Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Loiuko «Padre Andrés de Urdaneta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 109
  • Hurrenkera-zk.: 2511
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/25
  • Argitaratze-data: 2022/06/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gutxitzeko eta Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat gehitzeko baimena eskatuz, Loiuko «Padre Andrés de Urdaneta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Kode zenbakia: 014849 eta 48003692.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Padre Andrés de Urdaneta».

Titularra: Padres Agustinos.

Helbidea: Lauroeta, 6.

Udalerria: Loiu.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gutxitzea.

Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 12 unitate, 300 ikaspostuko edukierakoa.

Lehen Hezkuntza: 36 unitate, 900 ikaspostuko edukierakoa.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 20 unitate, 600 ikaspostu edukierakoa.

Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. 12 unitate, 420 ikaspostu edukierakoa.

Hezkuntza Berezia: 4 unitate

Hezkuntza Bereziko 3 gela ireki.

Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat.

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez dirulaguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik