Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urriaren 14koa, Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordearena, abenduaren 29ko 543/1995 Dekretua bigarren aldiz aldatzeko espedientea hasteko, jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko dena. Dekretu horren bidez, Bilboko hirigune historikoa sailkatutako kultura ondasun gisa izendatzeko adierazpenari Euskal Kultura Ondarearen Legean jasotako babes-araubidea eta gainerako gorabeherak erantsi zitzaizkion.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 5261
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/14
  • Argitaratze-data: 2010/11/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Azaroaren 9ko 3290/1972 Dekretuaren bidez (1972ko azaroaren 28ko BOE), Bilboko Hirigune Historikoa multzo historiko-artistiko nazionala deklaratu zen, Ondare historiko-artistiko nazionala zaindu, kontserbatu eta areagotzeko 1933ko maiatzaren 13ko Legean xedatutakoari jarraituz.

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16 artikuluaren babesean eta Autonomia Estatutuko 10.19 artikuluaren arabera, kultura-ondareari buruzko eskumen osoa bereganatu zuen.

Horrenbestez, Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legea onartzearekin bat, bertako lehenengo xedapen gehigarriak ezarri zuen aurretik ondasun historiko-artistiko deklaratutako ondasunak aurrerantzean kultura-interesa duten ondasuntzat joko zirela.

Euskadiko Autonomia Erkidegoak bereganatutako eskumena baliatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea onartu zen. Bertako lehenengo xedapen gehigarriak dioenez, aurreko araudiaren arabera kultura-interesa duten ondasuntzat deklaratutakoak aurrerantzean sailkatutako kultura-ondasunak izango dira.

Bilboko hirigune historikoaren adierazpena indarrean dagoen legedira egokitzeko, abenduaren 29ko 543/1995 Dekretua onartu zen eta, horren arabera, adierazpenari Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeak (1996ko urtarrilaren 16ko EHAA, 11. zk.) aipatzen dituen babes-araudia eta gainerako neurriak aplikatu zitzaizkion. Horren ondorioz, Bilboko Erriberako Merkatua babes bereziko elementua da.

Bilboko udalak, Surbisa-Bilboko Berregokipenerako Hirigintza Elkartea SAren bitartez, aipaturiko higiezinaren babes-maila aldatzeko bidezko espedientea hasteko eskaera bidali zuen Euskal Kultura Ondarearen Zentrora.

Auzi hau aztertu ostean eta Bilboko udalak bideratutako jarduketak ikusi eta gero, Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordeak erabaki zuen, 2009ko irailaren 29an eginiko bilkuran, Erriberako Merkatuko San Antoneko absidea kentzea Bilboko hirigune historiko sailkatuaren multzotik.

Horretaz gainera, kultura-ondasunaren ikuspuntutik egindako balorazio-txostenaren ondoren, Bilboko Erriberako Merkatuko San Antoneko absideak ez duela eman zaion mailako babes-neurririk merezi ondorioztatzen da.

Alabaina, ebazpen honek ez dio eragiten eraikinaren gainerako elementuek duten babesari.

Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzu teknikoek egindako ebazpen-proposamena aztertu ondoren, eta Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 11. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Abenduaren 29ko 543/1995 Dekretua bigarren aldiz aldatzeko espedientea hastea, jendaurrean jartzea eta interesdunei entzuteko izapidea irekitzea. Dekretu horren bidez, Bilboko hirigune historikoa sailkatutako kultura ondasun gisa izendatzeko adierazpenari Euskal Kultura Ondarearen Legean jasotako babes-araubidea eta gainerako gorabeherak erantsi zitzaizkion, I. eranskinean jasotako hasierako babes-araudiaren aldaketen arabera. Hogei eguneko epea zabaltzen da informazioa jendaurrean jartzeko, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. eta 86. artikuluetan xedatutakoari jarraituz. Espedientea Kultura Ondarearen Zentroan dago ikusgai (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Bigarrena. 543/1995 Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen espedientea interesdunei jakinaraztea, hartara 15 eguneko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatuta, alegazioak eta beren eskubideen defentsan egoki iritzitako dokumentazioa aurkeztu ahal ditzaten.

Hirugarrena. Espedientearen izapideekin jarraitzea, indarrean dauden xedapenekin bat etorriz.

Laugarrena. Ebazpenaren berri ematea Bilboko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailari eta Garraio eta Hirigintza Sailari, bai eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailari ere.

Bosgarrena. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 14a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

San Nicolas eliza.

Musika kioskoa (Arenaleko pasealekua).

Arriaga Antzokia.

Bidebarrieta Udal Liburutegia, 4.

Euskal Herriko Arkeologia, Etnografia eta Historia Museoaren etxadia.

Joan Doneen eliza.

Plaza Berriaren esparrua (sarrerak, fatxadak eta ataripeak).

Ribera kaleko ataripeak.

Ribera merkatua (San Antoneko absidea ezik).

San Anton eliza.

San Anton zubia.

Mugikako udal eskolak.

Santiago Apostuluaren katedrala, atrioa eta klaustroa.

Pareteko iturria (Santiagoko plaza).

Txakurraren iturria.

Bilbao Banketxea (San Nicolas plaza).

Burtsa (Pelota kalea, 10).

Aurrezki Kutxa Munizipala (Joan Doneen plaza z/g).

Bilboko Udala.

Belostikale, 1.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.