Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko uztailaren 26koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Laudioko (Araba) Goikoplazako 16. zenbakian den Etxebarri baserria, monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko espedienteari hasiera eman, eta jendaurrean jarri eta interesdunei entzuteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 199
  • Hurrenkera-zk.: 4747
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/26
  • Argitaratze-data: 2010/10/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioaren 148.1.16 eta Estatutuaren 10.19 artikuluen babesean, eskumen osoa bereganatu zuen Kultura Ondarearen gaiari dagokionez. Aipaturiko eskumen horretaz baliatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea onartu zen, kultura-interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena.

Laudioko (Araba) Goikoplazako 16. zenbakian den Etxebarri baserriak daukan kultura-interesa azterturik, eta Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek aurkezturiko Ebazpen Proposamenari jarraituz, honako hau

Lehenengoa. Laudioko (Araba) Goikoplazako 16. zenbakian Etxebarri baserria, monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrendan sartzeko espedienteari hasiera ematea, I. eranskineko mugaketarekin eta II. eranskineko deskripzioarekin bat etorriz.

Bigarrena. Laudioko (Araba) Goikoplazako 16. zenbakian Etxebarri baserria Euskal Kultura Ondarearen Zerrendan sartzeko espedientea jendeaurrean jartzea, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 20 eguneko epean alegazioak egin eta egokitzat jotzen diren agiriak aurkeztu ahal izateko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 84. eta 86. artikuluetan oinarrituz. Aipaturiko espedientea Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1. zenbakian dagoen Euskal Kultura Ondarearen Zentroan dago ikusgai.

Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunei, Laudioko Udalari, Arabako Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol eta Toki Administrazioaren eta Lurralde Orekaren Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari jakinaraztea, jakinarazpena egin eta 15 eguneko epean alegatu eta egokitzat jotzen dituzten agiriak eta frogagiriak aurkeztu ahal izateko.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta ALHAOn argitaratzea, jende guztiak Ebazpen horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 26a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

Mugaketa.

  1. Mugaketaren deskribapena.

    Mugatutako eremuaren barne geratzen dira, bai eraikina bera, bai eraikin horren ingurua. Horrela, bada, mugaketa-eremuak honako muga hauek ditu: NEn, baserriaren lurrek ondoko errotarekin duten muga; NWn, fatxadarekiko lerro paraleloa, 20 m-ra; SWra, baserriaren lurrek ondoko etxebizitzarekin eta haren eraikin osagarriekin duten muga, eta SEn, Goikoplaza kalearen espaloia.

  2. Mugaketaren justifikazioa.

    Mugaketa hori proposatzeko arrazoia izan da beharrezko ikusten dela Laudioko Etxebarri edo Goikoplaza 16 baserriaren ingurumena eta ikus-bista zaintzea. Ingurunearen mugaketak beharrezkoa baita ondarea behar bezala babesteko eta balioesteko baserriaren inguruko lurren eta eraikinerako sarbidearen babesa dakar berekin, betiere, baserriaren bereizgarritasunak kontserbatzeko. Horregatik, mugaketa honek baserri-eraikina ez ezik inguruko lursailak ere bereganatzen ditu.

Deskripzioa.

Baserri hau hari buruzko erreferentzia batzuk XVI. mendekoak dira Laudioko hegoaldean dago kokatuta, Nerbioi ibaiaren ondoan dagoen eremu lau batean, eta fatxada nagusia, hain zuzen, alde horretara du. Oinplano laukizuzena du, 26,5 m x 19,5 m-koa. Beheko solairua, lehenengo solairua eta ganbara dauzka. Beheko solairua eta lehenengo pisua harri-hormaz eraikiak daude; ganbaran, berriz, hegal batzuen gainean dauden hormak, adreiluz betetako zurezko bilbaduraz. Estalkia bi isurikoa da, eta gailurra, fatxadara nagusiarekiko perpendikularra.

Eraikina lau hormartek osatzen dute. Berezitasun hau du: erdiko hormarteen hegala alboko hormarteena baino garaiagoa da, eta horrela barruko beharretara egokitzen da, halako eran non, egongelak alboko logelek baino altuera handiagoa duen eta altuera handiagoa den estalkia jaisten den ganbarako aldeetan.

Fatxada nagusiak lau leiho ditu, bai lehenengo pisuan, bai ganbaran. Beheko solairuan, portale bat dago, eta handik etxebizitzetara sartzen da; hasiera batean bi etxebizitza zeuden, baina gero zatitu egin ziren, eta sei egin. Fatxada portalearen erdialdean sostengatzen da, harrizko zutabe baten gainean. Portalearen alboetan, bi leiho daude alde banatan.

Alboko eta atzeko fatxadetan, berriz, zur-arotzeriako bao batzuk daude.

Fatxada nagusiko goiko solairuetako leihoak inguratuta daude, eta lehenengo solairuko bi leihoen gainean frontoi bat irudikatzen da.

Barrualdeko egitura zurezkoa da, eta teilatu-hegalari eta beste hegalei beso batzuek eusten diete.

Aurrealdean, hegalaren gainean, armarri bat dago, eta beste armarri txiki bat solairu nagusian, leihoen parean.

Baserriaren ezaugarri nabarmenenetako bat fatxadan dituen polikromiak dira; ustez XVI. mendekoak, margolan horiek Juan de Armona maisuarenak direla dirudi; margolari arabar horrek Urduñan izan zuen tailerra, eta elizak margotzen izan zen aditua. Margoak igeltsuzko geruza biren gainean marraztutakoak dira, eta zenefa dekoratiboek osatzen dute, teilatu-hegalen eta irtenguneen azpian; horiekin batera, puntaleen gaineko beteguneetan era askotako figurak ere ageri dira. Zenefetan gehien ageri diren irudiak ondorengoak dira: kiribildurak eta lore-sorten itxurako marrazkiak, erronboen sareak, aingeruen buruak erakusten dituzten frisoak, sokak, arrosarioak eta bolak. Betegarrietan, berriz, ondorengoak ikusten dira: bustoak, fantasiazko izakiak, eta baita lore-sorta batzuk ere; azken horiek berriagoak direla uste da, seguru asko XIX. mendekoak. Gehien agertzen diren koloreak gorria, okrea eta beltza dira.

Eraikinaren eta margoen gaur egungo egoera txarra izan arren (etxean sutea izan zen joan zen urtean), margoak lehengoratu egingo balira eta baserria konpondu, eraikinaren balio historiko, arkitektoniko eta etnografikoaz gainera, XVI. mendeko marrazki horiek ere izango genituzke, eta guztiz bereziak direla esan behar da.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik