Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko uztailaren 18koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Emaitek Plus Programa erregulatzen duen Agindua bigarren aldiz aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 145
  • Hurrenkera-zk.: 3681
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/07/18
  • Argitaratze-data: 2019/08/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduak (2015eko urriaren 7ko EHAA, 191. zk.) erregulatzen du Emaitek Plus laguntzen programa.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduak (2017ko abuztuaren 18ko EHAA, 157. zk.) aurrekoa aldatu zuen, eta I+G+b ustiapenaren ondoriozko diru-sarrerak kalkulatzeko moduari eta aginte-mahaiko adierazleen homologazio-ziurtapenari eragin zien aldaketa horrek.

Ikerketa eta berrikuntza aitzindariak eduki nahi badira, gero eta premiazkoagoa da kalitate handiko ikerketa-azpiegiturak edukitzea; izan ere, mundu osoko talentuak erakartzen dituzte, eta ezinbestekoak dira informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriei nahiz funtsezko teknologiei babesa emateko.

Taula erkidean jasotzen denez, ikerketa-azpiegiturek jarduera ekonomikoak nahiz ez-ekonomikoak egin ditzakete, eta, azpiegitura bat jarduera ekonomikoak eta jarduera ez-ekonomikoak egiteko erabiltzen denean, azpiegituraren jarduera ez-ekonomikoen kostuen finantzaketak ez du estatuaren diru-laguntzarik jasotzen.

Emaitek Plus programa erregulatzen duen Aginduaren 1. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Foku Anitzeko Teknologia Zentroen jarduera ez-ekonomikoari eta Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Elkarlaneko Ikerketa Zentroen (CIC) jarduera ez-ekonomikoari babesa emateko laguntza publikoak erregulatzea da Aginduaren xedea, eta, horri begira, finantzaketa esleitzen zaie zentro horiei, beren jarduera orokorraren emaitzak ebaluatu eta aztertu ondoren.

Aldaketa honekin, batetik, programak finantzatzen duen jarduera ez-ekonomikoaren barruan azpiegitura teknologikoak finantzatzen laguntzen dela ikusarazi nahi da, eta, bestetik, finantzaketaren zati bat helburu horretara bideratzen dela bermatu nahi da.

Eta, horrekin bat eginez, honako hau

  1. Erakunde onuradunak deialdiari dagokion urte naturalean egiten duen jarduera ez-ekonomikoaren guztizko kostuaren % 100 arte lagunduko da diruz programa honen bidez, ikerketa-azpiegitura berrien barruan jarduera ez-ekonomikoarekin zerikusia duen kostua barne hartuta. Bada, Europako Batzordeak ikerketarako, garapenerako eta berrikuntzarako laguntza estatalei buruzko esparruan (2014/C 198/01) ezarritakoa hartuko da jarduera ez-ekonomikotzat.

  1. Ikuskatzaile batek igorritako ziurtagiria. Bertan, erakundearen kostuen kontabilitate-prozedurarekin bat eginez, jarduera ez-ekonomikoaren kostua zehaztuko da, gastu-kontzeptuen arabera banakatuta, ikerketa-azpiegitura berrien barruan jarduera ez-ekonomikoarekin zerikusia duen kostua barne hartuta.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da agindu honen aurka, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 18a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.