Arautegia

Inprimatu

OPE 2008 BASES OPERARIO SERVICIO, RESOLUCIÓN 4242/2008 APRUEBAN LAS BASES ESPECÍFICAS.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 232
  • Hurrenkera-zk.: 6718
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/28
  • Argitaratze-data: 2008/12/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau,

Lehenengoa. Oinarri hauen xedea diren hautatze probak deitzea.

Bigarrena. Mendeko langileen lanbide taldeko zerbitzuetako langilearen kategorian (Zerbitzu Orokorretako zerbitzuetako langilearen eta mantentze-zerbitzuetako Biltegiko lanpostu funtzionalak) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak.

Hirugarrena. Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen erlazioa onartzea.

Laugarrena. Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 28a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

  1. Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.

  1. Deialdi honen xede izango dira zerbitzuetako langileen kategoriako destinoak (Zerbitzu Orokorretako zerbitzuetako langilearen eta mantentze-zerbitzuetako Biltegiko lanpostu funtzionalak), mendeko langileen lanbide taldekoak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeak destino dutenak, II. eranskinean bilduak. Destino horiek lekualdatze-lehiaketan eskaini direnez, horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira lehiaketa hori erabaki ahala.

    Era berean, deialdi honetakoak izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

  2. Deitutako destinoen % 5a pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Kopuru hori zenbatekoa den oinarri orokorretan aurreikusten diren destino eskaingarriak behin betikoz zehazten direnean erabakiko da.

  1. Izangaiek bete beharreko baldintzak:

    Izangaiek deialdian parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte, oinarri orokorretan ezartzen diren salbuespenetan izan ezik. Eta destinoa lortuz gero, baldintza horiek eta oinarri orokorretan eskatutako beste betebeharrak bete beharko dituzte harik eta destinoaz jabetu arte:

    1. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako egindako ikasketa urteen ziurtagiria (DBH edo baliokidea) izatea edo izateko moduan egotea, uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.

    2. Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

  2. Lehiaketa oposizioaren nondik norakoa.

  1. Oposizioaldia.

    Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan. Galdetegi hori galdera-bateria itxia izango da. Galdera-bateria hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web orrian lor daiteke.

  2. Oinarri orokorretako 14. atalean ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratutakoan puntuazio ordenaren arabera, izangaiek aurkeztu beharko dute 14.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere:

    Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako egindako ikasketa urteen ziurtagiriaren (DBH edo baliokidea) fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.

  3. Lehiaketaldia.

    Egiaztatutako merezimenduak balioztatuko dira III. eranskin gisa agertzen den merezimenduen baremoaren arabera eta web orrian bete beharreko ereduan alegatutakoaren arabera.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpen bidez onartutako oinarri orokorretako 1.1. oinarriaren lehen atalean aurreikusitakoaren arabera, 50 destino deitzen dira.

Oinarri horren arabera, hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen behin-behingoz zehaztuko dira eskaini daitezkeen destinoak.

  1. Laneko esperientzia (gehienez, 70 puntu).

    Kontuan hartuko da izangaiek aitortuta duten zerbitzu denbora, eskabideak aurkezteko epearen azken egunera artekoa, hain zuzen ere.

    Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo herri administraziotako edozein erakundetan zerbitzuetako langile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzuak barne, 0,30 puntu.

    Guztirako denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

    Barne promozioaren bidez lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurreko zerbitzuak:

    E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,22 puntu hilabete bakoitzeko. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak direnean: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

    Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan bete den lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

    Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuaren arabera zenbatuko dira.

  2. Euskara.

  1. HE: 17 puntu.

  1. HE: 8,5 puntu.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik