak kanpora irten ez daitezen. Hauts itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin kontaktuan egotea edo haizeak herrestatzea ekidingo da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

      8. Hondakinak desagertu, galdu edo isurtzen baldin badira, jazoera hori berehala jakinarazi beharko zaie bai Ingurumen Sailburuordetzari bai Legutioko Udalari.

      9. Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagatze-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua.

        Ingurumen-organoari artxibo horren kopia bidali beharko zaio urtean behin arriskutsuak ez diren hondakinen kasuan eta sei hilean behin hondakin arriskutsuen kasuan.

        3.3.1. Hondakin arriskutsuak.

      1. Sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak.

        1. Prozesua: «Galdatze-Dorreetan Galdatzea».

        1. motako hondakina: «Aluminio-zepak».

          Identifikazioa: B01292671/NIMA/1/1.

          Hondakinaren kodea: Q8//R4//S22//C18/24//H12//A222//B3258.

          EHZ: 100315.

          Urtean sortutako kantitatea: 5.000 tona.

          Destinoa: Autogestioa (labe birakaria).

          Galdatze-dorreetako eta mantentze-labeetako zepak kentzean, galdaren zirkulazio lerroetan, etab. Estalpean eta ontziratu gabe biltegiratzen da, labe birakaria kargatzeko material gisa erabili aurretik.

        2. motako hondakina: «Mauka-iragazkietatik datozen hautsak».

          Identifikazioa: B01292671/NIMA/1/2.

          Hondakinaren kodea: Q9//R4//S25//C18/24//H12//A222//B0011.

          EHZ: 100323.

          Urtean sortutako kantitatea.

          Destinoa: Autogestioa (labe birakaria).

          Labeetatik datozen keak arazteko erabiltzen diren sistemetan sortutako hondakinak.

        3. motako hondakina: «Mahuka-iragazki erabiliak».

          Identifikazioa: B01292671/NIMA /1/3.

          Hondakinaren kodea: Q9//R4//S25///C18/24//H12//A222//B0019.

          EHZ: 150202.

          Urtean sortutako kantitatea.

          Destinoa: Autogestioa (labe birakaria).

          Gasak arazteko sistemako iragazkien maukak aldatzean sortzen da; aluminiozko partikula metalikoak dituzten maukak dira.

          Maukak aldatzen direnean, edukiontzietan jasotzen dira, eta autogestionatzeko, labe birakarian sartzen dira.

    2. Prozesua: «Galdaketa Labe Birakarietan».

    1. motako hondakina: «Gatz-zepak».

      Identifikazioa: B01292671/NIMA /2/1.

      Hondakinaren kodea: Q8//R4//S22//C24/31//H12//A222//B3236.

      EHZ: 100308.

      Urtean sortutako kantitatea: 3.500 tona.

      Destinoa: HA kudeatzailea.

      Galdatze-prozesuan, labe birakarian galdatze-gatzak erabiltzean sortzen den hondakina. Ontziratu gabe biltegiratzen da estalkipean, bildu eta hondakin arriskutsuen kudeatzaile baimenduari eman baino lehen.

    2. motako hondakina: «Mauka-iragazkietatik datozen hautsak».

      Identifikazioa: B01292671/NIMA /2/2.

      Hondakinaren kodea: Q9//R4//S25//C18/24//H12//A222//B0011.

      EHZ: 100323.

      Urtean sortutako kantitatea.

      Destinoa: HA kudeatzailea.

      Labe birakorretiko keak garbitzeko sistemek sortutako hondakinak.

    3. motako hondakina: «Mahuka-iragazki erabiliak».

      Identifikazioa: B01292671/NIMA /2/3.

      Hondakinaren kodea: Q9//R4//S25///C18/24//H12//A222//B0019.

      EHZ: 150202.

      Urtean sortutako kantitatea.

      Destinoa: Autogestioa (labe birakaria).

      Gasak arazteko sistemako iragazkien maukak aldatzean sortzen da; aluminiozko partikula metalikoak dituzten maukak dira.

      Maukak aldatzen direnean, edukiontzietan jasotzen dira, eta autogestionatzeko, labe birakarian sartzen dira.

    1. Prozesua: Instalazioen eta Makinen Mantentze-Lanak.

    1. motako hondakina: Erabilitako olioa.

      Identifikazioa: B01292671/NIMA /3/1.

      Hondakinaren kodea: Q5//R9//L8//C53//H6//A222//B0019.

      EHZ: 100208.

      Urtean sortutako kantitatea: 500 kg.

      Destinoa: HA kudeatzailea.

      Makineriaren, ekipamenduen eta instalazioen mantentze-lanetan sortutako olio industrialak dira. Identifikatutako bidoietan jasotzen dira, eta estalpean biltegiratzen dira, hondakin arriskutsuen kudeatzaile baimenduari eman arte.

    2. motako hondakina: «Pilak».

      Identifikazioa: B01292671/NIMA /3/2.

      Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C7//H14//A222//B0019.

      EHZ: 160603.

      Urtean sortutako kantitatea: 10 kg.

      Destinoa: HA kudeatzailea.

      Pilak berriak jartzean sortzen da. Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian biltzen dira, eta estalpean biltegiratzen dira, kudeatzaile baimenduari eman arte.

    3. motako hondakina: «Fluoreszenteak».

      Identifikazioa: B01292671/NIMA /3/3.

      Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6/14//A222//B0019.

      EHZ: 200121.

      Urtean sortutako kantitatea: 30 kg.

      Destinoa: HA kudeatzailea.

      Luminariak berritzean sortzen da. Erabilitako hodi fluoreszenteak dira. Edukiontzietan jasotzen dira, eta nabearen barruan biltegiratzen dira, estalpean.

    4. motako hondakina: «Ekipamendu elektrikoak eta elektronikoak».

      Identifikazioa: B01292671/NIMA /3/4.

      Hondakinaren kodea: Q14//R4//S40//C6/18//H6/14//A222//B0019.

      EHZ: 100213.

      Urtean sortutako kantitatea: Unean unekoa.

      Destinoa: HA kudeatzailea.

      Ekipamendu elektriko eta elektronikoa ordezteko lanetan sortzen da. Jaso, identifikatu eta estalpean biltegiratzen dira, kudeatzaile baimenduari eman arte.

    5. motako hondakina: «Plastikozko ontziak».

      Identifikazioa: B01292671/NIMA /3/5.

      Hondakinaren kodea: Q5//R5//S36//C41/51//H6/14//A222//B0019.

      EHZ: 150110.

      Urtean sortutako kantitatea: 250 kg.

      Destinoa: HA kudeatzailea.

      Ontzi hutsak biltzen direnean sortzen da; gai arriskutsuak gordetzeko erabili diren plastikozko ontziak dira. Big bag-etan jasotzen dira, eta mantentze-eremuko biltegian gordetzen dira, kudeatzaile baimenduari eman arte.

    6. motako hondakina: «Metalezko ontziak».

      Identifikazioa: B01292671/NIMA /3/6.

      Hondakinaren kodea: Q5//R5//S36//C41/51//H6/14//A222//B0019.

      EHZ: 150110.

      Urtean sortutako kantitatea: 80 kg.

      Destinoa: HA kudeatzailea.

      Ontzi hutsak biltzen direnean sortzen da; gai arriskutsuak gordetzeko erabili diren ontzi metalikoak dira. Big bag-etan jasotzen dira, eta mantentze-eremuko biltegian gordetzen dira, kudeatzaile baimenduari eman arte.

    7. motako hondakina: «Aerosolak».

      Identifikazioa: B01292671/NIMA /3/7.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41//H3B/5//A222//B0019.

      EHZ: 160504.

      Urtean sortutako kantitatea: 10 kg.

      Destinoa: HA kudeatzailea.

      Ontzi hutsak biltzen direnean sortzen da (aerosolak).

      Bidoietan jasotzen dira, eta mantentze-eremuko biltegian gordetzen dira, kudeatzaile baimenduari eman arte.

      Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da, eta horiei buruzko informazioa baimena izapidetzerakoan jasotzen da. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran. Hondakina zein motatakoa den eta zein osagai arriskutsu dituen (ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehetasunez jasoa) definitzen dute, bai eta hondakina zein jarduera eta zein prozesuk sortzen duten ere (uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehetasunez jasoa). Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela eta bai Hondakinak Kudeatzeko Erkidegoko Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko II. Esparru Programan (2007-2010) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa organo honek onartu beharko du, eta, aurrez, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, baldin eta ordura arte berreskurapena edo balioztatzea kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balidatzeko eskatzen bada.

      1. Prozesuan sortutako zepak biltegiratzeko parkea estalki azpian kokatuko da; lurzoru estankoak izan beharko ditu, eta kutsatutako likidoak jasotzeko sistema edukiko du, ura husteko sistemara joan ez daitezen.

      2. «Mauken iragazkietako hautsak» eta «mauken iragazkiak» hondakinen kasuan, hondakin horiek gaur egun indarrean dagoen Europako hondakin-zerrendan zeharka islatzen direnez, Ecoenergía Reydesa SLk hondakin ez-arriskutsutzat hartzeko eskatu ahalko dio organo honi, karakterizazio egokiaren bidez horrela egiaztatzen bada.

      3. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

      4. Hondakin arriskutsuen ontziraketarako, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontzi eta ontzikiek itxita egon beharko dute kudeatzaileri eman arte, isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

      5. Aurreko idatzi-zatian aipatutako ontzi edo ontzikiek etiketatuta egon behar dute; argi, erraz irakurtzeko moduan, ez ezabatzeko moduan, eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideetan oinarrituta.

      6. Hondakin arriskutsuak gehienez 6 hilabetez eduki behar dira biltegiratuta. Ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio eta betiere gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

      7. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ongi egokitzen zaiela ebazpen honetako printzipio hierarkikoei.

      8. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Ecoenergia Reydesa SLk onarpen-agirien eta kontrol- eta jarraipen- agirien edo haien baliokidea den agiri ofizialaren artxiboa gutxienez bost urtez erregistratu eta gorde beharko du.

      9. Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

      10. Ecoenergia Reydesa SLk sortzen duen olio erabilia kudeatu beharko du, industriako olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioen kudeaketari buruzko irailaren 29ko 259/1998 Dekretuarekin bat etorrita.

      11. Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, haien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta haien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira. Horrez gain, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan, pila eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoan, ezarritakoa bete beharko dute.

        Baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Eman-izanaren egiaztagiriak gutxienez bost urtez gorde beharko dira.

        Edonola ere, ebazpen honen E.3.3 atalaren i) idatzi-zatian definitutako artxiboan sartuko dira sortutako ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinen kopuruak.

      1. Ecoenergia Reydesa SLk poliklorobifeniloak (PCB) dituzten edo izan ditzaketen aparatuak dauzkan bitartean, haiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan, polikrorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten aparatuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen horretan, eta hori aldatu zuen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan adierazitako baldintzak bete beharko ditu.

      2. Ecoenergia Reydesa SL Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 (EE) Erregelamenduan zehazturiko substantzia erabiliak bere esku dituen heinean, berreskuratu egingo dira aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez deuseztatzeko, edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze bide tekniko erabiliz, edota birziklatzeko edo birsortzeko xedez, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan nahiz desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

      1. Amiantoa daukaten hondakinak hautemanez gero, Ecoenergia Reydesa SLk amiantoak ingurumenean eragitea prebenitzeko eta eragin hori murrizteko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako betekizunak bete beharko ditu. Halaber, amiantoa daukaten hondakinak kudeatzeko manipulazio-eragiketak amiantoaren eraginpean jartzeko arriskua dakarten lanei aplikagarri zaizkien gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituen martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako betekizunen arabera egingo dira.

      2. Ecoenergia Reydesa SLk urteko adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari sortutako hondakin arriskutsuen jatorria zein den, zein kopuru sortu den, zein erabilera emango zaion eta adierazpenaren xede den ekitaldiaren amaieran aldi baterako biltegiratuta daudenen zerrenda.

      3. Atal honetako h) e i) (kudeatzaileak EAEn badaude) eta p) epigrafeetan, baita Ebazpen honetako E.3.3 ataleko i) epigrafean ere, aipaturiko agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidali behar dira, ahal dela, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistemako entitateen bertsioaren bidez.

        3.3.2. Arriskurik gabeko hondakinak.

      1. Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

        (Ikus .PDF)

      2. Ebazpen honen E.3.3 atalean hondakinak bereizteaz eta hondakinak kudeatzeko hierarkia-printzipioaz ezarritakoa betez, «hiri-hondakintzat jo daitezkeen hondakin-nahasteek» ezin dute baliogarriak diren hondakin-zatirik eduki. Horren haritik, Euskal Autonomia Erkidegoan zati baliogarritzat jotzen dira hauek: papera, kartoia, egurra, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.

      3. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile baimendu bati.

      4. Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balioztatzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

      5. Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Agiri horren kopia bidali behar da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ongi egokitzen zaiela ebazpen honetako printzipio hierarkikoei. Ecoenergia Reydesa SLk fitxategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien baliokidea den agiri ofiziala, nahitaezkoak direnean, bost urtez gutxienez.

      6. Horrez gain, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoa betez, baimendutako hondakindegian biltzeko hondakin ez-arriskutsuak lekualdatu aurretik, dagokion jarraipen- eta kontrol-agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

      7. Atal honetako e) eta f) (kudeatzaileak EAEn badaude) epigrafeetan, baita Ebazpen honetako E.3.3 ataleko i) epigrafean ere, aipaturiko agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidali behar dira, ahal dela, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistemako entitateen bertsioaren bidez.

        3.4. Lurzoruaren babesaren inguruko baldintzak.

        Lurzoruaren egoeraren aurretiazko txostena aurkeztu beharko da, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan (kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituenean) eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean (lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzekoan) ezarritakoa betetzeko, eta txosten horretan adierazitako gomendioak betez, Ecoenergia Reydesa SLk ebazpen honen G.3 idatzi-zatian bildutako neurriak hartuko ditu (prebentzioari eta ezohiko funtzionamendu kasuetan izan beharreko jarduketari buruzkoak dira), bai eta E.2.4 eta E.3.3 idatzi-zatietan bildutakoak ere (hondakinak biltegiratzeari buruzkoak dira).

        Gainera, instalazioa abian jarri ondoren, edozein arrazoirengatik lurzoruak hondeatzea dakarten obrak aurreikusten denean, hondeatu behar diren materialen ezaugarriak zehaztu behar dira, kutsadurarik egonez gero sor litezkeen eraginak prebenitzeko, batetik, eta material horiek behar bezala kudeatzeko bideak zehazteko, bestetik. Karakterizazioaren emaitzak eta aurreikusitako helmuga zehatza Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri behar dira material horiek atera aurretik, lanak onartu ahal izateko. Azterketa eta onarpena, hala badagokio, ebazpen honetako I. atalean jasotako aldaketa-araubidearen esparruan egingo dira.

        3.5. Zarataren inguruko baldintzak.

        Ecoenergia Reydesa SLk beharrezko neurriak hartuko ditu instalazioak kanpoko ingurumenera urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren III. eranskineko B1 taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak ez transmititzeko. Errege Dekretu horren bidez, azaroaren 17ko 37/2003 Legea, zaratari buruzkoa, arau horren IV. eranskineko prozeduren arabera ebaluatutako zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta isuri akustikoei dagokienez garatzen da. Muga-balio horiek ondorengoak dira:

        (Ikus .PDF)

        Lokal mugakideak egonez gero, lokal horien erabilera kontuan hartuta, instalazioak ezingo du III. eranskineko B2 taulan ezarritako muga-balioak (aipatutako urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren IV. eranskineko prozeduren arabera ebaluatutakoak) baino zarata-maila handiagoa transmititu haietara.

        Ezarritako zarata-immisioaren muga-balioak errespetatzen direla joko da, aipatutako IV. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean, honako hau betetzen badute:

        Urteko batez bestekoek ez dituzte gainditzen aipatutako III. eranskineko B1 edo B2 taulek ezarritako balioak.

        Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-tan gainditzen aipatutako III. eranskineko B1 edo B2 taulek ezarritako balioak.

        Lkeq, Ti adierazlean neurtutako balioek ez dituzte 5 dB-tan gainditzen aipatutako III. eranskineko B1 edo B2 taulek ezarritako balioak.

        Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

      1. Ingurumena zaintzeko programa.

        Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako idatzi-zati hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da ingurumena zaintzeko programa:

        1. Atmosferarako emisioak kontrolatzea.

      1. Ecoenergia Reydesa SLk emisioak kontrolatu behar izango ditu informazio honen arabera:

        (Ikus .PDF)

      2. Aurreko idatzi-zatian adierazitako neurketa guztiak kontrol-organo baimendu batek (OCA) egingo ditu (hiru neurketa, bakoitza ordubetekoa gutxienez, zortzi orduz neurtuta). Neurketa horiek zein aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan ezarritakora egokitu beharko dira.

      3. Arestian eskatutako parametro guztien neurketen BKE txostenak bidaliko dira.

      4. Dokumentazio eguneratuaren bidez, euskarri informatikoko edo, horrelakorik ezean, paper euskarriko erregistro bat egingo da, 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezartzen den edukia jasotzeko (urtarrilaren 28ko 100/2011 ED, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta katalogo hori aplikatzeko oinarrizko xedapenak ezartzen dituena). Erregistro horretan, Ingurumen Sailburuordetzak emandako «IPPC instalazioek Atmosfera Kutsa dezaketen isurien Erregistro-liburua lortzeko instrukzio teknikoa» agirian ezarritako prozedura, edukiak eta formatuak betez egiten diren neurketa, gorabehera, kontrol eta ikuskapenen emaitzak jasoko dira. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatzen badute, eskuragarri izango dute gutxienez 10 urtez.

        2. Zarataren kontrola.

      1. Jarduera egiten den lursailaren kanpoaldean neurketak eginez, Lkeq, Ti indize akustikoaren ebaluazioa egingo da hiru urtean behin, zarata kanpoaldera transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean.

      2. Neurketa bidezko ebaluazio guztiak entsegu-laborategiek egin beharko dituzte, ENAC erakundeak espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko laborategiek, hain zuzen ere. Dena den, ingurumen-organoak zaindu beharko du ebaluazioak egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

      3. Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek landutako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

      4. Sustatzaileak neurketen proposamen zehatza egin beharko du, eta proposamen horren barruan ebaluazio-metodoak modu xehatuan adierazi beharko ditu, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren IV. eranskinean ezarritako prozedurei jarraituz (zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta isuri akustikoei dagokienez garatzen du legea). Proposamena ebazpen honen F0,5 idatzi-zatian aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginean sartuko da.

        3. Jardueraren adierazleak.

        Sustatzaileak jardueraren gaineko adierazle hauen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

        (Ikus .PDF)

        4. Emaitzak kontrolatzea eta bidaltzea.

        Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisien eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ebazpen honen zenbait idatzi-zatitan ezarritakoaren kalterik gabe, bidalketa urtero egingo da, martxoaren 30a baino lehen beti, eta ingurumena zaintzeko programako emaitzekin batera, txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak kontrolatzeko sistemak ere. Ingurunearen kalitatea eta emaitzen analisia ere adieraziko dira, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, haien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

        5. Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

        Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bateratua egin beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bilduko dira. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzaren erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Era berean, dagokion aurrekontua bildu beharko du.

      1. Prebentzio neurriak eta funtzionamendu baldintzak ohiz kanpoko egoeretan.

        1. Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

        Programatutako urteko mantentze-lanei eta martxan jartzeko eta geldiarazteko eragiketei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

        Geldialdi, abiarazte eta garbiketetan isurketa ahalik txikiena izateko neurriak hartuko dira.

        2. Jarduera uztea.

        Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea, eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Ecoenergia Reydesa SLk hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

        3. Ezohiko funtzionamendua denean aplikatzeko neurriak eta jardunak.

        Sustatzaileak aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzioko neurriak eta funtzionamenduko baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo idatzi-zatian aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

      1. Besteak beste, hondakin arriskutsuak eta produktu kimikoak eskukatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arrisku handia izan dezaketen gainazal guztiak iragazkaiztuta edukiko dira. Zolak diseinatzean, kontuan hartuko dira drainatzeko eta efluenteak biltzeko gailuak, ingurunean kutsatzaileak sakabanatzeko bideak saihesteko.

      2. Biltegiratzeko tokia.

        Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

        Hauts-produktuak gordetzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira.

        Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetzari aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

      3. Instalazioen prebentzioko mantentze-lanak.

        Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura saihesteko; era berean, ezarritako neurrien jardun egokia bermatu beharko da. Isuri-ihesak daudenean lurzorua (eta dagokionean, ura) babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazkaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainezkatzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaintzeko eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.

        Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak, zaintzeko eta kontrolatzeko programa bat eduki beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulen egoera, presioa arintzeko sistemaren egoera, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskatzeak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua (eta dagokionean, ura) kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

        Era berean, atmosferaren eta ingurune urtarraren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, eta abar) eta zaintza eta kontrolerako sistemen egoera ona bermatzeko neurriak gehituko dira.

      4. Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

      5. Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura, husteko prozesuan ingurumenean eragin negatiboa izan dezaketen produktuen jarioak sakabanatu ez daitezen.

      6. Gorabeheraren bat gertatuz gero jarduteko modua:

        Jardun-protokolo bat eduki behar da eskura, ingurunean eragin negatibo garrantzitsuak eragin ditzaketen gorabeheren edo ezohiko jardunen aurrean erabiltzekoa. Protokoloak, gutxienez, honako gai hauek argi eta garbi zehaztu behar ditu gerta daitekeen ustezko gorabehera edo ezohiko jardun bakoitzarentzat:

        Jarraitu beharreko jardunak, hurrengo idatzi-zatian zehazten den jakinarazpena agintariei egitea barne.

        Jardunen segida.

        Jardun bakoitzaren arduraduna(k).

        Istripuz isurketarik gertatuko balitz, isurketa berehala geldiaraziko da.

        Larrialdi-egoera sortzen denean berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserba-ontziak, isuriei eusteko xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

      7. Gorabehera gertatuz gero agintariei jakinaraztea.

        Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaera baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari (betiere, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren). Jakinarazpenean, gutxienez, honako alderdi hauek adierazi beharko dira:

        Gertakari mota.

        Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehatz daitezkeenak).

        Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

        Sortutako ondorioak.

        Hala badagokio, epe laburrera aurreikusitako jardunak.

        Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiaki eta udalari jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, datu hauek agertuko dira:

        Gertakari mota.

        Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

        Iraupena.

        Ustekabeko isurketa izanez gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina jaso beharko dira, eraginaren analisia barne.

        Mugak gaindituz gero, emisioei buruzko datuak.

        Eragindako kalteen kalkulua.

        Hartutako neurri zuzentzaileak.

        Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

        Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

        Horrez gain, instalazioaren etengabeko prozesu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako mantentze-lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari sustatzaileak.

      8. Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

      9. Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetzari aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

      1. Ecoenergia Reydesa SL enpresak atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin-mota guztiei buruzko datuak jakinaraziko dizkio urtero Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Poluitzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egin eta eguneratuta edukitzeko, E-PRTR Inbentarioko emisioei eta ingurumeneko baimen bateratuei buruzko informazio-hornikuntza arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

        Informazio hori osatzen duten datuak ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dira, Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-eeM Sistemako erakundeentzako bertsioaren bitartez (www.eper-euskadi.net web orrian eskuragarri): Ingurumen-Informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistroetara (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

        Era berean, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukaketak Ingurumen Adierazpen horren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

        Informazio hori publikoa izango da, eta uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenak beteko ditu. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EEZuzentarauak jasotzen ditu). Horretaz gainera, une oro bete beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa.

      2. Instalazioa aldatzea.

        Ingurumen-baimen integratu honen mendeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-araubidearekin. Hori horrela, beste ingurumen-baimen integratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

        Era berean, proiektua aldatu edo zabaldu nahi izanez gero, Ingurumen-inpaktuari buruzko Ebaluazioaren Testu Bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da, II. eranskineko 9.k) epigrafearekin bat.

      3. Dokumentazioa bidaltzea.

        Ebazpen honen E.1.5.b atalean ezarritakoaren arabera, sustatzaileak partzelako materialak hondeatzeko plan bat igorri beharko du Ingurumen Sailburuordetzara, onarpena eman diezaioten.

        Laugarrena. Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako hirugarren idatzi-zatiko honako puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla:

      1. Erantzukizun zibileko asegurua.

      2. Fidantza.

        1.8. Obraren amaierako txostena.

        2.5. Instalazioan kudeatutako hondakinei buruzko erregistro-eredua.

        3.3.i. Instalazioan sortutako hondakin arriskutsuei eta arriskutsuak ez diren hondakinei buruzko erregistro-eredua.

        3.3.1.h eta E.3.3.2.e. Instalazioan sortutako hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak onartzeko agiriak.

        1.d. Atmosferara egindako isurketen erregistro-eredua.

        2.d. Zarata kontrolatzeko proposamena.

        5. Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

        1. Martxan jartzeko eta geldiarazteko eragiketetako emisio eta hondakinen zenbatespena, eta kudeaketako eta tratamenduko proposamena.

        3.b. Biltegiratzeko instalazioen egiaztapena.

        3.c. Prebentzioko mantentze-lanei buruzko eskuliburua.

        3.d. Mantentze-eragiketak eta gertakariak erregistratzeko eredua.

        3.e. Kubetak husteko protokoloa.

        3.f. Gertakarien aurrean jarduteko protokoloa.

        3.i. Suteen aurkako babes-araudia betetzen dela egiaztatzea.

        Era berean, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aurrez aipaturiko ikuskapenaren aurretik, sustatzaileak «as built» proiektua eta teknikari eskudunak alderdi horiek bete direla adieraziz emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari.

        Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 9 hilabeteko epea ezarri da, Ingurumen Sailburuordetzak ingurumen-baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita. Epe hori luzatu egin ahal izango d,a behar bezala arrazoituz gero eta sustatzaileari aldez aurretik jakinaraziz gero.

        Instalazioa ezingo da abiarazi ingurumen-baimen integratua eraginkorra dela adierazi arte. Nolanahi ere, abiarazteko probaldi bat eman ahal izango da, gehienez ere bost hilabeterako, eta, bertan, neurri zuzentzaileak eraginkorrak direla egiaztatu ahal izango da, besteak beste. Aldi horretan, ebazpen honetako F.1 idatzi-zatian ezarritako neurketak egingo dira, bai eta potentzia akustikoak neurtzeko kanpaina bat ere. Aurreko neurketa horien emaitzak Ingurumen Sailburuordetzari igorriko zaizkio, lehen aipatutako ikuskapen-bisita horren aurretik. Orobat espero diren immisioen modelizazio bat ere igorriko da (honako maila akustiko hauen ebaluazioa: Lk,d, Lk,e eta Lk,n), potentzia akustikoen neurketa-kanpainetan lortzen diren zarata-foku bakoitzeko emisioen datu errealetatik abiatuta egingo dena.

        Bosgarrena. Ingurumen-baimen integratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko idatzi-zatian ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarotzean baimena berritu behar da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

        Ingurumen-baimen integratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin behar du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

        Seigarrena. Edonola ere, Administrazioak bere kabuz aldatu ahal izango du ingurumen-baimen integratua uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

        Artikulu horiek betetzeaz gain, ebazpen honen baldintzak, ingurumena zaintzeko programan jasotakoak barne, aldatu ahal izango dira, jardueraren sustatzaileak hala eskatuz gero eta betiere behar bezala justifikatzen baldin badira. Ofizioz aldatu ahal izango dira honako egoera hauetan ere:

        Araudi berria indarrean sartzea.

        Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

        Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileak akastunak direla egiaztatzen bada.

        Zazpigarrena. Ecoenergia Reydesa SLk, ebazpen honen xede den instalazioan titulartasun-eskualdatzerik eginez gero, eskualdatze hori Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, onar dezan.

        Zortzigarrena. Baimen honek balioa galduko du kasu hauetan:

        Ez egiaztatzea, epe barruan, ebazpen honetako laugarren idatzi-zatian ezarritako baldintzak betetzen direla, ingurumen-baimen integratuak ondorioak izateko ezarritakoak, alegia, non eta interesdunak ez duen eskatzen epea luzatzeko, behar bezala justifikatuta.

        Ecoenergia Reydesa SLren nortasun juridikoa iraungitzea, indarreko arauek aurreikusitako kasuetan.

        Baimena eraginkorra dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

        Bederatzigarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Ecoenergia Reydesa SLri, Legutioko udalari, ingurumen-arloko baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten organismoei, eta gainerako interesdunei.

        Hamargarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

        Hamaikagarrena. Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

        Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 20a.

        Ingurumeneko sailburuordea,

      1. ª ARANZAZU Leturiondo ARANZAMENDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik