Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko apirilaren 27koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundaci髇 Biscaytik-Biscaytik Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa, bere patronatuari dagokionez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 1937
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/04/27
  • Argitaratze-data: 2022/05/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonom韆
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

2022ko urtarrilaren 24an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko Fundaci髇 Biscaytik-Biscaytik Fundazioaren estatutuetako 12. eta 16. artikuluen aldaketa. Aldaketa hori fundazioaren patronatuak 2021eko ekainaren 25ean erabaki zuen, eta 2022ko urtarrilaren 24an, Bilbon, Juan Ignacio Gomeza Villa notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 80) egiletsitako eskritura publikoan gauzatu zen. Eskritura hori zuzendu egin zen, notario beraren aurrean, 2022ko apirilaren 20an Bilbon emandako beste eskritura baten bidez (protokolo-zenbakia: 881). Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.

  1. artikulua, patronatuaren osaerari buruzkoa, aldatu egin da, patronatuko kideen izendapena fundatzaile den Bizkaiko Foru Aldundian duten kargu publikoarekin lotzeari uzteko. Hala ere, fundatzaile horrek patronatukideak izendatzen jarraituko du.

  1. artikulua patronatuko kideak ordeztu, kargugabetu eta karguan eteteko arrazoiei buruzkoa, bestalde, aldatu egin da kargugabetzeko berariazko arrazoitzat hartzeko fundatzaileak hartutako erabakia.

    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu baten bidez ebaztea, xedapen hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

    Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

    Hori guztia kontuan hartuta,

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honi, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 27a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik