Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko uztailaren 5ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2007ko urriaren 4ko Agindua, Osasun Mentalari buruzko Euskadiko Aholku Batzordea sortzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 146
  • Hurrenkera-zk.: 4161
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/07/05
  • Argitaratze-data: 2021/07/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren bidez, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubidea ezarri zen adituen aholkularitza lortze aldera. Aholkularitza horrek aztertuko ditu, batetik, osasun-arazoei aurre egiteko dauden aterabideak, eta, bestetik, arazo horiei irtenbide egokiak emateko inplikatuta dauden sektoreen interesak.

Garai hartako Osasuneko sailburuaren 2007ko urriaren 4ko Aginduaren bidez (azaroaren 8ko EHAA, 215. zk.), Euskadiko Osasun Mentalari buruzko Aholku Batzordea sortu zen. Agindu hori 2014ko urriaren 16ko Aginduaren bidez aldatu zen (2014ko urriaren 29ko EHAA).

Aholku Batzorde horren eginkizun nagusia osasun-helburuak lortzeko neurriak proposatzea da, 2002-2010 Osasun Planean osasun mentalerako aurreikusitako estrategien esparruan. Plan horren ordez, berritzen den arte indarrean dagoena jarri da, 2013-2020 aldiari dagokiona, zeinak 5.5 helburuaren barruan 5.5.3 ekintza adierazten baitu: «Gizarte-bazterkeriako edo marjinalitateko arrisku altua duten arloetan erkidego-jarduerak diseinatzea, nahasmenduen eta mendekotasunen baldintzatzaileen gainean jarduteko.»

Gauzak horrela, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuak indargabetu egiten du haien mendeko pertsonei opiazeoen bidezko tratamenduak emateko Aholku Batzordea eratzen duen dekretua, ez baitu jarduerarik.

Batzorde horrek betetzen zituen eginkizunetako batzuk, besteak beste, urtarrilaren 19ko 75/1990 Errege Dekretuak, opiazeoekiko mendekotasuna duten pertsonei opiazeoen bidezko tratamenduak arautzen dituenak, indarrean dirautenez, Euskadiko Osasun Mentaleko Aholku Batzordeari esleitu behar zaizkio, bere jarduera-eremu materialean sartzen baita.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

  1. artikuluko 2. puntuan jasotako Osasun Mentaleko Aholku Batzordearen eginkizunei i) apartatua gehitu zaie; apartatu horrek eduki hau izango du:

    1. Opiazeoekiko mendekotasuna duten pertsonei opiazeo-tratamenduak ematea arautzen duen urtarrilaren 19ko 75/1990 Errege Dekretuan aurreikusitako opiazeoekiko tratamenduak baimentzeko Osasun Sailari aurkezten zaizkion egiaztapen-eskaerei buruzko txostenak egitea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 5a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.