Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko ekainaren 7koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita, batetik, Futubide-Fundaci髇 Tutelar Gorabide izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko egina, eta, bestetik, Futubide Fundazioa izeneko fundazioa izateko izen-aldaketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 120
  • Hurrenkera-zk.: 2833
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/07
  • Argitaratze-data: 2022/06/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonom韆
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

2022ko apirilaren 29an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu zen fundazioaren izena eta estatutuak aldatzeko eskritura publikoa, zeina 2022ko martxoaren 24an egiletsi baitzen Ignacio Alonso Salazar Bilboko notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 886).

Eskritura publiko horretan sartu zen Fundazioaren Patronatuko idazkariak presidentearen oniritziarekin 2022ko urtarrilaren 26an egindako ziurtagiria, patronatuak 2022ko urtarrilaren 25ean egindako bilerarena. Bilera horretan, aho batez erabaki zuten estatutuen izenari buruzko 1. artikulua eta helburuei buruzko 6. artikulua aldatzea, desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatuz laguntzeko legeria zibil eta prozesala aldatzen duen ekainaren 2ko 8/2021 Legera egokitzeko. Horrez gain, estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitu zitezela onartu zuten.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 7a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik