Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 15ekoa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Emaitek Plus laguntza-programarako 2020ko ekitaldiko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 143
  • Hurrenkera-zk.: 2902
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/07/15
  • Argitaratze-data: 2020/07/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduak (2015eko urriaren 7ko EHAA, 191. zk.) Emaitek Plus laguntzen programa arautzen du agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 28ko Aginduaren (2017ko irailaren 4ko EHAA, 168. zk.) eta 2019ko uztailaren 18ko Aginduaren (2019ko abuztuaren 1eko EHAA, 145. zk.) bidez aldatu zen.

Aipatutako aginduaren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 2020ko ekitaldirako, laguntzetarako urteko deialdi publikoa egiten da, eta, hartarako, beharrezko arauak ematen dira.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko otsailaren 19ko Aginduaren bitartez onartu zen 2020ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartuta dago laguntza-programa hau, eta www.euskadi.eus-eko egoitza elektronikoan dago eskura.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 11. artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, honako hau

Ebazpen honen xedea da 2020ko ekitaldiko deialdia egitea Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzetarako agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 28ko Aginduaren eta 2019ko uztailaren 18ko Aginduaren bidez aldatu zen. Agindu haren bidez, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen da, zeinaren bidez laguntzen baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Ikerketa Kooperatiboko Ikerketa Zentroen eta Foku Anitzeko Teknologia Zentroen jarduera ez-ekonomikoa. Hartarako finantzaketa esleituko zaie, betiere daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoaren 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legeak onartutako kredituak aintzakotzat hartuta aurrekontu nahikorik badagoenez, honako laguntza honek nahikoa aurrekontu-estaldura dauka; horrela, bada, 65.000.000,00 eurokoak izango dira 1. artikuluaren xederako erabiliko diren baliabide ekonomikoak.

  2. Agindu arautzailearen 2. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, bi zenbateko bereizitan banatuko da deialdiko guztizko aurrekontu-zuzkidura:

    Foku anitzeko teknologia zentroentzat: 48.750.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatitzen da: Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 47.288.000,00 euro. Zentroen jarduera-planak 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko: 1.462.000,00 euro. Ikerketa kooperatiboko zentroentzat: 16.250.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatitzen da: Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua: 15.763.000,00 euro. Zentroen jarduera-planak 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko: 487.000,00 euro.

    Eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik eta haiek ebatzi baino lehen, zenbateko horiek gehitu ahal izango dira, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren beste I+G+b laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, betiere. Aldaketarik izanez gero, horren berri emango da, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta.

2020ko deialdi honi dagokionez, ekainaren 23ko 109/2019 Dekretuaren III. eranskinean jasotakoak izango dira aginte-koadroko pisuak eta adierazleak; dekretu horren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea arautzen eta eguneratzen da, agente onuradunaren tipologia bakoitzerako, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko martxoaren 24ko Aginduaren bidez aldatuak. 2020ko ekitaldiko betetze-helburuak honako honetan ezartzen dira: agente onuradunaren tipologia bakoitzerako 2020rako markatutako xedea betetzearen % 95.

  1. Bide elektronikoak erabiliz egin beharko da eskabidea, Emaitek Plus programa arautzen duen aginduan xedatuaren arabera.

  2. Emaitek Plus laguntza-programa arautzen duen aginduaren 12.3 artikuluan zehazten da zer dokumentu aurkeztu behar duten erakunde onuradunek. K eta I atalen kasuan, 2020ko ekitaldiaren denbora-tartea hartuko du. 2019ko ekitaldiarekiko ebaluatuko da emaitzetara zuzendutako zentroari egokitzea.

  3. Eskabidea eskuratu eta betetzea ondoren adierazten den egoitza elektronikoan bakarrik egin ahal izango da:

    https://www.euskadi.eus/servicios/1007807/ (gaztelaniaz).

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1007807/ (euskaraz).

    Eskabidearen ondorengo izapideak, bide elektronikoz, jakinarazpenak eta espedientearen kontsulta barnean direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «nire karpeta»ren bidez egingo dira:

    https://www.euskadi.eus/micarpeta

    https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  4. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2020ko irailaren 10ean amaituko da, 12:00etan.

Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduan (agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 28ko Aginduaren eta 2019ko uztailaren 18ko Aginduaren bidez aldatu zen) eta ebazpen honetan berariaz aurreikusi gabe dagoenari dagokionez, honako hauen bitartez eraenduko da dirulaguntzak emateko prozedura: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua; eta dirulaguntzei buruzko oinarrizko araudia, hau da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.

AZKEN XEDAPENetako Lehenengoa

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENetako Bigarrena

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 15a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.