Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bitartez zenbait jarduketa agintzen baitira Konstituzio Auzitegiaren uztailaren 14ko 148/2021 Epaia eta urriaren 27ko 183/2021 Epaia direla-eta.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 522
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/01/12
  • Argitaratze-data: 2022/02/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Segurtasuna eta justizia; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Justizia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma-egoera ezarri zuen, COVID-19ak eragindako osasun-egoera kudeatzeko.

Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuak alarma-egoera deklaratu zuen, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapenari eusteko.

Bigarrena. Konstituzio Auzitegiaren uztailaren 14ko 148/2021 Epaiak partzialki onetsi du martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren aurka jarritako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtso bat. Ondorioz, Konstituzioaren aurkakotzat eta deuseztzat jo ditu, besteak beste, 7. artikuluko 1. eta 3. apartatuak.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 27ko 183/2021 Epaiak partzialki onartu du urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren aurka jarritako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtso bat. Ondorioz, Konstituzioaren aurkakotzat eta deuseztzat jo ditu, besteak beste, alarma-egoeraren adierazpenaren luzapena eta agintaritza autonomikoei egindako eskuordetzak.

Hirugarrena. Konstituzio Auzitegiaren uztailaren 14ko 148/2021 Epaia aplikatuz, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2021eko abuztuaren 17ko Aginduaren bidez, zenbait jarduketa agindu ziren administrazio-bidean irmo bihurtu ez ziren zehapen-prozedura administratiboei dagokienez.

Lehenengoa. Bi Errege Dekretu indarrean jarri ondoren ezarritako hertsapenak desobeditzean oinarrituta, zenbait zehapen-prozedura administratibo hasi eta, kasu batzuetan, ebatzi dira.

Agindu honen xede dira, lehenengo alarma-egoerari dagokionez, administrazio-bidean irmo bihurtu den zehapen batekin amaitu diren prozedurak; eta, bigarren alarma-egoerari dagokionez bai izapidetzen ari diren prozedurak, bai ebazpena eman dutenak, administrazio-bidean irmo bihurtu direnak edo ez.

Bigarrena. Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren (aurrerantzean, KALO) 40.1 artikuluak salbuespen bat ezartzen du zehapen-prozeduretarako: gauza epaituaren indarra duen epai bidez amaitutako prozesuak ezin izango dira berrikusi, baldin eta konstituzio-kontrakotzat jotako arauak aplikatu badira prozesu horietan.

Zehazki, KALOren 40.1 artikuluak honako hau dio, hitzez hitz:

Lege, xedapen edo lege-indarreko egintzen konstituzio-kontrakotasuna deklaratzen duten epaiek ez dute aukerarik emango gauza epaituaren indarra duen epai bidez gertatutako prozesuak berrikusteko, baldin eta prozesu horietan legeak, xedapenak edo konstituzioaren aurkako egintzak aplikatu badira, salbu eta zigor-prozedura bati edo administrazioarekiko auzien prozesu bati dagozkion kasuetan, baldin eta, aplikatutako arauaren deuseztasunaren ondorioz, prozedura horrek zigorra edo zehapena murriztea edo erantzukizuna baztertzea, salbuestea edo mugatzea badakar.

Salbuespen hori, nahiz eta, KALOren 40.1 artikuluak dioena hitzez hitz aztertuta, ez zaien aplikatzen administrazio-bidean irmo bihurtu diren eta judizialki errekurritu ez diren prozedurei, jurisprudentzia konstituzionalarekin lotu behar da. Jurisprudentzia horren adibide da Konstituzio Auzitegiaren 2017ko otsailaren 27ko 30/2017 Epaia, zeinak in bonum atzeraeraginezko berrikuspena onartzera garamatza, zehapen-prozedura bati buruzko administrazio-prozesuei dagokienez ere ez soilik zigor-prozedurei edo administrazioarekiko auzi-prozedurei dagokienez; izan ere, aplikatutako arauaren deuseztasunaren ondorioz, erantzukizunetik salbuetsita geratzen da.

Konstituzio Auzitegiak ulertu du ez berraztertzeari buruzko arau orokorraren salbuespen horrek Konstituzioan bertan duela oinarria, eta, hain zuzen ere, 25.1 artikuluan, zeinak eragozten baitu, beste zehaztapen batzuen artean, inork ezin izatea zigor penalik edo administrazio-zehapenik jasan Konstituzio Auzitegiak konstituzio-kontrakotasuna aldarrikatu duen lege-arauak aplikatuz. Eta, ondorioz, ondorioztatu du berrikusteko bideak egon behar direla, bai administrazio-bidean, bai auzibidean, hartara bertan behera utzi ahal izateko, EKren 25. artikuluaren aginduz, epaiaren edo administrazio-egintzaren ondorio oro, nahiz eta irmo bihurtu; izan ere, beste aukera bat onartzeak zuzenean talka egingo luke EKren 25.1 artikuluarekin, zeinaren ondorio baita KALOren 40.1 artikulua (30/2017 KAE).

Hirugarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen (aurrerantzean, APEL) 109. artikuluak honako hau ezartzen du:

Preskripzio-epea igaro arte, administrazio publikoek erreboka ditzakete kargak ezartzen dituzten edo inoren kalterako diren beren egintzak, betiere errebokazio hori ez bada legeek onartzen ez duten jaregite edo salbuespena, eta ez bada berdintasun-printzipioaren, interes publikoaren edo ordenamendu juridikoaren aurkakoa.

Kasu honetan, betetzen dira APELen 109. artikuluan ezarritako baldintzak, eta, beraz, errebokatu egin behar dira martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 7. artikuluaren 1. eta/edo 3. apartatuak urratzeagatik hasitako zehapen-prozedura administratiboak ebazten dituzten ekintza administratibo irmoak.

Laugarrena. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluak honako eskumen hau esleitzen die, oro har, Eusko Jaurlaritzako sailetako titularrei:

Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, sailburuek honako eskumen hauek dituzte: [...] 4. Beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak ematea.

APELen 111. artikuluak ofizioz berrikusteko eskumena arautzen du Estatuko Administrazio Orokorraren eremuan, baina autonomia-erkidegoan ez da berariazko arau-tratamendurik egin. Hala ere, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren doktrina erabakigarria da horri dagokionez (denen erakusgarri, 226/2017 Irizpena):

  1. Hori dela eta, gure doktrina aplikatu behar da. Doktrina horren arabera, lege autonomiko batean arau-aurreikuspenik ez dagoela kontuan hartuta, ulertu behar da ofiziozko berrikuspen-espedienteak ebazteko eskumena sailetako sailburuei dagokiela, egintzaren gaia kontuan hartuta, eta hori justifikatzen da Jaurlaritzaren Legearen 26.4 artikuluaren arabera esleituta dauden esleipen generikoan.

    Beraz, errebokatzeko eskumena Lehenengo lehendakariordeak eta Segurtasuneko sailburuak du.

    Horregatik guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Lehenengo alarma-egoerari dagokionez, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan xedatutakoa urratzeagatik hasitako administrazio-prozedurak amaitzeko administrazio-ebazpen zehatzaileak errebokatzen dira. Dekretu horren bidez, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen da.

Bigarrena. Bigarren alarma-egoerari dagokionez, gaur egun hasi gabe dauden zehapen-prozedura administratiboak ez dira hasiko.

Amaiera ematea erabaki da, jarduketak artxibatuta, zehapen-ebazpenik eman ez den zehapeneko administrazio-prozeduretan, baldin eta, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko alarma-egoera deklaratzen duen urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, agintaritza delegatuak emandako arau batean xedatutakoa ez betetzeagatik ireki badira.

Gora jotzeko errekurtsoak baiesten dira, ezarritako zehapena deuseztatzeko soilik, baldin eta agindu hau ematen den egunean ez bada administrazio-ebazpenik eman errekurtso horiek ebazteko, eta, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko alarma-egoera deklaratzen duen urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, agintaritza delegatuak emandako arau batean xedatutakoa ez betetzeagatik ireki badira.

SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko alarma-egoera deklaratzen duen urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, agintaritza delegatuak emandako arau batean xedatutakoa ez betetzeagatik hasitako administrazio-prozedurak amaitzeko ebazpen zehatzaileak errebokatzen dira.

Hirugarrena. Agintzea beharrezkoak diren izapideak hasteko, EAEko Administrazio Orokorrari ezarritako isuna betetzeko ordaindutako zenbatekoak bueltatzeko, dagozkion legezko interesak gehituta.

Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 12a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.